Arraruena da Madrillen euskeraz emon dabela azpitituluekin eta hemem
gaztelaniara bikoiztuta!

Mundu aldrebesian bizi gara!

leire

Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 21
12:26):

> Nik ez dut oraindik erabaki:
>
> Batetik:
>
> Bai, niretzat ere nekagarria da azpitituluak irakurtzea. Gainera,
>  bizkarrezurreraino sartuta daukagu Mitxelena XVI.aren "euskara salbatu
> behar dugunez, ez irakurri gaztelerazko azpititulu horiek!", eta azkenean
> pelikula gazteleraz jarraitzen bukatzen dugu, ez irakurtzeko indarrak
> egiten eta gainera kontzientzia txarrarekin aterako gara zinematik. Hau da
> gurutzea!
>
> Bestetik:
>
> Euskarazko edukiak bultzatu eta elebakarren artean zabaltzeko modu onena
> izan daiteke azpitituluen kontua. Horixe egiten zen hasieran ETB1ean, ezta?
> Dallas ematen zuten, baina gazteleraz azpititulatuta. Agian bide horrek
> jarraitu izan balu, gaur egun bertsio bakarra izango genuke zinema
> aretoetan: VOSE. Besterik gabe, jendea ohituta egongo litzatekeelako.
>
> Gainera, teknikoki hau konponduta dago gaur egun, gure telebistetan
> aukeratu daitekeenez azpitituluak jarri edo kentzea. Noski, zineman ezin da
> egin.
>
> Gari
>
>
>
> Oier Gorosabel Larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko urriak 21 11:50):
>
> Leirek:
>>
>>> zurekin konforme, Asier!
>>>
>>> Sekulako esfortzua egin bihar dot letrak ez irakortzeko!
>>>
>> Neri be etxata gustatzen euskerazkuak gazteleraz azpititulauta irakortzia.
>>
>> Ohitturiangaittik, azpitituluak irakortzen hasten naizelako hain zuzen
>> be. Bihar ez dotenian bebai.
>>
>> Baiña imajinatzen dot hori produktorian aukeria dala: bertsiño bi
>> merkaturatu, ala hiru. Eta badirudi euskera hutsez ikusi nahi dogunok ez
>> garala publiko ekonomikoki interesgarrixa.
>>
>> Edo?
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañaga
>> http://www.abante.eus
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to