[eibar] Oporretan

2004-07-21 Thread arrate . kultu
Informazioa: http://www.eibar.org/blogak/kultu/17

--
KULTUBERRI
Arrate Kultur Elkarteko Newsletterra
2004.07.22

--

OPORRETAN IRAILERARTE, KULTU TABERNA ZABALIK

Informazio gure webgunean:

http://www.eibar.org/blogak/kultu/17

Irailean, Arratien ostean hasiko gara ekitaldien programazio berriarekin.

Beraz, irailerararte ekitaldirik ez, baina Taberna zabalik dugu.

Bitartean, ondo pasa oporrak eta mila esker!

Eibarren geratzen zaretenok edo Eibartik pasatzeko asmoa duzuenok Kultu
Taberna-n parada egiteko aukera duzue!

Abuztuan zabalik dugu taberna eta terraza, giro ezin hobea udarako!

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Eibarko txitxak...

2004-07-21 Thread Rafa Saiz Elizondo

Date: Wed, 21 Jul 2004 16:47:50 +0100
From: Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan
To: Eibartarrak zerrenda <[EMAIL PROTECTED]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset="ISO-8859-1"
Amatiñok:
 
Txantxak alde batera lagata, nik beti ezautu najuan nere aitta aberats, eta
mutikotan, Eibartik kanpora beraaz alde batera eta bestera nenbillela,
jendiaren esaneri entzunda konbentzituta najeuan euskaldun aberats bakarrak
(edo dirua eukitziaz gaiñera euskeraz berba eitten jekixen bakarrak)
eibartarrak giñala
   
Gure ama donostiarrak ere, El Diario Vascoko eskelen orrialdea 
begiratuta, bost kolumnakorik baldin badago, berehala daki eibartarren 
bat hil dela, parentela leetzen hasi beharrik gabe ere. Lautik hirutan, 
ez; hamarretik bederatzitan asmatzen du!

Rafa
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
el 21/7/04 15:53, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Gari:
> 
> 
>> Toki batzuetan "fluoreszente" ere deitu izan diete eibartarrei, "porque
>> alumbran mucho y gastan poco". Mutrikun portugesak deitzen zaie
>> eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian
>> esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.
> 
> 
> Oin dala urte mordua, SD Eibar eta Mutriku bixak 3. mailan zirala,
> Bonboneraren sasoia zan ha, Bonbonerak organizau zeban biajetxo bat derbi
> horretara, Mutrikura. Han juan ziran, pankarta haundi bat hartuta, erdera
> batuan ziñuana:
> 
> PORTUGAL SALUDA A SUS COLONIAS
> 
> Luistxo
> 

Auzo-herrien arteko liskartxoak irrigarri dira azken batean, baina niri gaur
ez didate batere graziarik egiten, batik bat halako arrazismoa daroatenean
barnean.
Hain zuzen, honen haritik gogoratu naiz beasaindarren artean ere bazela
Ordiziari Portugal deitzeko ohitura; lagun artean joan Villafrancako
festetara eta tabernan galdezka hasi baxoerdia zenbat eskudotan zen eta
halako txorakeriak.
Hala ere, bizkaitar-gipuzkoarren artekoa da batere onik egiten ez didana eta
(aurrekoa ez bezala) aldatzeko itxurarik ikusten ez diodana. Zuek bien
arteko ardatzean egonda ez dakit perspektiba berezia duzuen baina.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Gari:

Toki batzuetan "fluoreszente" ere deitu izan diete eibartarrei, "porque 
alumbran mucho y gastan poco". Mutrikun portugesak deitzen zaie 
eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian 
esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.

Oin dala urte mordua, SD Eibar eta Mutriku bixak 3. mailan zirala, 
Bonboneraren sasoia zan ha, Bonbonerak organizau zeban biajetxo bat derbi 
horretara, Mutrikura. Han juan ziran, pankarta haundi bat hartuta, erdera 
batuan ziñuana:

PORTUGAL SALUDA A SUS COLONIAS
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok:
> 
> Txantxak alde batera lagata, nik beti ezautu najuan nere aitta aberats, eta
> mutikotan, Eibartik kanpora beraaz alde batera eta bestera nenbillela,
> jendiaren esaneri entzunda konbentzituta najeuan euskaldun aberats bakarrak
> (edo dirua eukitziaz gaiñera euskeraz berba eitten jekixen bakarrak)
> eibartarrak giñala

Gaur egun, Donostiako zentruan, señora ondo jantzi eta joiaz hornitutako bi
euskaraz sumatu ezkero, belarria erne jarri eta lautik hirutan azpeitiarrak.

X.

P.S. Atzo Zarauzko kontzentraziñoan izan nintzala esan juat, eta herri
horretan idazle asko dala, eta baditudala lagunak, baina ez bertan bizi
nazanik. Hori be, eibartarra izatea lez, merituz irabazi biharrekua izango
dok.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=

XabierreK:

>Eskala txikiagoan, bilbotarrengatik esan ohi dena, ezta?

Gai honetaz ez dok leiendarik falta:

-- Eibarko txitia oillua...
-- Bilbarrez...
-- Bertan Bilbon...
-- Un eibarrés es como un bilbaino pero con un duro más...
-- Un eibarrés es un bilbaino que sabe euskera...
-- Un bilbaino es como un eibarrés que no sabe euskera...

Txantxak alde batera lagata, nik beti ezautu najuan nere aitta aberats, eta
mutikotan, Eibartik kanpora beraaz alde batera eta bestera nenbillela,
jendiaren esaneri entzunda konbentzituta najeuan euskaldun aberats bakarrak
(edo dirua eukitziaz gaiñera euskeraz berba eitten jekixen bakarrak)
eibartarrak giñala.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Eneko Astigarraga
Nik Zumaian ezagutu nuen garaje bat guztiz transformatua: mahai ederra, 
sukaldetxoa, fregadera, literak eta guzti zuena. Bertan oporrak pasatzeko 
prest. Baina, automobila kalian laga bihar.

Hori bai, ez zen eibatarrena, ermutarrena baino.
Dana dala, bazen eibarren garai luze batean Amaianeko garaje batean bizi 
izan zena..., egia esan beste tokirik ez zuen tipoak

Guztiz beridikuak kasu biak.
eneko
Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero, markia Zarauzkua dok. Nik entzun
izan dotenez, Urola inguruko familixa askok garajia ei jaukek erositta
Zarautzen. Garajiak, apartamentua baiño merkiagua izan arren, autua sartzeko
aukeria emoten jok, baitta trastiok urte guztian zihar bertan gordetzeko be
eta, dutxia eta armarixo txikixa jarriezkero, baitta pintxo-pintxo aldatu
eta txakoliñ batzuk jotzeko be.
Eta, txortan eitteko, autotik urten biharrik ez¡
Horrela ulertzen dittuk gero garajion preziuak...
Amatiño
-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 15:07
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan
Gaur bazkaltzen lagun batek komentau dostana. Erosittako prezixuan doia.
Eibarttarrak (edo eibartar batzuk, edo baten batek) zera eitten ei dabe
udako astebukaeretan: barixakuan etxeko kotxia karga-karga egin plaiarako
gauzakaz eta Debara. Han baxoerdi batzuk hartu, eta buelta etxera trenian.
Zapatuan, igon famelixa osua trenian, eta Debara ostera. Han, juan kotxera,
hartu beharrezko sombrilla, tunbona, silla, flotadore eta enparauak, eta
hondartzara. Nekautakuan, laga danak barriz kotxian eta, domekarako be
eguraldi ona baldin badator, buelta trenian.
Guzurra izanda be, badau kontuak bere gatza ta berakatza.
X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
Barkatu. Horixe berberori uste najuan nik be. Baiña... oiñ hurrengo zeiñek
esango jok hamen bera eta beste hogeitakaren bat idazle Zarautzen bizi
dirala?

Tira, bardin dok. Gero eta informaziño gehixao eta disko gogorra, ostera,
gero eta zaharragua.

Ez ete zuan Beasaingo kioskua Eibartik eruandakua?

Amatiño 

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 16:42
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

Amatiñok:
> 
> Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero,

Enok Zarautzen bizi, Beasainen bizi nok. Eta ez diñot harrotasunez, egixaren
amoreakaittik baizik.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Garik:
 
> Eibartarrak beti traban, leku guztietan. Galdetu bestela Mutrikun,
> Deban, Zumaian, Getarian, Zarautzen edo Hondarribian.
(...)
> Nik uste dut hor badagoela konplexua, Eibartarrak aberatsagoak izango
> ote diren,  oporretan Debara edo Mutrikura joaten direlako, Jet-set-aren
> tipora...  :-)
> 

Eskala txikiagoan, bilbotarrengatik esan ohi dena, ezta?

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Gari Araolaza
Xabier Mendiguren(e)k dio:
Gaur bazkaltzen lagun batek komentau dostana. Erosittako prezixuan doia.
Eibarttarrak (edo eibartar batzuk, edo baten batek) zera eitten ei dabe
[...]
Guzurra izanda be, badau kontuak bere gatza ta berakatza.
 
Igual hori egiten duenik egongo da, baina ez zaio oso errentagarri 
aterako hondartzako parkinean uzten badu autoa.

Eibartarrak beti traban, leku guztietan. Galdetu bestela Mutrikun, 
Deban, Zumaian, Getarian, Zarautzen edo Hondarribian.

Toki batzuetan "fluoreszente" ere deitu izan diete eibartarrei, "porque 
alumbran mucho y gastan poco". Mutrikun portugesak deitzen zaie 
eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian 
esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.

Gasteizen ez zen hainbeste protesta egon Eibar, Elgoibar edo Soraluzeko 
enpresak hara joan zirenean.

Nik uste dut hor badagoela konplexua, Eibartarrak aberatsagoak izango 
ote diren,  oporretan Debara edo Mutrikura joaten direlako, Jet-set-aren 
tipora...  :-)

Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok:
> 
> Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero,

Enok Zarautzen bizi, Beasainen bizi nok. Eta ez diñot harrotasunez, egixaren
amoreakaittik baizik.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Amatiño
Ez jaukat gizurra izan biharrik. Zentzunezkua jirudik. Zapatu eta domeketan,
egualdi euzkitsua bada behintzat, goizeko hamaiketarako ez dok aparkatzeko
lekurik geldittu izaten hondartza inguruan. Eta, gaiñera, onenian be,
hondartza ondoko parkiña ez dok treneko joan-etorrixa baiño merkiagua.

Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero, markia Zarauzkua dok. Nik entzun
izan dotenez, Urola inguruko familixa askok garajia ei jaukek erositta
Zarautzen. Garajiak, apartamentua baiño merkiagua izan arren, autua sartzeko
aukeria emoten jok, baitta trastiok urte guztian zihar bertan gordetzeko be
eta, dutxia eta armarixo txikixa jarriezkero, baitta pintxo-pintxo aldatu
eta txakoliñ batzuk jotzeko be.

Eta, txortan eitteko, autotik urten biharrik ez¡

Horrela ulertzen dittuk gero garajion preziuak...

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 15:07
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

Gaur bazkaltzen lagun batek komentau dostana. Erosittako prezixuan doia.

Eibarttarrak (edo eibartar batzuk, edo baten batek) zera eitten ei dabe
udako astebukaeretan: barixakuan etxeko kotxia karga-karga egin plaiarako
gauzakaz eta Debara. Han baxoerdi batzuk hartu, eta buelta etxera trenian.
Zapatuan, igon famelixa osua trenian, eta Debara ostera. Han, juan kotxera,
hartu beharrezko sombrilla, tunbona, silla, flotadore eta enparauak, eta
hondartzara. Nekautakuan, laga danak barriz kotxian eta, domekarako be
eguraldi ona baldin badator, buelta trenian.

Guzurra izanda be, badau kontuak bere gatza ta berakatza.

X. 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

Re: [eibar] Fwd: arrate irratiaren e-maila

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
[EMAIL PROTECTED]

X.

el 21/7/04 12:34, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Jasotako eskaera bat. Inork baleki e-posta helbide hori, nik jakinaraziko
> diot pertsona honi.
> 
> 
> 
>> Agur:
>> 
>> Saiatu naiz Arrate Irratiari mezu bat bidaltzen e-postaz
>> baina nire saiakera guztiek porrot egin dute.
>> Lagun ahal didazue honetan?
>> 
>> Mila esker.
>> 
>> Jesus Mari Arregi
>> 
> 
> 
> 
> ___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Fwd: arrate irratiaren e-maila

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Jasotako eskaera bat. Inork baleki e-posta helbide hori, nik jakinaraziko 
diot pertsona honi.

 Agur:
 Saiatu naiz Arrate Irratiari mezu bat bidaltzen e-postaz
baina nire saiakera guztiek porrot egin dute.
Lagun ahal didazue honetan?
  Mila esker.
Jesus Mari Arregi

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread Eneko Astigarraga
Ez dago gaizki Xabierrek emandako definizioa. Nik hobea ez dut emango, 
agian beste batek...

Hori bai, adibideak milaka daude. Gaur Garik deskubritu daben bat, - 
eibar.org-eko blogak bezala oraindik hasieretan-, baina igual interesatuko 
zaizuna:

Seignosse-n, Landetan.
http://www.je-participe.com/seignosse/weblog.php
Frantzesak apur bat errinbonbanteak dira izenak ipintzerakoan eta: "Espace 
de démocratie participative" deitu dute.

Eibar.org-en bezala (hori bai teknikoki gurea baino kaxkarragoa ematen du), 
hiritarrek edo elkarteek bloga egiteko aukera dute, baita bertara oporretan 
joaten direnak ere.

Oporretara Seignosse-ra joaten den Leioako batek aprobetxatu du aukera:
http://www.je-participe.com/seignosse/seignosse.php?blog=Javier
Beste eremu bat, blogak erakunde edo korporazioetan. Honi buruz definizioak 
eta informazioa: http://www.corporateblogging.info/

Lehen teknologia, kultura, albisteak, aipatu ditut, baina atzo Luistxok 
Elenari emandako adibideetan ikusten zen bezala (abokatuak, legeak,...), 
edozein arlotan erabiltzen dira blogak.

eneko
At 12:00 21/07/2004, you wrote:
> Portzierto, nor ausartzen da ezer ez dakienari bost lerrotan bloga zertan
> den ulertarazten?
>
> Amatiño
Webgunea zer den baldin badaki, aski litzateke esatea web sinple bat dela,
artikulu edo dokumentu edo argazki berriak bidali ahala kronologikoki
ordenatzen dituena (berrienak bistan, zaharrenak atzerago), eta norberaren
lanen, burutazioen, ideien eguneroko antzeko bat izan litekeela, sarean eta
publikoan, edonoren bistan.
Webgunea  zer diren ez badaki, Internet esplikatzen hasi behar.
X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Joseba Arregiri elkarrizketa

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=

Xabier Mendigurenek esana:

Igandeko elkarrizketa hori irakurrita nire lehengo uste eta iritzi
>Ez dakit zein izango den Joseba Arregiren etorkizuna. "Ez da alferrik
>___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
> Portzierto, nor ausartzen da ezer ez dakienari bost lerrotan bloga zertan
> den ulertarazten?
> 
> Amatiño

Webgunea zer den baldin badaki, aski litzateke esatea web sinple bat dela,
artikulu edo dokumentu edo argazki berriak bidali ahala kronologikoki
ordenatzen dituena (berrienak bistan, zaharrenak atzerago), eta norberaren
lanen, burutazioen, ideien eguneroko antzeko bat izan litekeela, sarean eta
publikoan, edonoren bistan.

Webgunea  zer diren ez badaki, Internet esplikatzen hasi behar.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] I =?iso-8859-1?q?=F1?= aki Uriaren alde, Zarautzen

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Title:  Iñaki Uriaren alde, Zarautzen

-
Atzo, hilak 20, Iñaki Uriaren askatzea eskatzeko elkarretaratze jendetsua izan zen Zarautzen, arratsaldeko 8etan. Herritar ugari, kulturgintzako langile eta ekintzaile ez gutxi, politikari mordoa, beraneante euskaltzale saldoa... Bazen han denetik.

Beste hari-mutur batetik egin nahi dut tira ordea. Uriaren aldeko pankartaz gainera, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko afixak, banderolak, argazkiak eta halakoak ere baziren kontzentrazio horretan. Baina nabarmen egin zitzaidan preso bi besterik ez zirela ageri: Iñaki bera, eta Joxemari Perez Txuri izeneko beste bat; gaur egun, inoiz baino preso politiko gehiago dagoen garaian eta Zarautzek duen biztanleriarekin, gehiago "tokatzen" baitzitzaion, halakorik esan baliteke.

Beste proportzio batzuetan ere bitxia da Zarautz. Euskal idazleak, une honetan, Zarautzen beste inon baino gehiago daudela esango nuke. Buruz zerrenda egiten hasita ia hogeira iritsi naiz, eta izango dira ahaztu zaizkidanak edo ezagutzen ez ditudanak ere. Idazleetatik aparte, kazetariak, bertsolariak eta euskal gauzetan dabiltzan langile franko. Hango lagunei behin baino gehiagotan jo izan diet adarra, horren herri apain eta politean golfo, golflari edo surflariak bai, baina harrigarria dela euskararen aldeko hainbeste militante nola sor litezkeen Beverly Hills euskaldun horretan.

Ez dut hemendik inongo ondoriorik atera nahi. Borroka armatuan sartu direnen profil psikologiko edo soziologikoak ateratzeko hamaika saio egin dira, eta beti iruditu zaizkit merkeak bezain alferrikakoak (alde batera utzita oso interesatuak ere izaten direla halakoak). Baina gogora etorri bezalaxe bota  nahi nituen burutaziook.

Iñaki askatu! (eta Txuri ere bai, noski) 

X.M.E.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
Blogei buruz idaztekotan, kontu izan irakurlerik gehienak ez dutela jakin
ere izango zer den bloga¡ Guk (gehienbat zuek) beste sintonia batean
dihardugu. Baina ez dut uste gizarte mailan oso erreala denik...

Portzierto, nor ausartzen da ezer ez dakienari bost lerrotan bloga zertan
den ulertarazten?

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 10:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

Nere bloglines harpidetzei begirakada azkar botata, harpidedun gehien
duenak: BBC-ren Teknologia atala

BBC News | Technology | World Edition :  bloglines-en 4531 harpidedun ditu
(http://news.bbc.co.uk/go/click/rss/0.91/public/-/2/hi/technology/default.st
m)

Orduan pentsatu dut, seguru kirolen atalak harpidedun gehigu dituela! 
Begiratu dut eta, joño, ba ez.

Beno, baina seguru BBC-ko News orokorrak harpidedun gehigo dituela! esan
dut. Ba ezta!, bloglines-en 3876 harpidedun ditu.

Aldiz berri teknologikoak eta kulturalak ematen dituen beste blog famatu
bat: "Kuro5hin Technology and Culture" 
http://www.kuro5hin.org/  bloglines-en 4.327 harpidedun ditu.

Beraz,   jario hauek (XML, RSS, RDF,...) eta horiek irakurtzeko tresnak 
(Bloglines, Feed demon, zFeeder, Feed Reader,...) gehien erabiltzen duen
jendea teknologiaren jarratzaile eta erabiltzaile amorratuak dira? Kirol
zaleak preteknologikoak dira/gara? zein kategoriatan sartzen gara
eibarnautok? :-)

ondo segi

eneko

>Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
>
>- Dave Winer: 2652
>
>- Mark Pilgrim: 2100
>
>- Lawrence Lessig: 2794
>
>- Jon Udell: 1619
>
>Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
>gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera 
>dituela harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan...
>dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.
>
>Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta 
>apuntatzen direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua
izango da.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Moblog bidalketan okerra

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
Ba nik hainbat ahalegin egin juat, webez zein moblogez (hau dok hizkeria¡),
eta oraindik ez juat ulertu argazkirik ezartzerik.

Are gehiago, http://www.eibar.org/blogak/amatino/images/img_1/manage_main
deritzon tripetan Amatiño basarrixaren argazkia begi bistan jaukat, eta ez
juat lortzen jendaurreko blogera pasatzerik.

Misterixuak...

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 9:39
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Moblog bidalketan okerra

>
>To: Eibartarrak zerrenda <[EMAIL PROTECTED]>
>From: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
>
>
>qwerta
>eu
>
>Bloglines-eko euskarazko feed bilduma
>http://www.bloglines.com/public/euskaraz ikusi ondoren, zera dio lagun 
>batek (...)

Hara, nire moblog-aren klabe_sekretua agerian!

Egin behar ez dena egin dut. Ikastaroan egon zaretenak badakizue zertaz ari
naizen, e-postaz bidali blog-ean argitaratzeko. Horretarako helbide_sekretua
eta klabe_sekretua behar ditut, baina kasu honetan, mezua bidali dut
klabe_sekretuarekin eibartarrak zerrendara...

tira, helbide_sekretua ez dut konprometitu, baina bai nire klabe pertsonala,
eta hortaz aldatu egin dut berehala.

Irakasleak ere okertzen dira batzuetan...
Nola egiten den errepasatu behar, http://www.eibar.org/blogak/moblog

---
Portzierto, moblog bidalketak webmail zerbitzu batetik egiten badituzu
(Yahoo, Hotmail...) eta beti sinadura automatiko propagandistiko bat
itsasten badizu sistemak mezuetan (gero zatarto geratzen da blog-ean), ba
hori kentzeko modua egon daiteke. Jarri kontaktuan Arrateko Amarekin kasua
aztertzeko, banan banan tratatu behar baitira kasu hauek.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread Eneko Astigarraga
Nere bloglines harpidetzei begirakada azkar botata, harpidedun gehien 
duenak: BBC-ren Teknologia atala

BBC News | Technology | World Edition :  bloglines-en 4531 harpidedun ditu 
(http://news.bbc.co.uk/go/click/rss/0.91/public/-/2/hi/technology/default.stm)

Orduan pentsatu dut, seguru kirolen atalak harpidedun gehigu dituela! 
Begiratu dut eta, joño, ba ez.

Beno, baina seguru BBC-ko News orokorrak harpidedun gehigo dituela! esan 
dut. Ba ezta!, bloglines-en 3876 harpidedun ditu.

Aldiz berri teknologikoak eta kulturalak ematen dituen beste blog famatu 
bat: "Kuro5hin Technology and Culture" 
http://www.kuro5hin.org/  bloglines-en 4.327 harpidedun ditu.

Beraz,   jario hauek (XML, RSS, RDF,...) eta horiek irakurtzeko tresnak 
(Bloglines, Feed demon, zFeeder, Feed Reader,...) gehien erabiltzen duen 
jendea teknologiaren jarratzaile eta erabiltzaile amorratuak dira? Kirol 
zaleak preteknologikoak dira/gara? zein kategoriatan sartzen gara 
eibarnautok? :-)

ondo segi
eneko

Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
- Dave Winer: 2652
- Mark Pilgrim: 2100
- Lawrence Lessig: 2794
- Jon Udell: 1619
Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela 
harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... 
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen 
direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Moblog bidalketan okerra

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez

To: Eibartarrak zerrenda <[EMAIL PROTECTED]>
From: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
qwerta
eu
Bloglines-eko euskarazko feed bilduma 
http://www.bloglines.com/public/euskaraz ikusi ondoren,
zera dio lagun batek (...)

Hara, nire moblog-aren klabe_sekretua agerian!
Egin behar ez dena egin dut. Ikastaroan egon zaretenak badakizue zertaz ari 
naizen, e-postaz bidali blog-ean argitaratzeko. Horretarako 
helbide_sekretua eta klabe_sekretua behar ditut, baina kasu honetan, mezua 
bidali dut klabe_sekretuarekin eibartarrak zerrendara...

tira, helbide_sekretua ez dut konprometitu, baina bai nire klabe 
pertsonala, eta hortaz aldatu egin dut berehala.

Irakasleak ere okertzen dira batzuetan...
Nola egiten den errepasatu behar, http://www.eibar.org/blogak/moblog
---
Portzierto, moblog bidalketak webmail zerbitzu batetik egiten badituzu 
(Yahoo, Hotmail...) eta beti sinadura automatiko propagandistiko bat 
itsasten badizu sistemak mezuetan (gero zatarto geratzen da blog-ean), ba 
hori kentzeko modua egon daiteke. Jarri kontaktuan Arrateko Amarekin kasua 
aztertzeko, banan banan tratatu behar baitira kasu hauek.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
qwerta
eu
Bloglines-eko euskarazko feed bilduma 
http://www.bloglines.com/public/euskaraz ikusi ondoren,
zera dio lagun batek:

bataz beste, bakoitzak hiruzpalau "subscriber" du, harpidedun alegia.
Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan?
Pentsakizun batzuk horren inguruan.
Bloglines-eko subscriber edo harpidedunak dira: jarraitzaile zintzoak, 
gutxienez 3. 3 horiek jarraitzen dute blog hori Bloglines feed 
irakurgailuaren bidez.

Hala ere, horrek ez du kentzen:
- beste harpidedun batzuk izan ditzake blog horrek, beste feed irakurgailu 
batzuen bidez irakurtzen dutenak. Ezin jakin zenbatek zenbat irakurtzen 
dituzten horrela.

- beste irakurle batzuek ere izan ditzakete blogok, web bidez zuzenean 
klikatuz, aurkitu egin dutelako, edo faboritoen zerrendan dutelako eta 
bisitatzeaz akordatzen direlako...

Bloglines-eko subscriber kopuruak balio dezake elkarren artean blog-en 
popularitatea konparatzeko:

- Telezaborrak 6 ditu.
- Sarean.com-ek 28
- Sustatuk 29
Hortaz, Bloglines-en erabiltzaileen artean, Sarean.com eta Sustatuk 
popularitate bertsua dute, eta Telezaborrak baino dexente gehiago. Hortik 
kanpora estrapolatu daitekeen? Sarean.com ez dut uste Sustaturen web 
bisitari kopurua lortzera iritsiko denik, baina...

Bloglineseko harpidetzen inguruko beste hausnarketa batera ere iritsi da 
beste bat hortik:
Analysing Bloglines Subscriber Stats 
http://www.readwriteweb.com/archives/002039.php

Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
- Dave Winer: 2652
- Mark Pilgrim: 2100
- Lawrence Lessig: 2794
- Jon Udell: 1619
Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela 
harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... 
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen 
direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da. 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Bloglines-eko harpidedunen gainean atzo:
Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau "subscriber" du, harpidedun alegia.
Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan?
Amatiño
Tipo batek atzo atera zittuan sarian kontu honen gaiñeko hausnarketa batzuk
http://www.readwriteweb.com/archives/002039.php
Analysing Bloglines Subscriber Stats
Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
Dave Winer: 2652
Mark Pilgrim: 2100
Lawrence Lessig: 2794
Jon Udell: 1619