Leire, nere elkartasuna daukazu zure aparkatzeko zailtasunekin.

Nik ere kotxea daukat eta kalean aparkatzen dot. Normalean egunero
erabiltzen dot baina batzuetan lagatzen dot pare bat egun lekua okupatzen.
Aspaldi kontau neban baita ere, bueltaka ibiltzen naizela etxetik gertu
dagoen toki baten bila. Bai, nik nere erantzukizuna daukat eta ez naiz
hiritar modelikoa, onartzen dot. Ahal dana egiten dogu, alperkerixan, ahal
dan moduan gure erantzukizunetaz eskakeatuta.

Behin Calbetonen aparkau neban (bai, domeka gauean barrerak iriki eta
lehenengoa sartu nintzan behin, dena neretzat! zelako poza hartu neban),
baina ixten badabe badakit danon onerako dala eta onartuko dot. Danon
onerako, neri ere gustatzen jatalako zapatu arratsaldetan bertan oinez
ibiltzea eta espazioa okupatzea.

Nik ez dot nere postura defendituko eta are gutxiago inori reklamatuko gure
jokabidea mugatzeko neurriak hartzen baditu.


Gari


leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko otsailak 24 15:59):

> Hau izango da hari honetan idatziko dodan *azken mezua*. Baiña gauza
> batzuk be esan gura neukez
> *Gari:*
> Zeuretako galdera batzuk dittu, baiña lehenengua ez detsut egingo baiezkua
> dalako eta esandozunagaittik automobilla badakazula imajiñau dot):
> -Badakazu garajerik?
> -Egunero erabiltzen dozu autua?
>
> Garajerik izan ez eta autua egunero erabili ezian, egunero mobiizten dozu
> tokiz? ala zeuk be OKUPAU egitten dozu plaza bat?
>
> Mobimiento eternuan ibili bihar gara? Erabili ezian beste kale baten
> aparkau? Halan be, BETI okupatzen dogu leku bat, bera ez dan arren. Arazua
> handixagua! (keia, kontaminaziñua, gastua, zaratia,...)
>
> Zentruan bizi ei naiz, baina neuk be etxe merkia erosi neban. Neuri be
> ezinezkua egitten jata autua kargatzia garbigunera eruateko ordenadore
> zaharra eta tramankulu batzuk,...Kanpuan kanpotar moduan tratatzen nabe,
> eta TAOn bertakuendako lekuak dagoz.
>
> *Eneko:*
> Ez detsut nere bizitza esplikauko, ezta zenbat ibilñi bihar naizen
> biharrera etortzeko be. Esan dodan moduan Txontan begiratu eta *lekurik
> ez*, pasau jata!
> Ez da ibiltze kontu bat, ez da zelako karga daroian bakotxak aldian.
> Egoeriaren okertze itzela da. Dana batera egin bihar izatia, alternatiba
> imajinaziño bakuak jartzia,... Zergaittik ez dago baterian aparkatzia ixa
> iñun, egin zekianian?
>
> *Ane:*
> soldatiaren zati eder bat peajetan juango balejatzu, zeuk be egingo zeunke
> zeozer.
>
> leire n
>
> Ane Urkiola<aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> otsailak 19 18:53):
>
> Leire, etakitton bebai auto eta peajien inguruan? ;)
>> El 18/2/2016 8:52, "Eneko Astigarraga" <eastigarr...@codesyntax.com>
>> escribió:
>>
>>> Leire, zure etxetik:
>>> - Anek dioen Txontako parkinera, 450 metro daude,* 6 minutu oinez* Ikus
>>> mapa, ibilibidea eta denbora kalkuloa
>>> <https://www.google.es/maps/dir/Txonta+Kalea,+14,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/@43.185823,-2.4665835,16.93z/am=t/data=!4m13!4m12!1m5!1m1!1s0xd4e2a805a1f8ea5:0x2a53c478329c0cce!2m2!1d-2.4624918!2d43.1852377!1m5!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015?hl=en>
>>> - Galiziako Pasealekuko toki urruti-urrutienenera, diozun Txontako
>>> errebueltara, 750 metro daude, *11 minuto oinez*. Ikus Mapa ibilbidea
>>> eta denbora kalkuloa
>>> <https://www.google.es/maps/dir/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/43.1817902,-2.4620179/@43.1841213,-2.4662065,17z/data=!3m1!4b1!4m9!4m8!1m5!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015!1m0!3e2?hl=en>
>>> (nik normalean askoz lehenago aurkitzen dut lekua, lehen errebueltarako 
>>> hemen
>>> ggb
>>> <https://www.google.es/maps/dir/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/43.1853067,-2.4633981/@43.1841213,-2.4662065,17z/data=!4m14!4m13!1m10!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015!3m4!1m2!1d-2.4633981!2d43.1853067!3s0xd4e2a80e7b0bc63:0xdce7a862f4431f!1m0!3e2?hl=en>,
>>> 350 metrotara,  *5 minutu oinez*
>>> - Jardinetako parkinera, Instituto gainean, 500 metro, eskilara
>>> mekanikoak eta* 8 bat minutu oinez* (Googlek,ez ditu ezagutzen) eta
>>> beheraka gutxiago,
>>> - Matsarixara 500 bat metro eta *7 bat minutu*
>>> eta abar
>>>
>>> Gure hiri gehienak kotxeak (ia) ez zeudenean daude planifikatuak eta
>>> eraikita. Ez daude kotxeentzat pentsatuta.
>>> Ez dut uste Untzagako plaza edo Txantxazelai berriro aparkalekua
>>> bihurtuko dutenik, ezta komeni ere. Kotxeak herri erdietatik ateratzea da
>>> joera,
>>> Bonus: egunero 5 - 10 minuto (inkluso gehiago) oinez ibiltzea
>>> osasungarri omen da.
>>>
>>> eneko
>>>
>>>
>>> 2016-02-18 8:07 GMT+01:00 Gari Araolaza <g...@eibar.org>:
>>>
>>>> Leire,
>>>>
>>>> Ni bertakoa naiz, eta nahiago nuke TAO etxe aurrean edukiko banu.
>>>> Horixe pentsatzen neban ume txikixekin nenbilenean, kotxesilla, poltsak,
>>>> umeak...  eta orain ere horixe pentsatzen dot, beti trasteekin eta presaka
>>>> nabilelako.
>>>>
>>>> Kontua da zu gaueko 9-etan ailegatzen zarela eta Bidebarrieta aldean
>>>> itxuran ordu horretan ez dela toki asko egoten. Aldiz, ni Juan Gisasolan
>>>> bizi naiz eta gaueko 9-etan normalean lekuren bat beti egoten da. Are
>>>> gehiago ostegun (pintxopote) edo ostiraletan, poteatzen egon den jendeak
>>>> libratzen dituelako tokiak. Zenbat eta mugimendu gehiagoko lekua izan,
>>>> orduan eta errazagoa izaten da aparkatzea, eskubide berdinetan "kanpotar"
>>>> eta "bertakoentzat". Eta "kanpotarrek" zure eskubide berberak dituzte,
>>>> Leire. Zure "kanpotarrak" dira Amañako beste puntan bizi direnak, Ermukoak,
>>>> Elgoibarkoak eta plaentxiarrak, erdialdean etxea erosteko aukerarik ez eta
>>>> toki merkeagoetan erosi behar izan dutenak tartean.
>>>>
>>>> Aparkalekua baliabide urria da eta ezin dugu 4 egunez plaza bat
>>>> okupatuta eduki. Imajinazio pixka batekin aurkituko dozu soluzioren bat,
>>>> seguru.
>>>>
>>>> Bestalde, arraro egiten jata bezperan hurrengo goizeko 10-ak arte TAO
>>>> hori hartu ezina, baina ez dot ezagutzen nola dan TAO-aren norma zehatza.
>>>> Ea inbestigatzerik daukazun kontu hori nola dan.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko otsailak 17 17:04):
>>>>
>>>> Beittu, Gari, gaixa larrixa da!
>>>>>
>>>>> TAO hori kanpotarrendako da. Atzo gabian, 9 etan, leku bat zeguan.
>>>>> Gaur 10etan hartu bihar neban autua eta pentsau neban igual tiketa 
>>>>> jarritta
>>>>> ahal nebala. BAiña ez, ez dau emoten. Kanpotarrak dake eskubide osua.
>>>>>
>>>>> Hara, 4 eguneta ez neban mobidu autua. Bai. BAiña egu hórretan
>>>>> Elgoibarrera juan nintzan, trenian. Beste egunetako baten, Arrasaterako
>>>>> asmua nekan, azkenian ez. Baiña asmua zan beste batekin juatia kotxian,
>>>>> bestian autua konpartitzia. Beraz, ze egin bihar dot, autua hartu garraio
>>>>> publikua erabili biharrian?
>>>>>
>>>>> Erabiltzen ez dodan egunetan, etxera igo bihar dot automobilla ala
>>>>> zer? Zein da irtenbidia? Ointxe momentuan kotxia ez da kapritxua. Romon,
>>>>> Getxon bihar eginda garraio publikua ezinezkua da, batez be egun batzuetan
>>>>> berandu amaitzen dodalako eta ez dagualako!
>>>>>
>>>>> Nere peorako kotxiak 10 bat inguru izango dira, asko jota eta udalak
>>>>> 50 baino gehixago kendu dittu Bidebarrieta-Urkusua-Errebal inguruan. Oin
>>>>> zer? Atzo ixan negarrez ibili nintzan, 10 ordu biharrian, bi ordu autuan,
>>>>> erdi gaixorik, eta bueltaka aparkau ezinda! Ez dakizu zer dan hori!
>>>>>
>>>>> BAtzuetan ezin da lekutan aparkau. Aurreko baten gabeko 10eta aillegau
>>>>> eta 8,30etan atzera be hartu bihar nebalako kotxia!
>>>>>
>>>>> Zihaztuko dot nire aparkatzeko eremua: Katukaletik, karmelitetara;
>>>>> BArakaldo zati bat, Urkusua, Grabadores, Errebal, San Agustin. Ez da
>>>>> laburra, ezta? Ba, zoratzekoa da.
>>>>>
>>>>> Kotxia erosi nebanian inork ez zestan exigidu garajerik eukitzia. Ezin
>>>>> dot gaiñera. Zer egin, lanei uko egin eta Karitasera eskatzera juan kalian
>>>>> lekua okupatzen dableako autuak?
>>>>>
>>>>> Zer?
>>>>>
>>>>> Ez esan mesedez, GAliziako etorbide horretan aparkatzeko! Aurreko
>>>>> baten ixa TXontako kurban baiño ez zeguan lekurik eta!
>>>>>
>>>>> Leire n
>>>>>
>>>>> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>>> otsailak 16 08:02):
>>>>>
>>>>> Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan.
>>>>>> Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
>>>>>> retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
>>>>>> Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
>>>>>> lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.
>>>>>>
>>>>>> Zuk esandakoaz nere ondorioak:
>>>>>>
>>>>>> Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea
>>>>>> oztopatu. Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako
>>>>>> Errebaletik eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru
>>>>>> horrela izan dela), ba errazago Errebalen, ezta?
>>>>>>
>>>>>> Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun
>>>>>> aparkatu ez dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin 
>>>>>> ados
>>>>>> nago. Zuk kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea.
>>>>>> Aparkaleku ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi 
>>>>>> direnentzat
>>>>>> (erosketak deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
>>>>>> deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
>>>>>> (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
>>>>>> natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
>>>>>> larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez 
>>>>>> toki
>>>>>> berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera 
>>>>>> hori,
>>>>>> zuk lekua okupatuta daukazulako.
>>>>>>
>>>>>> Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok
>>>>>> tokia hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko
>>>>>> parkinetik Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure 
>>>>>> pegorakoekin
>>>>>> bakarrik? Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia 
>>>>>> dagoela
>>>>>> gu garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?
>>>>>>
>>>>>> Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala,
>>>>>> hara joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan
>>>>>> eta horrela bat gutxiago!
>>>>>>
>>>>>> Gari
>>>>>>
>>>>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi
>>>>>> zuen (2016(e)ko otsailak 15 23:39):
>>>>>>
>>>>>>> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia
>>>>>>> hiribidian aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua
>>>>>>> emoten zestala, Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>>>>>>>
>>>>>>> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
>>>>>>> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
>>>>>>> baina ez, kenduta zeguan.
>>>>>>>
>>>>>>> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon
>>>>>>> da, eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>>>>>>>
>>>>>>> Zelako higoina, benetan!
>>>>>>>
>>>>>>> leire n
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>
>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Eneko Astigarraga
>>> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>> E-20600-EIBAR
>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to