Beittu, Gari, gaixa larrixa da!

TAO hori kanpotarrendako da. Atzo gabian, 9 etan, leku bat zeguan. Gaur
10etan hartu bihar neban autua eta pentsau neban igual tiketa jarritta ahal
nebala. BAiña ez, ez dau emoten. Kanpotarrak dake eskubide osua.

Hara, 4 eguneta ez neban mobidu autua. Bai. BAiña egu hórretan Elgoibarrera
juan nintzan, trenian. Beste egunetako baten, Arrasaterako asmua nekan,
azkenian ez. Baiña asmua zan beste batekin juatia kotxian, bestian autua
konpartitzia. Beraz, ze egin bihar dot, autua hartu garraio publikua
erabili biharrian?

Erabiltzen ez dodan egunetan, etxera igo bihar dot automobilla ala zer?
Zein da irtenbidia? Ointxe momentuan kotxia ez da kapritxua. Romon, Getxon
bihar eginda garraio publikua ezinezkua da, batez be egun batzuetan berandu
amaitzen dodalako eta ez dagualako!

Nere peorako kotxiak 10 bat inguru izango dira, asko jota eta udalak 50
baino gehixago kendu dittu Bidebarrieta-Urkusua-Errebal inguruan. Oin zer?
Atzo ixan negarrez ibili nintzan, 10 ordu biharrian, bi ordu autuan, erdi
gaixorik, eta bueltaka aparkau ezinda! Ez dakizu zer dan hori!

BAtzuetan ezin da lekutan aparkau. Aurreko baten gabeko 10eta aillegau eta
8,30etan atzera be hartu bihar nebalako kotxia!

Zihaztuko dot nire aparkatzeko eremua: Katukaletik, karmelitetara;
BArakaldo zati bat, Urkusua, Grabadores, Errebal, San Agustin. Ez da
laburra, ezta? Ba, zoratzekoa da.

Kotxia erosi nebanian inork ez zestan exigidu garajerik eukitzia. Ezin dot
gaiñera. Zer egin, lanei uko egin eta Karitasera eskatzera juan kalian
lekua okupatzen dableako autuak?

Zer?

Ez esan mesedez, GAliziako etorbide horretan aparkatzeko! Aurreko baten ixa
TXontako kurban baiño ez zeguan lekurik eta!

Leire n

Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko otsailak
16 08:02):

> Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan.
> Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
> retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
> Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
> lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.
>
> Zuk esandakoaz nere ondorioak:
>
> Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu.
> Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik
> eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan
> dela), ba errazago Errebalen, ezta?
>
> Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu ez
> dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk
> kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku
> ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak
> deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
> deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
> (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
> natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
> larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki
> berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori,
> zuk lekua okupatuta daukazulako.
>
> Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia
> hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik
> Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik?
> Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu
> garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?
>
> Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara
> joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta
> horrela bat gutxiago!
>
> Gari
>
> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko otsailak 15 23:39):
>
>> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian
>> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
>> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>>
>> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
>> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
>> baina ez, kenduta zeguan.
>>
>> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da,
>> eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>>
>> Zelako higoina, benetan!
>>
>> leire n
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to