leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:

> Neri raruena egitten jata, Eneko, zure jarrera. Bat nator Oier Arekin.

joe, ba ez dakit zer esan, Leire. Bai meritoa nirea, beste batzuen
iritziei zalantzak ipintzen hasi, eta azkenean Oier eta Leirekin
eztabaidatzen bukatu.

Teklatua bibraziño txarrekin geunkan edo, eta baretzeko mezuak trukatu
nituen Oierrekin pribatuan, asteazkenean bertan.

Futbolarentzat diru gehiagorik ez ematearen aldarrikapena egin zen
zerrendan eta orduan bestelako eliteko ekimen askotarako (Rocka,
Opera, Zinema, ...)  ere ez, esan nuen nik. Antzerako arrazoiak
erabili zitezkeela bati edo besteei laguntzak eman edo ez emateko,
alde edo aurka egoteko, esan nuen horrela uste dudalako.

Eztabaidak beste bide bat hartu du, baina ni nirearekin jarraitzen
dut. Estadioen antzekoak dira hipodromoak, esate baterako, leku asko,
erabilpen gutxi eta gainera zaldi-lasterketen sariak babesten dituzte
Jaurlaritzak, Diputazioak, Udalak, ... Beste adibide asko ipini
daitezke, eta inork ez du eskatu haiei laguntzarik ez ematea,
footballari bai.

Gauza ezberdin asko ditut gustukoak, baina futbola ere. Horregatik
ipini ditut hemen nire zalantzak.

Uste
> dut hirurok sufridu dogula diru banaketen injustiaziak eta hirurok dakigu
> zelako miña emoten daben egitten dan lana ganoraz ezin egittia, beste arlo
> batzueri gutxiago bihar eginda emoten jakuenian.

Kultu-ri laguntza guztiak kentzea eskatu zuen PPko Regina Otaola
zinegotzi famatuak iaz (http://tinyurl.com/yshztc). ABC, El Mundo, DV,
Udala, ... eta kristo guztira zabaldu zuen eskaera. Erantzun genion.

Ni be kexatu naiz. Zezenen adibidea ipini dut ere. Eta beste asko
ipiniko nituzke.

Gu hirurok egongo bagina laguntzak erabakitzen eta banatzen, uste dut
nahiko bizkor ipiniko ginatekeela ados, baina ez dakit beste jende
asko gure banaketarekin kexatuko ez ote zen :-)

Horregatik pentsatzen dut laguntza kontuetan onena adostutako (edo
maioriaz hartuta bestela) kriterio trasparenteak ezartzea dela,
bestela boterea daukanaren diskrezionalitatea aplikatzen da.
Audientzia, autofinantziazioa, eragin soziala, eraikuntza nazionala,
errentagarritasuna, berritasuna, defizita, eskatzailearen eskarmentua,
berrikuntza, onuradunen kopurua,  ...  edo erabakitzen diren
kriterioak, baina denok jakinean egon gaitezela: a) zeintzuk diren
balorazio kriterioak eta b) kriterio bakoitzaren pisua edo
ponderazioa. Eta ez da beti horrela gertatzen.

Eta aurretik lehentasunak ipintzea komeni dela, eta garbi esan.
Futbola ez bada, oso ondo. Rock-a baldin bada, ederto. Baina ezarrita
ez dauden bitartean, eztabaidan ikusi den bezala, zalantzak sortzen
dira.

Bestalde iruditzen zait kultur kontu denak ezin direla Kultura
sailaren menpean egon. Berrikuntza bakarrik berrikuntza sailaren
barruan ez dagoen bezala, edo euskararen sustapena bakarrik euskara
zuzendaritza edo sailburuordetzaren menpean egon ezin den bezala.


> Foballana  zoratzekua begittantzen jata. Ez dira ba soziedade pribauak
> futbol-taldiak?
> Eta guggenheimek galdu dittuan milla millioi euro hórrek? Ez dot iñun
> kritukarik entzun.

bai zoratzekua da foballa. Zoratzeko aurrekontuak manejatzen ditu. Eta
zoratzekoa sortzen dituen zaletasunak: aski ezaguna da Pavarotti
Juventus-eko jarraitzaile sutsua zela (http://tinyurl.com/yulaxb) ,
nahiago omen zuen Juventusaren partida bat ikusi Opera entzutera
joatea baino, Elton John-ek Watford foball talde historikoa erosi zuen
eta taldearen alde dirua jasotzeko kontzertuak eman zituen, estadioa
berrerosteko (http://en.wikipedia.org/wiki/Vicarage_Road) 10 miloi
euro bilduz.  Tete Montoliu itsua zen eta futbol partidetara joaten
zen, itsua eta Barcelona FCe-ko partidak "ikusten" inon baino hobeto
pasatzen zuela zioen.

Futbol taldeak sozietate pribatuak dira, sozietate pribatuak diren
bezala Kultu, Deporra, Eta Kitto, Euskaltzaindia, AEK, Operako ABAO
eta beste hamaika mila elkarte. Gertuko bat aipatzeagatik, Kultun,
esate baterako, dirua galdu eta zorrak egin ziran.

Diru laguntzak defizitarioak diren ekintzen finantziazioan laguntzeko
dira normalean.

Hori bai, diferentea da zorra egitea eta dirua erretzea, noski. Eta
football taldeek dirua erretzen dutela ematen du, egia da eta nola.
Aurrekontu beldurgarriak manejatzen dituzte, arrazoi guztia duzu
horretaz ari bazara. Baina zinema edo rock&rolla ez dira atzean
geratzen.

Dena den, eta puntu berria sartuz eztabaidan, askotan iruditzen zait
kultur ekimen ezberdinetatik errezegi eta bizkorregi jotzen dugula
finantziatzio publikoaren bila, administrazioaren diru-laguntzen eske.
Ez dugula finantziatzio pribatua, babesa edo publizitatea nahikoa
lantzen, apur bat "prostituitzea" balitz bezala.

Adibidez: igandean Gasteiz hiria VIII. herri lasterketan  edo
Basauriko XXIX. Herri Krosean parte hartzea edo ez pentsatzen nabil.
Gaur froga bien iragarkiak ikusi ditut egunkarietan. Babesle zerrenda
luzea dago Gasteizen: Berria bera, Elkar, Euskadiko Kutxa, Mendia
Optika, Guiaraba, Diario de Noticias, Hala Bedi, Eroski, Seguros
Estrella, Radio Vitoria,  babesle publiko bakarra EHU da, eta gainera
partehartzeileak ordaindu egiten dugu. Basaurin oraindik babesle
gehiago daude: 18 babesle zenbatu ditut egunkariko iragarkian.

Aldiz Kultu-n 5 baino ez ditugu: Kutxa, Euskadiko Kutxa, Urkotronik,
Kultu Taberna eta Udala.  BAD-en, El Correo kenduta beste babesle
guztiak publikoak dira.

Kirolan egiten den bezala, ez genuke gehiago jo behar babesle
pribatuen bila Kultur ekitaldietarako?  Hitzaldi egitarau bat
finantziatzeko Udalera jotzen dugu bakarrik. Erakusketetan, gutxi
baina ipintzen dugu publizitatea. Ez dakit nahikoa den.

Duela gutxi arte, futbolarien kamisetak garbi-garbiak zeuden, gaur
egun  Panasonic,  coca-cola, Alfa, ... ageri dira. Lehen pentsa ezina
zen pelotariak zuri-zuri jantzita ez ateratzea frontoira, edota
frontoietako paretetan publizitatea ikustea, gaur egun bbk, kutxa,
Berria, Errioxako ardaua, eta ez dakit zenbat marka dauden paretetan.

Oraindik udal asko eta enpresa gutxi ageri badira ere, ematen du
bertsolaritzak hasi duela publizitatearen bide hori jorratzen
(http://tinyurl.com/26wg6b)

Hain arraroa litzateke Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta konpania,
patxarana, Coca-Cola edo Fagor iragarkia duten kamisetekin ikustea
eszenategian? Dantza talde bat enpresa batek finantziatuta? Ez dakit
nork finantziatutako liburutegi edo zentro kulturala? Edo antzezlana
hasi aurretik, etenaldian eta bukaeran entzutea: "antzerki emanaldi
hau ULMA, Iberdrola eta Irizarrek " babesten dute, eta publizitate
kontextuala ikustea eszenategian?

Arraroa? kalterako izango litzateke?

eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to