NIk kontraesana daukat Ekainekin. Koba orijinala eta bere margoak zuzenean
ikusteko aukera izan nuen, eta bisita hura nahiko mitifikatuta daukat, beraz
ez dakit ze aldarterekin joango naizen berrira.

Bestetik, Ekainberri horren "fabrikazio" prozesua tarte batean nahiko
gertutik ezagutzeko aukera izan nuen. Horri buruzko erreportajea egitea
tokatu zitzaidan, eta margoen panelak egin dituen artista, Rene Sanson
(honek bai abizen polita!) bere tallerrean bisitatu genuen Montignac-en,
Lascaux-tik km gutxira. Ekainberriko panelak nola egin zituzten erakutsi
zigun eta margotzen ikusi genuen. Gero Lascaux ikustera joan ginen
berarekin. Aitortu behar dut bisita hark ez zidala zirrarra handirik eragin,
oso teknikoa gertatu zen.

Baina kuriosoena zera da, gero Jesus Altunak esplikatu zigula nolakoa izango
zen Ekainberri eta nola saiatuko ziren benetakoaren zirrara horretara
hurbiltzen, eta orduan bai, esplikazioekin bakarrik emozionantea iruditu
zitzaidan berriz...
oier.

On Thu, Sep 18, 2008 at 11:37 PM, Imanol Trebiño
<[EMAIL PROTECTED]>wrote:

>      Neu be egona naiz Lascaux (pas Lazkao) ikusten.
>     Nik garantizatuko neuke "geure" Ekain berriaren arrakasta. Halako
> gauzak ikustea denon gustokoa izaten da: umiak, nagusiak, bertakoak,
> kanpotarrak...
>     Gazteluak ikusteakin konparatuko neuke. Hortik zihar noianian sekulan
> ez naiz nekatzen gazteluak eta halako etxe monumentalak ikusten eta
> bisitatzen, batez be barrutik ikusi baleikez. Kultura kontua baino ixa jolas
> bat da, ez da "ikustea", barruan sartuta eta ibilita "bizi" egiten da. Jolas
> bat da, abentura txiki bat. Neri zirrara berezixa sortzen desta.
>     Berandu zabaltzeak ez desta larregi ardura. Halako kasu batean ondo
> egitea eskatzen dot, ondo egitea zentzu guztietan: kobia, inguruak... Behar
> izan daben beste denbora izan dabenez txarto edo erdipurdizka egotiak ez
> leuke barkamenik izango.
>     Ikusiko dogu, bisitatuko dogu... Gozatuko dogulakuan.
>         it
>
> ----- Original Message -----
> *From:* leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Sent:* Tuesday, September 16, 2008 10:35 AM
> *Subject:* Re: [eibar] Ekain, azkenean!
>
> Deba eta Zestuako proiektuan artian itzelezko kromo aldaketia egon zan...
> Debako proiektuakin duan biharrian ibili zan jentiak oso erreta maittu
> eban, erderaz esaten dan moduan "ni agradecido, ni pagao".
> Ni be pozten naiz amaittu izanaz. Aste Santuan Lascaux-en izan nintzan
> (replikan, jakiña) eta hotz faltia kenduta (kobazuluetan fresko egitten
> dabela esan nahi dot) zoragarrixa pentsau jatan. Bisitatzen gebizela askotan
> akordau nintzan Ekaiñekin.
> Gogua dakat jauteko. Gaztetxotik izan dittut hiru toki buruan, iñoiz
> bisittauko nittuanak: Santa Sofia Istanbulen, Petra Jordanian, eta Ekain
> Deban. Lehenengo bixak ezagutu eta disfrutau dittut. banekixan, baiña,
> Ekain, etxe onduan euki arren eziñezkua egingo jatala.
> Oiñ erdi bete egingo da ametsa!!
> Baiña, takillan ez dabe salduko tiketik? Hori ez da oso normala
> leire, amaslari
>
>
>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to