At 18:22 2008/09/11, you wrote:
>Politikari barik? Ibarretxe be egon da...
>
>Iban

Ibarretxe egon zen hor 13.30ak aldera-edo...

Hori baino lehenago, 12.00etan Diputazioaren Jauregian Donostian, hiru diputatu 
nagusiekin Europako epaiaz berbetan

eta lehenago. 11.00etan, neuk entzun nuen ekitaldi honetan Miramongo parke 
teknologikoan: http://sustatu.com/1221140311

Gaur, Konstituzionalaz galdetu diote beste ekitaldi honetan: 
Aitentzako motxilaren aurkezpena (Emakunderen gauza bat: mochila para una 
paternidad igualitaria')
http://www.diariovasco.com/20080912/mas-actualidad/sociedad/mochila-para-compartir-carga-200809121118.html
baina hor ez du ezer esan

eta oraintsu egin du, beste agerraldi bat, Jaurlaritzaren posizioa azalduz.

Beraz, agenda betea du gizonak, baina azaltzeko ahaleginak egiten ditu, 
guztietara.

---

Ekaingoaz, webgunean detaile parea:
http://www.ekainberri.com/eu/prensa.php
Prentsa atalean, ezkutuan dago informazioa. Zergatik? "Material korporatiboa, 
prentsa txostenak eta Ekainberriren jardueretako bereizmen handiko argazkiak" 
kazetarientzat bakarrik?

Bloga ere badute, ezkerreko menuan ageri da lotura, 
http://ekainberri.blogspot.com webera, baina hori itxita dago. Kasu honetan, 
konfigurazio akatsa izango dela suposatzen dut, edo hori ere kazetarientzat 
bakarrik izango ote da?

Luitxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to