Nik ez dakit zehatz-mehatz zenbat diru erabili ziren EJko Kultura Saileko ohiko aurrekontutik museoa egiteko, baina gogoratzen dut garai horretan kultura sailak ematen zituen hainbat diru-laguntza eten zirela, eta horretarako erabili zen aitzakia Gurejaimea izan zela. Gero hori ez bazen egia izan nik ez daukat jakiterik, baina Kultura Sailetik bertatik erabili zen museoaren aitzakia diru-laguntza eta proiektuak bertan behera uzteko. Hori horrela izan zenik gezurra bada badauka lana komunikazio arduradunen batek ondo errotutako ideiak garbitzen. Adibide batzuk:
Anjel Lertxundik orain egun batzuk Berrian esandakoak: "Euskal produkzio artistikoari ekarpenik egin dion? Hamar urte bakarrik pasatu dira eta denbora gehiago behar da halako analisiak egiteko. Hala ere, ezezkoan nago. Guggenheim ez zen sortu euskal produkzioa sustatzeko -inoiz besterik saldu nahi izan bazaigu ere- eta nago euskal produkzioa gaur ezagutzen dugun berdin-berdina izango zela Guggenheim museorik gabe ere. Ez etsai, ez adiskide, bakoitza bere bidetik joan da. Gainera, egon den debate kultural, debate artistiko urria ez da Guggenheimen bidetik etorri. Nolanahi ere, nire ustez bada arazo larriagorik: kulturaren estamentu guztiei eragiten dien hipoteka bat ordaintzen ari gara. Horrek Bilbo biziberritzeko balio izan omen du. Ondo da. Baina administrazioaren estamentu guztiek ordaintzen dute zerbitzu hori, edo kulturak bakarrik? Hori da koska, hori da kultur hipotekaren adar zorrotz titaniozkoa." http://tinyurl.com/2z3nkf Anjel Mari Peñagarikanok Berriako artikulu berean: "Bere garaian laguntza iturri guztiak bat-batean agortu zituen. Hamar urteko distantzia honetan, harrigarria egiten zait orduan aurka zeuden askok eta askok gaur kultur ikurtzat hartzea." Joseba Arregi kultura sailburuak berak ez dirudi auzi hori ukatzen duenik Argia aldizkariari eskaini zion elkarrizketa batean. Niri gehiago iruditzen zait erabakia defendatzen ari dela: "ARGIA. Guggenheim proiektua aukeratzeari egotzi zaio Kultura Saileko aurrekontuak murriztea. Ez ote zegoen beste lehentasunik euskal kulturan? JOSEBA ARREGI. Beste herrietan ez da dudarik egiten bertako museoen garrantziaz. Ez dut uste azkarregi jokatu dugunik. Aukera orain eskaini digute, eta hartu edo uzteko egoeran geunden, ezinezkoa zen erabakia atzeratzea. Euskal Herriak aspalditik behar zuen arte garaikideko museo bat. " http://www.argia.com/argia-astekaria/1443/atalak/elkarrizketak Diru kopuruari buruz, Berriak joan den astean argitaratutako erreportajean datu hauek eman dituzte: "Museoa egiteko, ofizialki, garai hartako 23.500 milioi pezeta jarri zituzten euskal erakundeek. Horietatik 10.000 milioi eraikuntzarako izan ziren; 4.000 milioi pezeta, eraikuntzari lotutako kostuetarako; 1.500milioi, gestio kostuetarako; eta 6.000 milioitik gora, museoaren arte bilduma erosteko. Guggenheim fundazioari 2.000 milioi pezeta eman zizkioten, New Yorkeko artelanak Bilbon erakusteko eskubideagatik." http://tinyurl.com/23o3po Datu horiek ofizialtzat aurkezten ditu Berriak. Inon topatu ez dudana da 23.500 miloi pezeta horiek zein aurrekontutatik jarri ziren. Eta ziur aski hor dago eztabaida honen gakoa... oier.
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
