Nik nekienetik aldaketarik egon ez bada, Patronatuetan eta Mankomunitatean
ez daude dietak. Udalbatzaren bilkuretan zein batzordeetan (aholkulariak
zein lan-batzordeak) bai, eta guzti horien batuketa da mugatua dagoena.


Bestalde, Igoneri erantzunez, dieten kontzeptua ez da garraio gastuak
ordaintzeko. Hala balitz, lokomozio-gastuak ordainduko lirateke eta ez
genuke orainduko IRPF jasotako dietengatik. Dietek ordaintzen dute liberatu
gabeko zinegotziek hartzen duten (dugun) lan-karga, eta hortik gure gain
hartzen ditugu zenbait gastu (telefonoa -udal gobernukoek, oker ez banago,
horiek bai badute telefonoa-, garraioa, zenbait "konpromiso sozial",
alderdiari -alderdi bakoitzaren arabera- ematen diogun zatia...).

Eudelek proposatzen du herriaren populazioaren arabera zein den zinegotzi
liberatuen eskala, eta eskala horretako langile publikoari dagokion soldata
ezartzea erabaki ohi dute, Eudelen akordioa betetzen duten Udalek bederen.
Liberatu gabeko zinegotzien kasuan, akordioak dio kalkulatu egiten dela lan
ordu teorikoetatik zenbateko portzentaia jarduten duen udal-eginkizunetan,
eta liberatuaren soldataren portzentai bera kobratzea proposatzen da,
dagozkion dietetan banatuta.

Alegia. Demagun 35 ordu egiten duela lan, teorikoki, liberatutako zinegotzi
batek. Eta liberatu gabekoak, bere lanetik at, astean 7 ordu dedikatzen
dizkiola Udalari. 7/35*100=  %20. Dietak iritsi beharko lirateke soldataren
%20ra, kalkulu horren arabera. Dieta bakoitzaren diru-kopurua kalkulatzea
zailagoa da, baina errazagoa dieten muga. Ni bat nator 300 eurotik gorako
dieta altua dela.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko IKT mahaian 80€+garraio
gastuak ordaintzen zizkidadatela uste dut. Egia esan miseria hutsa,
dokumentazioa irakurri eta ekarpenak egiteko lan-ordu gutxi batzuk
dedikatuz gero. Udalbatza eta udal batzordeetarako asistentzien aurretik,
teorian behintzat, ordaindu gabeko lan-ordu batzuk ere egon dira.

Hori guztia kontuan izanda, erabaki beharko balitz dietak erdira murriztea
(150 euro inguru lirateke eta printzipioz arrazoizkoagoa dirudi),
errealitatea litzateke oso antzera iritsiko litzatekeela ezarritako topera,
salbu eta hilabeteren batean batzorde bakarra egingo balitz. Nik neuk,
adibidez, dietak erdira murriztuta ere, hilean kopuru beretsua jasoko nuke,
dieten muga jeisten ez den bitartean. Beraz, nire iritzi apala da dieten
murrizketaren diskurtsoan badagoela demagogia puntu bat, muga jeistea
proposatzen ez baldin bada.

Ni gehiago larritzen nau zer nolako erraztasunarekin erabakitzen den
milioikada bat pezeta bideratzea kapritxoz erabakitako proiektu edo elkarte
batzuei -Eibar K.E.aren patrozinioa, esaterako-, jakinda horrelako
inbertsio baten %10arekin kultur-elkarte askoren urteroko jarduna salbatu,
sendotu eta areagotu daitekeela. Baina horrek beste hari baterako emango
liguke.

josu




Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 30 12:23):

> Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko uztailak 21 13:17):
>
>> Desplazemendu gastuetarako dira dietak (lanetik-batzordera, batzordetik
>> lanera). Eskubidea daukazu lanetik ateratzeko batzordeetara joateko bada.
>>
>> Zuk diozun moduan, Eibarren edo Eibartik gertu egiten dute lan gehienek.
>> Kanpoan lan egiten dutenen lantokia oso urruti egon behar da hilero 938
>> euro gastatzeko desplazamenduan, ezta?
>>
>> Batzordeburuek 938 euro beharrean, 1250 euro jasotzen dituzte hilero, eta
>> gobernuko batzarkideek 1400. Hau guztia zinegotzi liberatuak ez badira.
>>
>> Beste argipenik behar baduzue eskatu. Ondo segi,
>>
>
>
> Galdera bat:
>
> dieta hauek udaletxeko batzordeen ingurukoak dira, baina udalean dauden
> beste erakundeen (Kirol Patronatua, San Andres Ospitala, Musika Eskolaren
> Patronatua) bileretarako dietak ere horiek dira eta sartuta daude 938 €ko
> gehienezko horretan? Ala horiek beste dieta batzuk dituzte?
>
> Eta berdin Udalak ordezkaritza duen beste erakundeetan (Mankomunitatea
> adibidez, baina besteren bat egongo da), badago dietarik, dietak horiek
> dira eta gehienezkoan sartuta daude, edo dieta horiek erakunde horien
> kontura dira?
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> mikel
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to