Asierrek:

> Baina euki deigun, be bai, azpititulurik bariko bat.
> Uste dot edozein herrialde normaletan pasatzen dana, hamen be eskatu
> geinkela.
>
>
Baina... herrialde normal batean bizi gara?  Oraintxe ikusi dut Netflix
euskaraz eskatzearen kanpaina. Zergatik ez dugu aurrez egin Euskaltelen
telebista digitalarekin (EUSKALtel, aizu!)? Gu bezalako friki talde batetik
aparte, zenbatek ikusi ditu ETBren euskarazko pelikulak?
http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema-euskaraz/

Normala iruditzen zait erakunde publikoei (ETB adibidez) eskubide betetzeak
eskatzea. Enpresen kasuan bezeroen boterea erabili behar dugu.

Iturrin blogaren bidez entzun dut CUP-eko David Fernandezen hitzaldia.
Azken zatian esaten duena oso interesgarria da eta honekin lotuta dago:

https://www.youtube.com/watch?v=-qtunV2lMDo#t=23m00s

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to