Re: [eibar] Re: pintadak

2004-09-02 Thread Oier Araolaza

Oier G-k:
> Gogoratuko dozuez leluak: "Soldaduzka honi ez", "La mili con los milis"...

Luistxok:
> Lelengua ba zan lelua, "Soldaduzka honi ez", karteletan eta abarretan
> publikoki agertzen zana. Bigarrena, txiste moduko bat zan... Baina Jarraik
> ez zeban publikoki halakorik esaten. Uste dot detaille hau inportantia
dala.

Oier A-k:
Nik ere interes handiz bizi izan nuen garai hura, eta erabat asaldatzen
nintzan "soldaduzka honi ez" lelo harekin. Halako batean paskin xelebre bat
atera zuten EHNAM aldetik eta nere ustez estrategia haren porroterako urrats
bat gehiago izan zen. "Por un ejercito popular vasco" esaten zuen panfletoak
eta horrekin sutan jarri ginen asko. Manifa egin aurreko orduetan atera
zuten papela eta asko zalantzan egon ginen manifara joan ala ez. Batzuk joan
ginen hala ere, eta halako batean norbaitek lelo polita atera zuen eta hura
gogobetez oihukatuz lasaitu ginen. "Ni vasca ni española, la mili no mola"
zen leloa. Eibarren soldaduzkaren aurkako mugimendua antolatzeko pare bat
bileratan izan nintzen eta han botere borroka nabarmena zegoen. Batetik
Jarrai-ren ingurukoek "soldaduzka honi ez" eta bestetik Ermutik etorritako
antimilitaristek "indarkeria sistema guztien kontra" borrokatu behar zela
esanez. Ez nintzen itzuli. Jarraik ikusi zuen soldaduzkaren aurkako
mugimenduak gazte asko erakaratzen zituela, eta "soldaduzka honi ez" leloak
berriz bere militante fidelen artean bakarrik zuela arrakasta. Beraz,
bigarren zatia gorde egin zuen eta soldaduzkaren aurkako mugimendu guzti
hura kapitalizatzen saiatzeari heldu zion. Nik panfletoa gorde nuen eta hor
nonbait izango dut.
Oier A.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Keixberia

2004-09-02 Thread Amatiño

Asierrek

>Bestiari, basuan berez hazten dan keixa txikixari "txorikeixia" esaten
>jako Eibarren. Biharbada sinonimuak dira.

-- Ba... Pitxargaiñeko horma onduan bi edo hiru keixa-arbola txiki samarrak
jeuazen. Guk "gindak" ziralakuan (ginda-patxarra eitteko)... Ez zittuan gero
"txorikeixak" izango, hau da "keixberak"?

Amatiño
   
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Eibartarrak Argian

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Ikusi duzue azken Argia? Aereolaza dantzariaren artikulu bat Amatiñorena
bestea, biak onak.
Eta bestalde, Miel Anjel Elustondok Mari Karmen Garmendiari egiten dion
elkarrizketa interesgarriaren hasieran, Juan San Martin eta Serafin Basaurik
egindako antologia bat aipatzen da.

Orain bakarrik falta da Benito Lertxundik balearen bertsoak kanbiatzea:
"Gora bai eibartarrak / esan beldur gabe!"

X.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
kaixo,
uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html
Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James 
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona 
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

"Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu 
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: 
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako 
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. 
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu 
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu 
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu 
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, 
barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren 
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

"La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez 
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. 
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, 
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta 
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren 
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona 
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar 
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango 
ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez 
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko 
gustora irakorri dot.

"Chantaje mortal" (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat 
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena 
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, 
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen 
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon 
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

"El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta 
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta 
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau 
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. 
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta 
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.
Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko 
udarako :-) )

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño
Hainbeste zer irakorri daguan merkatuan beti be eskertzekoak dittuk Asierren
proposamenak. Julen Gabiria eta Leo Perutzenak irakorriko jittuak. "Chantaje
mortal" hori, ostera, ez juat uste neretzat modukua danik.

Eskerrik asko

Amatiño
 
-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 02 de septiembre de 2004 11:08
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] udako irakurketak

"Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria) Euskeraz aspaldi irakorri
doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez
irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: 

zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu
unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño.
Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie?
Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez,
hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka.
Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

"El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta
trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. 
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik
ez.

2004-09-02 Thread Maite Rementeria
Ni ere pikatu egin naiz "Han goitik itsasoa ikusten da"-rekin. Telebista 
pizten ez dotenetik beste gauza mordo baterako astixa ematen dia eta Enekok 
laga zian "Funky bussines" amaitzen dotenian Julenena irakurtzera nixe.

maite
At 11:40 2004/09/02, you wrote:

Maite Rementeria
Code&Syntax
[EMAIL PROTECTED]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Julen Gabiria

Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero! Pozten naz hainbeste gustau bajatzu, eta eskerrik asko danagaitik. Edozelan be, Mendigreenek be, liburu horren editorea izan zanez, erruaren parte handi bat dauka. Esker txarreko lana da editorearena. Xabierrek esan beharko deusku hobeto, baina susmoa daukat editore ona izateko galtzaile ona izaten be jakin behar dala, jakinda liburu baten zati bat (zati on bat) zeurea dala eta, halanda be, egilearen meritutzat geratuko dala betiko. Ez dakit galtzaile ona, persona ona ala, nire lagun baten dinoan moduan, persona satisfetxoa izan behar dan horretarako.
Bestetik,  Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren liburu bat: "Bederatzietatik bederatzietara", Literatura Unibertsala bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta oso inpresino ona itxi eustan.
JulenAsier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
kaixo,uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?Mikel Iturriak erantzun zestan:"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.htmlMendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James Ellroy eta Elmore Leonard.http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat."Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen
 zaittuana. Muxikako mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu (filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?"La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz)3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak
 oso repetitibuak: en Pamplona no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko gustora irakorri dot."Chantaje mortal" (Elmore Leonard)Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez."El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta Leonardo da Vinci
 Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko udarako :-) )Asier___Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]http://www.eibar.org/zerrendaharpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
		___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] udako irakurketak

bueno-bueno,
alkarri hoinbeste jaboi eta baselina emonda, etxakixat/etxakinat ba zetan amaittu bihogun.

mendigreen, lehen metrosexuala eta orain ixa-ixa gay satisfetxoa

el 2/9/04 11:21, Julen Gabiria en [EMAIL PROTECTED] escribió:

Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero! Pozten naz hainbeste gustau bajatzu, eta eskerrik asko danagaitik. Edozelan be, Mendigreenek be, liburu horren editorea izan zanez, erruaren parte handi bat dauka. Esker txarreko lana da editorearena. Xabierrek esan beharko deusku hobeto, baina susmoa daukat editore ona izateko galtzaile ona izaten be jakin behar dala, jakinda liburu baten zati bat (zati on bat) zeurea dala eta, halanda be, egilearen meritutzat geratuko dala betiko. Ez dakit galtzaile ona, persona ona ala, nire lagun baten dinoan moduan, persona satisfetxoa izan behar dan horretarako.
Bestetik,  Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren liburu bat: "Bederatzietatik bederatzietara", Literatura Unibertsala bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta oso inpresino ona itxi eustan.
Julen

Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James 
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona 
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

"Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu 
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: 
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako 
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. 
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu 
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu 
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu 
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, 
barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren 
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

"La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez 
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. 
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, 
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta 
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren 
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona 
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar 
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango 
ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez 
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko 
gustora irakorri dot.

"Chantaje mortal" (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat 
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena 
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, 
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen 
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon 
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

"El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta 
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta 
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau 
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. 
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta 
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.

Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko 
udarako :-) )

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño

Maitek:

> Telebista pizten ez dotenetik beste gauza mordo baterako astixa ematen dia
eta...

-- Ba afalostian telebista aurrian jarri biharrian beti pantaillan jartzen
naizenetik (hainbeste blog eta birblog), nere emaztia susmatzen hasi da
"zereko zeren" bat ete dakaten ezkutuan...

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Txillida Leku

2004-09-02 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:

-- Benetan... Ez jittuat imajinatzen inauguratzailliak takillatik pasatzen.
Ezta herririk  txikiñeko alkatia be. Ala bai?
Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea, 
badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot 
Elgetan Espaloia inaugurau zebenian gonbidatuko zebela Patxi Basauri, eta 
ez Borboiak, ze Espaloikuak ez dira baboso monarkiko batzuk.

Oiñ dala gitxi be, Felipito eta Letizia dibortziatua etorri ziran debalde
ikustera.
-- Hi, Luistxo, hasarre hago ala? Letizian jakiñeko kondiziño hori aittatzia
ez ete jagok apurtxo bat... Sobran?
1. Datu objetibo bat da. Hipotesietan barneratuta, esan geinke akaso 
Letizia igual izango dala ekolojistia (baietz!) edo antimilitaristia. Azken 
hori gatxaua, oiñ behintzat Oficial y Caballero Felipitorekin ezkonduta 
dagola. Baiña lehenago, literatura maisuakin ezkondu zanian, batek daki, 
beste aire erromantiko bakezale batzuk euko zittuan buruan akaso Letiziak...

2. Borboien inguruan sobran dagona koipia da. Kritikia eskas. Pisu bako 
nere ale xixtrin hori ez doia iñora. Baina hondar aletxo bat hemen, beste 
bat han... hondartza galipot borboniko koipetsua baino agerixagua izango 
dalako esperantza handirik ez, baina neuk nere aliak botako dittut tarteka. 
Beste batzuek be eitten dabe. Blog sionista eta gay baten, bat oso ona 
topau neban oiñ aste batzuk:
http://ansual.typepad.com/whatisthisnonsense/2004/06/los_principsimo.html

Luistxo
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Julenek:
Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero!
Datu objetibua besterik ez: euskeraz aspaldi honetan gustoren irakorri 
doten liburua. Zorionak.

Bestetik,  Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren 
liburu bat: "Bederatzietatik bederatzietara", Literatura Unibertsala 
bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta 
oso inpresino ona itxi eustan.

Apuntauta.
Eta Amatiñok:
Hainbeste zer irakorri daguan merkatuan beti be eskertzekoak dittuk Asierren
proposamenak. Julen Gabiria eta Leo Perutzenak irakorriko jittuak.
Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño
Asierrek:

Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).

-- Primeran. Lagatakuan esan.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Mendigreenek:
bueno-bueno,
alkarri hoinbeste jaboi eta baselina emonda, etxakixat/etxakinat ba zetan 
amaittu bihogun.

mendigreen, lehen metrosexuala eta orain ixa-ixa gay satisfetxoa

Argi ibili holako mezuekin, Xabier. Laster, Googlen baselina eta 
metrosexual bila dabilenak Xabier Mendiguren topauko jok :-)

a.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Maite Rementeria
Amatiñok:
-- Ba afalostian telebista aurrian jarri biharrian beti pantaillan jartzen
naizenetik (hainbeste blog eta birblog), nere emaztia susmatzen hasi da
"zereko zeren" bat ete dakaten ezkutuan...
Ba igurtzirik ez baina telebistak baino bastante aukera gehiago ematen ditu 
"zereko-zeren"etan aritzeko.

Nik ezagutzen dut txat-ean ezagutu ostean Bilboko abokatu batekin ezkondu 
dan mutil elgoibartarra.

Eibarko gizon ezkondu bati buruz ere kontatu zidaten, emaztea eta haurrak 
Eibarren utzi eta internet bidez ezagututako neskarekin juen zana.

20 urteko mutil gaztea oporretan jun da 40 urteko emakume dibortziatu eta 
bere seme-alabekin uda pasatzera Alicantera. Mutikoaren amak kontatu 
zidanez lagunak baino ez omen dira.

Nik neuk ez dakit. Baina ikusi duzu "Me han escrito un e-mail" pelikula? Ez 
da pelikula berria eta ETBn sarri eman dute. Ni inoiz sentitu izan naiz 
"Meg Ryan" bezala.

maite

Amatiño
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Maite Rementeria
Code&Syntax
[EMAIL PROTECTED]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Gari Araolaza
Amatiño(e)k dio:
Asierrek:
Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).
-- Primeran. Lagatakuan esan.
 
Zuek ere kontuz horrelako mezuak publiko egiteagatik.
Liburutegietan kanona jartzearen inguruan ibili ziran uda aurrean, eta 
horrelako lagunarteko prestamoekin ere segituan hasiko dira. Batez ere 
zerrenda honetan dauden idazle, editore eta abarrak kontutan hartuta.

Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
el 2/9/04 12:21, Gari Araolaza en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Amatiño(e)k dio:
> 
>> Asierrek:
>> 
>> Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).
>> 
>> -- Primeran. Lagatakuan esan.
>> 
>> 
> Zuek ere kontuz horrelako mezuak publiko egiteagatik.
> 
> Liburutegietan kanona jartzearen inguruan ibili ziran uda aurrean, eta
> horrelako lagunarteko prestamoekin ere segituan hasiko dira. Batez ere
> zerrenda honetan dauden idazle, editore eta abarrak kontutan hartuta.
> 
> Gari

Aizu, aizu: ez sartu gu peseteroen koadrila horretan. Liburuak irakurtzeko
dira, lehenengo eta behin, eta horrexek ematen dio idazleari pozik handiena.

Onura ekonomikoena bigarren mailan dago (hortik bizi ez garen euskal idazle
gehienontzat behintzat).

Hau nik idatzi dut, baina seguru nago Markos eta Julen ere (liburu
argitaratuak dituzten bi zerrendakide aipatzearren) bat datozela; zer esanik
ez Luistxo, copyleft-aren apostolua.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Elena Laka
Maitek:

>>Nik neuk ez dakit. Baina ikusi duzu "Me han escrito un e-mail" pelikula?
Ez
da pelikula berria eta ETBn sarri eman dute. Ni inoiz sentitu izan naiz
"Meg Ryan" bezala.

Egunon denoi oporren ostean, ondo pasa dozuelakoan.

Meg Ryanen papera pelikula horretan ondo tontoa da. Azkenean bere
liburudenda txikia itxi eta Tom Hanks gurinarekin joaten da, dendan
handiaren jabea.

Udako irakurketak:
nik bi deskubrimendu egin ditut, zeharo gomendagarriak:

"Ur uherrak", Aingeru Epalzarena, aspaldiko liburua, Debako liburutegian
topatu nebana. Ez da irakurterreza, baina esfortzu txikiak merezi du.

"El cuaderno gris", Josep Plarena. Erreferentziaz baino ezagutzen ez nuen
idazle honen jaioterrian izan nintzen, Palafrugellen, eta bertan erosi eta
irakurri nuen liburua. Gustora irakurri ere haren ironia.

Eta inork ez du irakurri "El Código Da Vinci"? Mundu guztia ari da-eta hori
irakurtzen, behintzat hondartzan!.  Debako liburutegian 22 pertsonako
itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko
maitzerarte.

Ondo segi

Elena

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] Txillida Leku

2004-09-02 Thread Amatiño

Luistxok:

Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea,
badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot
Elgetan Espaloia inaugurau zebenian gonbidatuko zebela Patxi Basauri, eta ez
Borboiak, ze Espaloikuak ez dira baboso monarkiko batzuk.

-- Baiña orduan arazua gonbitian jaok, ez ordaindu barik sartu zirala.

Datu objetibo bat da (Letizia dibortziatua). Hipotesietan barneratuta, esan
geinke akaso Letizia igual izango dala ekolojistia (baietz!) edo
antimilitaristia...
 
-- Datu objetibo guztiak aittatzen hasiko bagiña... Bestalde, datu
objetiboak dittuk Lamarka homosexuala, Kofi Annan baltza eta
lehendakariordia emakumia dirala baiña ez jaok esan biharrik. Ezkutatzia ez
jaok modan baiña esan biharra be ez.

Borboien inguruan sobran dagona koipia da. Kritikia eskas. Pisu bako nere
ale xixtrin hori ez doia iñora. Baina hondar aletxo bat hemen, beste bat
han... hondartza galipot borboniko koipetsua baino agerixagua izango dalako
esperantza handirik ez, baina neuk nere aliak botako dittut tarteka. 

-- Neri oso irizten jatak. Urtiak dittuk nik artikulua idatzi nebala
horretaz (ia topatzen doten). Kontua ez dok hori. Kontua dok "Letizia
dibortziatu" esaera horretan nik gitxiespeneko zentzuna sumau nebala...
Horrela ez bada... ba kitto.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño

Garik:

> Zuek ere kontuz horrelako mezuak publiko egiteagatik.
> Liburutegietan kanona jartzearen inguruan ibili ziran uda aurrean, eta 
> horrelako lagunarteko prestamoekin ere segituan hasiko dira.

-- Asier eta bixok ez gaittuk "lagunak", familixakuak baiño. Ni bere osaba
izatiaz gaiñera, aittabitxia nok (zelan dok hau Eibarren?). Beraz, gure
kasuan behintzat jai jaukek.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Enela Lakak:
> 
> Udako irakurketak:
> nik bi deskubrimendu egin ditut, zeharo gomendagarriak:
> 
> "Ur uherrak", Aingeru Epalzarena, aspaldiko liburua, Debako liburutegian
> topatu nebana. Ez da irakurterreza, baina esfortzu txikiak merezi du.

Egundoko idazlea da Epaltza, eta bere liburuen artean potoloenak dira
borobilenak. "Ur uherrak", Nafarroako egoera soziopolitikoaren erretratu
gogorra, besteak beste, eta "Rock'n'Roll", 40ko muga igaro berri dutenen
amets zaharren bibisekzio izugarria, beste gauza askorekin batean. Bikaina.
Orain arte ez naiz sartu liburu gomendatuen saltsa honetan, igual liburu
gehiegi esango nituzkeelako, baina zure gomendio hau azpimarratzeko
aprobetxatu nahi dut, Epaltzak duen baino arrakasta eta oihartzun handiagoa
merezi baitu, dudarik gabe.

> Eta inork ez du irakurri "El Código Da Vinci"? Mundu guztia ari da-eta hori
> irakurtzen, behintzat hondartzan!.  Debako liburutegian 22 pertsonako
> itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko
> maitzerarte.

Estilo horretako gauzak maite dituenarentzat, bi espioi-nobela guztiz gozo
eta txukun atera dira udaberri honetan, irakurtzeko gustagarri eta errazak:
Alberto Ladron Aranaren "Eguzki Beltzaren Sekretua" (gudari gaxte bat 39ko
udaberrian nazien Alemanian, misio ezkutu batean), eta Fernando Morilloren
"Gloria Mundi", II. Mundu Gerratik datorren sekretu bat Donostiako Physics
Center-en ikerlari batek deskubritu, eta hor hasiko dira hilketak eta beste.

X. 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] ARRATIAK 04

2004-09-02 Thread ander
Jaaar !!!
eta horrekin batera bateronbatek
nahi badau matrallakoko txoznan laguntzia (bokatak eitten, traguak
serbitzatzen edo striptis dantzari moduan) kontaktuan jarri leike gurekin.

Martzinkush !!!

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Amatiñok:
Ni bere osaba
izatiaz gaiñera, aittabitxia nok (zelan dok hau Eibarren?).

"Aitta besuetakua", ala?
Nik holan esan/entzun dot beti.
Inguruko herrixetan aitta-puntako (aita-ponteko) be bai, uste dot.
Ez dakit Eibarren erabiltzen ete dan.
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño
Bai, "aitta besuetakua". Banaekixan "aittabitxia" ez zala, baiña biharrian
prixaka eta harrapataka, eta aurrian dakaten bermiotarrak esan destanez,
holaxe ei dok Bermion.

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 02 de septiembre de 2004 15:30
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: RE: [eibar] udako irakurketak

Amatiñok:

>Ni bere osaba
>izatiaz gaiñera, aittabitxia nok (zelan dok hau Eibarren?).

"Aitta besuetakua", ala?

Nik holan esan/entzun dot beti.

Inguruko herrixetan aitta-puntako (aita-ponteko) be bai, uste dot.
Ez dakit Eibarren erabiltzen ete dan.

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Re: pintadak

2004-09-02 Thread oier gorosabel larrañaga
Amatiñok:
- Eta kartelen kolekziñorik iñok eitten jok? Ni ETBren zuzendari
nintzala(1994?), Jarraik bere kartel batian sartu niñuan Herri honen etsaien
artian. Kejau ezezik, eskatu ein naetsen ale bat, baiña ez jesten bialdu. 

Oierrek:
Nik neuk. Eta pegatinenak. Hori bai, beste kolekziño hauen serixotasuna askoz be 
nasaixagua dok, eta ez nauk zoruaren pare ibiltzen falta jatazen kartelen billa. Esku 
tartian jausten jatazenak... harek gordetzen jittuadaz.
Onenak, duda barik, EMK/LKI/Zutiken aleak dittuk (Pazman, Los Tragalperras, 
aziarena...). Jarraiko hori ez juat uste daukatenik. Baina orain dala urte batzu 
Txalaparta editorialak etaratako kartelgintzari buruzko hiru liburu lodi eta 
haundittan agertzia ez ninduke harrittuko.
--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
---
not politics just human rights
join www.euskojustice.org

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]