Re: [eibar] Xake eta kirola

2004-06-11 Thread Mikel Larreategi
On Fri, 11 Jun 2004 20:42:00 +0200 (CEST), leire narbaiza
<[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> 
> Aupa lagunok
> Okusi dozue gaurko Berria?
> Mikel, Zakilixutek konpondu dau zeuen arazua!

Ikusi dot bai, bateron batek ez badau ikusi, hamen dago:

http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2004-06-11/olariaga.jpg
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Xake eta kirola

2004-06-11 Thread leire narbaiza
Aupa lagunok
Okusi dozue gaurko Berria?
Mikel, Zakilixutek konpondu dau zeuen arazua!
Ondo ibilli
Leire





__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] kaka, kulo, pitxa...

2004-06-11 Thread leire narbaiza
 --- oier_gk: 
> Zelan klasifikatu geinke halako iradokizun bat?
> - Paidofilikua.
> - Eskatologikua.
> - Paidofobikua.
> - Umillagarrixa.
> - Inzestuosua.
> - Kakakulopitxikua.
> - ...
> ZEREKIN zagoz aspertuta?? Arduratuta laga
> nozu!!

-Klasifikaziñoko bat gura dozu? Ez dakit zein
erabilli (eta hori danak aitten ditturala!). Uste
dot perzepziño bat baiño ez dala, higoindu
egitten naben perzepziño bat. Ezin dot berbekin
adierazi, eta ez dot nahi betiko matxismo eta
feminismo asuntuakin. Alde batetik, zuk idatzi
zenduana pasada bat pentsatzen jata. Holako
astokerixiak neri neuri ez desta graziarik
egitten. Bestetik, holako batzuekin, andrazkua
naizen aldetik, nere dignidadia zapalduta ikusten
dot. Izan leike nere inguan holako gitxi
entzutziagaittik, edo ni horretan oso zorrotza
izantia, ez dakit. 
EZ dakit erantzun detsudan. Baiña uste dot holako
gauzak oso diferente ikusten dittugula.
Igual beste egun baten honeto azaldu neike
Ondo ibilli
Leier



__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] prostitutak

2004-06-11 Thread leire narbaiza
Aupa
Egunero etortzen naiz Galdakaora biharrera.
Bostak aldera pasatzen naiz Erletxetik, eta
betara aillegau baiño lehenago, berua hasi
danetik-autopistian sarrerian parian-edo-, hiru
bat prostituta egoten dira.
Gaur bakarra egonda, lanbruanpian. Gaztiak dira
oso. Ni baiño zatixa gaztiaguak (pentsaizue!).
Igez eta oin urte bi uztaillian be egoten ziran.
Azkenian, Ertzaintzak kendu egin zittuan,
istripuren bat sortu zalako (eskuakin egitten
dabe agur. Danori, neri be bai). 
Igezkuak Hegoamerikarrak emoten zeban. Artenguak
ez. 
Aurreratxuago, "Fiore" dago, Erletxeko errotondan
(biribilean??) bertan. 
Bestiak errepidian, benetan bidurgarrixa. Neri
auto-stop egittiak be bidurra emoten desta.
Zelakua ete da euren bizimodua? 
Pasatzen naizen bakotxian ezin dittut burutik
kendu. 
Zelan funtzionatzen dau bezeruan buruak? Zornotza
pasauta, egunotan frutero bat egoten da keixak
saltzen. Iñoiz naranjak be bai. Behin sukaldeko
banketak be saltzen zittuen. Igual keixak
erosteko tentaziñua etorri izan jata. Bardiña da?
Automobillian biharrera edo etxera doiaz, ikusi
neskak, berotu eta bide bazterrian jota fuego? 
EZin dot imaginau. Aulkixak iñor erosi ete
zittuan?
Ikasle batek komentau eban 30 euro inguru
kobratzen ebela. Batek oso merkia dala esan eban.
Ez dakit.
Beste batek esan eban Fioren nagusixari ez jakola
holako konpetentziarik gustatzen, eta zapatuetan
Fiore zabalik daguanian, neskak ez dirala
errepidian egoten.
Beraz, biharra ba dake. Baten batek esplikau ahal
desta? 
Txokantia ez da prstituziñua bera (Euskalerrixa,
gaiñera), ez neretako txokantiena da ordua, modua
eria,...
Zuek zelan ikusten dozue?
Leire



__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] kaka, kulo, pitxa...

2004-06-11 Thread oier gorosabel larrañaga
Leire X'ek:
Ez dot uste ni politikoki zuzena naizenik. Baiña
erantzuna emon netsanian Oierreri ez zan
horregaittik izan. 
Ni nahiko aspertuta nago holako gauzak
entzutziaz.

Oierrek:
ZELAKO gauzak entzutziaz? Erantzuna nahikua sinplia izan zan nere ustez. Asierrek 
titittik esnia ezin zetsala emon umiari, eta nik txakilletik emotia zeukala esan 
netzan ni. Bueno, hain gordinki ez netzan esan, noski (bestela hasarratu egingo jatan, 
glup!).
Zelan klasifikatu geinke halako iradokizun bat?
- Paidofilikua.
- Eskatologikua.
- Paidofobikua.
- Umillagarrixa.
- Inzestuosua.
- Kakakulopitxikua.
- ...
ZEREKIN zagoz aspertuta?? Arduratuta laga nozu!!
--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
garzon epailliaren prebarikaziñoz eta EAEko poliziakuen negligentzixaz kaltetu eta 
preso politiko izandakua

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] paella erraldoia Villarriban

2004-06-11 Thread leire narbaiza
 Epa
Zelako muturra daken batzuk!
Artikulu horretan hauxe diño alkatiak:

"El único pequeño inconveniente de las fechas
programadas es que las fiestas de Urki coinciden
este año con la Euskal Jaia, una situación que,
según Arriola, ha resultado inevitable debido a
lo cargado del calendario festivo de mayo en
Eibar pero que se solventará coordinando ambas
fiestas e incluso compartiendo algunas de las
actividades previstas."

Coordinando ambas fiestas? Compartiendo algunas
de las actividades previstas? Langostinorik ez
genduan partidu Euskal Jaixan. Ez dakit zer egin
genduan erdi bana, bakarrik dakit prensaurrekuan
esan zebala etorri bihar zan dantza talde bat
Urkira bialduko genduala. Hori komunikabidien
aurrian, guri, euskal jaikuori ezer esan barik.
Ondo, bialdu genduan talde bat. Bera taldian
aurriak, artzain; berak besotan Angelutik ikarri
izan balittu moduan. En fin, beti berdin.
Figuratzia hain da inportantia
Leire





--- Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió: > 
> Lehen, lotura bidaltzea ahaztu...
> 
> http://tinyurl.com/yrobs
> 
> Gari
> 
> Gari Araolaza(e)k dio:
> 
> > Zelako pobreak...
> >
> > Eibarren langostino eta txanpana barra-barra
> egoten da Urkiko jaietan, 
> > eta hori barrixo normal bat izanda...
> Eskerrak udalak 4.200 Eurokin 
> > laguntzen daban hain tradizio luzedun jai
> kultural gastronomiko 
> > honetan.  ;-)
> >
> 
> >
___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko:
> [EMAIL PROTECTED]
>  

__
Correo Yahoo! - 6 MB, antivirus y antispam ¡gratis! 
 Regístrate ya - http://correo.yahoo.es 
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] espama

2004-06-11 Thread leire narbaiza
 --- Julenek: 
 > Pozgarria da jakitea oindino badagoala nonor
> zakarrontzitik aterako nauena. Eskerrik asko,
> Leire!

-Pozarren, prensa ohar barregarri hórrek
ikakortzeko, gaiñera! Segi bialtzen, eta
zamar-potura bialdu ezkero etarako zaittut.

> Nik be, seguruenik, yahoo.es-i jagokon
> banderolatxoa eukiko dot hortik zehar, ikusi ez
> dodan arren. Lorik ez deust bape kentzen baina
> (igual ikusi ez dodalako, hain zuzen be).

-Ez, neri be ez desta lorik kentzen, baiña adar
jotziak...Zurekin ondiok konfiantzarik hartu ez
dabelako. Ikusiko dozu laster, piparpotuan
tatuaje bat pagatzeko prest egongo dira!
Ondo ibilli
Leire





__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] paella erraldoia Villarriban

2004-06-11 Thread Asier Sarasua
Ibanek:
Gonbidapena egindda dago hillaren 3rako. Holan, ezagutuko dozue Elgetan 
zabalduko
dogun kafe antzokixa be. Bai-bai, zabalduko dogu kafe antzoki bat. (...)
Izena: Espaloia koop. Ekaiñaren 26xan egingo dogu lehenengo
ekitaldixa. Antzerki-lan bat ekarriko dogu. FETEN festibalian sarixa 
jasotakua eta
Tarregan jendeak emandako sarixa jaso zebana kaleko antzerki onenagaittik: 
Malaje
antzezlana: http://www.albadulake.com/index2.html

ba, zorionak. Benetan.
Apuntau juat eguna, eta ia juaterik dakagun. Sanjuanak Eibarren...
Ia antzeko beste batzuk baino suerte gehixago dakazuen.
asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Gabiria

2004-06-11 Thread Xabier Mendiguren
Title: Gabiria



Hona Argiako erreferentzia (haien edizio elektronikotik hartua):

http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1948&22318






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibartarrak, la lista de los famosos

2004-06-11 Thread Gari Araolaza
Gari Araolaza(e)k dio:
Aste honetako Argian adibidez, zerrendakide den Julen Gabiriari
elkarrizketa dator. Interneten publikatzen dutenean bidaliko dut
erreferentzia.
Nire lankide, zerrendakide eta sukalde nagusi den Maitek eman dit 
albistearen erreferentzia, baina berak tekladuan arazotxoren bat dauka 
eta ezin du _e_ teklarik zapaldu. Eibartarrak zerrendara ezin ezer 
bidali beraz.

Hona hemen Julenen elkarrizketaren lotura motza: http://tinyurl.com/2ucfx
Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
At 10:14 11/06/2004, you wrote:
Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko 
bat
ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia
politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri 
balio
duela iruditu zitzaidan. Erabiltzaile zarenez, ba al duzu zerbait 
komentatzerik,
zer abantaila dituen... ez dakit, esperientzia eta horrelakoak.

Nik uste dut ligatzeko balio dezakeela, sexurako... Premisa batekin, 
aurpegia eta izena emanda ligatzeko, ez kontaktu-tabloi anonimoaren estiloan.

Ez dut esperientziagatik esaten... Ni ez nago Orkuten ligatzeko: nire izen, 
deiturekin, aurpegiarekin, lanpostuaren eta familiaren deskripzioarekin 
nago han, eta punto. Ikusteko sartu nintzen, ikusi dut, eta bueno, 
ligatzeko balio dezakeelako konklusio horretara iritsi ondoren, ba bueno, 
nire kontua ez du inork kantzelatu orain artean.

Nire geek-baliabideen zerrendan, gutxien balio didana da Orkut. Beste 
batzuei balio diezaieke. Beste tresnetan, blog egolatria apur bat izango da 
akaso, baina aipatzen ditudan beste hirurak (wikia, delicious, feed 
irakurgailua) tresna praktiko praktikoak dira, ez pijerioaren adierazleak.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] kurso amaierako gogoetak

2004-06-11 Thread leire narbaiza
 --- Xabier Mendigurenek: 
> Edozer totxo ez. Baina zurearen grazia dutenak
> bai.

-Eskerrik asko, Xabier. Ez dot uste neriak grazia
espezialik dakenik, baiña beti da atsegiña holako
zeozer entzutia/irakortzia. 
Gauzia da, holako emilio luziak idazten
dittudanian beti gelditzen jatala astuna izatian
sensaziñua. Garik Sustatun interneten idazteko
aholkual emon zittuanian, labur idaztia gomendau
zeban. Baiña batzuetan ezin da. 
Nik beti gutun asko idatzi izan dittut. Eta
luziak. Jasotzia eta bialtzia gustau izan jata.
Gure munduan nerabien gauzatzat hartzen da.
Gustua hartu netsan ostera be, anaia eta beste
lagun bat Guatemalara urte beterako juan
ziranian. Hárek itzuli ziran, eta ez dot aukera
larregirik izan. Tira, barruan daguan baten bati
idazten detsat, baiña zorionez, lagun-lagunik
bertan ez dakaranez, diferentia da. 
Korreo elektronikuan barri izan nebanian, pentsau
neban itzuliko giñala kartetara, baiña konturatu
naiz mezuetan dana dala edo laburra edo txistia,
eta teklaua bera be oztopo dala (nere kasuan bai,
behintzat, argi ikusi leike). DAna dala, ilusiñoz
begiratzen detsat "bandeja de entradari" korreua
zabaltzen dotenian.
Horregaittik erreparua emoten desta luze
idaztiak...baiña, ze eingotsau?
Leire, rollistia



__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] paella erraldoia Villarriban

2004-06-11 Thread Iban Arantzabal
> Asier Sarasua(e)k dio:
>
>>> Elgeta: Paella erraldoia jaietan, doan
>>> Jaietan, zapatuan, herri bazkaria izango da plazan eta menua gertatua  dute Jai
>>> Batzordekoek: Paella.
>>
> Zelako pobreak...
>
> Eibarren langostino eta txanpana barra-barra egoten da Urkiko jaietan,  eta hori
> barrixo normal bat izanda... Eskerrak udalak 4.200 Eurokin  laguntzen daban hain
> tradizio luzedun jai kultural gastronomiko
> honetan.  ;-)

  Bai, jakiñaren gaiñian nago. Eta ez da bakarrik egoten langostino eta
txanpana barra-barra. Aurrekuan, Mal de ojok jo zeban Untzagan. Egongo ziran 130 bat
lagun-edo. Kontzertuan egon zanen bat zerrenda honetan badago kontau deixela.
Kontzertu ederra izan zan-eta...

Urkin barriz... Mal de Ojo amaittu eta fan giñan danok eskillara modernuetan gora eta
gora, eta... Hara! eskolako umien patixuan kriston trailerra. Zer izango-eta... holako
orkesta (orkestra esaten debenian gabeko partian gure aittak barre egitten dau)
haundi bat. Badakizue: "mi querida España esta España mia, esta España nuestra...".
Dedio!  Urkin bai taldia! minigonak, gominadun uliak ugari, trajeauta danak kantuan...

Eta Elgetako paelliari dagokixonez... Debabarrenian ez dakit, baiña Debagoienian
egoten da jende hau paellia preparatzen. Ez dakitt nundik datozen, baina ezagutzen
dabe goi alde hau. Ez da Elgetan lehenengo herrixa. "Barrenian" eta "azpixan" gauza
bat dala pentsatzen be hasi naiz... :-)

Gonbidapena egindda dago hillaren 3rako. Holan, ezagutuko dozue Elgetan zabalduko
dogun kafe antzokixa be. Bai-bai, zabalduko dogu kafe antzoki bat. Gaur goizian sortu
dogu enpresia Bilbon. Izan be han dago Estatutuak euskeraz ulertzen dittuan notarixo
bakarrenetarikua... Izena: Espaloia koop. Ekaiñaren 26xan egingo dogu lehenengo
ekitaldixa. Antzerki-lan bat ekarriko dogu. FETEN festibalian sarixa jasotakua eta
Tarregan jendeak emandako sarixa jaso zebana kaleko antzerki onenagaittik: Malaje
antzezlana: http://www.albadulake.com/index2.html

Iban


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] espama

2004-06-11 Thread leire narbaiza
 --- Luistxok: 
> apelliduak hainbesteko amorrua 
> emoten detsunez):

Ez; luis, neri apelliduak ez desta amorrurik 
emoten. Bi bidar dakat Narbaiza ederra (1. eta
5.)
Eta Narbaiza naiz goittik behera. Baiañ Arizmendi
be bai (hau be bi bidar dakat: 2. eta 6.)
Baiña anonimatuabe gauza ederra da. Oin 3 bat
aste nere izena Sustatun ikustiak ez zestan
grazia handirik egin, harira ez zetorren gaiñera.
KOntuan izan ezkero aurreko astian izena agertu
zala bandera españoliakin eta aste horretan
bertan komuiniñoko erretratua Eibar aldizkarixan
agertu zala izen eta 2 abizenekin, Enekori kontau
netsan moduan Euskal Jai egunian. Edarra
adarjotzia! Komuniñokua! Legez debekatuta egon
biharko litzakena! Izena eta abizena zeozer
inportantiagaittik agertu ezkero, ez desta
ardura. BAiña holako gauzengaittik

> Egin zaitez bazkide Eibar.org elkartean, kontu
> korronte bat dago, eta 
> kuotatxo bat, uste dot 6 euro urtian edo holako
> barbaridade bat dala.
> Pasauko detsut kontu korrontia pribatuan, nahi
> badozu.

Bale! 

> Paguan ostian, errito iniziatikorik ez dago
> ("eskerrak!" esango dozu akaso, 
> edo "lastimia!", bestela)

Rito iniziatikorik ez? Zelako alkarte klase da
hau?
Leire.es ; laster.com

__
Correo Yahoo! - 6 MB, antivirus y antispam ¡gratis! 
 Regístrate ya - http://correo.yahoo.es 
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Beste mendigreen bat

2004-06-11 Thread Xabier Mendiguren
Title: Beste mendigreen bat



Aspaldian eitb irratia jartzen dut autoan noala, hitzik gabe musika jartzen dutelako.
Gaur Joseba Tapiaren kantu eder bat entzun dut, "Guapa, guapa" bataiatu dudana, leloan hitz hori erabiltzen duelako(an). Letragileari ere antzeman diot (estiloagatik, teknikagatik, ideiengatik, ez zen zaila), eta hitzak bidaliko al zizkidan galdetu diot. Eta hor deskubritu dut nire "Guapa" Wafa zela benetan.
Irakurtzeko ere polita da-eta, horra hor testu osoa:
Xabier Mendigreen

WAFA 
(Wafa Idris in memoriam)


Oliba mikatza izanda
Nahi zenuke gozoan
Gozotasun horregatik
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein gazte doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa! 
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein heldu doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa! 
Sua bihotzondoan

Pikondo errea izanda
Nahi zenuke hostoan
Hostotasun horregatik  
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan 
Horra zein astun doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein arin doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Mahasti zapaldua izanda 
Nahi zenuke mulkoan 
Harrotasun horregatik  
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein apal doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa! 
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein harro doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa! 
Sua bihotzondoan

Etxe apurtua izanda
Zutik zaude ukoan 
Osotasun horregatik
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein lerden doan
Palestina! Palestina! 
Sua bihotzondoan

Kantuz naramala
Hautsia du hegala 
Palestina! Palestina!    
Erdiminez Ramallah


Koldo Izagirre / Joseba Tapia




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Rafa Saiz Elizondo




Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko bat 
ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia 
politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri balio 
duela iruditu zitzaidan. Erabiltzaile zarenez, ba al duzu zerbait komentatzerik, 
zer abantaila dituen... ez dakit, esperientzia eta horrelakoak.

Eskerrik asko.

Rafa

Date: Fri, 11 Jun 2004 08:43:04 +0200
From: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: [eibar] Geek bat naiz
To: [EMAIL PROTECTED]
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"; format=flowed
  
Geek bat naiz ('yik' bat naiz):
  
- blog bat daukat
- wiki bat daukat nere enpresako Intranetean
- feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin
- kontua daukat irekita del.icio.us-en - http://del.icio.us/luistxo
- sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta).
  
Ez daukat PDArik baina tira. Telefono mugikorrik ere ez daukat.
Baneukan 
bat, baina galdu egin zen eta jerenteak ez dit beste bat erosten.
Berdin 
dio, ze nere lagunek Ford Focus Vodafone bat daukate, eta kotxe gorri 
horrekin hurbiltzen direnean, "Luistxo!" esan eta haiekin hitz
egiten dut.
  
http://www.ford.es/ns7/focus/focus/foc_intro/-/-/13/29
http://www.forocoches.com/foro/showthread.php?t=94305
  
Luistxo
  






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kartzelako gaia

2004-06-11 Thread msarasketa




Imanol Trebiño(e)k dio:

  
  
  
      Badirudi modan jarri dirala
kartzelako gaiak, eta horren kontura honezkero publikoan sekulan kontau
ez doten historia bat aitatuko dot.
      Unibertsitatean ikasten
nenguanian lagun taldetxo bat osatuta genduan. Talde horretan bazeguan
orduan Martuteneko espetxean Asistente Sozial moduan behar egitten
zeban donostiar bat. Bere ideia zan karreria egin eta barne promozioz
espetxeko psikologoa bihurtzea. Tratua
nakan berarekin eta baitta bere anaiarekin be.
   
      Karreria bukatu zan eta
kontaktua erdi galdu egin neban. Halako batean e.t.a.k presondegiko
beharginen kontra hasi zan, eta halako egun batean entzun neban e.t.a.k
hil egin zebala.
   
      Jakin nebanian garbi eduki neban
bera hiltzeko arrazoi nagusia zala bera hiltzea oso-oso erraza zala,
jendearekin tratu asko zakan pertsonia zalako eta askotan zebilelako
kalian, seguru inolako zainketa barik, inork-inork (edo) ez zebalako
espero.
   
      Imaginatzen dot jarraitutako
mekanikia: e.t.a.ko
zuzendaritzak presondegiko beharginen kontrako konsignaren bat botako
zeban, eta azkenengo memelorik memeloenak bera erraz ikusi eta
hil, txupao zalako. Memeloa eta eskasa izan behar, hiltzailea unean
bertan atxilotu zeben eta. Poliziak itxuria nire laguna segitzen zeban
(amu moduan erabili zebela esan izan zan) eta ez zeban problema askorik
izan hiltzailea orduantxe bertan atxilotzeko.
   
      Orduko Espainiako gobernuak
domina emon gura izan zetsan familiari, baina familiak uko egin zetsan.
Besteak beste nahiko zinikoa zalako bera biharrian ibili zanian edozein
hobekuntza proposatzen zebanian gobernuak ezetz erantzuten zetsalako
eta hil eta gero halako "ohorea" egin nahi izatea.
   
      Unibertsitateko talde berean
bazeguan Errenteriko Herri Batasunean oso-oso sartuta zeguan adiskide
bat, eta haien artean be oso ondo moldatzen ziran. Seguru-seguru nago
hori gertatu zanian itzeleko iskanbila montatuko zebala honek
Errenteriko H.B.ko hurrengo bileran. Eta posturia egingo neuke hildakoa
ezagutzen zeben e.t.a.ko presoak (baten bat egongo zan) be hilketa
horren kontra berba egingo zebela.
   
      Uste dot ez zala izan e.t.a.k
hildako lehenengo presondegiko langilea, baina badakit azkena izan
zala. Ez dakit e.t.a.k inoiz esan ote zeban ordurako ez zituela
gehixago hilko, eta erabaki horren berri emon bazeban ez dakit ze
literatura klase erabiliko zeban, baina egon zaittie seguru egia ez
zebala kontau.
   
      Nire agendan oindikan gordetzen
ditut bere helbide eta telefono bina. Badakit datu horrek zahartuta
dagozala eta ez dabela ezertarako balio, baina ez daukat
asmorik kentzeko.
   
      Oindikan akordatzen naiz nola
jakin neban hil egin zebela. Bera ezagutzen zeban beste Eibarko lagun
batek deitu zestan telefonoz eta esan eustan:
       - Adizu! Ointxe bertan entzun
dot e.t.a.k Javier Fernández Elosegi izeneko bat hil egin dabela. Hori
ez zan Martuteneko zure laguna?
      Nik, erdi urduri, baina erdi
lasaituta:
      - U, ostia!, ez, ez da. Nire
laguna Javier Gómez Elosegi da.
      - Bueno, ba horixe, hori hil
egin dabela.
   
      Eta halakoetan berbak be faltan
izaten dozuz. Baina gogoratzen dot azkenean zer esan neban, hori egia
zalako eta beti izango dalako egia:
      - Pertsona ona zan.
   

Nik ez nuen ezagutu, ez nuen hilketa horren kontra berbarik egin eta
esan dezaket "memelo eta eskasa" irizten diozun mutil hori pertsona ona
dela. 



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ziklismoa eta literatura

2004-06-11 Thread Eneko Astigarraga
Nik uste, ziklismoko kronika gehienak estilo hontakoak izan direla betidanik.
Batzuk beste batzuk baino esajetaruagoak agian, baina estilo hori 
mantentzen saiatzen direla esango nuke.

Nik ere gustora irakurtzen ditut. Gero, zure bizikletarekin aldapa galduren 
batean alde batetik bestera zoazenean, bizikleta erdi-parata, 
kuentakilometrosak 5 km/h baino markatzen ez duenean, zuk ere zeozer epikoa 
egiten zaudela imaginatzen duzu :-)

Gaur Gómez Peña-k Correon:
Escribió el filósofo Roland Barthes que el Ventoux «es un dios del Mal, que 
jamás perdona a los débiles». Algo de eso hay: azotado por el mistral, el 
viento siberiano, y diana de mil tormentas. Todas sus leyendas se entienden 
al girar la curva del Chalet Raynard, justo cuando la altura corta los 
árboles y sólo deja pasar al musgo y anidar a las adormideras. Es el domino 
de las piedras. Es la Luna. Y Armstrong, el otro, el ciclista, no llegó a 
pisarla esta vez. Antes dejó su huella Mayo, la huella de un gigante de 
apenas 59 kilos. El otro 'Gigante de Provenza'.


At 08:33 11/06/2004, you wrote:
Jakingo dozue atzo Iban Mayok karrera inportante bat irabazi ebala, 
Armstrong bera be oso atzean itxita.
Ba Deian badau periodista bat, Unai Larrea, ziklismoaren epika maila 
exajerauetara eroaten dauena. Lankideok egunero irakurten doguz bere 
kronikak, eta ez dakizue zelako barreak. Egia esan, ondo idatzita dagoz, 
eta badaukie antzinako kronika hareen xarma. Puntu kitch bat daukie, NODO 
toketxoa, baina goiza hasteko modu ona izaten da, benetan.
Atzoko garaipenaren kronikatik ateratako zati bat dozue hau. Beitu, beitu: 
puritita literatura.

Lehenengo eta behin, Mont Ventoux mendiaren gaineko geologia ikastaro 
labur bat:
Ayer, 10 de junio de 2004, Iban Mayo sometió al Mont Ventoux, leyenda 
esculpida sobre rocas lunares, brea incandescente y desniveles imposibles.

Gero, katastrofeen gaineko pelikulak modan dagozanez, berak be fenomeno 
klimatologiko bitxien aitamena egiten dau:
Del mismo modo que en febrero de 1967 registró la ráfaga de viento más 
rápida jamás medida (320 kilómetros por hora); el observatorio que domina 
la montaña provenzal detectó en la tarde de ayer un fenómeno 
extraordinario. Un rayo. “Iban Rayo”.

Gero, Igorreko ziklistari buruzko mitologia apur bat:
Un ciclista vestido de azul, melena rizada, dos aros dorados en su oreja 
izquierda, desafió las más elementales leyes físicas, como el efecto de la 
gravedad y la resistencia al viento que bautiza la montaña, para enviar 
desde lo más alto de la cima del “Gigante de Provenza”, 1.909 metros, un 
mensaje cuyo eco bajó a la planicie para recorrer, a la velocidad del 
viento, los cuatro puntos cardinales del planeta Ciclismo.

Eta, amaitzeko, pasarte bibliko bat:
Si el del Galibier fue su Bautismo, y el del Alpe d´Huez su Anunciación; 
el de ayer fue el día de su Advenimiento, la jornada en la que, en el 
“Monte Pelado”, el “príncipe de Arratia” proclamó la inminencia de su 
reinado. Iban colocó ayer el segundo interrogante, el que cierra y le da 
forma, a la pregunta que dejó abierta en Alpe d´Huez: ¿Eres tú el elegido?

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ziklismoa eta literatura

2004-06-11 Thread markos zapiain



barkatu, Taliban, anfetamina txute"k"

  - Original Message - 
  From: 
  markos 
  zapiain 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Friday, June 11, 2004 9:29 AM
  Subject: Re: [eibar] Ziklismoa eta 
  literatura
  
  bikaina kronika; eta egunero eusten dio goi-arnas 
  liluragarri horri? 
   
  oro har, halako kroniketan kristau balioak 
  helarazten zaizkigu; orain dela domeka bi, Berria-n, Presolanako etapari 
  buruzkoan, ez soilik Zerua eta Infernua aipatzen ziren, ez; Simoni Gaiztoa 
  zen, erasokorra, handinahia eta harroa delako (ordea, ez ote dira 
  behar-beharrezkoak halako ezaugarriak edozein kiroletan ganoraz aritzeko?); 
  aldiz, Cunego otzana, errukitsua eta umila, eta beraz Zintzoa eta 
  Ona
   
  orain dela bizpahiru egun, Fermin Etxegoienek 
  "Berria"n zolitasun izugarriz idatzi zuen Marinoz eta Marinoren zaleon 
  korapilo psikolinguistiko kristauez: biziki dugu estimatzen irabazten ez duena 
  eta berbetan txarto egiten duena
   
  Xabier Usabiaga ere ez da makala; lehengoan 
  Nietzsche oroitarazten duen teoria bat bota zuen
   
  taldeburuak, Arrateko edo Mont-Ventouxko aldapa 
  gogorretan, ez ditu taldekideak alboan behar benetako laguntza "fisikoa" 
  ematen diotelako, baizik  psikologikoa
   
  baina kontuz: ez lagunek ingura zaitzaten 
  pizgarria delako, baizik eta, zu indartsuena izanik, albokoak zelan doazen 
  hausten eta amiltzen sentitzeak hamaika anfetamina txute baino eragin 
  korrikalariagoa duelako 
   
   
   
  
  

  ___Adi gero, mezuak 
  bidaltzeko: 
  [EMAIL PROTECTED]http://www.eibar.org/zerrendaharpidetza 
  eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ziklismoa eta literatura

2004-06-11 Thread markos zapiain



bikaina kronika; eta egunero eusten dio goi-arnas 
liluragarri horri? 
 
oro har, halako kroniketan kristau balioak 
helarazten zaizkigu; orain dela domeka bi, Berria-n, Presolanako etapari 
buruzkoan, ez soilik Zerua eta Infernua aipatzen ziren, ez; Simoni Gaiztoa zen, 
erasokorra, handinahia eta harroa delako (ordea, ez ote dira behar-beharrezkoak 
halako ezaugarriak edozein kiroletan ganoraz aritzeko?); aldiz, Cunego otzana, 
errukitsua eta umila, eta beraz Zintzoa eta Ona
 
orain dela bizpahiru egun, Fermin Etxegoienek 
"Berria"n zolitasun izugarriz idatzi zuen Marinoz eta Marinoren zaleon korapilo 
psikolinguistiko kristauez: biziki dugu estimatzen irabazten ez duena eta 
berbetan txarto egiten duena
 
Xabier Usabiaga ere ez da makala; lehengoan 
Nietzsche oroitarazten duen teoria bat bota zuen
 
taldeburuak, Arrateko edo Mont-Ventouxko aldapa 
gogorretan, ez ditu taldekideak alboan behar benetako laguntza "fisikoa" ematen 
diotelako, baizik  psikologikoa
 
baina kontuz: ez lagunek ingura zaitzaten pizgarria 
delako, baizik eta, zu indartsuena izanik, albokoak zelan doazen hausten eta 
amiltzen sentitzeak hamaika anfetamina txute baino eragin korrikalariagoa 
duelako 
 
 
 
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] paella erraldoia Villarriban

2004-06-11 Thread Gari Araolaza
Lehen, lotura bidaltzea ahaztu...
http://tinyurl.com/yrobs
Gari
Gari Araolaza(e)k dio:
Zelako pobreak...
Eibarren langostino eta txanpana barra-barra egoten da Urkiko jaietan, 
eta hori barrixo normal bat izanda... Eskerrak udalak 4.200 Eurokin 
laguntzen daban hain tradizio luzedun jai kultural gastronomiko 
honetan.  ;-)


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] paella erraldoia Villarriban

2004-06-11 Thread Gari Araolaza
Asier Sarasua(e)k dio:
Elgeta: Paella erraldoia jaietan, doan
Jaietan, zapatuan, herri bazkaria izango da plazan eta menua gertatua 
dute Jai Batzordekoek: Paella.

Zelako pobreak...
Eibarren langostino eta txanpana barra-barra egoten da Urkiko jaietan, 
eta hori barrixo normal bat izanda... Eskerrak udalak 4.200 Eurokin 
laguntzen daban hain tradizio luzedun jai kultural gastronomiko 
honetan.  ;-)

Gari
PS: hiztegitxoa:  ;-)   =  Barre ironikoaren zeinua
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]