Txontan? Nun, hor goixan? Lehengo baten ez zeguan lekurik!

50 leku baiño gehixago kendu dittue, barren, Katukaletik Karmelitetara!

leire n

Ane Urkiola<aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 16 15:35):

> Leire erosi motorra ;)
>
> Bromak aparte, txonta leku ona da. Beti dau lekua, gertu dakazu, ta argixa
> dau.
> Hori bai, lapurketiana edonun...
>
> Oin gure zonan, urkizu, kotxiak edonun ikusi leikez: espaloietan,
> isletetan... Errebal eta zentroko itxieria dala ta.
> El 16/2/2016 8:02, "Gari Araolaza" <g...@eibar.org> escribió:
>
>> Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan.
>> Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
>> retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
>> Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
>> lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.
>>
>> Zuk esandakoaz nere ondorioak:
>>
>> Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu.
>> Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik
>> eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan
>> dela), ba errazago Errebalen, ezta?
>>
>> Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu
>> ez dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk
>> kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku
>> ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak
>> deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
>> deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
>> (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
>> natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
>> larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki
>> berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori,
>> zuk lekua okupatuta daukazulako.
>>
>> Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia
>> hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik
>> Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik?
>> Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu
>> garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?
>>
>> Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara
>> joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta
>> horrela bat gutxiago!
>>
>> Gari
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko otsailak 15 23:39):
>>
>>> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian
>>> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
>>> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>>>
>>> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
>>> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
>>> baina ez, kenduta zeguan.
>>>
>>> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da,
>>> eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>>>
>>> Zelako higoina, benetan!
>>>
>>> leire n
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to