Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 21 13:17):

> Desplazemendu gastuetarako dira dietak (lanetik-batzordera, batzordetik
> lanera). Eskubidea daukazu lanetik ateratzeko batzordeetara joateko bada.
>
> Zuk diozun moduan, Eibarren edo Eibartik gertu egiten dute lan gehienek.
> Kanpoan lan egiten dutenen lantokia oso urruti egon behar da hilero 938
> euro gastatzeko desplazamenduan, ezta?
>
> Batzordeburuek 938 euro beharrean, 1250 euro jasotzen dituzte hilero, eta
> gobernuko batzarkideek 1400. Hau guztia zinegotzi liberatuak ez badira.
>
> Beste argipenik behar baduzue eskatu. Ondo segi,
>


Galdera bat:

dieta hauek udaletxeko batzordeen ingurukoak dira, baina udalean dauden
beste erakundeen (Kirol Patronatua, San Andres Ospitala, Musika Eskolaren
Patronatua) bileretarako dietak ere horiek dira eta sartuta daude 938 €ko
gehienezko horretan? Ala horiek beste dieta batzuk dituzte?

Eta berdin Udalak ordezkaritza duen beste erakundeetan (Mankomunitatea
adibidez, baina besteren bat egongo da), badago dietarik, dietak horiek
dira eta gehienezkoan sartuta daude, edo dieta horiek erakunde horien
kontura dira?


Eskerrik asko,



mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to