On 10/23/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> -- Nik esan nahi dudan bakarra zera da: Zenbaitek hitzegiten dute eurak 
> balira bezala kulturaren ordezkari zuzenak eta salatzen dute "euren" 
> kulturako aurrekontuen bizkar egiten direla kulturakoak ez diren ekintzak. 
> Eta salaketa hori, nere ustez, egia ez izateaz gainera, demogia hutsa da.

Ni ez naiz sartu "kulturak" (pluralean) katalogatzen. Noski, kultura
toki guztietan aurki dezakegu, baita "prostituzioaren kultura" ere,
baina kulturaz ari garenean uste dut beste zerbaitetaz ari garela,
Guggenheimen aurka edo alde egon. Guggenheim efektu oso ona izan da
Bilborentzat, baina ez zen ikuspegi kultural batetik planteatu, eta
aldiz, horrela saldu izan da.

Noski diruak beste toki batetik ekarri zirela ere, (bestela akabo,
ezta EITBrentzat ere!) baina argi gelditu zen garai hartan diru
murrizketak izan zirela kultur sail askotan.

Baina ni ez naiz egokiena honetaz eztabaidatzeko, datu zehatzik ez daukat eta.

Gari
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to