Dantza bakarrik egin nahi duten nesken kasua nahiko zabaldua da, bai. Gure
nerabezaroan mutil batzuk ez zuten interesik eskolan eta aldiz kiroletan
oso trebeak ziren. Haietako batzurentzat Gorputz Hezkuntza ikastea
salbazioa izan zen. Orain eskoletan dantzak erakusten dituzte eta oso
popularrak dira, nahiz eta beraiek asmatutakotzat jotzen diren dantzak ez
dituzten beraiek asmatu, baina hori ez daki inork, ze dantza ez da ikasten,
ez da profesio bat, ez du balio irakasle izateko igeriketa edo futbola
moduan.

oier.



On Tue, Apr 21, 2020 at 8:55 PM Zapiain Markos <mzapi...@gmail.com> wrote:

> Mila esker, Oier, gero eta ikasle eta lankide dantzazale gehiago dauzkat,
> eta seguru Ibis Albizurena asko interesatuko zaiela.
>
> Neska bik ikasketak utzi eta dantza egin nahi dute, dantza baino ez.
> Gurasoek ikasten jarraitzera behartu nahi dituzte baina ikasten ez eta
> errepikatzen ari dira.
>
> Bestalde, Gorputz Hezkuntzako irakasle Patxi Beitiak dantza batzuk asmatu
> ditu, Patxi-dantzak deituak. Oso popularrak dira. Institutuan Patxi-dantzen
> eguna ospatzen da.
>
> Azkenik, audio-liburuetan, niri behintzat askoz ere zailagoak egiten
> zaizkit frantsesezko nobelak filosofia baino. Dantzaren filosofian ere,
> terminologia antzekoa da gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz. Eta sintaxia
> ez da nobeletan bezain bihurria.
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 api.
> 21, ar. (16:07)):
>
>> Eskerrik asko Markos.
>>
>> Filosofiatik dantzara egindako hurbilketa lan bat irakurri nuen,
>> santurtziar batek, Ibis Albizuk, idatzitakoa:
>>
>> https://www.edicionescumbres.com/libros/entreactos-ensayos-de-filosof%C3%ADa-y-danza-autor-ibis-albizu/
>>
>> Asko disfrutatu nuen liburuarekin eta Donostiara gonbidatu genuen
>> (Madrilen bizi da) hitzaldia ematera:
>> https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-ibis-albizu
>>
>> Bikaina izan zen.
>>
>> https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/euskal-dantza-balletean-apaingarri-exotikoa
>>
>> Frantsesa irakurtzen moldatu izan naiz ―dantzari buruz baldin bada― baina
>> entzunez ez dakit gai izango naizen.
>>
>> oier.
>>
>>
>> On Tue, Apr 21, 2020 at 1:03 PM Zapiain Markos <mzapi...@gmail.com>
>> wrote:
>>
>>> Ba, Oierri eta dantzari lotuta, eta bide batez frantsesa praktikatzeko,
>>> oso interesgarria da hauxe
>>>
>>>
>>> https://www.fremeaux.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=77&flypage=shop.flypage&product_id=1994&option=com_virtuemart&Itemid=0
>>>
>>>
>>> Audible-n ere saltzen dute, 19 euro
>>>
>>> Hori bai, Aristotelesek Etika Nikomakorentzako-n iradoki zuenez, Leirek
>>> aipatutako bideoak grabatu eta zabaltzea, orain bertan, erosketa mota hori
>>> egitea baino etikoagoa da
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (12:40)):
>>>
>>>> Guztiz konforme, Oier!
>>>> Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke
>>>> Kezkako 4 dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
>>>> dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
>>>> Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
>>>> Ez da ironia!
>>>> leire, dantzazalia
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020
>>>> api. 21, ar. (11:58)):
>>>>
>>>>> Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
>>>>> musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
>>>>> Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
>>>>> https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
>>>>>
>>>>> https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/
>>>>>
>>>>> Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak,
>>>>> baina zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
>>>>> matonismoa baino.
>>>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657
>>>>>
>>>>> Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
>>>>> irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
>>>>> zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
>>>>> https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI
>>>>>
>>>>> Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen
>>>>> eta zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe,
>>>>> biolentziarik gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil
>>>>> poliziak azaldu behar dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina
>>>>> isunik, kolperik eta atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea
>>>>> erabakitzen dutenekin enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez
>>>>> sozialki, ez mentalki baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre 
>>>>> egiteko,
>>>>> eta oso afektatuta egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi 
>>>>> arrazoitu.
>>>>> Eta ordezkari politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta 
>>>>> zigorren
>>>>> kulturak ez babestu eta ez sustatu beharko.
>>>>>
>>>>> oier.
>>>>>
>>>>>
>>>>> On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
>>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>>
>>>>>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>>>>>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>>>>>> naizela, beste modu baten esanda.
>>>>>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan,
>>>>>> bestiendako ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>>>>>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto
>>>>>> azalduko dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin
>>>>>> publikua izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu
>>>>>> legala da grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>>>>>> leire, kejaka
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak
>>>>>> (2020 api. 20, al. (23:08)):
>>>>>>
>>>>>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>>>>>> aurrian.
>>>>>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko
>>>>>>> piszinako show kutre bat.
>>>>>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>>>>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako 
>>>>>>> lagun
>>>>>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago 
>>>>>>> zer
>>>>>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>>>>>
>>>>>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>>>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>>>>>>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>>>>>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>>>>>>
>>>>>>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>>>>>>> Ane
>>>>>>>
>>>>>>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza <g...@eibar.org>
>>>>>>> escribió:
>>>>>>>
>>>>>>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren
>>>>>>>> lehenengo zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>>>>>>
>>>>>>>> Gari
>>>>>>>>
>>>>>>>> Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
>>>>>>>> api. 20a, al. 20:36):
>>>>>>>>
>>>>>>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin.
>>>>>>>>> Kar-kar.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki
>>>>>>>>> Gardenak edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta 
>>>>>>>>> erromerixetako
>>>>>>>>> musikiaz gain, zeozer lasaiagua.
>>>>>>>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ane
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>>>>>>>> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>>>>>>>>>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>>>>>>>>>> eneko
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>>>>>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Aupa!
>>>>>>>>>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>>>>>>>>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>>>>>>>>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako.
>>>>>>>>>>> Egun horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua 
>>>>>>>>>>> (baiña
>>>>>>>>>>> egunetan zer ez da, ba, rarua!).
>>>>>>>>>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>>>>>>>>>> ikusten. Entzun bai.
>>>>>>>>>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>>>>>>>>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat 
>>>>>>>>>>> hemendik
>>>>>>>>>>> pasatzerakuan.
>>>>>>>>>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>>>>>>>>>>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>>>>>>>>>>> ziran,
>>>>>>>>>>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>>>>>>>>>>> Baiña  bidio hau (
>>>>>>>>>>> https://twitter.com/i/status/1251613703855910912) ikusitta,
>>>>>>>>>>> eurak dira, seguru.
>>>>>>>>>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz?
>>>>>>>>>>> Itzela iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak 
>>>>>>>>>>> jasotzeko?
>>>>>>>>>>> Ze alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>>>>>>>>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be
>>>>>>>>>>> bai. Zer dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez 
>>>>>>>>>>> dakit ze
>>>>>>>>>>> helburu dakan honek guztionek!
>>>>>>>>>>> Bestiok zer diñozue?
>>>>>>>>>>> leire, harrittuta
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> --
>>>>>>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>>>>>>> *CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
>>>>>>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>>>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>>>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image:
>>>>>>>>>> linkedin] <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image:
>>>>>>>>>> facebook] <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
>>>>>>>>>> http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> ________________
>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>> eibartarrak-owner@postaria.combai
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to