Neu be egona naiz Lascaux (pas Lazkao) ikusten.
    Nik garantizatuko neuke "geure" Ekain berriaren arrakasta. Halako gauzak 
ikustea denon gustokoa izaten da: umiak, nagusiak, bertakoak, kanpotarrak...
    Gazteluak ikusteakin konparatuko neuke. Hortik zihar noianian sekulan ez 
naiz nekatzen gazteluak eta halako etxe monumentalak ikusten eta bisitatzen, 
batez be barrutik ikusi baleikez. Kultura kontua baino ixa jolas bat da, ez da 
"ikustea", barruan sartuta eta ibilita "bizi" egiten da. Jolas bat da, abentura 
txiki bat. Neri zirrara berezixa sortzen desta.
    Berandu zabaltzeak ez desta larregi ardura. Halako kasu batean ondo egitea 
eskatzen dot, ondo egitea zentzu guztietan: kobia, inguruak... Behar izan daben 
beste denbora izan dabenez txarto edo erdipurdizka egotiak ez leuke barkamenik 
izango.
    Ikusiko dogu, bisitatuko dogu... Gozatuko dogulakuan.
        it
  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Tuesday, September 16, 2008 10:35 AM
  Subject: Re: [eibar] Ekain, azkenean!


  Deba eta Zestuako proiektuan artian itzelezko kromo aldaketia egon zan...
  Debako proiektuakin duan biharrian ibili zan jentiak oso erreta maittu eban, 
erderaz esaten dan moduan "ni agradecido, ni pagao". 
  Ni be pozten naiz amaittu izanaz. Aste Santuan Lascaux-en izan nintzan 
(replikan, jakiña) eta hotz faltia kenduta (kobazuluetan fresko egitten dabela 
esan nahi dot) zoragarrixa pentsau jatan. Bisitatzen gebizela askotan akordau 
nintzan Ekaiñekin.
  Gogua dakat jauteko. Gaztetxotik izan dittut hiru toki buruan, iñoiz 
bisittauko nittuanak: Santa Sofia Istanbulen, Petra Jordanian, eta Ekain Deban. 
Lehenengo bixak ezagutu eta disfrutau dittut. banekixan, baiña, Ekain, etxe 
onduan euki arren eziñezkua egingo jatala. 
  Oiñ erdi bete egingo da ametsa!!
  Baiña, takillan ez dabe salduko tiketik? Hori ez da oso normala
  leire, amaslari









------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to