Re: [eibar] Juanjo Araolaza

2024-04-16 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko denoi, bihotzez, familia osoaren partez.

Gari

Hau idatzi du Markos Zapiain (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2024 api.
15(a), al. (14:00)):

> Doluminak, Gari eta Oier, besarkada bana eta arin joan dakizuela dolua
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2024 api. 14(a), ig. (11:38)):
>
>> Zelako penia. Besarkada bat Oier, Gari, Maialen eta familixa osuari.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> El 14 abr 2024, a las 9:39, Asier Arregi  escribió:
>>
>> 
>> Joe, ze pena ta kolpia, azkenekoz Juanjokin berbetan egon nitzanian oso
>> sasoiko zeguan.
>>
>> Dolumiñak eta besarkada haundi bat Gari, Oier eta gertukuontzat.
>>
>>
>>
>> Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau idatzi zuen
>> (2024 api. 13, Lar 17:29):
>>
>>> Ouch! Hau sorpresa eskasa.
>>>
>>> Besarkada haundi bat etxeko guztieri.
>>>
>>> 
>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>
>>> 13/04/2024 17:10(e)an, leire narbaiza arizmendi igorleak idatzi zuen:
>>> > Aupa, lagunok!
>>> > Zeuetako askok jakingo dozue, baiña  beste batzuek ez. Gure
>>> > zerrendakide Juanjo Araolaza hil egin zen atzo. Gaur hileta egingo
>>> > detse Karmelitetan 7retan.
>>> > Juanjo gizon argia zan, euskaltzale peto-petua, beti zorrotza baina
>>> > ironiaz beteta.
>>> > Hutsune haundixa lagako dau.
>>> > Besarkada estuena famelixari, batez be gure zerrendakide Gari eta
>>> > Oierreri.
>>> > Gugan egongo da beti.
>>> > Leire
>>> >
>>> > 
>>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Intxaurrak kraskatzekua

2024-01-08 Thread Gari Araolaza
Torloju bidezko intxaur kraskatzekoak oso zabalduta daude, Googlen bilatu
"cascanueces tornillo" eta adibide asko azalduko zaizkizue, batzuk
aspaldi-aspaldikoak. Nik egurrezko modeloak ikusita ditut sukaldeko tresnen
dendaren batean edo bestean.

Gari



Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2024 urt.
8(a), al. (08:39)):

> Oier Gorosabelek:
> > Beraz, heure iritzixan posible dok halakuak tallar batek baiño
> gehixagotan egin izana.
>
> Balitteke, ala?
> Oso trepetxu xinplia dok.
> Ezin neikek esan gure birraitxitxak asmau zebanik. Beste bati kopixau
> izana be izan leikek, lasai-lasai.
>
> > Baiña baieztatzen destak Industrias Mendizabalen, barrena, egin egin
> zittuezela. Ez dok gitxi! Asko pozten nok hau jakitziaz!
> >
>
> Bai, hori bai.
>
> > Behintzat, ixa sigur egon geinkek made in Eibar dala.
> >
> > Hori bai, museora eruaterik pentsau bez! 😂Asko erabiltzen juagu-eta.
> >
>
> Gordeik ondo! ;)
>
> a.
>
>
> > 
> > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
> >
> > 07/01/2024 16:17(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
> >
> > Amari galdetuta (1942), berak be etxian ezagutu zittuan holakuak.
> >
> > Beran aitxitxak (Ziriako Mendizabal, 1888) tallarrian eitten zittuan.
> Baina tarteka, ingurukuendako, ez fabrikaziño industriala.
> >
> > Hain sistema sinplia izanda, ez litzakek rarua izango Eibarko tallar
> baten baino gehixagotan egin izana.
> >
> > Jarraittuko juat galdezka,
> >
> > a.
> >
> >
> > Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau idatzi
> zuen (2024 urt. 7, Iga 15:41):
> >>
> >> Aupa!
> >>
> >> Gure amamanetik ekarrittako intxaur kraskagaillu hau mundiala da, baiña
> >> ez dakitt berari buruzko ezer, eta ez dot modelo hau iñundik ikusi,
> >> interneten billaketa bat egittian.
> >> https://eibar.org/blogak/orakulua/intxaurrak-kraskatzekua
> >>
> >> Susmua dot, XX hamarkada erdiko aldian Eibarko tallarren baten egindakua
> >> ez ete dan. Kaso horretan, Eibarko beste etxe batzuetan aleren bat
> >> egongo litzake. Zer diñozue? Ezaguna egitten jatsue?
> >>
> >> --
> >> 
> >> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
> >>
> >>
> >>
> >> 
> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> >
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> >
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Eibarko kale izenak nola idatzi

2022-02-28 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko Asier!

Hainbat kale izen zuzendu ditut. Adibidez:

- Legarregain kalea (Foru Aldundian azkarrago ibili dira eta hau zuzendu
dute)
- Txantxazelai
- Ifarkale
- ...

Baina besteekin ez naiz gehiago aldatzen ausartu. Oraingoz horraino.

Argitu nahi dut aldaketak OpenStreetMap-en egiten ditudala eta gero
ekartzen ditut eibar.org-eko webgunera
hemen datu originala https://www.openstreetmap.org/#map=19/43.18337/-2.47075

Gero izen horiek beste toki askotan erabiltzen dira. Adibidez, ikusi dut
Isasiko DonPisok inmobiliarian erakusten dituen Eibarko mapetan guk
zehaztutako izenak erabiltzen dituztela.

Bestalde, aldarrikatu nahi dut herritarrok erabileraren bidez izenak
normatibizatzeko dugun boterea. Ikusi besterik ez dago oraindik Dosdemayo
izena daukala Toribio Etxeberria kaleak. Hori "nahi gabe" gertatzen da,
ekimen kontziente eta antolaturik gabe. Ba pentsa zein aukera dauden modu
antolatuan erabakitzen badugu izen horiek erabiltzen hastea. Erakundeek ez
badute beraien ardura hartzen, hartu daigun guk.

Adibidez:

- Txillardegi plaza
https://www.openstreetmap.org/way/187125877#map=19/43.31376/-2.00141

- Txantxibiri kalea Elorrion
https://anboto.org/elorrio/1387668242160-txantxibiri-kalea-errekuperatzeko-proiektua-erakutsi-diete-bizilagunei


- Beaskokalea Lekeition
https://eibar.org/blogak/orakulua/beaskokalea-galtzeko-bidian-dagon-toponimua

- Lau teilatu plaza Ean:
https://www.openstreetmap.org/node/761253538#map=19/43.38097/-2.58383


Gari

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2022 ots.
25, or. (15:12)):

> Arduradunen erantzunaren zain, ixilik egon naiz, zain... ;)
>
> Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2022 ots. 10, og. (09:05)):
> > Twitterren aipatu da nola Eibarren emakume izena duen kale bakarra
> daukagun:
> > Polonia Etxeberria kalea
> > https://twitter.com/koloretan/status/1491431524402864131
> > Eta arrazoia daukate. Gainera familia izenak direnean uste dut kasu
> guztietan gizonezkoen familiak osatutakoak direla: Egigurentarren kalea,
> Sostoatarren kalea, Zuloagatarren kalea...
>
> Esango nuke Kalamuako Parlamentuko galderetako bat zala.
> 10 urte eta egoeria ez da aldatu ;(
>
>
> > Kontua da 1978. urtetik ez dela egon Eibarko kale izenak ofizialtzeko
> ekimen politikorik, Euskaltzaindiari kontsultak eta hizkuntzalarien
> kudeaketaz aparte (nik dakidala).
> > Esango nuke gai polemikoa dela eta inork ez duela kaltetuta atera nahi,
> ikusi bestela San Kristobal edo "dosdemayo" kasuak.
>
> Halaxe dirudi, bai. Eta penagarrixa da. Minik hartu nahi eta gaixa
> betirako baztertuta?
> 1978ko irizpidiak ezin leikez 2022ko irizpidiak izan. Eta gainera
> akats historiko batzuk (inkoherentziak, akats linguistiko eta
> historikuak...) eta ezin dira holan laga betirako.
> Badakit ahaleginak egon dirala, baina!
>
> > Esperantza galduta, azzken urteetan Eibarko kaletegi normalizatuaren
> zerrenda mantentzen saiatzen ari naiz hemen:
> https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar
> > Eta beti hobetu nahian, gaur zerrendari begira zalantza batzuk azaldu
> zaizkit. Laguntza mesedez, zerrenda hobetzen goaz eta.
>
> Hemendik behera nere erantzunak galdera ikurrakin, Gari.
> Ez dot gaixa landu eta ez daukat erreferentzia sendorik.
>
> > - Txiriokale bada, Ifarkale izan beharko du, eta ez "Ifar kale", ezta?
>
> Nere ustez bai.
>
> > - "Isasi kalea" bada, "Txiriokalea" edo "Ifarkalea" jarri beharko
> litzateke? Ala izen propioa hartzean ez dakar mugatu markarik?
>
> ummm... galdera ona.
>
> Beste herri batzuetako Goenkale, Barrenkale... eta abar, holaxe dira, bai.
>
> > - "Legarre-gain kalea", "Arrate-bide"? hauek gidoiarekin?
>
> Desberdinak dira.
> Legarregain idatziko neuke, Agarregain eta Agarrazpi moduan.
>
> > - "Arrate-bide" ala "Arrate-bidea"?
> > -  "Azitain bide", "Azitain-bide", "Azitainbide"?
>
> ez dakit
>
> > - "Txaltxa-zelai kalea" ala "Txaltxazelai kalea"?
>
> Txantxazelai ;)
>
> > - "Urki kurutzekua kalea", "Urkikurutzekua kalea", "Urki-kurutzekua
> kalea" ?  Edo agian Euskaltzaindiari arreta eginda "Urkidikurutzekoa
> kalea", ez? Ausartuko naiz horrela jartzen?
>
> Eibarko basarri izenak Euskaltzaindiak arautu zittuan. Horrek morokil
> dexente sortu leike kale-izenak arautzeko orduan, basarrixen izen
> historiko-ofizialetatik tiraka hasten bagara. Ondo aztertu biharko
> litzatek noiz, zer eta zergaittik.
> Basarrixen izenak errespetatzen badittugu: Urkidi, Ipuruaga,
> Ubidieta... kaliak eukiko dittugu.
> Bai? Ez? Merezi dau? Koherentzia noraino?
>
> > - Ibur-Erreka industrialdea bain

[eibar] Eibarko kale izenak nola idatzi

2022-02-10 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Twitterren aipatu da nola Eibarren emakume izena duen kale bakarra daukagun:

*Polonia Etxeberria kalea*

https://twitter.com/koloretan/status/1491431524402864131

Eta arrazoia daukate. Gainera familia izenak direnean uste dut kasu
guztietan gizonezkoen familiak osatutakoak direla: Egigurentarren kalea,
Sostoatarren kalea, Zuloagatarren kalea...

*Eibarko kaletegia (XXXVIII. kapitulua)*

Kontua da 1978. urtetik ez dela egon Eibarko kale izenak ofizialtzeko
ekimen politikorik, Euskaltzaindiari kontsultak eta hizkuntzalarien
kudeaketaz aparte (nik dakidala).

Esango nuke gai polemikoa dela eta inork ez duela kaltetuta atera nahi,
ikusi bestela San Kristobal edo "dosdemayo" kasuak.

Esperantza galduta, azzken urteetan Eibarko kaletegi normalizatuaren
zerrenda mantentzen saiatzen ari naiz hemen:
https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar

Eta beti hobetu nahian, gaur zerrendari begira zalantza batzuk azaldu
zaizkit. Laguntza mesedez, zerrenda hobetzen goaz eta.

- Txiriokale bada, Ifarkale izan beharko du, eta ez "Ifar kale", ezta?

- "Isasi kalea" bada, "Txiriokalea" edo "Ifarkalea" jarri beharko
litzateke? Ala izen propioa hartzean ez dakar mugatu markarik?

- "Legarre-gain kalea", "Arrate-bide"? hauek gidoiarekin?

- "Arrate-bide" ala "Arrate-bidea"?

-  "Azitain bide", "Azitain-bide", "Azitainbide"?

- "Txaltxa-zelai kalea" ala "Txaltxazelai kalea"?

- "Urki kurutzekua kalea", "Urkikurutzekua kalea", "Urki-kurutzekua kalea"
?  Edo agian Euskaltzaindiari arreta eginda "Urkidikurutzekoa kalea", ez?
Ausartuko naiz horrela jartzen?

- Ibur-Erreka industrialdea baina Asua-erreka kalea? Nola izan behar dira?
(Aasuerreka Euskaltzaindiaren arabera, egia esateko)

Eskerrik asko laguntzagatik. Badakit lotsa gutxi daukadala hau normaltzen
saiatzeagatik, baina mapa lanerako behar dut. Badakizue gero toki askotan
erabiliko direla izen hauek, metabertsoan ere bai.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Arazuak EibarOrg-eko blogeko irudixak erakusteko orduan?

2022-02-02 Thread Gari Araolaza
Asier, igual CodeSyntaxen galdetu zeinke. Harek jakingo dabe igual.

Gari

Hau idatzi du Luis Aranberri (l...@amatino.com) erabiltzaileak (2022 ots.
2, az. (17:07)):

> Arratsalde on:
>
> Nire ustez, argazkiak handi samarrak direnetan, gehiago kostatzen zaie
> agertzea.
>
> Baita inoiz, aurreneko ekinaldian, ezkutuan geratu ere, baina bigarren
> ahaleginean beti agertu izaten dira.
>
> Amatiño
>
>
>
> --
> *De: *"Zapiain Markos" 
> *Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
> *Enviados: *Miércoles, 2 de Febrero 2022 16:25:23
> *Asunto: *Re: [eibar] Arazuak EibarOrg-eko blogeko irudixak erakusteko
> orduan?
>
> Arratsalde on, Asier,
>
> nik ez dut antzeko arazorik izan. Egia da normalean ez ditudala erabiltzen
> youtuberen edo sareko argazkien estekak baino, ez nire ordenagailuan dauden
> argazkienak, ahaztu baitzait nola egiten den, eta beraz askoz ere txikiagoa
> da nik igotzen dudan pixel eta horien kopurua zurea baino. Kontatzen
> duzunagatik, ematen du argazki asko igotzeagatik gertatu zaizula. Hori bai,
> ez dut nabigatzaileak izan lezakeen zerikusiaren berririk.
>
> Oso-oso argigarria ere ez da izan erantzun hau, barka.
>
> Ondo ibili
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2022
> ots. 1, ar. (22:02)):
>
>> kaixo blogarixok,
>>
>> ez dakit zuetakoren batek holako arazorik euki daben.
>> Azkenaldixan neri sarri gertatzen jata, nere blogeko irudixak ez dirala
>> ikusten (pantailazua mezu honekin).
>>
>> Tira, ez da ez dirala ikusten: blogera sartu eta ez dira ikusten; berriz
>> sartu eta agertzen dira; hurrenguan sartu eta tarteka bai, tarteka ez. F5
>> sakatu, orrixa eguneratu, eta orduan bai agertzen dira.
>>
>> Azkenaldixan, blogeko post batzuetan argazki nahikotxo sartu dittut
>> (horregaittik izan leike); edo nere nabigatzailia izan leike, auskalo. Eta
>> horregaittik galdetzen detsuet, ia zuetakoren batek be igarri ete daben
>> hori EibarOrg-eko blogetan.
>>
>> eskerrik asko,
>> a.
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] 1995 urtea Eibarren

2021-12-26 Thread Gari Araolaza
Garai bateko KTB-ren urte osoko laburpena bideoan.

https://youtu.be/pNFHHL_szj0

Ezagun asko azaltzen dira, Santagedako koruetan Serafin Basauri, Pedro
Laka, Aitor Alberdi eta abar, gero Luistxo gaztea literatura astean, Enrike
"Sosola" hamaka batean Untzagan gose-greban eta beste hainbat.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)

2021-10-17 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Oier, nik idearik ere ez, guk ere amama Altzolakoa izan arren, baina
aipatutako Pello Arrieta gure osaba da eta asko ikertutakoa da Elgoibarri
buruz. Zerbait argitu nahi ezkero bere kontaktua emateko prest, eta gustora
emango dizkizu azalpenak.

Gari

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2021 urr. 15, or. (17:46)):

> Ba gaur egon naiz bertan, eta uste nebana baiño gatxagua dago hara
> bajatzia. Zentimetroko lodierako sasixak, eta! Espeleologia buzuakin juan
> banaiz be, hara ezin da esku hutsez sartu: erreminttia bihar (matxetia,
> hartazixa etc). Pentsatzen egon naiz, igual errezagua izango dala Altzolan
> errekan sartu eta uretan gora etortzia. Eta ur asko dator! Igarixan
> egitteko prest, eta erretratatzeko kamaria bidoi estanko baten sartuta edo.
>
> Bestalde, izen kontu bat: Amatiño, hire artikuluan ANDONAEGI esaten detsak
> torriari. Bestalde, Enekon bidez ezagutu dittudazen Pedro Pérez de
> Castro-ren Altzolako litografietan be (1852-53), "ONDONAYEGUI" izenakin
> agertzen da. Ostera, beste lagun baten bidez jasotako beste erreferentzia
> baten (ARRIETA, Pello. 1996. Txokorik txoko, Altzola. Barren aldizkaria
> ,
> 1996-III-29) torrioni ALTZOLAKOA edo OLAETXEA esaten jako, eta ANDONAEGI
> beste torre bat izango balitza legez aittatzen da. Zein ete dabil ondo, eta
> zein oker?
>
> O.
>
>
> El 13/10/2021 a las 20:03, JON ETXABE escribió:
>
> Aupa Amatiño: Ezuste berri bat, ibilia haiz nire txikitako bazterretan.
> Bide ziztrin hori zentraleranjo joiazen kamioi eta autoen bide zabala zuan.
> Zubi hori tripa gainean arrastaka pasa najuan oso koskorra nintzela, beheko
> ur korrtontearen beldur, erdiko kozka edo zulogunea eitteko kezkaz, Gero
> korrika batea egiten genduan presa azpira jolastera jaisteko. Erabat
> zabartuta egon behar jok zoko horrek. Mila esker txikitako bizipenak
> harrotzeagatik.
>
> El mié, 13 oct 2021 a las 11:41, Oier Gorosabel Larrañaga (<
> txikill...@eibar.org>) escribió:
>
>> Eskerrikasko bixori!
>>
>> Gogotsu nago bertara juan eta hara eta hona ibiltzeko. Bertatik 1001
>> bidar pasauta be, oso-oso gitxittan geratu naiz ni Altzolan, eta ointxe
>> nago jabetzen bertako garrantzixakin, eta ez dakidazen gauza guztiekin.
>> Etxe ondoko lekuetan hainbestetan gertatzen jakun gauzia!
>>
>> O.
>> El 12/10/2021 a las 23:51, Luis Aranberri escribió:
>>
>> Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara hittuan?
>> Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot,
>> Wikipediarako argazki batzuk hartzera
>>
>>
>> - Leku bittik etara najittuan.
>>
>> Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta, oinez,
>> balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok biharrian). Ezkerraldian,
>> errekara begira, ortuak daozak (jeuazen). Ahalik eta gehixen hurreratu
>> eta... aurre-aurrian, erreka gainian, etxe zaharra, uste baino altuagua.
>>
>> Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola amaitzen dala
>> adierazten dauan  seiñale (Altzola izena arraixa gorrixaz) atzetik
>> ganorabako bide xixtrina joiak beheruntz, errekaruntz. Beheian,  eraikin
>> zaharraren barrenak --arkupeko oinarrixak uretan--  daozak begi bistan.
>> Kontuz ibili.  Errebuelta horretan ez daukak autoa lagatzerik, baina
>> errebueltia pasau ta gero (Elgoibarreruntz), eskuman, non sartu leku erosua
>> daok.
>>
>> Amatiño
>>
>> --
>> *De: *"JON ETXABE"  
>> *Para: *"Eibartarrak zerrenda" 
>> 
>> *Enviados: *Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08
>> *Asunto: *Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz)
>>
>> Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni Mispillibarkua nok,
>> Mispillibar aurrean errebueltak S  bizi bat eitxen juan errepidearen
>> gainean jeuan Garaño baserrixa, Josu Garañon jaixo zuan, beraz Josu Lariz
>> jaiotzatik ezagutze juat, gure ataixan mila bidar jolasutakua dok. Bere
>> gurasoak lagun-lagunak. Eliza osteko edo Hotel Albizkua osteko etxeetan
>> bisitatuko huen. Katalina ama  autopista eitxeko etxe bixak bota
>> zitxustelako. Orain lehen ibaia dixen tokixan ibaia joian eta gure etxean
>> zegoenean ibaia, Garaño zegoenean sastraka besterik ez dagok.  Kontu
>> zaharrak berri..
>>
>> El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga (<
>> txikill...@eibar.org>) escribió:
>>
>>> El 11/10/2021 a las 10:35, ei...@eibar.org escribió:
>>> > Erantzun berria zure blogean:
>>> >
>>> > Erantzuna eman duena: Jon Etxabe
>>> > Helbidea:
>>> https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362
>>> > Data: 2021/10/11 08:35
>>> > Testua:
>>> >
>>> > Aupa Oier Hau ezustea, poza ere, Altzolari buruzko iruzkinarekin.
>>> Altzolakoa nauk jaiotzez. Beti jakin izan genian Naparkua Taberna azpian
>>> ibaira jotzen duen eskaileraren barrenean dagoen obo edo argolla Debaraino
>>> zebiltzan txalupak lotzeko zela, beraz Altzola nahi

Re: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-07 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko erantzunengatik!

Josuk bidalitako taulan ikusten da datuak nondik datozen, eta konparatzen
dena 2020ko eta 2021eko lehen 6 hilabetekoak dira.

Batzuek aipatu duzuen moduan, normala da, 2020ko lehen urte erdia
konfinatuta pasa genuen eta. Bestetik, beste herrietan ez da datuen
horrelako igoerarik nabari.

Nik jarraitzen dut datuaren erabilgarritasunean sinetsi gabe. Elenak ondo
puntualizatzen duen moduan gauza bat da "zenbat atxilotu edo espediente"
irekitzen diren eta beste bat zenbat lege-haustek pasatzen duten epailearen
filtroa. Kasu honetan gainera, oraindik lausoagoa da datua: "Infracciones
penales CONOCIDAS por la Ertzaintza".

Nere ustez hau manipulazio estrategia bat da. Alarma enpresak etortzen dira
gure bulegora tarteka "Está habiendo muchos robos últimamente en la zona"
esanez, noski, alarma saltzeko.

Beldurraren negozioan dagoenari komeni zaio beldurra eragitea. Hau ikusi
izan dugu negozio guztietan, ordenagailuen antibirusetatik, etxeetako
alarmetatik pasatu eta segurtasun pribatuko enpresetara (akordatu Mayor
Oreja eta bere interes partikularretaz!)

Sentsazioa daukat Eibarko Udala puntu ahul batean dagoela, sindikatu
polizialak presioa egiten, udaltzainen plantilla etengabeko aldaketekin,
pistola eramateko derrigortasunaren inguruko epaia... ejem... Nora goaz?

Gari

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2021 urr.
5, ar. (19:53)):

> eta zer 2 epe konparatzen dittu?
> Erreferentzia hori badakazue?
>
> 2020ko lehenengo seihilabetekotik 2021eko seihilabetekora bada, %40ko
> igoeria normala da, jakina. Espero leikiana, matematika hutsa.
>
> (baina ez dot topau erreferentziarik)
>
> a.
>
> Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak
> (2021 urr. 5, ar. (18:52)):
> >
> >
> >
> > Arratsaldeon,
> >
> > niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan
> zegoen erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía.
> >
> > Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen
> digutela, atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero
> epaitegira eramaten dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari
> buruz deklarazioa hartu ondoren.
> >
> > Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo
> atxiloketak hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean,
> horrelako rankinga.
> >
> > Klaro, hori ondorio erreza da.
> >
> > Ez da sartzen baloratzera, adibidez:
> >
> > zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak?
> > zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea?
> > zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko?
> > zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian?
> > ze delitu klase, nola gertatu dira?
> >
> > Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak
> ez dira ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren
> protokoloak baita ere.
> >
> > Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona.
> Alegia, DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat.
> >
> > Elena
> > 
> > Nork: Gari Araolaza 
> > Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01
> > Nori: Eibartarrak zerrenda 
> > Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?
> >
> > Arratsalde on,
> >
> > Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea
> kontu zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
> >
> > Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori?
> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke
> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
> >
> > Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi
> ikusten zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes
> askogatik moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
> >
> > Gari
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread Gari Araolaza
Arratsalde on,

Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu
zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.

Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori?
Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke
zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?

Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi
ikusten zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes
askogatik moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Eibarko udaltzaingoaren egoera

2021-10-03 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Eibarko boletin "ofizialeko" prentsa errekorte bat ekartzen dizuet hemen.
Ni behintzat azken urteetako udaltzaingoaren bilakaerarekin arduratuta
nago, eta albiste honek beldurra areagotu dit. Norbaitek erabakiko zuen
garai batean 40 alguazil baino gehiago behar genituela, horiek Arkautetik
ekarri behar zirela, 15 egunean behin futbolak eraginda izugarrizko polizia
despliegea behar genuela... Ondorioak hauexek, pistoleroen sindikatu batek
erabakitzen duela nola kudeatu behar diren gauzak gure herrian, herriko
arduradunak ere botako dituztela kargutik eta hala ere delinkuentzia %40
igo "omen" dela herrian. Hau nork geldituko du orain?



El sindicato de policía critica la situación de la plantilla de Eibar.
El sindicato SVPE denuncia «la ausencia de mandos con plaza en propiedad»
en Eibar
Critica la existencia de «irregularidades» en la plantilla y recuerda que a
partir del 31 de este mes deberán llevar armas
A. E.
Eibar.
Sábado, 2 octubre 2021, 07:43
El Sindicato Vasco de Policía y Emergencias (SVPE) ha denunciado la
situación de la plantilla de Eibar «debido a que sus 40 efectivos carecen
de mandos con la plaza en propiedad desde hace varios años, incumpliendo la
Ley vasca de Policía y la relación de puestos de trabajo (RTP) del
Ayuntamiento de Eibar».


En este sentido alegan que «casi la mitad de la plantilla está formada por
personal interino, cuando la Ley vasca de Policía regula esta cuestión en
el sentido de que los interinos serán contratados por razón de urgencia».

Por otro lado, también critican la convocatoria obligada de dos únicas
plazas de Agente 1, que «de forma inconcebible e injustificadamente ha
estado paralizada varios años con la absoluta necesidad de mandos que
existe en la plantilla y teniendo el Ayuntamiento que activarla a la fuerza
por sentencia judicial ganada en los tribunales por el SVPE».

A la convocatoria obligada de la plaza de oficial jefe en comisión de
servicios –«el Ayuntamiento, obligado a sacarla mediante sentencia judicial
ganada en los tribunales también por el SVPE»– se han presentado únicamente
dos candidatos, siendo uno de ellos el actual jefe, aunque su nombramiento
fuese ilegal desde el primer día y por tanto debería haber quedado nulo a
todos los efectos y por tanto ni tan siquiera este jefe debería haber
cobrado por ello, por realizar estas funciones».

«Ventajismo»
Otro eje de las críticas es que «se ha dado la circunstancia que después de
inscribirse para aspirar a la plaza de agente primero en propiedad,
finalmente, ha renunciado de forma incomprensible y voluntariamente a
presentarse a la misma, una vez que con su presentación en comisión de
servicios partía con ventaja sobre el resto de solicitantes a la plaza por
haber permanecido en el puesto de jefe de forma irregular».

Por otro lado, critica el sindicato «la carencia absoluta en la plantilla
de toda la cadena de mandos en propiedad en todas las escalas».

Ante ello recuerdan que la Ley vasca de Policía establece que para
poblaciones superiores a 25.000 habitantes o plantillas de más de 40
efectivos la jefatura será ostentada por un subcomisario. «En Eibar no hay
nadie que tenga esta categoría, ni se ha convocado ninguna plaza en
cuestión y con la última modificación de la ley de policía vasca aprobada
en julio de 2019, se daba un plazo a los Ayuntamientos para adecuarse a la
misma de tres años». Por lo que respecta a la escala de inspección, donde
se engloban las categorías de oficial y suboficial «no existe ningún mando
con la plaza en propiedad y en escala básica, agente primero y agente no
hay en la actualidad ninguno con la plaza en propiedad y prácticamente la
mitad de la plantilla de agentes rasos son interinos».

Finalmente concluye que «no nos extraña el aumento de la delincuencia en un
40 %, en la ciudad eibarresa, en comparación con los ratios anteriores a la
pandemia, al contar con una plantilla tan poco formada y capacitada, y ni
siquiera Eibar ha pedido reforzar su plantilla, en la última OPE convocada».

Además, recuerda que por sentencia se obliga al Ayuntamiento a dotar de
armas a toda la plantilla estableciendo una fecha límite hasta el 31 de
octubre en la que el Consistorio se verá obligado a contestar al juzgado si
se ha cumplido dicha sentencia. «A día de hoy los agentes siguen sin armas»


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Estasiñu (sic)

2021-09-04 Thread Gari Araolaza
Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2021 ira. 3, or. (21:41)):

> Gari, baina Urkusuko hori bota egin zeben termitak zekazelako. Estasiñu ez
> dabe botako, ezta?
> Leire
>
>
Harrizko lehenengo solairua, urte pare batean bota gabe egon zena ere jan
zuten termitek?

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] El Corte Inglesaren etorkizuna

2021-09-03 Thread Gari Araolaza
Denda itxi eta "zentru logistiko" bat jarriko zutela esan zutenean askok ez
genuen ezer ere sinetsi. Nik inpresioa neukan inbento hori egin zutela
itxiera justifikatzeko edo neurri batean zuritzeko.

Gaur bertako langile batekin konfirmatu ahal izan dut. Aspaldiko ezagun bat
bertan dabil lanean eta egoera negargarria kontatu dit.

Supermerkatuko jakiak banatzeko erabiliko omen dute tokia, baina ez dakit
noraino. Nik ez dut ulertzen zergatik den errazagoa escalextric azpiko
lokal horretatik bariantera ateratzen ibiltzea, industrialde batetako
pabelloi handi batetik baino... hor ere bidegarritasun eskasa ikusten diot,
baina beraiek jakingo dute.

Aldiz, saltokiko langile gehienak "call center" batera bideratzen ari omen
dira, telefonoz El Corte Inglesen gauzak saltzeko: telefono konpañia batez
ere ("hablo con el titular de la línea?" eta horrelakoak) . Honek ere ez du
ez hanka ez bururik. Soldatak nabarmen baxuagoak (lehen komisioetatik zati
handia jasotzen bait zuten) eta baldintzak ere eskasak.

Hasiko gara imajinatzen zertara bideratu dezakegun lokal handi hori
zentruan? Aparkatzeko ere ez du balioko, Eibar 2. mailara jeitsi ondoren...

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Estasiñu (sic)

2021-09-03 Thread Gari Araolaza
Bai, Alfon,

Eibarreraz Estaziño kalea esaten da, eta horrela dago jarrita.

Nik uste dut kasu honetan izen berezia jarri nahian jarri diotela Estasiñu.
Uneren batean pentsatu dut agian ondarrutar baten ideia izango zela, baina
ondarrutarrez estaziñoi esango litzateke, ez da hala?

Leirek dioen eraikinaren itxurari buruz, nik ez daukat esperantzarik.
Begira zer egin zuten Urkizu hasierako lehen etxe horrekin, oraintxe
obretan dagoenarekin.

Gari


Hau idatzi du Alfonso Guillo (alfonso.gui...@gmail.com) erabiltzaileak
(2021 ira. 3, or. (13:30)):

> Kaixo:
> Gainera, kalearen errotulazioa ondo dago, ezta?
> Alfonso
>
> El 3 sept 2021, a las 12:40, Gari Araolaza  escribió:
>
> Zer moduz denok?
>
> Gaur tokatu zait kotxez saihesbidetik Estaziño kalera jeistea eta bertako
> azken promozio inmobiliarioaren berriaren izena ikusterakoan begietan bi
> dioptria galdu ditudala uste dut:
>
> ESTASIÑU  ( eta webgunea ere omen daukate, baina oraindik ez dabil:
> www.estasiñu.com <http://www.xn--estasiu-9za.com/> )
>
> Ez daukat komentatzeko ezer ere ez, beste kaltetuen laguntasunaren bila
> nabil, besterik ez.
>
> Gari
>
>
>
>
>
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Estasiñu (sic)

2021-09-03 Thread Gari Araolaza
Zer moduz denok?

Gaur tokatu zait kotxez saihesbidetik Estaziño kalera jeistea eta bertako
azken promozio inmobiliarioaren berriaren izena ikusterakoan begietan bi
dioptria galdu ditudala uste dut:

ESTASIÑU  ( eta webgunea ere omen daukate, baina oraindik ez dabil:
www.estasiñu.com  )

Ez daukat komentatzeko ezer ere ez, beste kaltetuen laguntasunaren bila
nabil, besterik ez.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Bloga esportatzeko aukerarik?

2021-03-23 Thread Gari Araolaza
Aupa Igor!

Bai, latza izan da OVH-rena!

CodeSyntax-ek eskaintzen du gaur egungo hosting zerbitzua eta enpresan ari
gara gai hau detailean aztertzen. Gaur egun segurtasun kopiak eta abar ondo
egiten dira, baina pauso bat haratago emateko bidean gabiltza, segurtasun
kopiak urrunago eramanez eta abar.

Bestetik ulergarria da planteatzen duzuna, eta erraztu behar dugu. Utzi
pixka bat begiratzen, lehenago Sareinak bloga utzi eta joan zirenean egin
genuen esportazioren bat eta. Errazena izango da Plone barruan script bat
garatu eta hori konpartitzea. Emango dugu erantzunen bat.

Laster arte

Gari

Hau idatzi du Igor Leturia (i...@leturia.eus) erabiltzaileak (2021 mar. 22,
al. (18:07)):

> Kaixo,
>
> Zuetako gehienok jakingo duzue (Sustatuk eman zuen horren berri zapatuan,
> https://sustatu.eus/1616173590) OVH ostatatze-enpresaren datu-zentro
> bateko sutea dela-eta Blogariak.net euskarazko blogen plataforma desagertu
> dela (beste gauza askoren artean). Segurtasun kopiak ondoko eraikin batean
> zeuden, hau ere hartu zuen suak eta, ondorioz, blog horiek betirako galdu
> dira, asko oso interesgarriak. Ahal dutena Archive.org-etik eta kopia
> pertsonaletatik berreskuratzen saiatzen ari omen dira.
>
> Hori ikusita, niri ikaragarrizko beldurra sartu zait noizbait blogean
> urteetan egindako lan eta eduki guztia gal daitekeela pentsatzean... Eta
> Eibar.org-eko arduradunek egiten duten lanaz eta hartzen dituzten neurriez
> gain, blog bakoitzaren egileok norberaren edukiak gordetzea soberan ez
> legokeela pentsatu dut. Baina nik behintzat orain arte blogean idazteko ez
> dut aurretik nire ordenagailuan idatzi eta gordetzen eta amaitzean igotzen,
> zuzenean blogean idazten dut, beraz ez dut neure ordenagailuan idatzitakoen
> kopiarik...
>
> Beraz, nire galdera: gure blogak esportatzeko aukeraren bat ba al dago,
> kudeatzaileentzako pantailetan botoiren baten bidez edo? Ahal bada, irudiak
> ere jaistea litatzeke egokiena, baina tira, gutxienez testuak jaisten
> baditu, XML baten edo gehiagotan, nahikoa.
>
> Ez badago, urgentziaz hasiko naiz idazten blog baten eduki guztia (irudiak
> barne) jaitsiko duen programa bat idazten, gero partekatuko nukeena zuekin.
> Baina jada egin badaiteke moduren batean, ba hobe.
>
> Eskerrik asko eta ondo segi,
>   Igor Leturia
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Bolo-bolo boletan, ondarrutarrak kantetan!

2021-02-17 Thread Gari Araolaza
Ederra da bideoa, bai!

Nere Ondarruko kontaktuari bidali eta hauxe erantzun dit:

"Bai.  Ondarrun orain dela bastante hilabete ibili zan bueltaka.  Naiz eta
urteak eduki hor agertzen diren asko bizirik dauz eta gabon egunean COVID
aurretik tabernetan antzera ibiltzen ziran.  Gabon Eguerdiko txikiteo
batetan.
Mila esker."

Gari

Hau idatzi du josu garate (arkite...@gmail.com) erabiltzaileak (2021 ots.
17, az. (23:33)):

> Nik ezagutzen neban bai, ederra.
> Ahaleginduko naiz bixarko falta diranak osatzen, amaginarreba famau re
> halakuekin.
> Momentuz dato bat: Matxin Plaka hori garai bateko alguazills ei zan,
> erdalduna. Hamen herrixan ez da gatxizenik gabekorik!
>
>
>
> Izan ondo!
>
>
> aRKITETUa
>
> JGS
>
> > El 17 feb 2021, a las 22:04, Asier Sarasua 
> escribió:
> >
> > Kaixo danori,
> >
> > aspaldiko bideo zahar bat;
> > ez neban ezagutzen.
> >
> > Suediar batzuk grabatu ei zeben Ondarruko arrantzalien artian;
> > Txartangu tabernan.
> >
> > https://youtu.be/SSmou4AI_Og
> >
> > Sasi-ondarrutar bat baino gehixago dago zerrenda honetan eta hortxe.
> >
> > Eta, bide batez, inork transkribitzen laguntzerik baleu, ba, ederto!
> > Erdixa aittu barik geldittu jata eta.
> >
> > eskerrik asko
> > a.
> >
> >
> > ..
> > [Mendiak esan arren]
> > xxx
> > Joakinek harrapatu,
> > beti langostia;
> > Joakinek harrapatu,
> > beti langostia;
> > (BIS)
> >
> > Itsasu ta (lihorrez)
> > egunez eta gabez
> > beti gabiz poz-pozez
> > [ondasunez], maitasunez, alaitasunez,
> > gure 
> >
> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
> > txipli-txapla matxin-plakak.
> > La-la-la-laralalala...
> > La-la-la-laralalala...
> > La-la-la la-la-la...
> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
> > txipli-txapla matxin-plakak.
> > Kontuz mutilak,
> > bizkortu [ein ga]
> >  xxx xxx xxx zurrut.
> >
> >
> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
> > txipli-txapla matxin-plakak.
> > Bolo-bolo boletan,
> > ondarrutarrak kantetan.
> > (BIS)
> > 
> >
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Eibar.org 2020-ko kuota ordainketa

2020-12-15 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Honen harira, atzo norbaitek kuotaren ordainketa egin zuen eta izenik ez
zuen jarri eta epostaz ere ez zidan notifikatu ere, beraz ez dakit nor den.

Hauek apuntatuta ditut, beste norbait izan da: Amatiño, Oier A, Luistxo,
Oier G, Alfonso, Irigoien, Mendicute eta Remen

Mesedez, pertsona honek pribatuan idatzi niri, nor den argitzeko eta
apuntatzeko.

Gari


Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abe. 15,
ar. (10:41)):

> Egun on,
>
> Bazkide moduan apuntatuta zaudenoi idatzi dizuegu pribatuan, elkarteko
> 2020-ko kuota ordaintzeko informazioa bidaliz.
>
> Normala den moduan, bazkidetza norberaren araberakoa da, eta behar ez zen
> norbaiti reklamatu badiogu kuota idatzi pribatuan adieraziz eta beste
> azalpenik gabe zerrendatik kenduko dugu. Nahiago dugu horrela gainera,
> inori alferrik reklamatzen ibili beharrean.
>
> Eta alderantziz, bazkide zerrendan ez dagoen norbaitek bere burua bazkide
> moduan kontsideratzen badu, gustora sartuko dugu zerrendan. Horretarako
> hauek dira beharrezko datuak:
>
> Bazkidetza kuota:  20 Euro
> Entitatea: Laboral Kutxa
> Kontu zenbakia:  ES52 3035 0023 99 0230057597 kontu zenbakian.
> Kontzeptua: zure izena jarri egiguzu
>
> Hauek denak kontutan izanda, Hona hemen zenbaki batzuk, denontzat
> interesgarriak  izango direlakoan.
>
>- Elkartearen diru ondasunak 197 Eurokoak dira une honetan.
>- 2020-ko hosting + Postariaren faktura 300 Euro ingurukoa da.
>- Bestalde, Laboral Kutxak urtean 36 Euro hartzen dizkigu
>komisioengatik
>- 2019-an 28 pertsonek egin zuten bazkidetza kuotaren ordainketa.
>Aurreko kuota 2015-ean izan zen eta 37 ginen elkartean
>
> Eskerrik asko eta laster arte
>
> Gari
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Eibar.org 2020-ko kuota ordainketa

2020-12-15 Thread Gari Araolaza
Ez dakit ba Markos...

Begira, hauxe da IBAN zenbaki osoa ES52 3035 0023 99 0230057597

Titularra: Eibar.org Internet Eta Teknologia Berrien Elkartea

horrekin nahikoa behar luke ba...

Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 abe.
15, ar. (18:56)):

> Gari, saiatu naiz transferentzia egiten baina ez dit uzten.
>
> Kutxabanketik ari naiz.
>
> "Nori" atalean Eibar org jarrita ahalegindu naiz eta ezer ez. Gero Gari
> Araolaza ipini dut; ezta ere.
>
> Dirudienez, "Onuradunaren datu gehigarriak" atala ere bete behar dut:
> NAN/IFZ, Helbidea, Herria eta Posta Kodea eskatzen dizkit.
>
> Beste inork ez dizu eragozpen horren berririk eman?
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abe.
> 15, ar. (10:42)):
>
>> Egun on,
>>
>> Bazkide moduan apuntatuta zaudenoi idatzi dizuegu pribatuan, elkarteko
>> 2020-ko kuota ordaintzeko informazioa bidaliz.
>>
>> Normala den moduan, bazkidetza norberaren araberakoa da, eta behar ez zen
>> norbaiti reklamatu badiogu kuota idatzi pribatuan adieraziz eta beste
>> azalpenik gabe zerrendatik kenduko dugu. Nahiago dugu horrela gainera,
>> inori alferrik reklamatzen ibili beharrean.
>>
>> Eta alderantziz, bazkide zerrendan ez dagoen norbaitek bere burua bazkide
>> moduan kontsideratzen badu, gustora sartuko dugu zerrendan. Horretarako
>> hauek dira beharrezko datuak:
>>
>> Bazkidetza kuota:  20 Euro
>> Entitatea: Laboral Kutxa
>> Kontu zenbakia:  ES52 3035 0023 99 0230057597 kontu zenbakian.
>> Kontzeptua: zure izena jarri egiguzu
>>
>> Hauek denak kontutan izanda, Hona hemen zenbaki batzuk, denontzat
>> interesgarriak  izango direlakoan.
>>
>>- Elkartearen diru ondasunak 197 Eurokoak dira une honetan.
>>- 2020-ko hosting + Postariaren faktura 300 Euro ingurukoa da.
>>- Bestalde, Laboral Kutxak urtean 36 Euro hartzen dizkigu
>>komisioengatik
>>- 2019-an 28 pertsonek egin zuten bazkidetza kuotaren ordainketa.
>>Aurreko kuota 2015-ean izan zen eta 37 ginen elkartean
>>
>> Eskerrik asko eta laster arte
>>
>> Gari
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Eibar.org 2020-ko kuota ordainketa

2020-12-15 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Bazkide moduan apuntatuta zaudenoi idatzi dizuegu pribatuan, elkarteko
2020-ko kuota ordaintzeko informazioa bidaliz.

Normala den moduan, bazkidetza norberaren araberakoa da, eta behar ez zen
norbaiti reklamatu badiogu kuota idatzi pribatuan adieraziz eta beste
azalpenik gabe zerrendatik kenduko dugu. Nahiago dugu horrela gainera,
inori alferrik reklamatzen ibili beharrean.

Eta alderantziz, bazkide zerrendan ez dagoen norbaitek bere burua bazkide
moduan kontsideratzen badu, gustora sartuko dugu zerrendan. Horretarako
hauek dira beharrezko datuak:

Bazkidetza kuota:  20 Euro
Entitatea: Laboral Kutxa
Kontu zenbakia:  ES52 3035 0023 99 0230057597 kontu zenbakian.
Kontzeptua: zure izena jarri egiguzu

Hauek denak kontutan izanda, Hona hemen zenbaki batzuk, denontzat
interesgarriak  izango direlakoan.

   - Elkartearen diru ondasunak 197 Eurokoak dira une honetan.
   - 2020-ko hosting + Postariaren faktura 300 Euro ingurukoa da.
   - Bestalde, Laboral Kutxak urtean 36 Euro hartzen dizkigu komisioengatik
   - 2019-an 28 pertsonek egin zuten bazkidetza kuotaren ordainketa.
   Aurreko kuota 2015-ean izan zen eta 37 ginen elkartean

Eskerrik asko eta laster arte

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Isasiko markesa

2020-09-03 Thread Gari Araolaza
Aiba, ze kasualitate!  Ba Googlek abisatu dit Isasiko markesaren semea hil
dala 56 urterekin

https://www.revistavanityfair.es/sociedad/articulos/jaime-carvajal-urquijo-rey-juan-carlos-sofia-borbones-amistad/42365

Gari
Ecos de sociedad sekzioa

Zaloa Etxaniz  igorleak hau idatzi zuen (2020 ira.
2a, az. 09:45):

> Nik be ezautzen ditxut Kondian plaiko etxian bizi zan familixia. Gu beti
> Saturraranen eta amaman sonbrillia eta sillak kondian etxian gordetzen
> genitxuan familixiakin harreman haundixa ein genduan eta. Askotan juan
> bihar izaten nintzan bertara sillak gorde edo batzera. Etxeko behe partian
> gela haundi bat zeuan itsasora begiratzen zeban leiho haundi batekin.
> Harrizko paretekin beti fresko mantentzen zan eta neri demaseko inpresiñua
> eitxen zeztan hango hotzetik plaira begira egotiak, etxe haren
> dekoraziñuak... Korrika eitxen neban errekaua badaezpada.
> Jazinto (aitxa) hil zanian Mutrikura juan ziran bisitzera eta orduandik ez
> dakitx zein bizi dan bertan.
>
> zaloa
>
>
> Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> ira. 2, az. (09:13)):
>
>> 1988-1989 ikasturtean Mutrikuko institutuan ibili ginenoi Jose Maria
>> Areilzari esker lortu zuela herriak ikastetxea esaten ziguten, Madrilen
>> zituen kontaktuak eta ministro-kontseilua emaztearen herriaren alde
>> baliaturik. Berez, biztanle-kopurua kontuan hartuta, ez omen zegokion. EAEn
>> oso zabaldua dagoen ohitura deigarri bati jarraiki, kanposantuaren ondoan
>> eraiki zuten ikastetxea, jakitatea ezinbestez dagoela heriotzari lotua
>> iradokiz bezala. Filosofiaren helburuetako bat da behintzat heriotzaren
>> beldurra gainditzea. Areilzaren Saturrarango etxea zaintzen zuen familiaren
>> seme nagusia ikasle izan nuen: mutil zentzuduna, fidagarria. Sasoi hartan
>> putetxe bat zabaldu zuten Saturraranen. 1989ko udaberrian sarekada bat egin
>> zuten eta Ondarroako bezero batek iskanbila ederra sortu zuen poliziek
>> zeramaten bitartean, zerbitzua ordaindua zuela eta zor zitzaiola, gatazka
>> emaztearen eta seme-alaben belarrietara helduko ote zen axola barik itxuraz.
>>
>> Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> ira. 2, az. (08:18)):
>>
>>> Jose Maria izan behar zuen, gizon heldua baitzen gu gaztetxo ginenean.
>>>
>>> El mar., 1 sept. 2020 a las 13:47, Gari Araolaza ()
>>> escribió:
>>>
>>>> Kaixo Jon,
>>>>
>>>> Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea.
>>>> Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela.
>>>>
>>>> Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas
>>>> famatuak (gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak
>>>> (1934an jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot.
>>>>
>>>> Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit
>>>> oinordekoak edo maizterrak edo zeintzuk.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>>> ira. 1, ar. (09:41)):
>>>>
>>>>> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han
>>>>> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza
>>>>> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien
>>>>> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko 
>>>>> pasabide
>>>>> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta
>>>>> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea.
>>>>> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta kitxo.
>>>>> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto
>>>>> pribatua.
>>>>>
>>>>> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza ()
>>>>> escribió:
>>>>>
>>>>>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y
>>>>>> Carvajal
>>>>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal
>>>>>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de 
>>>>>> Areilza
>>>>>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra)  berriki hil denez. Baina Jose
>>>>>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez
>>>>>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita
>>>>>> zen Areilza 

Re: [eibar] Isasiko markesa

2020-09-01 Thread Gari Araolaza
Kaixo Jon,

Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea.
Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela.

Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas famatuak
(gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak (1934an
jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot.

Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit oinordekoak
edo maizterrak edo zeintzuk.

Gari

Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 ira.
1, ar. (09:41)):

> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han
> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza
> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien
> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko pasabide
> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta
> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea.
> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta kitxo.
> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto
> pribatua.
>
> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza ()
> escribió:
>
>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y
>> Carvajal
>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal
>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de Areilza
>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra)  berriki hil denez. Baina Jose
>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez
>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita
>> zen Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa.
>>
>> Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta bere
>> neba da Isasiko markesa
>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo
>>
>> Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein jauregi
>> edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo zaindutako
>> tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta gauzarik gabe,
>> han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta trastoak saldu edo
>> kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta sarritan antikuarioetan
>> erositako gauzak egoten dira erakusgai.
>>
>> Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta dago, eta
>> nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer ere ez. Etxeak
>> suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek edo beraien
>> atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo. Kontua da han
>> daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa eta arropak,
>> etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke "sekretu"
>> ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango nuke, zaintza
>> gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da eta. Ondo
>> katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza gehienak.
>> Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den.
>>
>> Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu zitzaigun
>> eta 4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora ikusteko moduan.
>>
>> Hementxe bisita egiteko informazio gehiago
>> https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu
>>
>> Gari
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
>> erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)):
>>
>>> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta
>>> gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker ez
>>> banago).
>>> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/
>>> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer.
>>>
>>> O.
>>> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>>
>>> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko
>>> liburua aurkeztu zanian
>>> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres
>>> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia besterik
>>> ez jakola falta izan!
>>> Republikanuak, badakizu!
>>> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua?
>>> leire n
>>>
>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abu.
>>> 31, al. (10:59)):
>>>
>>>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren ba

Re: [eibar] Isasiko markesa

2020-08-31 Thread Gari Araolaza
Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y
Carvajal
https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal izan
beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de Areilza y
Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra)  berriki hil denez. Baina Jose Mariak
baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez dakit
Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita zen
Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa.

Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta bere
neba da Isasiko markesa
https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo

Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein jauregi
edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo zaindutako
tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta gauzarik gabe,
han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta trastoak saldu edo
kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta sarritan antikuarioetan
erositako gauzak egoten dira erakusgai.

Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta dago, eta
nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer ere ez. Etxeak
suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek edo beraien
atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo. Kontua da han
daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa eta arropak,
etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke "sekretu"
ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango nuke, zaintza
gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da eta. Ondo
katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza gehienak.
Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den.

Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu zitzaigun eta
4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora ikusteko moduan.

Hementxe bisita egiteko informazio gehiago
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu

Gari


Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)):

> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta gidatuak
> eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker ez banago).
> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/
> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer.
>
> O.
> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
>
> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko
> liburua aurkeztu zanian
> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres
> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia besterik ez
> jakola falta izan!
> Republikanuak, badakizu!
> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua?
> leire n
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abu.
> 31, al. (10:59)):
>
>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin beharko
>> digu ba, halako meritoekin...
>>
>> Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata ailegatu
>> naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea bisitatzeko aukera
>> izan dut eta hainbat konturen berri izan dut.
>>
>> Gari
>>
>> leire narbaiza arizmendi  igorleak hau idatzi zuen
>> (2020 abu. 30a, ig. 20:11):
>>
>>> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan laguna da,
>>> bai.
>>> Edarra pajarua!
>>> leire n
>>>
>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abu.
>>> 30, ig. (19:53)):
>>>
>>>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de Isasi
>>>> titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de Carvajal y
>>>> Urquijo izena daukana.
>>>>
>>>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori
>>>> Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da?
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> 
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Isasiko markesa

2020-08-31 Thread Gari Araolaza
ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin beharko digu
ba, halako meritoekin...

Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata ailegatu naiz
markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea bisitatzeko aukera izan
dut eta hainbat konturen berri izan dut.

Gari

leire narbaiza arizmendi  igorleak hau idatzi zuen
(2020 abu. 30a, ig. 20:11):

> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan laguna da, bai.
> Edarra pajarua!
> leire n
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abu.
> 30, ig. (19:53)):
>
>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de Isasi
>> titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de Carvajal y
>> Urquijo izena daukana.
>>
>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori Eibarko
>> Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da?
>>
>> Gari
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Isasiko markesa

2020-08-30 Thread Gari Araolaza
Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de Isasi
titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de Carvajal y
Urquijo izena daukana.

Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori Eibarko
Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da?

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Koldo Zuazo: euskararen dialektoak

2020-07-14 Thread Gari Araolaza
Ba eskerrik asko Ane, baina bideratu nuen kontua. Inguruko pare bat
liburutegitan bazegoela abixatu zidan lagun batek eta informazio horrekin
bideratu genuen.

Eskerrik asko dena den.

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
14, ar. (12:23)):

> Kaixo,
>
> Gari, igual topauko zenduen liburua, baina atzo pasau nitzan porfin
> etxetik eta gordeta dakatena da liburu horren laburpena (80 bat orrikua?).
> Ez dakit zertarako dan zehazki, baina hor dakat hautsa hartzen, nahi izanez
> gero, esan.
>
> Euskera elkartietan ziur dakela lagatzeko moduan liburu autentikua.
>
>
>
>
>
> El mié., 1 jul. 2020 23:17, Gari Araolaza  escribió:
>
>> Eskerrik asko Ane!
>>
>> Gari
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> uzt. 1, az. (22:40)):
>>
>>> Kaixo Gari,
>>>
>>> Ona!
>>>
>>> Ba, nik eduki biharko neuke etxian enkuadernauta (unibersidadian landu
>>> genduan eta).
>>>
>>> Etzi pasauko nai bertatik, beitxukot apuntietan eta komentaukotzuet.
>>>
>>> Gabon,
>>>
>>> Ane
>>>
>>> El mié., 1 jul. 2020 20:57, Gari Araolaza  escribió:
>>>
>>>> Koldo Zuazoren liburu hau eskatu dit lagun batek bere ilobarentzat,
>>>> ikasketetan erabiltzeko, Eibarko liburutegian ez dagoela eta.
>>>>
>>>> Zuen etxeko kopia ez dizuet eskatu nahi, baina norbaitek pistarik
>>>> nondik lortu leiken?
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> 
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Koldo Zuazo: euskararen dialektoak

2020-07-01 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko Ane!

Gari

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
1, az. (22:40)):

> Kaixo Gari,
>
> Ona!
>
> Ba, nik eduki biharko neuke etxian enkuadernauta (unibersidadian landu
> genduan eta).
>
> Etzi pasauko nai bertatik, beitxukot apuntietan eta komentaukotzuet.
>
> Gabon,
>
> Ane
>
> El mié., 1 jul. 2020 20:57, Gari Araolaza  escribió:
>
>> Koldo Zuazoren liburu hau eskatu dit lagun batek bere ilobarentzat,
>> ikasketetan erabiltzeko, Eibarko liburutegian ez dagoela eta.
>>
>> Zuen etxeko kopia ez dizuet eskatu nahi, baina norbaitek pistarik nondik
>> lortu leiken?
>>
>> Gari
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Koldo Zuazo: euskararen dialektoak

2020-07-01 Thread Gari Araolaza
Koldo Zuazoren liburu hau eskatu dit lagun batek bere ilobarentzat,
ikasketetan erabiltzeko, Eibarko liburutegian ez dagoela eta.

Zuen etxeko kopia ez dizuet eskatu nahi, baina norbaitek pistarik nondik
lortu leiken?

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Sagartegieta

2020-06-11 Thread Gari Araolaza
Sagartegieta jauregiaren egoera herritarrok ahaztuta daukagu, baina gaur
kasualidadez aurkitu dut Javier Martin Lapeyra badabilela idatziak egiten
eta instituzioei galderak egiten, ea zerbait mugitzen den. Azken albistea
aurtengo otsailekoa, Jaurlaritzatik erantzun diote. Bertan daude idatziak
eta jauregiaren egoeraren argazkiak

http://javitxooo.blogspot.com/2011/06/sagarteguieta.html?m=1

Mezu honek balio beza gaia pixka bat astintzeko, baina ez dirudi inondik
mugimendurik dagoenik, eroriko da halako batean eta kitto. A otra cosa
mariposa. "Erakundeen" ardura izango da, baina baita jabeena eta
herritarrona ere bai.

Bide batez, atzo ikusi nuen sarean Indianokua jauregiaren argazki bat.
Argazki hori ikusi gabe neukan:
https://twitter.com/Eibarreses/status/1270450038997766144

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Gari Araolaza
Itxialdiak osasunean txarrerako eragiten duela gauza argia da, eta
oinarrizko eskubideetan ere urraketa suposatzen duela zalantzarik gabe.

Vaticanoa bera kontra atera da barren, arrazoi horiek jarrita!
https://infovaticana.com/2020/05/07/sarah-y-otros-cardenales-y-obispos-firman-un-importante-documento-sobre-el-coronavirus/

Gari

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 mai.
9, lr. (12:45)):

> Bai, Imanol. Argi dago ez dirala lehentasun bizirauteko. Baina asko
> alaitzen gaituzte. Bizitza soso honetan saltsa pixkat biou!
>
> Izan ere, norbaitek pentsatzen al dau gure osasun mentalean? Uste dot
> kultura eta ospakizun barik asko galtzen dogula gizaki eta gizarte moduan.
> Bizitza minimalista, austeroa, introspekzioa, mendia... Guay.
> Baina nik ya erabaki dot Arantzazuko bizitza hau ez dotela maite. 😂😂
> Bizitza sozial barik eta kultura barik ez da hain erreza danontzat aurrera
> egitia, egixa esan. Neri zaila egiten jata zuzeneko musika, antzerki,
> rodaje, elkarrizketa sakon, jai, itsaso, taberna edota zine areto batetik
> urrun bizitzia. Farandula aurrera! (Terapia de grupo mode on). 😜
>
> Gero badaude oso pertsona kirolariak, nire ahizpa esaterako, korrika
> egitearekin zoriontsu dana edota beste barik etxean egotea atsegin duena...
> Baina kaletarrontzako hau gogorra ari da izaten... Ez, ala? Relatibizatzen
> saiatu geinke eta beste testuinguru latz asko izan dira historian zehar
> bai. Baina ni neu ya kokoteraino nau egoera honetaz. Onartzia be zilegi
> dala uste dot.
>
> Arraten Sanjuan ofizialak eittiana, lagatzen badoskue primeran.
> Baina sanjuanetan be zeoze ein biou!
> Izan online, balkoietan edo dana dalakua. Zeozer pentsau bihar da.
> Gora bihotzak, gora kultura ta gora San Juan!   (Hainbeste ordu
> etxian ez da ona).
>
> Zapatu on. 🦋
>
> Ane
>
>
>
>
>
>
> El sáb., 9 may. 2020 12:29, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <
> eibartarrak@postaria.com> escribió:
>
>> Argi dago jaiak orain ez direla lehentasuna, eta erabaki guztiak
>> izurritearen eboluzioaren arabera hartu behar direla. Baina aukera bat
>> litzateke, nire ustez behintzat, sanjuanak bertan behera utzi eta Sanjuanak
>> eta Arrateak irailean batera ospatu herrigunean. Sanjuarrateak edo halako
>> zerbait.
>>
>>
>> En sábado, 9 de mayo de 2020 11:07:51 CEST, Ane Urkiola <
>> aneurki...@gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Eskerrik asko, Josu. Ondo. Ze erremedixo... Uf.
>>
>> Hori da etxian komentatzen genduana aspalditik. Baina PatxiFord oso
>> positibo ikusten neban gaixakin eta batzuek diñue ekintzaren bat eingo
>> dala. Baina zelan kontrolau errespetauko dala protokolua? Uf, oso zaila da.
>> Tabernen kontuak pista batzuk emongo doskuez...
>>
>> Balkoietatik kantau bihakou eta su txiki bat mendixetan... Dinamika
>> onlineak? Maite Goñi aurkezle?
>>
>> Hondartzara juaten lagatziakin udsn konformatzen naiz. Aumen etxera
>> eskapada Ondarrura!
>>
>> Irailian Arratietarako hobetu bada gauzia, guneka antolatu geinkez
>> herriko jaixak:
>> Orben-> SanJuanak
>> Gurutzian-> EuskalJaixa
>> TiroPitxoian->Amañako Jaixak
>> Zelaixan->Arratiak
>>
>>
>> Harrikadak alde batera lagata, ia zelan doian dana. Carpe diem. :)
>>
>> Animo!
>>
>> Asteburu on!
>>
>> Ane
>>
>> El sáb., 9 may. 2020 10:55, Josu Mendicute 
>> escribió:
>>
>> Oraingoz hartutako erabaki bakarra bertan behera uztea izan da. Atzo
>> Jaurlaritzak eta Eudelek gaia landu zuten eta ikusiko dugu Osasun
>> Sailarekin kontrastatuta zein irizpide planteatzen dizkiguten.
>> josu
>>
>>
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> > El 9 may 2020, a las 10:34, Ane Urkiola 
>> escribió:
>> >
>> > 
>> > Egun on,
>> >
>> > Gorka ta Josuri,
>> >
>> > Zelan aurreikusten dozuez SanJuanak? Balkoietan ospatu biharko doguz?
>> Mendian hamarnaka?
>> > Ideiarik?
>> >
>> >
>> > Eskerrik asko,
>> >
>> > Ane
>> >
>> > 
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Gari Araolaza
Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez zan Debara
ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo.

Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke apreziaziñua, baina
eibartarra izanda, Toribio Etxebarria kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK!
Orain dala gutxi arte kale hori zan lauan ibiltzeko aukera bakarra
Eibarren, neska!

Aldapa adibide egokiagoak baditugu Eibarren:

- Amaña kalea Wenzeslao Orbea kalera bidean goazela
- Bustinduitarren eta Argtegieta kaleak Amañan,
- Otaolatik Kirolegi arterako Santaiñes kalearen zatia
- Zezenbide klea
- Txiriokale
- Elgeta kale
- San Kristobal
- Ibargain kaletik Jardiñetarainoko tartea
- Aswan-R-K kalea
- Iparragirre
- ...suma y sigue

Gari

PS: Iñaki Larrañagan beste lokuzio tipiko bat:

"Ez dago eskubiderik! Mutrikun aldapa, eskilara eta kale bihurriak
PINTORESCO dira, eta Eibarren aldiz, ZATARRAK?"

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 mai.
9, lr. (12:55)):

> Ipini kanika bat Ametsa parian. :)
>
> El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <
> eibartarrak@postaria.com> escribió:
>
>> Nork jarri du zalantzan?
>> Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta
>> Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure
>> ama indarrez bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark esaten
>> asko sumatzen duela Dosdemayoko aldapa.
>>
>>
>>
>> En sábado, 9 de mayo de 2020 12:21:10 CEST, leire narbaiza arizmendi <
>> txarg...@gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Ieup!
>> Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten nintzan Eskoriatzara
>> goizeko 6,30xetako autobusian. Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez
>> zan Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan bihar izaten nintzan.
>> Askotan berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio Etxebarria kalia hutsik.
>> Eta aldaparia. Bai, kale horrek aldaparia daka, batez be ordu txiki
>> hórretan.
>> "Ze esajeraua, Leire" esaten zesten lagunak. "Pixka bat badaka, baina
>> hutsa da". Bai? Ba, gaurko Berrian agertzen dan erretratuan aldaparia
>> edarto igartzen da. Eta ez zesten siñisten!
>> Baten batek esaten badau "prespektibia, prespektibia" ñiñiñiñi erantzungo
>> detsat!
>> Hamen loturia:
>>
>> https://ci6.googleusercontent.com/proxy/3_96NsPD3tjw9scUYFgHgv3FzxQJ6eqBGNlvnylYfAH9AaMj85bIJkzqJVVqT_DRZXHNZZbcdXpHfGNwoYFTciHWshURLFSyj7k4jEa75vVd_SxJehv8bTVQpds9lPIPc84=s0-d-e1-ft#https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2020-05-08/jarraia181085.jpg
>> leire, aladapariaren kontra
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] British Museum eta Biblioteca Nacional

2020-05-04 Thread Gari Araolaza
Pribatuan abixatu didate funts hobea dela Avilakoa artxibo militarra,

Zalantzarik gabe egongo dira funts hobeak, baina ni ez naiz ikerlaria, ni
globero bat besterik ez naiz. ;-)

Baina Avilakoa ez dago Interneten ikusteko moduan. Ni ez naiz artxiboetako
profesionala, eta artxibategi batera joan eta argazkiak arakatzen ibiltzeak
baditu hainbat oztopo gaindiezin niretzat: distantzia, denbora,
artxibategien kultura, nola arakatu, baimenak nola lortu... Puff! Gehiegi!

Eskerrak Eibarren zorte handia daukagula eta funtsak publikatzen direla,
Interneten, paperean, erakusketetan Ez daukat kejarik!  :-D

Gari

PS: Argazki honek txunditu nau gaurkoan:
https://twitter.com/garaolaza/status/1257198182376837124 eta uste dut
identifikatu dudala tokia. Zein zen armarri handi hori zuen jauregi hori?
San Andres elizaren parez-pare egongo zen, ala? Bestalde, deigarria da nola
plaka euskaraz zegoen gerra aurretik!


Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 mai. 4,
al. (08:21)):

> Egun on,
>
> Azken egunotan pare bat artxiboren irekieraz irakurri dut.
>
> Batetik Londreseko British Museumek beraien artxiboaren beste zati bat
> zabaldu du eta Interneten jarri du ikertzaile eta afizionatuen esku.
> Kalitate oneko irudiak, beraien funtseko objektuen milaka argazki aurkituko
> ditugu.
>
> Lehenengo bilaketa batean kuriosoa hauxe iruditu zitzaidan, Donostiako
> setioaren irudi bat, 1813an gertatutakoen testigu:
> https://www.britishmuseum.org/collection/image/354583001
>
> Bestetik, Madrilgo Biblioteca Nacionalaren funtsetan ere irekiera bat izan
> omen da, badirudi orain doan deskargatzeko aukera eman dutela (lehen
> ordaindu beharra egoten zen). Ez dakit nobedosoa den funts hau, niretzat
> sorpresa izan da. Noski, Eibar bilatu eta gerrako argazki pila bat aurkitu
> ditut, ezagutzen ez nituenak. Badaezpada Eibar suntsituta erakusten duten
> argazki guztietan, GUZTIETAN, "por los rojos" jartzen du ("incendiada por
> los rojos", "bombardeada por los rojos", "convento destruido por los
> rojos"...)
>
> http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=226347&page=1
>
> Funts osoa hemen:
> http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigitalHispanica/Inicio/index.html
>
> Gari
>
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] British Museum eta Biblioteca Nacional

2020-05-03 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Azken egunotan pare bat artxiboren irekieraz irakurri dut.

Batetik Londreseko British Museumek beraien artxiboaren beste zati bat
zabaldu du eta Interneten jarri du ikertzaile eta afizionatuen esku.
Kalitate oneko irudiak, beraien funtseko objektuen milaka argazki aurkituko
ditugu.

Lehenengo bilaketa batean kuriosoa hauxe iruditu zitzaidan, Donostiako
setioaren irudi bat, 1813an gertatutakoen testigu:
https://www.britishmuseum.org/collection/image/354583001

Bestetik, Madrilgo Biblioteca Nacionalaren funtsetan ere irekiera bat izan
omen da, badirudi orain doan deskargatzeko aukera eman dutela (lehen
ordaindu beharra egoten zen). Ez dakit nobedosoa den funts hau, niretzat
sorpresa izan da. Noski, Eibar bilatu eta gerrako argazki pila bat aurkitu
ditut, ezagutzen ez nituenak. Badaezpada Eibar suntsituta erakusten duten
argazki guztietan, GUZTIETAN, "por los rojos" jartzen du ("incendiada por
los rojos", "bombardeada por los rojos", "convento destruido por los
rojos"...)

http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=226347&page=1

Funts osoa hemen:
http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigitalHispanica/Inicio/index.html

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Eskerrikasko danoi

2020-05-03 Thread Gari Araolaza
Oier, besarkada handi bat eta zorionak azken momentuak horrela eramateko
gai izateagatik. Berarentzat ere oso lagungarri izango zan.

Gari

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2020 mai. 3, ig. (20:29)):

> Eskerrikasko danoi. Pentsatzen genduan ospittalian hilko jakula (beste
> asko modura!) baiña suertia izan dogu: azken egunetan etxera ekarri ahal
> izan dogu, eta hillabetez emon ahal izan ez detsagun guztia emon
> detsagu. Lasai eta pozik, oso pozik hil da. Egixa esan, oso politta izan
> da eta kontatzia merezi daben pare bat anekdota harrigarri eta guzti.
> Soon in the eibartar blogosphere.
>
> Eta gogoratu gaittian ospittalian bakarrik hil dirazenekin, eta euren
> senidiekin. Barrua zimurtzen jata, jente horrek pasau (eta pasauko)
> dabenakin pentsatze hutsakin.
>
> O.
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Gari Araolaza
Josu,

Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y vamonos".

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
api. 21, ar. (13:56)):

> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza
> bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>
> Josu
>
>
>
>
>
> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:
>
> 
> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
> ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
>
> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
> kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
> ekintzen errendimendua.
>
> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
> nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
>
> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
> egin ez zegoelako kexa formalik.
>
> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
>
> Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit
> batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina
> susmoa daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile
> ausartenari bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula,
> honelako zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur
> nago beste eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
> izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada
> galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta
> sare sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian
> pertsona honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
>
> Gari
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (10:05)):
>
>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>> naizela, beste modu baten esanda.
>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>> leire, kejaka
>>
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> api. 20, al. (23:08)):
>>
>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>> aurrian.
>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>> show kutre bat

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Gari Araolaza
Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut kexa/iradokizun
edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta gaude
despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.

Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
ekintzen errendimendua.

Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.

Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
egin ez zegoelako kexa formalik.

Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.

Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit batere
egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina susmoa
daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari
bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako
zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta izango zela,
baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada galera,
iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta sare
sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian pertsona
honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.

Gari


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 21, ar. (10:05)):

> Teleberrixan be agertu zan atzo!
> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
> naizela, beste modu baten esanda.
> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
> leire, kejaka
>
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> api. 20, al. (23:08)):
>
>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>> aurrian.
>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>> show kutre bat.
>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>
>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>
>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>> Ane
>>
>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:
>>
>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>
>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>
>>> Gari
>>>
>>> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>>> 20a, al. 20:36):
>>>
>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>>
>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-20 Thread Gari Araolaza
Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
zatia ere Eibarkoa ote da?

https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/

Gari

Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api. 20a,
al. 20:36):

> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>
> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak edo
> musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako musikiaz
> gain, zeozer lasaiagua.
> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>
> Ane
>
> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>
>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>> eneko
>>
>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>
>>> Aupa!
>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto ofizialetan
>>> pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
>>> zer ez da, ba, rarua!).
>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>> ikusten. Entzun bai.
>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>>> pasatzerakuan.
>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat gaztelaniaz
>>> jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete ziran, bistako
>>> aldaketia begittandu jatalako.
>>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz? Itzela
>>> iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak jasotzeko? Ze
>>> alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer
>>> dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu
>>> dakan honek guztionek!
>>> Bestiok zer diñozue?
>>> leire, harrittuta
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> *CodeSyntax* 
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> [image: twitter]   [image: linkedin]
>>  [image: facebook]
>>  [image:
>> http://www.prospectiva.eu] 
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Blogeko kontuak

2020-04-19 Thread Gari Araolaza
Arratsalde on,

Hemendik ordu erdira hementxe izango da zita:
https://meet.jit.si/EibarOrgBlogak

Baimenen bat eskatuko dizue audioa edo agian irudia hartzeko. Onartu
mesedez, bestela ez zaituegu entzungo.

Bestalde, ordenagailuz sartu barrura, pantaila zabal batean ikusteko
operazioak

Gari

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2020 api. 19, ig. (15:31)):

> Saiatu geinke. Nora sartu beharko giñake?
>
> O.
> El 19/04/2020 a las 10:48, Gari Araolaza escribió:
>
> Egun on,
>
> Bururatu zait Leirek daukan arazoa eta beste antzerakoak bideratzeko
> formakuntza saio bat egin geinkela. Blogen ikastaroa orain dela urte asko
> izan zen eta zalantzak izango dira bazterretan.
>
> Orduan, blogak dituzuenontzat: honelako ordubeteko formakuntza saio bat
> interesatzen zaizue?  Hemen nere proposamena:
>
> - Noiz: gaur igandea 19, 19:00tan
> - Iraupena: ordubete
> - Norentzat: Eibar.org-en bloga daukazuenontzat
> - Gaia: argazkiak nola kargatu eta nola kudeatu eibar.org-en blog
> plataforman
> - Beharrezko materiala: Internetera lotutako ordenagailua, mikrofonodun
> aurikularrak konektatuta.
>
> Saioa Jitsi bidez egingo genuke.
>
> Gari
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (23:48)):
>
>> Gabon, eibarnautak!
>> Zelan itxialdixa? Ze gauza rarua, ezta?
>> Tira, blogian gaiñeko galdera pare bat dakat. Sare sozialetan
>> konpartitzen dogunian blogeko loturia argazkixa agertzen da. Twitterren
>> perfileko erretratua, eta Facebooken batzuetan eibar.org-ko logua, eta
>> beste batzuetan aukeria dago eskumako zutabeko erretraturen bat sartzeko.
>> Nere blogian fotografixa gitxi egoten da, egixa da. Baiña ez legoke
>> aukerarik beste erretratu bat agertzeko? Perfileko argazki bera dakat
>> Twitter eta blogian , eta zatarra geratzen da.
>> Beste kontutxo bat. Ixa beti ikaragarri kostatzen da argazkixak igotzia.
>> Hori da arrazoietako bat erretratu gitxi jartziana. Atzo bertan denpola
>> pillo bat emon neban erretratu bat igotzen, eta ez dot uste
>> protagonistengaittik izan zanik :-)
>> Aspertuta edo bazagozie, erantzun
>> Animo, eta zaindu
>> leire, fotozalia
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Blogeko kontuak

2020-04-19 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Bururatu zait Leirek daukan arazoa eta beste antzerakoak bideratzeko
formakuntza saio bat egin geinkela. Blogen ikastaroa orain dela urte asko
izan zen eta zalantzak izango dira bazterretan.

Orduan, blogak dituzuenontzat: honelako ordubeteko formakuntza saio bat
interesatzen zaizue?  Hemen nere proposamena:

- Noiz: gaur igandea 19, 19:00tan
- Iraupena: ordubete
- Norentzat: Eibar.org-en bloga daukazuenontzat
- Gaia: argazkiak nola kargatu eta nola kudeatu eibar.org-en blog
plataforman
- Beharrezko materiala: Internetera lotutako ordenagailua, mikrofonodun
aurikularrak konektatuta.

Saioa Jitsi bidez egingo genuke.

Gari


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 16, og. (23:48)):

> Gabon, eibarnautak!
> Zelan itxialdixa? Ze gauza rarua, ezta?
> Tira, blogian gaiñeko galdera pare bat dakat. Sare sozialetan konpartitzen
> dogunian blogeko loturia argazkixa agertzen da. Twitterren perfileko
> erretratua, eta Facebooken batzuetan eibar.org-ko logua, eta beste
> batzuetan aukeria dago eskumako zutabeko erretraturen bat sartzeko.
> Nere blogian fotografixa gitxi egoten da, egixa da. Baiña ez legoke
> aukerarik beste erretratu bat agertzeko? Perfileko argazki bera dakat
> Twitter eta blogian , eta zatarra geratzen da.
> Beste kontutxo bat. Ixa beti ikaragarri kostatzen da argazkixak igotzia.
> Hori da arrazoietako bat erretratu gitxi jartziana. Atzo bertan denpola
> pillo bat emon neban erretratu bat igotzen, eta ez dot uste
> protagonistengaittik izan zanik :-)
> Aspertuta edo bazagozie, erantzun
> Animo, eta zaindu
> leire, fotozalia
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Txilizoka zelan idatzi?

2020-04-08 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Toribio Etxebarriaren arabera, Txilixo!
http://www.eibarko-euskara.eus/node/6842

Euskaltzaindiak ere "txilio", bustidurarik gabe:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=txilio

Neri hitz hori asko gustatzen zait, nola bateronbatek arropa moderno bat
dakarrenean edo modu ironikoan "El ultimo txilixo" esaten dioten
Mutriku-Ondarru tartean.

Gari
Interneteko bilatzailea


Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 api.
8, az. (08:45)):

> Egun on,
>
> Zelan idatziko zenukete oihuka bizkaieraz? Txilizoka, txilizioka,
> txillizoka, txillixoka?
> Gure ama hizkuntza ondarrutarra danez, sekulako zalantzak holako gauzak
> idazteko orduan. Egon naiz ikertzen interneten baina ez dot topatu.
>
>
> Eskerrik asko,
>
> Ane
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Itxialdia

2020-03-21 Thread Gari Araolaza
Elena, auzia epikarik gabe nahi duzula ulertzen dut eta ez dizut
kontrakorik egingo. Baina jakizu oso indartsu sentitu zaitudala eta
emozionatu naizela. Utziguzu gutxienez mimo batzuk bidaltzen, besarkada
handi bat eta laster arte.

Gari

Elena Laka  igorleak hau idatzi zuen (2020 mar.
21a, lr. 10:30):

>
>
> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
> kontatu egingo dizuet:
> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
> 1ean iragarri zidatena.
> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
> presarik.
> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
> dudana.
> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
> ematen du.
> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
> bukatzen denean.
> Mx
> Elena
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Ego ibar geografikua

2020-03-08 Thread Gari Araolaza
Aupa Oier,

Badirudi behar dozuna OpenStreetMap-eko estilo jakin batean egindako mapa
dala. Hau da, mapa bat, nun errepide edo eraikinak ezkutatuta dauden baina
erreka eta beste ezaugarri topografikoak bistan dauden mapa bat.

Bila ibili naiz eta gehien gerturatzen dena, TopOSM da, mapa topografikoa.
Baina tamalez AEBtakoa bakarrik da, eta ez dauka Europarik hor
http://toposm.ahlzen.com/

Hau gertatzen denean, onena izaten da norberak sortzea horretarako mapa
estilo bat. Onena horretarako Mapbox izaten da eta bere Mapbox Studio
tresna https://www.mapbox.com/mapbox-studio/ Hor aukeratzen dira
errepideen, ibaien edo kaleen koloreak lerro lodierak eta abar. Kontua da,
Wikipedian erabiltzeko baimenekin igual ez dala bateragarria Mapbox. Hori
inbestigatu behar...

Beste aukera bat https://www.naturalearthdata.com/ izan daiteke. Ez dut
lizentzia ondo irakurri, baina toki guztietan Free esaten duenez posible da
mapen lizentziak bat etortzea Wikipediarekin. Hainbat estilo desberdin
daude eta deskargatu leikez, zure kasuan egokiena "Raster" mapa
deskargatzea izan leike.

Eta bukatzeko, nik Wikipedian bertan bilatuko nuke. Ziurrenez egongo dira
mapa topo-hidrografikoak egiteko tresnak edo taldeak prest. Datuak
OpenStreetMap-etik hartu leikez arazorik gabe, baina kontua da kolorea
ematea, mapan nahi ez duguna ezkutatzeko lana hartzea eta abar...

Gari






Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2020 mar. 7, lr. (09:44)):

> Aupa sorlekhüko biztanleak
>
> Openstreetmapseko zaliei, Gari-eta.
>
> “Ego ibarra”ri buruzko artikulutxo bat idatzi dot wikipediarako, hau da,
> Eibar eta inguruko hiribilduak sortu baiño lehen hamen egon zan
> “burdinolen industrialde” horri buruz, “Egoko jaun” misteriotsuaren
> menpean. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra
>
> Bistan da, Ego ibarra ( = Ego ibaixan arro hidrografikua) egitura
> geografiko bat da, eta ez dau ezelako muga politikorik errespetatzen,
> ezta Gipuzkoa/Bizkaia artekuak be. Maitte-maitte dot mugak hausten
> dittuezen hónek eskualdiok; espeleologian askotan pasatzen jaku (Jorrios
> = Bizkaia + Kantabria, Larra = Biarno + Huesca + Nafarroa + Zuberoa,
> Iluntzar = Urdaibai + Lea Artibai, Gorobel / Sálvada = Burgos + Araba…).
>
> Total: artikulurako mapatxo bat erabilli nahiko neukiala, baiña ez
> dakitt nundik jirau, mapa tresnak normalian muga politikuak nabarmentzen
> dittuezelako. Posible izango ete litzake nunbaittetik Ego ibarran mapa
> GEOGRAFIKO bat lortzia, ubidiak errepresentatuz, muga politikuak kontuan
> hartu barik? Copyleft, noski.
>
> O.
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Marlaska Eibarren dago?

2020-01-14 Thread Gari Araolaza
Ez. Deitura Burgos-Guadalajara aldean da ugarien. Bizkaian ere pixka bat.

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 urt. 14, ar. (16:07)):

> Euskaltzaindiaren deitura basean, behintzat, ez dago Marlaskarik. Baiña
> batek daki zer esan detsan epailliari bere senar filologoak!
>
> leire n
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt.
> 14, ar. (15:59)):
>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Bai, jakina da IGNren datubasean gauzak ez daudela guztiz ondo. Adibidez
>> Karakate alboan badago "Karate gan" toponimo bat   ;-)
>>
>> Asierrek ahoz esan dit Marlaska izenak ez daukala itxura euskaldunik.
>> Bila ibili naiz nere aldetik eta toponimo moduan ez dago horrelakorik
>> IGN-ren datubase osoan.
>>
>> Nire hipotesia (kontuz, guztiz oinarririk gabekoa!) hauxe da: Grande
>> Marlasca epaileak bere abizenaren erreferentzia bila IGNko fitxa aurkitu
>> zuen eta ordutik uste du bere abizena eibartarra dela eta horregatik jarri
>> zuen K-rekin.
>>
>> Gari
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> urt. 10, or. (20:34)):
>>
>>> Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan.
>>> Ahoz eta artxibuetan.
>>>
>>> Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez
>>> antzerakorik Eibar osuan.
>>> Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen
>>> toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta.
>>>
>>> Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri,
>>> Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina
>>> auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna
>>> izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreat...@eibar.org) erabiltzaileak
>>> (2020 urt. 10, or. (17:17)):
>>> >
>>> > Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020
>>> urt. 10, or. (16:42)):
>>> >>
>>> >> Arratsalde on,
>>> >>
>>> >> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu
>>> duzuela, baietz? ;-)
>>> >>
>>> >> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa
>>> omen da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico
>>> Nacionalak.
>>> >>
>>> >>
>>> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768
>>> >>
>>> >> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste
>>> tokirik aurkitu.
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > Hemen IGNren mapan nola agertzen dan:
>>> >
>>> >
>>> https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN
>>> >
>>> > Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak
>>> edo izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike,
>>> adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko
>>> kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da
>>> ba...
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > 
>>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Marlaska Eibarren dago?

2020-01-14 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko!

Bai, jakina da IGNren datubasean gauzak ez daudela guztiz ondo. Adibidez
Karakate alboan badago "Karate gan" toponimo bat   ;-)

Asierrek ahoz esan dit Marlaska izenak ez daukala itxura euskaldunik. Bila
ibili naiz nere aldetik eta toponimo moduan ez dago horrelakorik IGN-ren
datubase osoan.

Nire hipotesia (kontuz, guztiz oinarririk gabekoa!) hauxe da: Grande
Marlasca epaileak bere abizenaren erreferentzia bila IGNko fitxa aurkitu
zuen eta ordutik uste du bere abizena eibartarra dela eta horregatik jarri
zuen K-rekin.

Gari






Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 urt.
10, or. (20:34)):

> Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan.
> Ahoz eta artxibuetan.
>
> Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez
> antzerakorik Eibar osuan.
> Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen
> toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta.
>
> Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri,
> Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina
> auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna
> izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar.
>
> a.
>
>
>
> Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreat...@eibar.org) erabiltzaileak
> (2020 urt. 10, or. (17:17)):
> >
> > Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt.
> 10, or. (16:42)):
> >>
> >> Arratsalde on,
> >>
> >> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu
> duzuela, baietz? ;-)
> >>
> >> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa omen
> da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico
> Nacionalak.
> >>
> >> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768
> >>
> >> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste
> tokirik aurkitu.
> >
> >
> >
> > Hemen IGNren mapan nola agertzen dan:
> >
> >
> https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN
> >
> > Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak edo
> izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike,
> adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko
> kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da
> ba...
> >
> >
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Gps-ia euskaraz?

2020-01-12 Thread Gari Araolaza
Baina... orduko ahotsek ez dut uste gaur egungo tresnekin funtzionatzen
dutenik. Ala norbaitek erabiltzen ditu oraindik?

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 urt. 10, or. (23:42)):

> Tomtom-erako euskerazko bersiñuak grabau genduazen Iturrik, Amatiñok,
> Ibanek eta nik ahotsak, Garik koordinatzaile eta Jatsu soiñu teknikari.
> Ederto pasau genduan. Mantendu ezkerretan 😂
> Eibar.org-ko portada agertzen da loturia, gutako baten ahotsa kargatzeko,
> Ane
> Leire, GPSieri xuxurlaka
>
> eli laztanguren  erabiltzaileak hau idatzi du (2020
> urt. 10, or. (19:15)):
>
>> Nik Here We Go erabili dut azken urteotan, euskaraz eta primeran.
>>
>> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 urt.
>> 10, or. 17:14):
>>
>>> Kaixo,
>>>
>>> Urte berri on!
>>>
>>> Oin dala urte batzuk Josuk zuen GPS-ia zekan ipinitta kotxian. Egun
>>> badabil? Ta zelan jarri leike? Google maps-eko neskian tonuak urduri
>>> jartzen nau eta...
>>>
>>>
>>> Barixaku on!
>>>
>>> Ane
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Marlaska Eibarren dago?

2020-01-10 Thread Gari Araolaza
Arratsalde on,

Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu duzuela,
baietz? ;-)

Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa omen da
Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico
Nacionalak.

https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768

Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste tokirik
aurkitu.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Elhuyarren hartu naute

2019-12-20 Thread Gari Araolaza
Eibar mundua dominatzen! Aupa Ane, zorionak!

Gari

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 abe.
20, or. (11:41)):

> Kaixo,
>
> Jada ofiziala da. Hautaketa prozesu eta azterketa baten ostean hautatua
> izan naiz Elhuyarreko Komunikazio Arduraduna izateko. Jon Abril izango dut
> gidari/nagusi. Ta bertako lau esparruen komunikazioa eta erakundea/marka
> kudeatzea neure ardura eta erronka. Bertigoa eta ilusioa.
>
> Hortaz, bidean ikusiko dugu elkar, eskertuko dut zuen laguntza erronka
> handi honetan. Asko egiteko eta ikasteko. Pozik eta ilusioarekin.
>
> Gabon onak izan! 🥂🦐🎉🍇
> Laster arte,
>
> Ane
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Egunean behin taldea

2019-12-12 Thread Gari Araolaza
Ane, eskerrik asko Egunean Behineko fan-a izateagatik eta zabaltzeagatik!

Egiten duzun galderak ez du erantzunik. Formula bat dago horretarako,
zenbat eta denbora luzeagoa puntu gutxiago ematen dituena, baina ez dut
uste formula hori ezagutzeak lagunduko lizunenik. Ez zara hasiko ba
daramazun denbora, gehi galderaren zailtasuna, azertatzeko probabilitatea
eta abar denekin kalkuluak egiten, ezta?

Ahalik eta azkarren eta ondoen egin eta kitto. Zuk zeuk egin aprobak ea
zerekin zabiltzan hobeto.

Sekretu bat: goi-goian daudenek AZKAR eta ONDO erantzuten dituzte!   :-)

Gari

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 abe.
12, og. (12:04)):

> Kaixo Codesyntax-ekoei!
>
> Zerk balio du gehiago? 10 bat ateratzeak minutu batean edo 8 batek 30
> segundutan? Nola doa hori? Azkar egitea oso zaila da, ez bada errandomera,
> nire kasun behintzat, futbolari, F1 eta hizki-zopa zoro
> hoiekin...Kar-kar 🙈🙈🙈
>
> Ondo pasau bixar Azpeittin! :)
>
>
> Ane
>
>
>
>
>
>
> *  Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
> *  aneurki...@gmail.com  | 639976232*
>
>
>
> El lun., 25 nov. 2019 a las 22:44, josu garate ()
> escribió:
>
>> Egunean behin, markak hausten eta herrigintzaren erreferente:
>>
>>
>> https://www.berria.eus/paperekoa/1953/044/001/2019-11-24/herria-desegiten-duten-lehiaketak-ii.htm
>>
>>
>> aRKITETUa
>>
>> JGS
>>
>> El 14 nov 2019, a las 15:53, leire narbaiza arizmendi 
>> escribió:
>>
>> Ane, eta trapuak barrixak izan ezkero? ;-)
>> Horrek koplak dira! Zaharra izatia ez da txarra!
>> leire, zaharrunoa
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>> aza. 14, og. (15:11)):
>>
>>> Ondo! Zabalduko dut herrikoa.
>>>
>>> PD: Maite Goñi daukat irakasle gisa masterrean. :)
>>>
>>> Ane
>>>
>>>
>>> El jue., 14 nov. 2019 9:20, Gari Araolaza  escribió:
>>>
>>>> Listo!
>>>>
>>>> - EIBARko herritarrentzat taldearen giltza:  F8B926
>>>>
>>>> - Eibartarrak posta zerrendako taldearen giltza:  4A38FE
>>>>
>>>>
>>>> Zamambol ezizena atzo hartu nuen nik.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>>>> aza. 13, az. (20:18)):
>>>>
>>>>> Bai, Elena, holan da! ;)
>>>>> Leire zaharrak trapuak.
>>>>>
>>>>> Zeintzuk zarie Verdun eta Zamambol? CS-ko bi okurritzen jataz, baina
>>>>> batek daki izen eta argazki hoiekin...
>>>>>
>>>>> #HemoVenidoAJugah
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *  Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
>>>>> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
>>>>> *  aneurki...@gmail.com  | 639976232*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> El mié., 13 nov. 2019 a las 19:15, Elena Laka (<
>>>>> burdinatepl...@hotmail.com>) escribió:
>>>>>
>>>>>> Neri ondo iruditzen jata taldearena.
>>>>>> Ni be futbolistekin amorratuta nengoen, baina azkenaldian
>>>>>> futbolaririk ez jataz agertzen, eta halan da be, oso eskas nabil 
>>>>>> asmatzen.
>>>>>>
>>>>>> Beti dago aitzakiren bat, Ane! :-)
>>>>>>
>>>>>> Elena
>>>>>>
>>>>>> Obtener Outlook para Android <https://aka.ms/ghei36>
>>>>>>
>>>>>> --
>>>>>> *From:* leire narbaiza arizmendi 
>>>>>> *Sent:* Wednesday, November 13, 2019 4:56:06 PM
>>>>>> *To:* Eibartarrak zerrenda 
>>>>>> *Subject:* Re: [eibar] Egunean behin taldea
>>>>>>
>>>>>> Zaharra izatiak be badakaz bentajak, ze uste zenduan ba?
>>>>>> leire
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Ane Urkiola

Re: [eibar] Urkusuko espaloiak

2019-11-19 Thread Gari Araolaza
Leire, espaloiak jasotzen dituzte gero asfaltoarekin berdintzeko, badena
sortuta.

Horrela kotxeek ere espaloira igotzea errazago eduki dezaten  ;-)

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2019 aza. 19, ar. (17:26)):

> Ez dakit ze furixada jo detsen udalelueri, baina behekaldian behintzat,
> zebra-bide guztietako pasuetan obretan dihardue. Askotan, mailla jeisten,
> eta ederto dago, ze errekauen karruakin, ume kotxiekin, takataka edo gurpil
> aiukixan ibili ezkero sekulako aldia dago.
> Baiña ez dot normala ikusten rebajauta zeguazenak altsatzia; hau da,
> atzera be maillia egittia. Bittan bai, gitxienez: Zubigaiñetik parkera
> doian haundixan, eta Arragueta, Grabadores eta Urkusua lakartzen diran
> horretan.
> Zegaittik altsau dabez espaloiok? Ze nesezidade? Badena egingo ete dabe?
> Baiña, noiz?
> Bueno, eta gaur goizian ikusi dodana, ez siñistekua! Aittatu dodan
> horretan, bihargiñak biharrian. Baiña arragueta itxitta daguanez, trafiko
> guztia euren gaiñetik!
> Herri hoenetakuak ez daka izenik! Ze, Grabadoresen be enbarazua dago,
> Sarasketaneko taillarra botatzen hasi diralako!
> ERnegauta aimaittu dot etxetik urten orduko!
> leire, hasarre bizi dan hori
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Casa de la Reina

2019-11-18 Thread Gari Araolaza
Hementxe pantaila irudia

https://imgur.com/9DzaTqj

Gari

(Bestalde, entzun dut Asisko "Urmaleta"ri ere saria eman diotela)

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 aza. 18,
al. (21:56)):

> Zerrenda honetan atera izan dugu nola Iturburu baina lehenxeago baserri
> bat zegoen, Casa de la Reina esaten zitzaiona Eibarren. Dirudienez,
> kaletartuko baserritar batek errainaren etxea esaten zion, eta kalean
> erraina (nuera)-ren ordez, erregina ulertu eta horrela zeukan Casa de la
> Reina izengoitia etxe harek.
>
> Bada, oraintxe ikusi dut Euskadi Literatura sari ematearen erreportajea
> ETB2an. Publikoko emakume bat atera da esanez oso pozik zegoela, "bere
> erraina" zelako sarituetako bat.
>
> Bada, ETB2-ko azpititulatzaileak horrela ekarri du: "porque mi Reina es
> una de las premiadas" (sic).
>
> Zuzen-zuzenean frogatu ahal izan dugu beraz Casa de la Reinaren jatorrizko
> istripuaren bigarren bertsioa!
>
> Gari
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Casa de la Reina

2019-11-18 Thread Gari Araolaza
Zerrenda honetan atera izan dugu nola Iturburu baina lehenxeago baserri bat
zegoen, Casa de la Reina esaten zitzaiona Eibarren. Dirudienez, kaletartuko
baserritar batek errainaren etxea esaten zion, eta kalean erraina
(nuera)-ren ordez, erregina ulertu eta horrela zeukan Casa de la Reina
izengoitia etxe harek.

Bada, oraintxe ikusi dut Euskadi Literatura sari ematearen erreportajea
ETB2an. Publikoko emakume bat atera da esanez oso pozik zegoela, "bere
erraina" zelako sarituetako bat.

Bada, ETB2-ko azpititulatzaileak horrela ekarri du: "porque mi Reina es una
de las premiadas" (sic).

Zuzen-zuzenean frogatu ahal izan dugu beraz Casa de la Reinaren jatorrizko
istripuaren bigarren bertsioa!

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Egunean behin taldea

2019-11-14 Thread Gari Araolaza
Listo!

- EIBARko herritarrentzat taldearen giltza:  F8B926

- Eibartarrak posta zerrendako taldearen giltza:  4A38FE


Zamambol ezizena atzo hartu nuen nik.

Gari

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 aza.
13, az. (20:18)):

> Bai, Elena, holan da! ;)
> Leire zaharrak trapuak.
>
> Zeintzuk zarie Verdun eta Zamambol? CS-ko bi okurritzen jataz, baina batek
> daki izen eta argazki hoiekin...
>
> #HemoVenidoAJugah
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *  Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
> *  aneurki...@gmail.com  | 639976232*
>
>
>
> El mié., 13 nov. 2019 a las 19:15, Elena Laka ()
> escribió:
>
>> Neri ondo iruditzen jata taldearena.
>> Ni be futbolistekin amorratuta nengoen, baina azkenaldian futbolaririk ez
>> jataz agertzen, eta halan da be, oso eskas nabil asmatzen.
>>
>> Beti dago aitzakiren bat, Ane! :-)
>>
>> Elena
>>
>> Obtener Outlook para Android <https://aka.ms/ghei36>
>>
>> --
>> *From:* leire narbaiza arizmendi 
>> *Sent:* Wednesday, November 13, 2019 4:56:06 PM
>> *To:* Eibartarrak zerrenda 
>> *Subject:* Re: [eibar] Egunean behin taldea
>>
>> Zaharra izatiak be badakaz bentajak, ze uste zenduan ba?
>> leire
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>> aza. 13, az. (16:54)):
>>
>> Kaixo!
>>
>> Guay. Sartu berri.
>>
>> Hori bai, iparraldeko mendi galdu eta aspaldiko kirolari batzukin
>> inposiblia asmatzia! :(
>>
>> Gaztiongan be pentsatu ta puteatu "madurit(o)ak". Bestelan jai dakagu
>> talde honeko mailarekin! Kar-kar... 🤔
>>
>> Ane
>>
>> El mié., 13 nov. 2019 16:46, leire narbaiza arizmendi 
>> escribió:
>>
>> Ene! Negozio gaiztuak!
>> Nere inguruan sekulako exitua daka jokuak. Jakin dot batzuk hasarratu be
>> egin dirana XD
>> lerie
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>> aza. 13, az. (16:33)):
>>
>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>> erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:25)):
>> >
>> > Ondo, kontuan hartuta talde baten baiño gehixagotan parte hartu
>> leikela, ondo ikusten dot beste talde bat egittia
>>
>> ados,
>> primeran, Gari,
>>
>> Leire, negoziauko dogu ;)
>>
>> a.
>>
>>
>> > leire
>> >
>> > Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 aza.
>> 13, az. (16:21)):
>> >>
>> >> Asier, neregatik arazorik ez, baina EIBAR izeneko beste talde bat
>> antolatzea neukan buruan, eta gure hau guretzat gordetzea.
>> >>
>> >> Zer iruditzen jatzue?
>> >>
>> >> Gari
>> >>
>> >> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>> aza. 13, az. (16:12)):
>> >>>
>> >>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>> >>> erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:08)):
>> >>> >
>> >>> > Jo, asko gustatzen jata jokua, baiña batzuetan pasau egitten jata
>> jokatzia. Ondo egongo litzake, asteburuan edo, galdutako partidak jokatzia.
>> >>> > Eskatzia libre da ;-)
>> >>>
>> >>> "Premium",
>> >>> 10 euroren truke, astero partida bat errepikatzeko aukeria ;)
>> >>>
>> >>>
>> >>> >> Badakizue Egunean Behin jokoan Eibartarrak posta zerrendako taldea
>> daukagula.
>> >>> >> Oraindik despistaturen bat egongo denez:
>> >>> >> Hara sartzeko erabili giltz hau:   4A38FE
>> >>> >> Giltz horrekin izango duzue taldean sartzeko aukera.
>> >>>
>> >>> Eta zabaldu leike?
>> >>> Edozein eibartar animatu bertan parte hartzera? Twitter bidez, edo
>> >>> gure kuadrilletan...
>> >>>
>> >>> a.
>> >>>
>> >>>
>> >>> >> Gari
>> >>> >>
>> >>> >> 
>> >>> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>> >>> >
>> >>> >
>> >>> > 
>> >>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>> >>>
>> >>>
>> >>> 
>> >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>> >>
>> >>
>> >> 
>> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>> >
>> >
>> > 
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Egunean behin taldea

2019-11-13 Thread Gari Araolaza
Asier, neregatik arazorik ez, baina EIBAR izeneko beste talde bat
antolatzea neukan buruan, eta gure hau guretzat gordetzea.

Zer iruditzen jatzue?

Gari

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 aza.
13, az. (16:12)):

> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2019 aza. 13, az. (16:08)):
> >
> > Jo, asko gustatzen jata jokua, baiña batzuetan pasau egitten jata
> jokatzia. Ondo egongo litzake, asteburuan edo, galdutako partidak jokatzia.
> > Eskatzia libre da ;-)
>
> "Premium",
> 10 euroren truke, astero partida bat errepikatzeko aukeria ;)
>
>
> >> Badakizue Egunean Behin jokoan Eibartarrak posta zerrendako taldea
> daukagula.
> >> Oraindik despistaturen bat egongo denez:
> >> Hara sartzeko erabili giltz hau:   4A38FE
> >> Giltz horrekin izango duzue taldean sartzeko aukera.
>
> Eta zabaldu leike?
> Edozein eibartar animatu bertan parte hartzera? Twitter bidez, edo
> gure kuadrilletan...
>
> a.
>
>
> >> Gari
> >>
> >> 
> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> >
> >
> > 
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Egunean behin taldea

2019-11-13 Thread Gari Araolaza
Arratsalde on,

Badakizue Egunean Behin jokoan Eibartarrak posta zerrendako taldea
daukagula.

Oraindik despistaturen bat egongo denez:

Hara sartzeko erabili giltz hau:   4A38FE

Giltz horrekin izango duzue taldean sartzeko aukera.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Txiriokalea

2019-10-22 Thread Gari Araolaza
Eskerrik asko Serafin! Estimatuta!

Gari

Hau idatzi du Serafin Basauri (serafinbasa...@gmail.com) erabiltzaileak
(2019 urr. 22, ar. (12:26)):

> Bai.
>
> Koldo Edorta Carranza  igorleak hau idatzi zuen (2019
> urr. 22, ar. 11:38):
>
>> Egun on:
>>
>> Orduan Txaltxazelai eta Ifarkale izan biharko ziran, ezta?
>>
>> Koldo
>>
>> El mar., 22 oct. 2019 a las 11:17, Serafin Basauri (<
>> serafinbasa...@gmail.com>) escribió:
>>
>>> Kalearen izena Txirio-kale da eta gidoia sobra dago egon. Txiriokale
>>> izan beharko litzateke.
>>>
>>> Gari Araolaza  igorleak hau idatzi zuen (2019 urr. 22,
>>> ar. 09:09):
>>>
>>>> Egun on,
>>>>
>>>> Eibarko kale izenen zerrenda eguneratzen nabilela eta, aurrekoan
>>>> konturatu nintzen nolako plaka ofiziala jarrita daukan gure Txirio kale
>>>> maiteak:  "Txirio-kale kalea".  8-o  Hainbeste urte ikusten, kale horretan
>>>> bizitakoa, eta horretaz konturatu gabe.
>>>>
>>>> Orduan, pare bat galdera Eibartzaindiako lagunori:
>>>>
>>>> 1- Okerra da, ezta? Txirio kale edo Txirio kalea izenekin nahikoa
>>>> litzateke, ezta?
>>>>
>>>> 2- Nola komeni da idaztea?  Txirio-kale, Txirio kale, Txirio kalea?
>>>>
>>>> Eskerrik asko!  (Honek balioko dit Ifarkale edo Txaltxazelairako?)
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> PS: Hementxe dago biltzen nabilen kale izendegia:
>>>> https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com ni
>>>> 7
>>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Txiriokalea

2019-10-22 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Eibarko kale izenen zerrenda eguneratzen nabilela eta, aurrekoan konturatu
nintzen nolako plaka ofiziala jarrita daukan gure Txirio kale maiteak:
"Txirio-kale kalea".  8-o  Hainbeste urte ikusten, kale horretan bizitakoa,
eta horretaz konturatu gabe.

Orduan, pare bat galdera Eibartzaindiako lagunori:

1- Okerra da, ezta? Txirio kale edo Txirio kalea izenekin nahikoa
litzateke, ezta?

2- Nola komeni da idaztea?  Txirio-kale, Txirio kale, Txirio kalea?

Eskerrik asko!  (Honek balioko dit Ifarkale edo Txaltxazelairako?)

Gari

PS: Hementxe dago biltzen nabilen kale izendegia:
https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-14 Thread Gari Araolaza
Orduan, Debarako leku-aldaketa konfirmatuta dago, ala?

Zenbat izango garen kontua badarama norbaitek?

Gari

Hau idatzi du Asier Arregi (geobio...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 uzt.
13, lr. (19:55)):

> Ieeepa, ez dakat erreza baina ahaleginduko naiz juaten...noizko baieztatu
> bihako litzake?
>
> Asier Arregi
>
>
> El 12/07/2019 a las 18:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
>
> Bakotxak nahi daben, edo ahal dabena
> Lna
>
> josu garate  erabiltzaileak hau idatzi du (2019 uzt.
> 12, or. (17:19)):
>
>> Gitarrria... ta biolintxua!!!
>>
>>
>>
>> aRKITETUa
>>
>>
>> El 12 jul 2019, a las 15:25, Oier Gorosabel Larrañaga <
>> txikill...@eibar.org> escribió:
>>
>> Me lo decichen ala me lo contachen? ;-)
>>
>> Gittarrak eruangouz?
>>
>> O.
>> El 12/07/2019 a las 15:00, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>
>> Ogrosabel, akordau hari Mutrikuko bidaia itxitta daguala, kalbarixotik
>> juan bihar
>> Leire
>>
>> Oier Gorosabel Larrañaga  igorleak hau idatzi zuen
>> (2019 uzt. 12, Otr 14:15):
>>
>>> Nere aldetik Deban fenomeno. Lekeitxiotik hurrago, eta freskuago!
>>>
>>> Mozkorbus bat fletaizue, danak lafiauta itzultzeko moduan.
>>>
>>> O.
>>> El 12/07/2019 a las 13:11, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>>
>>> Imanol, despliege horretan, autuena be konpontzen dogu!
>>> Eibartarrak gara, ze uste dozu, ba?
>>> Leire N
>>>
>>> IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez  igorleak
>>> hau idatzi zuen (2019 uzt. 12, Otr 13:05):
>>>
>>>> A ze despliegea! Azpiegitura eta logistika ez dira arazo posta zerrenda
>>>> honetan.
>>>> Ostegunean, ondo bidean, jai hartuko dut lanean. Beraz ez dut
>>>> lehentasunik Deba eta Eibar artean. Debak joan-etorriaren kontua du, beraz,
>>>> hori ere lotu beharko genuke, hamar auto ez eramateko.
>>>>
>>>> En viernes, 12 de julio de 2019 11:21:06 CEST, Luistxo Fernandez <
>>>> lfernan...@codesyntax.com> escribió:
>>>>
>>>>
>>>> Neu be apuntatzen naiz.
>>>>
>>>> L.
>>>>
>>>> On Thu, Jul 11, 2019 at 6:10 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>
>>>> 10 batendako enkargauko dot, afari-meriendia egitteko, 8rak aldera edo?
>>>> leire
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2019
>>>> uzt. 11, og. (17:26)):
>>>>
>>>> Nik ez dakit oraindik. Badaukat gogoa zuekin batzeko, baina datorren
>>>> astean hainbat gauza batu zaizkit eta ez dakit denetara iristeko moduan
>>>> izango naizen.
>>>> oier.
>>>>
>>>> On Thu, Jul 11, 2019 at 9:31 AM Gari Araolaza  wrote:
>>>>
>>>> Ni ere bai!
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak
>>>> (2019 uzt. 10, az. (19:32)):
>>>>
>>>> A ber, zerrenda:
>>>> Iturri
>>>> Leire
>>>> Markos
>>>> Mendicute
>>>> Ogrosabel
>>>> Imanol Magro
>>>> Iban
>>>> Sosola
>>>> Elena
>>>>
>>>> Besteok?
>>>>
>>>> Obtener Outlook para Android <https://aka.ms/ghei36>
>>>>
>>>> --
>>>> *From:* leire narbaiza arizmendi 
>>>> *Sent:* Wednesday, July 10, 2019 11:41:27 AM
>>>> *To:* Eibartarrak zerrenda
>>>> *Subject:* Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna
>>>>
>>>> Orduan, 18xan bai. Kasino bi dagoz Eibarren, Bizikleta plazakuan, ezta?
>>>> Ia, ni arduratuko naiz enkargatzen. Baina jakin bihar dot zenbat izango
>>>> garan. Zelan egingo dogu hori?
>>>> Bloga izan, ez izan, lukerra izanda be, danok ondo etorrixak!
>>>> leire, kontaketan
>>>>
>>>> Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
>>>> uzt. 9, ar. (21:47)):
>>>>
>>>> Imanol, ez da beharrezkoa bloga
>>>>
>>>> Nik datorren astean ezin dut baina irailekoa ez zait ahaztuko, Kafe
>>>> Antzokian, Agapen edo beste edonon; ospatu beharra dago
>>>>
>>>> Hau idatzi du IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez (
>>>> eibartarrak@postaria.com) erabiltzaileak (2019 uzt. 9, ar. (19:18)):
>>>>

Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-11 Thread Gari Araolaza
Ni ere bai!

Gari

Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak (2019
uzt. 10, az. (19:32)):

> A ber, zerrenda:
> Iturri
> Leire
> Markos
> Mendicute
> Ogrosabel
> Imanol Magro
> Iban
> Sosola
> Elena
>
> Besteok?
>
> Obtener Outlook para Android 
>
> --
> *From:* leire narbaiza arizmendi 
> *Sent:* Wednesday, July 10, 2019 11:41:27 AM
> *To:* Eibartarrak zerrenda
> *Subject:* Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna
>
> Orduan, 18xan bai. Kasino bi dagoz Eibarren, Bizikleta plazakuan, ezta?
> Ia, ni arduratuko naiz enkargatzen. Baina jakin bihar dot zenbat izango
> garan. Zelan egingo dogu hori?
> Bloga izan, ez izan, lukerra izanda be, danok ondo etorrixak!
> leire, kontaketan
>
> Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
> uzt. 9, ar. (21:47)):
>
>> Imanol, ez da beharrezkoa bloga
>>
>> Nik datorren astean ezin dut baina irailekoa ez zait ahaztuko, Kafe
>> Antzokian, Agapen edo beste edonon; ospatu beharra dago
>>
>> Hau idatzi du IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez (
>> eibartarrak@postaria.com) erabiltzaileak (2019 uzt. 9, ar. (19:18)):
>>
>>> Bloga edukitzea beharrezkoa al da afarian agertzeko? Lagun batentzat da.
>>>
>>> En martes, 9 de julio de 2019 17:32:30 CEST, Iban Arantzabal
>>>  escribió:
>>>
>>>
>>> Ba ederto 18koa.
>>>
>>> Irailekoa jakitzeko gogoz. Kafe antzokian?
>>>
>>> Iban
>>>
>>> Elena Laka  erabiltzaileak hau idatzi du
>>> (2019 uzt. 9, ar. (17:22)):
>>>
>>> Ederto 18koa eta irailekoa!
>>>
>>> Obtener Outlook para Android
>>> 
>>>
>>> --
>>> *From:* Oier Gorosabel Larrañaga 
>>> *Sent:* Tuesday, July 9, 2019 5:05:48 PM
>>> *To:* eibartarrak@postaria.com
>>> *Subject:* Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna
>>>
>>>
>>> Nik neuk be uzt 18xan ahal izango neuke. Fetxa seiñalatu horretarako,
>>> baiña, ezin hori-gorriz jantzitta juan (oiñ hórrek frakok etxataz sartzen).
>>>
>>> O.
>>> El 09/07/2019 a las 11:31, Josu Mendicute escribió:
>>>
>>> Ados Leire. Irailekua bale, baina orain bebai!
>>>
>>>  18an sukalderako prest
>>>
>>> josu
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> El 9 jul 2019, a las 11:12, leire narbaiza arizmendi 
>>> escribió:
>>>
>>> Iturrik arazuak dittu posta zerrendako mezuekin, eta  hauxe bialdu
>>> desta:
>>>
>>>
>>> Aupa, Leire.
>>>
>>> Ez dakit nire mezuak iristen ote diren zerrendara, zeren baten bat
>>> bueltan etorri zait.
>>>
>>> Egingo dugu hitzordu bat datorren astean? 18an edo 19an, adibidez? Eta
>>> ahal duenak ahal du eta kitto. Ez dirudi eta jendea libre dagoenik
>>> ospakizunetarako.
>>>
>>> Egin dezagun afari-merienda bat bertako taberna batean. Adibidez, Casino
>>> Artista Eibarres izenekoan (mendeurrena egin duela irakurri nuen aurreko
>>> batean).
>>>
>>> ;-)
>>>
>>> @iturri
>>>
>>> Oso idea ona iruditzen jata. Afari-meriendia datorren astian. Eta
>>> iraillian Kafe Antzokixan!
>>> Danerako gagoz!
>>> leire n
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>> --
>>>
>>>
>>>
>>> * - Iban Arantzabal Arrieta *
>>> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
>>> iarantza...@goiena.eus / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
>>> *
>>>
>>> GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELKARTEAK datu pertsonalak babesteko
>>> araudia betetzen du. Kontsultatu gure pribatutasun politika.
>>> 
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Eibar 1938-1942

2019-07-02 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Aukerarik baduzue, ez galdu uztailak 19 arte Eibarko Armagintzaren Museoan
dagoen erakusketa.
Eibarko industria-sarearen berreraikuntza 1938-1942

Apirilaren 25etik uztailaren 19ra

https://armia-eibar.eus/erakusketa/temporales

Bi interes nagusi nere ustez, Mikel Aparicio arkitektuak antolatu duen
erakusketa eder honetan:

- Aintzinako Eibar nolakoa zen ulertzeko oinarrizkoa den 1940 inguruko
planoa, lurrean eta tamaina handian. Indianokua non eta nola zegoen
ulertzeko, merkatu plaza zaharra, Ego ibaia nondik nora zebilen, Alfako
igerilekua non zegoen, Elgeta-kale, Barrenkale, Birjiñape-Ardantza,
trenbide propioa zeukan Mekolako fabrika... Dokumentu fundamentala

- 1940. urte inguruan Eibarren eraiki ziren fabrika-eraikinen katalogoa.
Bertigoa ematen du garai bateko Eibarko industriaren indarraz konturatzeak,
El Casco-ren fundatzaileak 22 urteko bi ume-moko zirela, eta abar.

Irekiera ordutegia:  asteartetik-ostiralera 16:00-20:00

Gari

PS: Zerrendako politikarientzat ideia bat: erakusketa horretan dagoen plano
hori kalean, toki esanguratsu batean lurrean serigrafiatzea edo nolabait
erreproduzitzea. Tennesseen badute horrelako bat:
https://www.google.com/maps/place/Tennessee+Map+Plaza/@36.1687552,-86.7862822,3a,75y,68.48h,78.22t/data=!3m8!1e1!3m6!1sAF1QipPFhUtV-XkQ8udkEHZl-3vbKAoZSlIaW60IM24-!2e10!3e11!6shttps:%2F%2Flh5.googleusercontent.com%2Fp%2FAF1QipPFhUtV-XkQ8udkEHZl-3vbKAoZSlIaW60IM24-%3Dw203-h100-k-no-pi-11.060895-ya31.661045-ro-0-fo100!7i8704!8i4352!4m5!3m4!1s0x0:0xacb62f12740f779c!8m2!3d36.1687543!4d-86.7861781


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Egunean Behin

2019-03-26 Thread Gari Araolaza
Askok jakingo duzue, baina duela pare bat aste enpresatik (CodeSyntax)
galde-erantzunen joko bat sortu eta publikatu dugu: Egunean Behin.

Egunean behin, 10 galdera erantzutea da gakoa. Galdera zuzenen eta
erantzuteko abiaduraren arabera puntu batzuk lortzen dira ea horrek sortzen
du lehiaketa.

Informazio gehiago hemen: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/egunean-behin

Lehiaketa orokor bat dago (une honetan 1300 pertsonatik gora jokoan) eta
gero taldetxoak sortu daitezke, lagun-talde, familia edo lantokiko taldeak
eta hor barruan ranking berezituak, ea nor den azkarragoa.

Pentsatu dut Eibartarrak zerrendako taldea sortzea. Horretarako bi pauso:

1- Aplikazioa instalatu (Android eta iPhone aukera dago)

2- Izena eman aplikazioan

3- "Eibartarrak" taldera sartzeko gonbidapen honetan klik egin
TELEFONOTIK:  https://eguneanbehin.app.link/QNwHdjkinV

Laster arte, han ikusiko gara!

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-12 Thread Gari Araolaza
Josu,

Beste dirutza bat parkin batean gastatzea, berriz ere autoen eta porlanaren
alde dirua ematea da, eta kotxearekin eutsi nahi duenarentzat babesa. Justu
kontrako erabakiak behar ditugu. Kotxea daukanak eduki dezala halabeharrez,
beste aukerarik ez daukalako.

Orain gertatzen dena justu kontrakoa da, garraio publikoan doa halabeharrez
beste aukerarik ez daukana: ikasleak, adinduak, etxekoandre kotxegabeak,
lan xumea daukan jendea... Soldata normal bat daukagun guztiak kotxean goaz
toki guztietara.

Bestalde, uste dut ez dela oso eraginkorra izango. Kotxe jabeak
burugogorrak gara eta etxetik 10 metrora aparkatu ahal izateko auzoari 5
buelta emateko gai gara, eta Matxaria horretarako urrun dago!

Non dago margo pote pare batekin peatonalizazioak bultzatzen zituen
Mendicute? ;-)

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
ots. 11, al. (15:26)):

> Kaixo Gari:
>
> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
> inkonpatibleak.
>
> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>
> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
> oinezkoari.
>
> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>
> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
> ahal izateko.
>
> josu
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
> 11, al. (14:51)):
>
>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>
>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>
>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>> 100, 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>
>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>
>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>>
>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>
>> Gari, kotxeduna
>>
>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread Gari Araolaza
Leire, ni zurekin bat nator gauza gehixenetan.

Diru guztiak kotxedunen alde gastatu dira, eta oinezkoen eta garraio
publikoaren alde ezer gutxi.

Soluzioan ez gaude ados. Ni kotxe gutxiago erabiltzearen alde, eta
horretarako kotxe jabeeri zailtasun gehiago jartzearen alde. Zu hor kontra.

Gari



Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2019 ots. 11, al. (20:14)):

> Bueno, fuera kotxiak!
> Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora
> juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago
> esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez
> dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez
> dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar
> naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiña bixak
> ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiña ze burutan sartzen da horri? Eta
> asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu
> berian, juan eta etorri. Oso logikua!
> Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez
> noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiñera, egun
> pare baten lgata, igual autua espillu barik topau!
>
> Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik
> bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar
> garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan
> gaiñian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer
> egin halakuetan? Ba, desastria!
> Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili
> ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun!
> Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan
> moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak?
> Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona
> urdiñian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin?
> Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua?
> Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera
> juateko. Trenian ordubete baiño gehixago. Poni Expresian goiaz, barren!
> Automobil gutxiago, ejem! Baiña renobe plan bat martxan hauteskunde
> aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen.
> eta Petronorreri be emon bihar jako jaten!
> AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago
> eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare
> baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke!
> Baiña hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan!
>
> Ai, asaskatu naiz. Benetan be!
> leire, A8ko rally pilotua
>
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 ots. 11, al. (15:26)):
>
>> Kaixo Gari:
>>
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
>> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
>> inkonpatibleak.
>>
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
>> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
>> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>>
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
>> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
>> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
>> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
>> oinezkoari.
>>
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
>> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
>> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
>> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
>> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
>> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>>
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
>> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
>> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
>> ahal izateko.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
>> 11, al. (14:51)):
>>
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>>
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>>> bat. Aparkale

[eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread Gari Araolaza
Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta Errebaleko
proiektura iritsi da.

Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz bat.
Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.

Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki
berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin
behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100,
1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago
nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.

Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.

Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.

Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.

Gari, kotxeduna
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Ipurua news: belaunaldi arteko antzerkia

2019-01-24 Thread Gari Araolaza
Ipuruako berriemaile fin honek beste albiste bat dauka zuentzat.

Ipuruako jubiletxean belaunaldien arteko antzerki talde bat antolatzen ari
dira. Oker ez banago lehen aipatutako Nerea Mendikute ere tartean dabil.
Hemen albistea:

___
Ipuruako Jubiatu etxetik Antzerki Tailler bat antolatuko da aitxitxa amama
eta umien artean espazio aberats eta polita bultzatzeko asmuakin. Bi talde
sortu dira. Asteartean eta ostiraletan 17.00etatik 18.00 etara. Talde
bakoitzeko 13 ikasle maximo. Irakalslea Andrea Covadonga izango da. Kuota
30 euro hilian eta anai arrebak edo aiton-amonak hilobekin 50 euro.
___

Oso ideia ederra iruditzen zait adinduak eta umeak nahaste hau, aparteko
konpartimentuak sortu beharrean. Untzagako ume futbolari eta jubilatuen
arteko gatazkekin pena hartzen dut, ez dut ulertzen nola ez dagoen
horretarako konponbide bat, bi parteei onura ekarriko diena. Egia esan uste
dut jubilatuek pribilegioak dituztela eta hori ez dela ondo kudeatzen,
baina bueno, hau beste kontu bat da. Hurrengorako.

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Ipurua news: Merkatu plaza

2019-01-24 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Ipuruako merkatu plaza hutsik dago edo laster hustuko da, ez nago ziur.
Orain arte Osakidetzako bulego/laborategi bat zegoen eta orain ospitale
berrira eraman dute zerbitzu hori.

Hortik tiraka, Nerea Mendikute arkitektua eta Maialen Araolaza
fisioterapeutaren artean pentsatu dute erabilera anitzeko elkargune bat
sortzeko toki egokia dela, eta proiektuaren ideia definitzen lan eder bat
egin dute, lehendik ezagunak diren ereduetan oinarrituz.

Udalak beste ideia batzuk ditu bertarako (etxe gehiago egitea) baina hala
ere proposamena kontutan hartuko omen dute, eta badirudi beste
alderdietatik ere ondo ikusten dutela ideia. Bueno, hauteskundeak laster
datoz eta oraingoz denak hitz onak, ikusiko dugu.

Proiektua bera hemen ezagutu daiteke:
https://es.scribd.com/document/396674458/Ipuruako-Merkatu-Plaza-Auzoko-Gunea-20190102-Txostena

Ideia honi babesa eman, lagundu eta jarraipena egin ahal izateko onena
beraien Facebook orriari "Datsegit" egitea:
https://www.facebook.com/IpuruakoMerkatuPlaza

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Patria

2018-12-14 Thread Gari Araolaza
Zer iruditzen zaizue, alde ala kontra egon behar dugula?

Gaztelugatxe eta Algorrin bezala, turista uholdeak espero behar ditugu
Plazentziako zubixan?

Gari


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2018 abe. 14, or. (12:47)):

> Holako produzkziño bat zuzenian ikustia pasada bat izan bihar da! Juan
> biharko gara kuxkuxeatzera!
>
> leire n
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2018
> abe. 14, or. (09:58)):
>
>> Plaentxian?
>> Ane Gabarain eta Elena Irureta izango dira protagonistak. Hori bai ez
>> nuela espero...
>>
>>
>> Ane
>>
>> El vie., 14 dic. 2018 a las 8:21, eli laztanguren ()
>> escribió:
>>
>>> Ezetz horien inguruko informazio gehiagorik al duzu?
>>>
>>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2018 abe. 13, og. (23:06)):
>>>
 Gabon, lagunok
 Igual jakingo dozue Fernando Aranbururen Patria liburuaren serie bat  
 grabauko
 dabela HBOk telebista katiak.
 Plaentxian grabau egin bihar ei dabe. Eta egunotan lokalizaziñuak
 erabiltzeko baimena eskatzen dabiz. Honezkero, eztz batzuk be jaso 
 dittue...
 Segiduko dogu informatzen

 Leire N, Sesamo auzoko erreportari ahobiziena
 ___
 Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
 eibartarrak-requ...@postaria.com
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

 Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Luthierren zientzia

2018-12-10 Thread Gari Araolaza
Ander Arroitajauregi zerrendakidea ikerketa berezi batean dabil, biolin
baten farikazioan elementu desberdinen eragina aztertu nahian. Horretarako
froga-itsu batzuk antolatu dituzte, ilunpean biolinak frogatzen eta abar.

Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol programan elkarrizketatu dute eta
oso kuriosoa egin zitzaidan kontua. Nere inguruan gitarra elektrikoekin ere
soinu onena lortzeko zoramen handia dago, hau frogatu, gitarra zahar hura
entzun, zein motako pastillak edo anplifikadorea... eta tontakeria asko ere
bai.

Hemen daukazue Anderri egindako elkarrizketaren programa, 35. minututik
aurrera hasten da Ander:

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/la-mecanica-del-caracol/audios/detalle/6044933/audio-historia-odontologia-ciencia-luthier/

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Olabe eta basoak

2018-11-29 Thread Gari Araolaza
San Andres egun ona izan deizuela. Baserritarrak ferixa prestatzen
dabiltzan momentu honetan Olabe baserriko azken nobedadeak irakurtzen nabil.

Olabe baserria Ean dago, Bedarun (ez nago seguru zein herri-auzori
dagokion, baina hor inguruan). Kontua da euskal-ingles bikote batek hartu
zuela baserri hau eta beste askok bezala kanpondu eta bizileku moduan
jartzen ari direla. Etxe zati bat beraien alabarekin batera bizitzeko
jarriko dute eta beste zati handi bat jendea hartzeko, ikastaro eta
egonaldietan. Bitartean mongoliako Yurta edo txabola zirkular horietako
batean bizitzen egon dira.

Joseba Attard diseinatzaile eta ardi ilemoztaile euskanglisha da etxeko
jauna eta Facebooken beraien proiektuaren gorabehera guztiak kontatzen
dituzte, ni bezalako baserritar oniriko batentzat ideala, lokatzez gutxi
zikintzeko. Aktibitate honi eta beraien jarrera irekiari esker jende asko
etortzen zaie bisitan atzerritik eta gertutik, denboraldi bat etxean pasatu
eta konponketa lanetan laguntzera.

Azken bisitarietako batzuk paisajista-baso-aditu bikote bat izan dira, eta
hauek proiektuaren azterketa egin dute baso eta landarediaren ikuspegitik,
ingeles batuan, noski. Ziurrenez beraien esanak beste baserritar
askorentzat interesgarri izan daitezke, hementxe daude:
https://viewfromthecoffeepot.wordpress.com/2018/11/28/6-3-olabe-the-woodland/
eta blog horren aurreko artikuluetan baserriko beste gai batzuk jorratzen
dituzte.

Artikuluan Keko Alonso bizkaitar basozalearen lana famatzen da eta horren
bidez ezagutu dut Kolore guztietako basoak ekimena
https://koloreguztietakobasoak.wordpress.com/proposamena-2/

Ba horixe konpartitu nahi nuen. Olabe baserriaz jakiteko onena beraien
facebookean jarraitzea, eta barkatu Enrike eta baserriarekin lotura
duzuenok kaletar lapur ezjakin honen intromisioa ;-)

Aupa San Andres!

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Egunotan ez dot mezurik jaso "eibartarrak zerrenda"tik. Nere "email" aldaketiak zerikusirik euki ete daben arduratuta nago.

2018-11-20 Thread Gari Araolaza
Pozten naiz. Orduan dena ondo!

Gari

Hau idatzi du Serafin Basauri (serafinbasa...@gmail.com) erabiltzaileak
(2018 aza. 20, ar. (15:16)):

> jaso juat. Bai. Eskerrik asko.
>
> El mar., 20 nov. 2018 a las 13:13, Gari Araolaza ()
> escribió:
>
>> Kaixo Serafin,
>>
>> Azkenaldian ez dago mezu gehiegirik ere eta...
>>
>> Konfirmatzeko:   Mezu hau jasotzen duzu?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Gari
>>
>> Hau idatzi du Serafin Basauri (serafinbasa...@gmail.com) erabiltzaileak
>> (2018 aza. 19, al. (18:31)):
>>
>>>
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Egunotan ez dot mezurik jaso "eibartarrak zerrenda"tik. Nere "email" aldaketiak zerikusirik euki ete daben arduratuta nago.

2018-11-20 Thread Gari Araolaza
Kaixo Serafin,

Azkenaldian ez dago mezu gehiegirik ere eta...

Konfirmatzeko:   Mezu hau jasotzen duzu?

Eskerrik asko

Gari

Hau idatzi du Serafin Basauri (serafinbasa...@gmail.com) erabiltzaileak
(2018 aza. 19, al. (18:31)):

>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Mojojoia?

2018-07-17 Thread Gari Araolaza
Leire, eta zure amamak zelan sukaldatzen zituazen mojojoiak?  ;-)

Gari


leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko uztailaren 13(a) 10:44):

> Bueno, dana da relatibua. Gure amama Urdaibaikuak mojojoi esaten zeban.
> Besterik ez netsan entzun iñoiz.
> Mejilloi baiño euskaldunagua bada!
> Egunen baten pasauko ziran be bentana eta amante euskerara. 100 urte ez da
> gitxi!
>
> leire n
>
> Eneko Astigarraga igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko uztailaren 13(a) 08:59):
>
>
>>
>> On Thu, 12 Jul 2018, 22:28 Josu Mendicute, 
>> wrote:
>>
>>> Eibarko pintxopotean, eztabaida: Eibarren mejilloiei “mojojoiak” deitzen
>>> omen jakez. Sekula halakorik entzun barik. Inork argittuko?
>>>
>>
>> bada, eibartarrak zerrendan erabili izan da! :-)
>> https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2007-October/011991.html
>>
>> eta Egoibarrak jasotzen duen Gure-Bastarra soziedadeko errezeta honetan
>> bebai:
>> https://egoibarra.eus/eu/eibar/gastronomia/eibarko-errezetak
>> /marisko-kremia
>>
>> nere nahastean erabiltzen dut, baina suposatzen erderazko "mojojón"
>> erabiltzen dudalako ere bai.
>> Ez zait arraroa egiten, esango nuke Santurtzin, Bilbon, ... Bizkaian
>> sarri erabiltzen direla.
>> http://diccionario.bilbao.im/i/mojojon
>>
>> Eneko
>>
>>
>>>
>>> josu
>>>
>>> Enviado desde mi iPhone
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Jose Ramon Etxebarria

2018-06-20 Thread Gari Araolaza
Kaixo Serafin,

Hau izango da ezta?

http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1184/Euskara%2BBatuaren%2Bhelduaroa
.


Gari

Serafin Basauri igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
ekainaren 20(a) 17:00):

>
> Iñork badaki bixar Gasteizen Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia eta
> omenaldia nun eta ze ordutan dan?
> Serafin
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Herri txiki, infernu Handi egin nahi dutela Eibarrekin

2018-05-03 Thread Gari Araolaza
Nik uste dut lotsagarria izango litzatekeela Eibar "herri-txiki" kategorian
azaltzea.

Ez dira Eibarri buruz ari. Konfundituta izango da...

Gari
(Elgoibartar bat)

Luistxo Fernandez igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko maiatzaren 3(a) 08:44):

> Behean kargatutako mezua kargatu du baten batek Eibar.org formulariotik.
> Telebista programa bat egin nahi dutela... Despopulatzen doan Eibar hau ya
> herri txiki bat ei da.
>
> Ez dakit inork inoren izenean kontaktatu nahi ote duen ETBrekin... hor
> dago mezua
>
> ---
> Maitane Zure e-posta helbidea herric...@eitb.eus Esan beharrekoa
> Kaixo,
> Zer moduz?
> Maitane naiz, EITBtik idazten dizuet. “Herri txiki” izeneko saiotik, ez
> dakit ezagutuko duzuen, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek
> aurkezten duten igande iluntzetako saioa da. Herriak ezagutzea da saioaren
> helburua; bertako bizitza, bertako jendea eta ohiturak, baina umorea ardatz
> hartuta.
>
> Kontua da, Eibarri buruzko atala prestatzen ari garela, eta bertakoengana
> jo dugu laguntza eske. Une honetan hasierako fasean gaude, gai posibleak
> aztertzen, horiei nola heldu, kontaktuak lortu…
> Hauek dira orain arte pentsatu ditugun gaiak:
> - Armak
> - Bizikletak (Orbea, Bh…)
> - Alfa
> - Astelena pilotaren katedrala… (Pilotara beti doan kuadrilaren bat…)
> - Tailerrean lan egin duen adineko pertsonaren bat… konta diezagukena
> lehen nola zen tailerren mundua eibarren
> - Postaririk ezagutzen?
> - Kiosko saltegi mitikoren bat? Betiko komertzioa?
> - Donostiako Santa Klara uhartea eibartarrena ote?
> - Lambretta motorrak
> - Nolakoa da eibartarren izaera?
> - …
> Horiek zertzelada batzuk, baina ziur gai batzuk ihes egiten digutela.
> Horregatik jo dugu zuengana, bertakoak zareten aldetik jendea eta herria
> bera gu baino askoz ere hobeto ezagutuko duzuenez, ea lagundu gaitzakezuen.
> Nahiago baduzue telefonoz hobeto azalduko nizueke guztia!
> Mila esker zuen arretagatik,
> Maitane
> 676953997
> 943011785
>
>
> --
> Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com
>
> CodeSyntax (+34) 943 821 780
> 675 706 553
> http://www.codesyntax.com
> Azitain Pol. 3-K
> Eibar E-20600
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] ER: Arbola iñausketa salbajia

2018-04-29 Thread Gari Araolaza
Oso interesgarrixa azken esaldi hori Asier: "Erakundiak interes pertsonalak
babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen".

Jardun politiko GUZTIARI aplikatu leikixo filosofia hau: Erakundeek interes
orokorraren alde egin beharko lukete! Zentzu zabalenean gainera, ze askotan
interes orokor batek eskatzen du interes partikular bat babestea.

Autokritika aldetik, basoen kontuan iritzia garbi daukadan arren (pinu eta
eukaliptoen kontra, noski), nere interes partikularretik (mendizale
esporadiko paseatzailea) lotsa ematen dit lur jabe bati zer landatu behar
duen agintzea.

Baina nire burua zuritzen laguntzeko: interes orokorraren aldetik badago
zer egin, ezta?

Gari

PS: Zorionak taldeko beteranoenari, gaur Serafinen urtiak!



Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
apirilaren 28(a) 20:30):

> enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
> iñun argitaratzeko asmorik?
>
> Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik
> datoz gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan
> Lurgaia Fundaziñua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri,
> bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen
> aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko
> Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak
> partikularrak dira, SEOk (Sociedad Española de Ornitologiak) kudeatzen
> daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi
> bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doñana edo
> Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan
> bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen
> hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail
> haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.
>
> Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar
> interes orokorra defenditzen.
>
> a.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbara...@hotmail.com) erabiltzaileak
> (2018 api. 26, og. (17:29)):
>
>> Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga
>> ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia
>> gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo
>> arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.
>>
>> Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko
>> pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?
>>
>> "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40
>> urte behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.
>>
>> Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu
>> atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera
>> txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren
>> ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien
>> erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure
>> mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan
>> jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian
>> industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria.
>> Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta
>> hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota
>> (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin).
>>
>>
>> Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork
>> oztopatzen du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako
>> urratsa ematea: Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur
>> jabe handi eta txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan
>> behar duzu). Ordezkaritza  zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren
>> arabera da. Beraz lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru
>> Aldundia,...). Eta gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu
>> bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ). Multzo hau
>> demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki
>> politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek
>> beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu
>> ziren gai honekin ere.
>>
>>
>> Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino
>> ez da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia
>> (jendea bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta).
>> Gaurko industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa
>> (ikazkinak gogoan?), Paisaia (turismoa),Errentagarriagoak  dira,
>> motzera eta luzera.
>>
>> Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo
>> dion beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba...
>> Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian
>> aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.
>>
>>
>>
>>

Re: [eibar] Asteburuan Errementari pelikula Eibarren

2018-03-09 Thread Gari Araolaza
Hemen dator berriz ere asteburua, eta pasa den asteburuan pelikula
ikusterik izan ez nuenez, berriz kaparrada ematera nator.

Gainera asteburu honetan EUSKARA HUTSEZKO emanaldi bat programatu dute:
*- *10ean , 19:45ean  euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara
azpitituluekin.*- *10ean,  22:30ean  euskaraz.*- *11n,  20:00etan
euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.*- *12an,
20:30ean  gazteleraz.

Ez galdu aukera!


leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko martxoaren 2(a) 12:36):

> Bat nator zurekin, Oier!
> Gari, kejia ez zan zeuri, jakiña! Ez neban mezularixa hil nahi! Baiña
> gaztelania hutsian eskintzen bada, euskera hutsian be eskindu biharko
> litzake! ç
> Kejia idatzi eta bialdu dot!
>
> leire n
>
> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
> martxoaren 2(a) 12:17):
>
> Leire,
>>
>> Mezu hau erdi idatzita neukala Oier aurreratu zait...
>>
>>
>> Nik informazioa pasatu dizuet. Sentitzen dot baina ezin besterik egin.
>>
>> Kexa hemen jarri zeinke: https://www.eibar.eus/eu/kultura/contact-info
>>
>> Baina pentsatu, ziurrenez Coliseoaren erabakia lotuta dagoela:
>>
>> - Jasotako kexa kopuruarekin
>> - Historikoki saio bakoitzera joan den jendearen zenbakiarekin
>> - ... eta abar
>>
>> Handia aspaldi egon zen Coliseoan, eta ez dut uste sesioan topera egon
>> zirenik. Euskara hutsez zenbat jende joango zen?
>>
>> Argi eduki behar dugu: merkatuko legeek agintzen dute eta merkatuko
>> legeak aldatzeko gai garen neurrian edukiko ditugu pelikulak euskaraz.
>> Bitartean, Azpeitira, Gasteiz edo Ordiziara joan pelikula ikustera. Begira,
>> zentzu zabalagoan Azpeitian ere programazio kultural mundiala antolatzen
>> ari dira, baina saioak topera egoten dira gehienetan. Eibarren? .
>>
>> Gari
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 12:07):
>>
>> Ez da logikua! Badakitt justu gure ikaslieri mesede egitten detsela,
>>> baiña beti erderian mende.
>>>
>>> leiren.
>>>
>>> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>>> martxoaren 2(a) 11:44):
>>>
>>> Leire, zuk esan bezala da. Hemen sesioen taula:
>>>>
>>>>
>>>> Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.
>>>>
>>>> Larunbata 3 19:45 1 ARETOA
>>>> Larunbata 3  22:30 1 ARETOA
>>>> Igandea 4 17:00 1 ARETOA
>>>> Astelehena 5 20:30 ANTZOKIA
>>>>
>>>> Gazteleraz bikoiztuta:
>>>>
>>>> Larunbata 3 17:00 1 ARETOA
>>>> Igandea 4 20:00  ANTZOKIA
>>>>
>>>>
>>>> Euskara hutsean:
>>>>
>>>> AZPEITIA – Soreasu
>>>> BILBAO – Golem Alhondiga
>>>> BILBAO – Multicines – 8
>>>> ORDIZIA – Herri Antzokia
>>>> RENTERIA – Niessen
>>>> SAN SEBASTIAN – Príncipe
>>>> TOLOSA – Leidor
>>>> VITORIA – Florida
>>>> VITORIA – Cines Gorbeia
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:37):
>>>>
>>>>> Ederto! Baiña txarto ez badot aittu, erderaz be emongo dabe, eta
>>>>> orduan, euskerazko bersiñua azpitituloduna izango da?
>>>>> Hala bada, ez daka zentzunik!
>>>>> Noizko euskera hutsian?
>>>>> Handia hala ikusi neban, baiña ez Eibarren.
>>>>>
>>>>> leire n
>>>>>
>>>>>
>>>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>>>>  Virus-free.
>>>>> www.avg.com
>>>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>>>> <#m_7976512864875241107_m_2061096821759027265_m_8161283695926000737_m_1728221274441262373_m_230199792152394_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>>>
>>>>> Josu Mendicute igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:07):
>>>>>
>>>>> Ondo da, Gari! Nik urrian ikusi nuen, Donostiako Fantasiazko eta
>>>>>> Beldurrezko Zinemaren Astean. Pentsatu nuen... ze gozada euskaraz
>>>>>> horrelako produkzioak egotea (egitea!!)!
>>>>>>
>>>>>> http://www.sansebastianhorrorfestival.eus/2018/index.php?opt
>>>&

Re: [eibar] Asteburuan Errementari pelikula Eibarren

2018-03-02 Thread Gari Araolaza
Leire,

Mezu hau erdi idatzita neukala Oier aurreratu zait...


Nik informazioa pasatu dizuet. Sentitzen dot baina ezin besterik egin.

Kexa hemen jarri zeinke: https://www.eibar.eus/eu/kultura/contact-info

Baina pentsatu, ziurrenez Coliseoaren erabakia lotuta dagoela:

- Jasotako kexa kopuruarekin
- Historikoki saio bakoitzera joan den jendearen zenbakiarekin
- ... eta abar

Handia aspaldi egon zen Coliseoan, eta ez dut uste sesioan topera egon
zirenik. Euskara hutsez zenbat jende joango zen?

Argi eduki behar dugu: merkatuko legeek agintzen dute eta merkatuko legeak
aldatzeko gai garen neurrian edukiko ditugu pelikulak euskaraz. Bitartean,
Azpeitira, Gasteiz edo Ordiziara joan pelikula ikustera. Begira, zentzu
zabalagoan Azpeitian ere programazio kultural mundiala antolatzen ari dira,
baina saioak topera egoten dira gehienetan. Eibarren? .

Gari



leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko martxoaren 2(a) 12:07):

> Ez da logikua! Badakitt justu gure ikaslieri mesede egitten detsela, baiña
> beti erderian mende.
>
> leiren.
>
> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
> martxoaren 2(a) 11:44):
>
> Leire, zuk esan bezala da. Hemen sesioen taula:
>>
>>
>> Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.
>>
>> Larunbata 3 19:45 1 ARETOA
>> Larunbata 3  22:30 1 ARETOA
>> Igandea 4 17:00 1 ARETOA
>> Astelehena 5 20:30 ANTZOKIA
>>
>> Gazteleraz bikoiztuta:
>>
>> Larunbata 3 17:00 1 ARETOA
>> Igandea 4 20:00  ANTZOKIA
>>
>>
>> Euskara hutsean:
>>
>> AZPEITIA – Soreasu
>> BILBAO – Golem Alhondiga
>> BILBAO – Multicines – 8
>> ORDIZIA – Herri Antzokia
>> RENTERIA – Niessen
>> SAN SEBASTIAN – Príncipe
>> TOLOSA – Leidor
>> VITORIA – Florida
>> VITORIA – Cines Gorbeia
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:37):
>>
>>> Ederto! Baiña txarto ez badot aittu, erderaz be emongo dabe, eta orduan,
>>> euskerazko bersiñua azpitituloduna izango da?
>>> Hala bada, ez daka zentzunik!
>>> Noizko euskera hutsian?
>>> Handia hala ikusi neban, baiña ez Eibarren.
>>>
>>> leire n
>>>
>>>
>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>>  Virus-free.
>>> www.avg.com
>>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> <#m_8161283695926000737_m_1728221274441262373_m_230199792152394_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>
>>> Josu Mendicute igorleak hau idatzi zuen
>>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:07):
>>>
>>> Ondo da, Gari! Nik urrian ikusi nuen, Donostiako Fantasiazko eta
>>>> Beldurrezko Zinemaren Astean. Pentsatu nuen... ze gozada euskaraz
>>>> horrelako produkzioak egotea (egitea!!)!
>>>>
>>>> http://www.sansebastianhorrorfestival.eus/2018/index.php?opt
>>>> ion=com_content&view=article&id=112&ide=65890&dia=28&lang=eu
>>>> &v=117&Itemid=15
>>>>
>>>> Igandean eta astelehenean Handia ikusteko aukera ere badugu
>>>> (Euskarazko jatorrizko bertsioa  gaztelaniara azpitituluekin).
>>>> Aprobetxatzekoak.
>>>>
>>>> josu
>>>>
>>>> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>>>> martxoaren 2(a) 10:25):
>>>> > Egun on,
>>>> >
>>>> > Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat,
>>>> interes
>>>> > pertsonal kultural/aupagu besterik ez.
>>>> >
>>>> > Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan.
>>>> Badakizue,
>>>> > Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako
>>>> moldaketa.
>>>> > Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko
>>>> Sagardui
>>>> > ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diño "The
>>>> Devil
>>>> > and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez!
>>>> >
>>>> > Programazioa hemen duzue:
>>>> >
>>>> > https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-col
>>>> iseoan/#film-no-2
>>>> >
>>>> > Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz

Re: [eibar] Asteburuan Errementari pelikula Eibarren

2018-03-02 Thread Gari Araolaza
Leire, zuk esan bezala da. Hemen sesioen taula:


Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.

Larunbata 3 19:45 1 ARETOA
Larunbata 3  22:30 1 ARETOA
Igandea 4 17:00 1 ARETOA
Astelehena 5 20:30 ANTZOKIA

Gazteleraz bikoiztuta:

Larunbata 3 17:00 1 ARETOA
Igandea 4 20:00  ANTZOKIA


Euskara hutsean:

AZPEITIA – Soreasu
BILBAO – Golem Alhondiga
BILBAO – Multicines – 8
ORDIZIA – Herri Antzokia
RENTERIA – Niessen
SAN SEBASTIAN – Príncipe
TOLOSA – Leidor
VITORIA – Florida
VITORIA – Cines Gorbeia



leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:37):

> Ederto! Baiña txarto ez badot aittu, erderaz be emongo dabe, eta orduan,
> euskerazko bersiñua azpitituloduna izango da?
> Hala bada, ez daka zentzunik!
> Noizko euskera hutsian?
> Handia hala ikusi neban, baiña ez Eibarren.
>
> leire n
>
>
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>  Virus-free.
> www.avg.com
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_230199792152394_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Josu Mendicute igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:07):
>
> Ondo da, Gari! Nik urrian ikusi nuen, Donostiako Fantasiazko eta
>> Beldurrezko Zinemaren Astean. Pentsatu nuen... ze gozada euskaraz
>> horrelako produkzioak egotea (egitea!!)!
>>
>> http://www.sansebastianhorrorfestival.eus/2018/index.php?
>> option=com_content&view=article&id=112&ide=65890&dia=
>> 28&lang=eu&v=117&Itemid=15
>>
>> Igandean eta astelehenean Handia ikusteko aukera ere badugu
>> (Euskarazko jatorrizko bertsioa  gaztelaniara azpitituluekin).
>> Aprobetxatzekoak.
>>
>> josu
>>
>> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>> martxoaren 2(a) 10:25):
>> > Egun on,
>> >
>> > Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat, interes
>> > pertsonal kultural/aupagu besterik ez.
>> >
>> > Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan.
>> Badakizue,
>> > Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako
>> moldaketa.
>> > Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko
>> Sagardui
>> > ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diño "The
>> Devil
>> > and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez!
>> >
>> > Programazioa hemen duzue:
>> >
>> > https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-
>> coliseoan/#film-no-2
>> >
>> > Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz
>> > gaztelerazko azpitituluekin) izango direla, eta beste batzuk erdera
>> batuan,
>> > beraz adi zein sesiotara zoazten!
>> >
>> > Euskara hutsean azpititulurik gabe ikusteko Azpeitia, Bilbo, Ordizia,
>> > Orereta, Donostia, Tolosa edo Gasteizera joan beharko duzue. Oraingoan
>> > behintzat honetaz ondo informatu dute.
>> >
>> > http://www.zinemauneak.eus/albisteak/non-ikusi-errementari-
>> filma-ikusgai-izango-duten-zinema-aretoen-zerrenda?utm_
>> source=dlvr.it&utm_medium=twitter
>> >
>> > Ea ez dugu Goya sari baten zai egon behar euskarazko pelikula batekin
>> zinema
>> > betetzeko, bale?
>> >
>> > Gari
>> >
>> >
>> >
>> > ___
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>> com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Asteburuan Errementari pelikula Eibarren

2018-03-02 Thread Gari Araolaza
Egun on,

Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat, interes
pertsonal kultural/aupagu besterik ez.

Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan.  Badakizue,
Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako moldaketa.
Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko Sagardui
ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diño "The Devil
and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez!

Programazioa hemen duzue:

https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-coliseoan/#film-no-2

Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz
gaztelerazko azpitituluekin) izango direla, eta beste batzuk erdera batuan,
beraz adi zein sesiotara zoazten!

Euskara hutsean azpititulurik gabe ikusteko Azpeitia, Bilbo, Ordizia,
Orereta, Donostia, Tolosa edo Gasteizera joan beharko duzue. Oraingoan
behintzat honetaz ondo informatu dute.

http://www.zinemauneak.eus/albisteak/non-ikusi-errementari-filma-ikusgai-izango-duten-zinema-aretoen-zerrenda?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter

Ea ez dugu Goya sari baten zai egon behar euskarazko pelikula batekin
zinema betetzeko, bale?

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Fwd: Kalamuako parlamentua

2018-02-26 Thread Gari Araolaza
Kaixo Leire,

Hainbat lekutan galdetu zen, baina nere ustez Luditoys-en egin zen inprenta
eta prestaketa lana

http://www.luditoys.com/



leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko otsailaren 26(a) 14:23):

> Jarri dira nirekin kontaktuan Bergarakuak. Baiña ezin esan detset ze
> enpresak egin zeban inprimatze eta dado kontuak.
> Iñork badaka goguan?
> Leire N
>
> leire narbaiza arizmendi  igorleak hau idatzi zuen
> (2018 ots. 21, Asz 12:21):
>
>> Aupa
>> Ez dot oso ondo aitzen zer nahi daben. Zelan montau genduan jakin nahi
>> badau, neu prest esplikatzeko. Baiña ez dakit hori dan.
>> Ni prest informaziño hori emoteko.
>> leire n
>>
>> Luistxo Fernandez igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko otsailaren 21(a) 12:04):
>>
>>> eskaera hau jaso dut postontzian...
>>>
>>> zer esan leike?
>>>
>>> L.
>>>
>>> -- Forwarded message --
>>> From: Bergara Curriculuma 
>>> Date: 2018-02-21 8:52 GMT+01:00
>>> Subject: Kalamuako parlamentua
>>> To: ei...@eibar.org
>>>
>>>
>>> Egu on.
>>>
>>> Nerea naiz eta Bergaratik idazten dotzuet. Bergarako herri curriculuma
>>> osatu nahixan gabiz kurtso honetan, eta honekin lotuta ikusi dou Eibarren,
>>> Kalamuako parlamentua izeneko joku bat sortu zinutela. Honen inguruko
>>> informazino gehixau eukitze aldera, badakizue zeinekin jarri ahalko
>>> ginakien harremanetan?
>>>
>>> Zuen erantzunan zain gelditzen naiz. Aldez aurretik eskerrik asko.
>>>
>>> Nerea
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com
>>>
>>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>>> 675 706 553
>>> http://www.codesyntax.com
>>> Azitain Pol. 3-K
>>> Eibar E-20600
>>>
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] MCDONALDS baten irekiera Eibarren

2018-01-07 Thread Gari Araolaza
Bai noski. Eta "haragia" munduko beste puntatik ekartzen dute, eta umeengan
jateko ohitura osasuntsuak ez dituzte sortzen eta arbuiatzeko beste 20
arrazoi bururatzen jataz.

Esan nahi nebana da, toki jakin bateko legediari moldatu daitezkela.
Usurbilgo udalak lortu zuen itxuran.

Gari

leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko urtarrilaren 7(a) 14:00):

> Baiña badago hainbeste supermerkaturako negoziorik?
>
> Elgoibarren badabiz holako zurrumurruak be: Mercadona jarriko ei dabe
> Lerunen, Nettoren inguruan. Eta leku berian BurgerKing!
>
> Ikusiko dogu zein dan egixa!
>
> leire n
>
>
> Mikel Lizarralde igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko urtarrilaren 5(a) 16:14):
>
>
>>
>> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>> urtarrilaren 5(a) 16:01):
>>
>>> McDonaldsek ez dauka nere defentsaren behar handirik, baina hone hemen
>>> nere bi xemeikoak:
>>>
>>> Usurbilen atez-atekoa jarri zutenean nire begiekin ikusi nuen nola Urbil
>>> zentru komertzialeko jatetxe horretako langile batek bandeja guztiak hartu
>>> eta banaka-banaka zaborra sailkatzen zuen. Ez dakit gaur egun jarraitzen
>>> duten, baina "ezina, ekinez egina" iruditu zitzaidan. Multinazional horren
>>> jarduera normala aldatzea lortu bazuten ez da arrakasta txikia!
>>>
>>> Eibarko McDonaldsaz idearik ez neukan, baina justu aste honetan ireki du
>>> eibartar batek elikadura osasuntsua bultzatzeko ume/familientzako
>>> akademia/eskola horrelako moderno moñoño bat.
>>>
>>> Agian McDonaldsi aurre egiteko modu onena hori da, "kontraprogramazioa"
>>> eragitea, bai gaur egungo negozioetan eta baita negozio berrietan ere bai.
>>>
>>> Bestalde, Barrenengua aldapan anbulatorioa eta mutuako eraikinen artean
>>> datorrena (beste) supermerkatu low-cost bat izango omen da: ALDI. Horri
>>> gehitu behar zaio Uni-ren parean, DEJ-en eraikinera DIA edo LIDL (ez nago
>>> ziur zein) datorrela. Hau aspaldidanik entzuten da.
>>>
>>>
>> Supermerkatu berrien txutxumutxuetan beste batzuk: Carrefour bat T.
>> Etxeberrian (Corte inglesaren drogeria zegoen lokalean), Eroskik saltokia
>> eduki behar zuen Errebalgo merkatu berrian (ya ez, ezta?), Super BMk beste
>> saltoki bat nahi ei du, ...
>>
>>
>>> Gari
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko abenduaren 29(a) 13:00):
>>>
>>>> BA, nik entzun neban Carrefour zabaldu bihar zebela! Beste supermerkatu
>>>> bat Eta Errebal amaittu barik!
>>>> Abadiñon McDonalds eta BurguerKing dagoz, parez pare. Urtiak daroiez
>>>> zabalik, eta gaiñera, 24 orduetan zabalik ei dago McDonalds!
>>>> Frankizia hori Donostiako Bulebarrian zabaldu zebenian, pentsau neban
>>>> ez zebala aguantauko ezta urte erdi be ez! Eta beittu, hamarkada bat baiño
>>>> gehixago!
>>>> Eibarko tabernarixak kejauko dira atzera be, baiña prezio astronomiko
>>>> hórrekin zeresan gitxi dake!
>>>> Batez be kezkatzen nau McDonaldsek eragitten daben alperreko zabor
>>>> guztiak, eta bertako bihargiñen egoera txarrak!
>>>> Gero eta industria gitxiago daukagu eta esplotaziño handixagua!
>>>> leire n
>>>>
>>>> Ane Urkiola igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>>> abenduaren 26(a) 09:33):
>>>>
>>>>> Kaixo danori,
>>>>>
>>>>> Atzo senide batek komentatu zeban MC Donalds bat irekitzeko asmoa
>>>>> dakela Eibarren, Corte Inglés-en parean, etxe berrixetan.
>>>>>
>>>>> Inork badaki ezer?
>>>>>
>>>>> Bromia izatia espero dot. Ze izango da hori bestelan, Barakaldo
>>>>> Megapark 2.0? Kapitalismo eta balio bako gune eta Erreinua?
>>>>>
>>>>> Herriko denda eta jatetxeen aurkako eraso basati bat izango litzateke.
>>>>> Eta elikadura/osasuna/kultura kaxkar, azkar eta kaltegarri bat hauspotzea.
>>>>>
>>>>> Espero, beraz, broma edo bulo bat izatia.
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ane
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> ___
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>>>> com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpid

Re: [eibar] MCDONALDS baten irekiera Eibarren

2018-01-05 Thread Gari Araolaza
McDonaldsek ez dauka nere defentsaren behar handirik, baina hone hemen nere
bi xemeikoak:

Usurbilen atez-atekoa jarri zutenean nire begiekin ikusi nuen nola Urbil
zentru komertzialeko jatetxe horretako langile batek bandeja guztiak hartu
eta banaka-banaka zaborra sailkatzen zuen. Ez dakit gaur egun jarraitzen
duten, baina "ezina, ekinez egina" iruditu zitzaidan. Multinazional horren
jarduera normala aldatzea lortu bazuten ez da arrakasta txikia!

Eibarko McDonaldsaz idearik ez neukan, baina justu aste honetan ireki du
eibartar batek elikadura osasuntsua bultzatzeko ume/familientzako
akademia/eskola horrelako moderno moñoño bat.

Agian McDonaldsi aurre egiteko modu onena hori da, "kontraprogramazioa"
eragitea, bai gaur egungo negozioetan eta baita negozio berrietan ere bai.

Bestalde, Barrenengua aldapan anbulatorioa eta mutuako eraikinen artean
datorrena (beste) supermerkatu low-cost bat izango omen da: ALDI. Horri
gehitu behar zaio Uni-ren parean, DEJ-en eraikinera DIA edo LIDL (ez nago
ziur zein) datorrela. Hau aspaldidanik entzuten da.

Gari

leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko abenduaren 29(a) 13:00):

> BA, nik entzun neban Carrefour zabaldu bihar zebela! Beste supermerkatu
> bat Eta Errebal amaittu barik!
> Abadiñon McDonalds eta BurguerKing dagoz, parez pare. Urtiak daroiez
> zabalik, eta gaiñera, 24 orduetan zabalik ei dago McDonalds!
> Frankizia hori Donostiako Bulebarrian zabaldu zebenian, pentsau neban ez
> zebala aguantauko ezta urte erdi be ez! Eta beittu, hamarkada bat baiño
> gehixago!
> Eibarko tabernarixak kejauko dira atzera be, baiña prezio astronomiko
> hórrekin zeresan gitxi dake!
> Batez be kezkatzen nau McDonaldsek eragitten daben alperreko zabor
> guztiak, eta bertako bihargiñen egoera txarrak!
> Gero eta industria gitxiago daukagu eta esplotaziño handixagua!
> leire n
>
> Ane Urkiola igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> abenduaren 26(a) 09:33):
>
>> Kaixo danori,
>>
>> Atzo senide batek komentatu zeban MC Donalds bat irekitzeko asmoa dakela
>> Eibarren, Corte Inglés-en parean, etxe berrixetan.
>>
>> Inork badaki ezer?
>>
>> Bromia izatia espero dot. Ze izango da hori bestelan, Barakaldo Megapark
>> 2.0? Kapitalismo eta balio bako gune eta Erreinua?
>>
>> Herriko denda eta jatetxeen aurkako eraso basati bat izango litzateke.
>> Eta elikadura/osasuna/kultura kaxkar, azkar eta kaltegarri bat hauspotzea.
>>
>> Espero, beraz, broma edo bulo bat izatia.
>>
>>
>> Ane
>>
>>
>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Zabor kontenedore berriak

2017-11-28 Thread Gari Araolaza
Nik badakit Erral, tamalez.  Zaborraren konposizioa ez dute kontrolatuko.

Printzipioz ez da ezer aldatuko. Lehengo berdeak errefusa ziren. Gris
berdeak ere errefusa izango dira.

Kontua da orain jakin ahal izango dutela zenbat aldiz erabili dugun
kontenedore grisa.

Ondorioz, grisa eta marroiaren arteko ratioa kontrolatu ahal izango dute
teorian, eta urtean 100 aldiz erabili baduzu grisa eta marroia 2 aldiz,
argi dago ez duzula asko birziklatzen.

Ahal izango dela diot. Auskalo egingo duten.

Gari



Mikel Larreategi igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
azaroa 28 10:55):

> Badirudi betiko zaborrontzi berdeak kendu eta errefusarentzat bakarrik
> diren zaborrontzi grisak jarri behar dituztela laster Eibarren.
>
> Kontenedore gris hauek, organikoa batzen dutenek bezala, txipa izango dute
> eta txartelarekin ireki beharko dira.
>
> Badirudi, beraz, organiko eta errefusaren arteko bereizketa derrigorrez
> egiten hasi beharko garela. Alde batetik ondo deritzot, ordua zen banaketa
> egiteko derrigortasuna ezartzeko. Bestalde, nola kontrolatuko da organiko
> edo errefusaren arteko bereizketa ondo egiten dela?
>
> Orain arte organikoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izan, eta beraz
> guztiok ez dute kontenedore hori erabili, gainera erabilera borondatezkoa
> izatera, seguraski kontzienziazio handiena dugunok/dutenek erabili dute
> kontenedore hori... beraz nola kudeatuko da orain grisaren kontua? Badaki
> norbaitek?
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
> Mikel
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Fernando eta Arrate irratia

2017-09-07 Thread Gari Araolaza
Fernando jaiotzez eibartarra da. Beste hainbat bezala txikitan Gasteizera
joan zen familiarekin (eta tallar osoarekin batera, noski) eta orain
Arabako lautadako herri batean bizi da. Arrate egunaren harira ondokoa bota
dit Facebooken eta hemen konpartitzeko modukoa iruditu zait:


Sabes que desde aquí cojo Arrate Irratia?

La tengo puesta en el WC, antes escuchaba las noticias y pase, luego ponía
rock Fm y también me aburrió, radio 3 tiene sus días, pero Arrate Irratia
esta como siempre, música clásica, trikitrixas, habaneras Ideal para ir
despertando

Cuando era pequeño muchos días se les acababa el disco y tardaban en
cambiarlo y se oia el ruido del disco sin sonido.


Aupa Arrate Irratia! (aspaldian ez dut sintonizatu egia esan. Gaur bertan!)


Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Serafin Berrian

2017-08-23 Thread Gari Araolaza
Oso elkarrizketa ederra Serafin! Oso gustora irakurri dot. Zorionak!
(eskerrak zer esanik ez zeneukala!)

Gari

El 23/8/2017 9:35 a. m., "JON ETXABE"  escribió:

> Bejondaikela Serafin. Jon
>
> 2017-08-22 9:31 GMT+02:00 Iban Arantzabal :
>
>> Esan neban twiterren be: gustura irakurriko neuke liburu bat gure Serafin
>> hari nagusi dabena.
>>
>> Hain interesantia izan, motz geratu jatala elkarrizketia.
>>
>> Ondo Serafin. Eta eskerrik asko.
>>
>> Iban
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi  erabiltzaileak hau idatzi
>> du (2017 abu. 22, ar. (01:25)):
>>
>>> Ikusi dozue Serafineri egindako alkarrizketia? Orrialde bi!!! Hemen
>>> http://www.berria.eus/paperekoa/1951/034/001/2017-08-
>>> 20/gure_lan_hizkuntza_euskara_zen_eibarren_baina_pikutara_
>>> joana_da_hori.htm
>>> Oso interesgarrixa eta edarra! Hori bai, uste dot gauza batzuk
>>> transkribitzen kazetarixak ez dabela ganoraz egin, baina, tira!
>>> Asko emozionau naiz aitxa aittatzen dalako, eta berari entzundako kontu
>>> batzuk be ageri diralako!
>>> Erretratua be politta!! Oso ondo!!! Zoragarri!! Merezittakua!!!
>>> Serafin, zeu zara geure taliban jatorra!!! 😄
>>> Txalo!!!
>>> Leire N
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> --
>>
>>
>>
>> *-Iban Arantzabal Arrieta*
>> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
>> iarantza...@goiena.eus / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
>> *
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Rv: Akebai Eibar

2017-05-19 Thread Gari Araolaza
Nik baino iritzi helduagoak dituzuenon mezuak adi-adi irakurtzen nago, nik
ez daukat argi eta.

Eztabaidan datu gehiago gehitzeagatik, aurrekari bat etorri zait burura:
Kike Amonarrizek egin zuela "Balinda" izeneko programa bat Euskal
Telebistan, "EZINDA" horren kontrakoa "BALINDA" izango zelakoan. Kasu
honetan ez zen erderakada agian, eta beste jarrera batekin hartu genuen
ziurrenez.

Gari



josu garate igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
maiatza 19 12:42):

> Nik uste "akebai" izenaren defentsa ez dala joan bihar derrepente,
> derrigor edo antzerako ezpalen haritxik edo zuritzetik. Nere ikuspuntutik
> hori antzua da, ez dakelako izateko ez arrazoi eta ez eboluziño igualik
> bez, eta hizkuntza bati emondako matrallekuak marka diferentia lagatzen
> dabelako.
>
> Besterik da halako izen bat halako ekimen bati lagungarri jakon ala ez.
> Aukeratu bada, etsipen gehitxuago ala gutxitxuaguaz, horretarako arrazoaik
> baderalako da, dudarik ez dago, baña kontrakuak be hamaika zartau eragin
> ditxu."Akebai" ekimenan atzetik zaozienok be hori aurreikusitxa eukiko
> zenduen eran batera edo bestera.
>
> Ni lehen irakurketan begixak itxi ezinda geratu nintzan baña berriz
> arnasia hartu ostian duda asko sortu jatazen. Bada euskeria bai ala bai,
> kalidadian gañetik ein ein bihar dala gainjartzen daben euskalzalerik eta
> bada kontrakua pentsatzen dabenik. Betiko moduan erdikua dala bidia emoten
> dau.
>
> Kasu honetan izenak txalapatia erain dabela ez dago dudarik; "freskua"
> hitza be erabili da... Helburuetako bat lortu ete da?
>
> Beste irakurketa bat einda: akaso "akebai" moduko egiturak nabarmen laga,
> gaztiei konturau erain eta baztertzeko modu aproposagorik ez dago. Akaso...
>
> aRKITETUa
>
>
>
>
> Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en bidez
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko maiatza 19 12:13):
>
> Serafin, nik ez dot esaten hori lexikuan sartu bihar dogunik. Esaten
>> dotena da sasoi batian "de" be sartu zala momenturen baten gure lexikuan
>> (derrepente, derrigor...) eta orduan jentiari oso arrotza egingo jakon
>> arren gaur egun normal-normal darabiguzela. Hizkuntzak aldatu egitten
>> dirala. "ke"ri buruz diharduzu... Ta "porke" ez da antzerakua?
>> https://ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-033-002/
>>
>> Dana dala, Zaloak diñuan moduan, egitasmuan izena besterik ez da, beste
>> edozein izan leikian moduan. Ez da bultzatu nahi dan gauza bat.
>>
>> Eta, bueno, gu danok horren inguruan hausnartzen ipini gaittue behintzat,
>> igual hori izango zan izen horren helburua, ez?
>>
>> Aintzane
>>
>>
>> El Viernes 19 de Mayo de 2017 11:36, Serafin Basauri 
>> escribió:
>>
>>
>> "Akebai" lexikuan sartzen badogu, kakatzar galanta egitten dihardugu
>> euskeriakin, ke uste dot, ke gauzak dauden moduan onartzen baditugu...
>> Serafin
>>
>> 19/05/2017 10:10(e)an, Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en bidez
>> igorleak idatzi zuen:
>>
>> Ba, Leire, justu adibide hori ipini dot ez dalako lexikal hutsa. Guk
>> guztiz lexikalizauta dakagu hori berbiori gaur egun, baina oiñarrixari
>> begiratzen badetsazu egitura bat dago: de + rigor eta gaiñera guk deklinau
>> egitten dogu: derrigorrian. Zuretako ez baina "Akebai" be lexikalizauta
>> dago honezkero askondako.
>>
>>
>>
>> Aintzane
>> (uste dot lehen Leireri bakarrik juan jakola mezua...)
>>
>> El Jueves 18 de Mayo de 2017 16:38, leire narbaiza arizmendi
>>   escribió:
>>
>>
>> Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta "akebai"
>> egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.
>>
>> Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.
>>
>> Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala
>> erderaren bidetik, ez bere bidia egitten.
>>
>> Pidgin bat sortzen gabiz
>>
>> leire n
>>
>> Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en bidez< 
>> eibartarrak@postaria.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko maiatza 18
>> 13:48):
>>
>> Guztiz ados nago zurekin, Josu. Uste dot danori emon deskula min "Akebai"
>> izenak lehenengo "begiratuan", baina hizkuntzak eten barik aldatzen doiaz
>> eta oso zaila da aldaketa hori geratzia. Ez erdarakadak bakarrik, forma
>> okerrak be behin hizkera baten zabaltzen diranian oso zaila da (ezinezkua
>> esango neuke) atzera lehengora bueltatzia. Adibidiak mila dare.
>> "Derrigorrian" erabiltzen hasi ziranian be seguru batenbati min emon
>> zetsala! Horrekin ez dot esan nahi "akebai" erabili bihar dogunik, e! Baina
>> gaztiak holakuak esaten dittue, eta gu horrek "zuzentzen" ahalegindu arren,
>> eurak eurenakin jarraittuko dabe. Zuk diñozun moduan, inportantia egitasmua
>> bera da. Eta danon artian aurrera bultza egittia. Eta erabileria
>> ziurtatzia, "akebai"kin edo "akebai" barik.
>>
>> Aintzane
>>
>>
>>
>> El Jueves 18 de Mayo de 2017 8:55, Josu Ibargutxi <
>> jibargu...@gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Serafin: Begixetako miña emon jeztan neri be "Akebai" ikusi nebanian,
>> belarrikua emoten deztan moduan entzutzen doten bakotxian. Baña Asierren
>> esplikaziñuak irakurri eta gero min hori nahiko le

[eibar] Igandeko bozketaz

2017-05-05 Thread Gari Araolaza
Igandeko bozketaz informazioa jaso dut eta hemen konpartitzen dut. Eskuz
tekleatu behar izan dut eta ea ez dudan okerrik egiten:




*"Euskal Errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?"* izango da Eibarren
adostu eta planteiatu den galdera.

NORK BOZKA DEZAKE?

16 urtetik gorakoa izan eta EIBARREN erroldatua dagoenak

AGIRI HAUETAKO BAT AURKEZTUZ

- Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Pasaportea
- Gidabaimena.
- EHNA + errolda agiria
- Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez duen pertsonek: bizileku
txartela, pasaportea, jatorrizko estatuko nortasun agiria edo gida-baimena

NOIZ ETA NON BOZKA DAITEKE?

- Arragueta 20
- Zuloagatarren 3
- Romualdo Galdos 6
- Tiburcio Anitua 5
- Untzaga plaza (1)
- Untzaga plaza (2)

Igandean, maiatzak 7, goizeko 9:00-etatik iluntzeko 20:00 arte.

BOZKA AURRRERATUA

Hainbat egun izan dira aurrez bozkatzeko, baina gelditzen den aukera
bakarra hau da:

Gaur ostirala maiatzak 5, 19:00-21:30 Arrate Kultur Elkartean
(Zuloagatarren 3)
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Maiatzaren 7an herri galdeketa Eibarren

2017-05-05 Thread Gari Araolaza
Ni saiatuko naiz botoa ematera joaten, baina egia esan, ez dakit noiz, nola
edo non eman behar den boto hori, eta eskerrak botoa emandako motibatuta
nagoela.

Nire inguruan ez dut uste honetaz inor gutxi enteratu denik.

Gari

Eneko Astigarraga igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko maiatza 5 11:58):

> Beste herri askotan bezala, igandean egingo da herri galdeketa Eibarren,
> eta
> *"Euskal Errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?"* izango da
> Eibarren adostu eta planteiatu den galdera.
>
> Pertsonalki aberasgarri eta interesgarria iruditzen zait prozesua eta
> horregatik parte hartzera animatzen zaituztet.
>
> Nik uste botoemaileen gehiengoaren erantzuna "bai" izango dela. Hau da
> botoemaile eibarratarren gehiengoak Euskal Errepublika bateko herritarra
> izan nahi duela adieraziko duela (besteek zer pentsatzen duten ez dugu
> jakingo oraingoan).
>
> Baina ez dut oso argi nondik nora ibili daitekeen partehartzaileen
> portzentaia Eibarko kasuan.
>
> Antzerako galdeketetan (ikus mapa http://gureeskudago.eus/eu/
> herri-galdeketak), herri txiki askotan partehartzearen %60a gainditu izan
> da: Arrankudiaga %61,59 ; Ispaster, %63,79, Bakaiku %65,33 Zaldibia 66,22;
> Mutiloa %71,50; ... ia bestelako edozein hauteskude batean ematen denaren
> pare.
>
> Aldiz, herri handiagoetan %20 inguruan ibili izan da: Arrasate %23,56 ;
> Beasain %21,13, Errenteria %15,51 ; Arrigorriaga %14,50 ; Zumarraga %13,43
> ... Galiziako Estatutuaren erreferendumaren inguruan edo.
>
> Igande honetan tamaina honetako zenbait herrietan egingo da galdeketa :
> Mungia, Sopela, Zornotza, Durango, Lasarte, Zarautz, ... edo Eibar bera.
>
> Zehazki Eibar bezalako herri batean, nolakoa aurreikusten duzue parte
> hartzea igandeko herri galdeketan?
> <%10?   %15?  >%20?
>
> eneko
>
>
> [image: twitter]   [image: linkedin]
>  [image: facebook]
>  [image:
> http://www.prospectiva.eu] 
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Eibar 1840 inguruan

2017-04-07 Thread Gari Araolaza
Bai, eta behingoz jakin dugu non zegoen "la fuente de los cuatro caños"
famatua.  San Andres parrokiaren inguruan aizu!

Gari

josu garate igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
apirila 7 09:02):

> "POBLACION: 500 vecinos, 4,000 almas."
>
> Ze ona!
>
> aRKITETUa
>
>
>
>
> Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> apirila 6 19:40):
>
> holakua ei zan Eibar oin dala ixa 200 urte, 1840 inguruan.
>>
>> Pascual Madozek jasotako kronikia.
>> https://eibar.org/blogak/sarasua/horrelako-ei-zen-eibar-1840-urtean
>>
>> Ez diño gauza haundirik, baina tira, pare bat gauza kurioso dakaz.
>>
>> a.
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Gure Esku dago Facebooken

2017-04-06 Thread Gari Araolaza
Ziurrenez posta zerrenda honetan egongo denez Gure Esku Dagoren Eibarko
marka daraman jendea, aprobetxatzen dut gai hau komentatzeko.

Eibarko Gure Esku Dago-ren lagun egiteko eskaera jaso dut Facebooketik. Ez
dut onartuko. Nik jarraitu nahi ditut GED-ren gorabeherak, baina ez dut
nire Facebooka ezagutzen ez dudan jendearen eskutan utzi nahi. Gauza hauek
egiteko beste modu batzuk badaude:

https://sustatu.eus/garaolaza/1295624852

Pentsatzen dut norbaitek bideratuko diola mezua dagokionari. Eskerrik asko
egiten ari zareten lanagatik

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] todo en orden

2017-02-27 Thread Gari Araolaza
Ba... segun zenbat kontu erosi dituzun.

Minecraft ordainpekoa da, kontu bakoitzeko 20 Euro bere garaian (orain ez
dakit). Orduan bi lagun ibiltzeko mundu berdinean jolasean, bi kuota
ordaindu behar dira normalean.

Mundu bat sortu daiteke, norbera eraikitzen hasi, gero lagun bati sarrera
eman, biok ibili, eta abar

Gari

Oier Gorosabel Larrañaga igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 27 13:52):

> Zerrendako mezuak jaso dittudaz, azkenian... gauz goizian.
>
> Esango neuke  "digesta" normalian baiño gehixago atzeratu dala (Edu eta
> Garin erantzunak ots 22kuak dira, nere "reklamaziñua" ots 26kua, eta
> digesta gaur jaso dot, ots 27).
>
> Listo dana beraz!
>
> Hor dakadaz umiak, Minecraft horretan lehelengo pausuak emoten. Itxura ona
> daka. Txarto ulertu ez badot, ni be sartu neike jokuan, lantokittik
> adibidez, eta nere umiekin interaktuau "mundu" horretan?
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Alfabetatze ludikua

2017-02-26 Thread Gari Araolaza
Oier, begiratu spam karpetan. Nik uste dot zerrenda ondo dabilela eta.

Gari

Oier Gorosabel Larrañaga igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 26 16:24):

> Aupa!
>
> (oharra ARRATEKO AMA: azken mezuak ez dittudaz epostan jaso. Izan be, iñok
> erantzun ez zebalakuan, webgunetik sartu naiz zerrendara, harixan ref-a
> hartu eta sare sozialetan laguntzia eskatzeko asmoz eta... han topau
> dittudaz Edu eta Garin mezuak, irakorri barik nittuanak. Hori POSTARIAtik
> izan da, GMANE-ko artxibua "not found" agertzen jatalako. Ez dakitt honek
> zerikusirik izango daben)
>
> Hau esanda... eskerrikasko Edu eta Gari! Zuen hari horretatik tiraka
> hasiko naiz, baiña zalantza barik, umien euren iritzixak ondo kontuan
> hartuta. Nere bildurra zera da, ia ni neu ez naiz engantxatzen... (glub).
>
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Alfabetatze ludikua

2017-02-22 Thread Gari Araolaza
Bai, ados. Minecraft da gurasoei umeek jolastea gustatuko litzaiguken
jokoa. Asko jolasten dute nere biek eta hilobaren batek ere bai.

Baina ojo, hemen adituak beraiek dira. Nik Minecrafti ez nion kasurik egin
nonbaiten aipatuta irakurri nuen arte. Semeak lehenagotik nahi zuen
Minecraft eta nik ez nion kasurik egiten, pentsatuz beste joko txotxolo bat
zela.

Eta joko modak oso azkarrak dira eta guk ezin ditugu jarraitu.

Hau da, Oier, galdetu adituari: zure semeari.

Bestela, erreferentzia on bat Gamerauntsia izan daiteke
http://gamerauntsia.eus/

Gari


eli laztanguren igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 22 15:39):

> Minecraft zoragarria da, eta asko gustatzen zaie baita tiroak maite
> dituztenei ere. Eraikuntza jokoa da, hezigarria, baina edukatiboa izan gabe
> ez duelako helburu zehatzik.
>
> Oier Gorosabel Larrañaga igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 22 15:22):
>
>> Aupa,
>>
>>
>>
>> Aholkua eskatzera nator; eta hau geek-lurker-ciberguayez betetako gela
>> illuna danez, etxata leku egokixagorik okurritzen, twitter, feisbuk eta
>> zera horrek baiño hobia.
>>
>>
>>
>> Seme zaharrena edade kritiko xamarrian dakat (8 urte), teknologia
>> aldetik: ondiok ez dau mobillik (irmoki) eskatu, baiña bere lagun gehixenak
>> badake, eta badakigu laster etorriko dala esijentzia. Bestalde,
>> interneten-eta badabil, ondiokan http://www.friv.com/ eta halakuetan,
>> baiña bere lagun batzuk herriko cibercafera-eta juaten dira, joko
>> “aurreratuaguetan” ibiltzeko, tiruak eta; gurasuengandik ezkutuan, bistan
>> da.
>>
>>
>>
>> Orduan; neri jokuen mundua etxata pitorik be interesatzen, baiña ikusten
>> nabil denpora bat eskindu biharko detsatela. Gure umiekin hortan jokatzeko,
>> mundu hori pixkat ezagutzen hasteko, eta batez be nun ibiltzen diran pixkat
>> ezagutzeko (ez dot eurak egitten dabena kontrolau nahi bez, e? badakitt
>> eziñezkua dala, eta etxata oso osasungarrixa iruditzen be). Joko batzuk
>> deskargau, eurekin jokatzen hasi... (etxian ADSL-a dakagu, eta 3
>> ordenadore). Gaztien sare sozialekin be, bardin egin nahiko neuke.
>>
>>
>>
>> Ez dakitt nundik hasi. Asko eskertuko neuke aholkuren bat.
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Argazki lehiaketa

2017-02-07 Thread Gari Araolaza
Euskaltegia, AEK eta Udaleko Euskara batzordeak "Eibar aldeko euskara
hiztegia" argazki digital lehiaketa antolatu dute. Informazioa hemen:

https://eibar.org/albisteak/eibar-aldeko-euskara-hiztegia-argazki-digital-lehiaketa

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Mikel Gaztelurrutia Radio 3-en

2017-01-27 Thread Gari Araolaza
Jakin dut datorren igandean, hilak 29, 14:00tik 15:00tara RNE Radio 3-eko
Discopolis Jazz programan Mikel Gaztelurrutia eibartarraren diska
programatu dutela.

Ez dakit ziur kantu pare bat izango den, ala elkarrizketa eta guztidun
zerbait luzeagoa.

Eibarren Radio3 FM 95.9-an entzuten da

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] ER: Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-01-25 Thread Gari Araolaza
t; biomasako kalderak jarri dituzte. Jakina baso emankorra, hots, inausteko
> pagoak   izatekotn 20 behar ditugu, beraz halakorik nahi izatekotan ya hasi
> beharra dago. Beste herri batzuk oñati besteak beste hasi dira mendi sail
> ederrak erosi eta kudealeta-planak diseinatzen.
>
> Enrike
>
> Horra, nik bizitakoa.
>
> --
> *Nork:* anesaras=gmail@mg.postaria.com  postaria.com> honen izenean: ane saras 
> *Bidaltze-data:* asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 12:06
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko
> eta Zaintzeko Plan Berezia
>
> Kaixo, berriro:
>
> Egia esango dizuet. Ez nago oso jantzita kontu honetan, baina pare bat
> bileratan egotea tokatu zait. Kontua da, nire ustez, erabaki nahi den
> horren azpian dauden lege eta mugak eta izen-abizenak. Alegia, lur
> pribatuetan egitea nahi dela ez dakit oraindik zer zehatza.
>
> Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar
> guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez
> dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten
> ez baditu eta pulbiko bihurtu.
>
> Gainera, badago beste kontutxo bat kezkatu egiten nauena (eta badakit
> badela jendea zerrenda honetan horren inguruan aritzeko, ni baino hobeto;
> gehiago dakiena). Plan hori martxan jartzeko, bestelako Foru Lege batzuek
> onartu beharko diren, eta horiek baserritarrei nola eragingo dieten  orain,
> baina batez ere etorkizunean (zer landatu, zenbat ganadu izan, negutokiak,
> etxebizitzak, zaintza...).
>
> Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi
> duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik?
>
> Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da
> Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde.
>
> ane
>
>
>
> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> urtarrila 24 12:56):
>
>> Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan
>> oharra, baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta
>> joan dadin. Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes
>> eta kopuruaren arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera
>> askorekin.
>>
>> Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago
>> planteatuta?
>>
>> Gari
>>
>> ane saras igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> urtarrila 24 10:23):
>>
>> Egun on:
>>> Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik
>>> "babestu" nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain
>>> sinplea denik, Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
>>> beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
>>> (etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.
>>>
>>> ane
>>>
>>>
>>>
>>> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> urtarrila 24 09:59):
>>>
>>>> Egun on!
>>>>
>>>> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
>>>> daitekeela.
>>>>
>>>> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago
>>>> online inkesta bat ere bai.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>>
>>>> ___
>>>>
>>>>
>>>> Gonbidapena
>>>>
>>>> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
>>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
>>>> otsailaren 1ean Portalean
>>>>
>>>> Egun on,
>>>>
>>>> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
>>>> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>>>>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
>>>> nahi zaitu.
>>>>
>>>> Hitzorduak hauek dira:
>>>>
>>>> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>
>>>> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>
>>>> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
>>>> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
>>>> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak

Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-01-24 Thread Gari Araolaza
Ane, nik ere ez daukat gaiaz ideiarik ere ez, eta gaiaz konkretuki
eztabaidatzeko gai ez naiz ikusten. Orokortasunean mantentzen saiatuko
naiz..



> Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar
> guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez
> dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten
> ez baditu eta pulbiko bihurtu.
>

Honekin ez nago ados. Nire lur pribatuak direlako ezin dut edozer egin.
Beste gauza bat da nire onarpena beharko dela nire lurretan zerbait
egiteko. Alde bietako (publikoa vs. jabe pribatua) akordioa beharko da
beraz.



> Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi
> duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik?
>

Bai, ea beste proiekturen bat edo erabakiak hartzeko beste bide-orri bat
edo beste zerbait dagoen. Zuk esan duzu jabe asko ez dagoela ados, eta
jakin nahi nuke ea zein iritzi edo zein plan duten.


> Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da
> Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde.
>
>
Nik ez nekien ere Andirao elkartea existitzen zenik. Pentsatzen dut
baserritarren elkarte bat izango dela.

(Aspaldiko partez debatetxoa. Biba!)

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-01-24 Thread Gari Araolaza
Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan
oharra, baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta
joan dadin. Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes
eta kopuruaren arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera
askorekin.

Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago
planteatuta?

Gari

ane saras igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila
24 10:23):

> Egun on:
> Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik "babestu"
> nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain sinplea denik,
> Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
> beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
> (etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.
>
> ane
>
>
>
> Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> urtarrila 24 09:59):
>
>> Egun on!
>>
>> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
>> daitekeela.
>>
>> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago online
>> inkesta bat ere bai.
>>
>> Gari
>>
>>
>> ___
>>
>>
>> Gonbidapena
>>
>> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
>> otsailaren 1ean Portalean
>>
>> Egun on,
>>
>> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
>> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
>> nahi zaitu.
>>
>> Hitzorduak hauek dira:
>>
>> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>> solairuko Areto nagusian).
>>
>> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>> solairuko Areto nagusian).
>>
>> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
>> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
>> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
>> egingo da.
>>
>> Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
>> gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
>> honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
>> hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.
>>
>> Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
>>  parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
>> dituzu beharko.
>>
>> Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
>> https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi
>> 0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1
>>
>> Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
>> tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
>> jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.
>>
>> Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango
>> gaituzu!
>>
>>
>> Vanesa Larrabide García
>> Ingurumen Teknikaria
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> a.s
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-01-24 Thread Gari Araolaza
Egun on!

Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
daitekeela.

Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago online
inkesta bat ere bai.

Gari


___


Gonbidapena

Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
otsailaren 1ean Portalean

Egun on,

Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
 Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
nahi zaitu.

Hitzorduak hauek dira:

- Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
solairuko Areto nagusian).

- Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2. solairuko
Areto nagusian).

Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
“Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
egingo da.

Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.

Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
 parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
dituzu beharko.

Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1

Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.

Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango gaituzu!


Vanesa Larrabide García
Ingurumen Teknikaria
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Azittaingo Bidegorrixa???

2017-01-10 Thread Gari Araolaza
Ez daukate lotsarik:

"estamos hablando de un auténtico obrón". Aurrekontua: 2.5 miloi Euro.

Eibarko sahiesbidearen 3. fasearen aurrekontua: 40 miloi Euro.

Bidegorria "OBRÓN" bada, zer izango ote zen 40 miloiko sahiesbidea?

"problemas técnicos", "dificultades" eta antzerako aitzakiak jarri dituzte
orain arte. Amaña eta Sosola artean leku egiteko ez zegoen horrelako
zailtasun teknikorik, itxura denez.

Lehentasun kontua da. Gai bat lehentasuna denean majikoki desagertzen dira
"zailtasun teknikoak"

Gari


Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
urtarrila 10 11:20):

> zeozertan hasiko dirala, behintzat, aurten bertan:
>
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/01/10/vecinos/
> debabarrena/la-obra-del-bidegorri-entre-eibar-y-
> maltzaga-arrancara-este-ano
>
> a.
>
>
>
>
> leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko azaroa 6 13:12):
> > Goguan dozue polideportibua egitten zenbat urte pasau zeben? Eta
> > Udaletxian erreformia? Eta Errebal? Ba, hori, ikusi arte amaittuta
> > ezin siñistu ezer!
> >
> > leire n
> >
> > Mikel Lizarralde igorleak hau idatzi zuen
> > (2016(e)ko azaroak 6 12:00):
> >> Errebalgo obrak beti hasi behar ziren hurrengo hilean, edo uda ostean.
> >>
> >> Sinestu nahiko nuke, baina... ;-)
> >>
> >>
> >> On 6 Nov 2016 11:54 a.m., "Asier Sarasua"  wrote:
> >>>
> >>> ba ei dator, ez-dakit-zenbat urteko eskaerian ostian:
> >>>
> >>>
> >>> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/201611/06/
> trabajos-bidegorri-maltzaga-azitain-20161106011712-v.html
> >>>
> >>> egixa ote?
> >>>
> >>> ikusiko dogu
> >>>
> >>> a.
> >>>
> >>> ___
> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>
> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >>
> >> ___
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> > ___
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

2017-01-10 Thread Gari Araolaza
Bai, urteaz esaten dozuenaz ez naiz lehenago konturatu, baina Asierrek
esaten duenarekin bat nator. Iturburun 1978ko irailan hasi nintzen ni,
Elgoibartik Eibarrera bizitzera etorrita. Ordurako nere gelakideek aurreko
kurtsoa bertan zeramaten, ni nintzen berria bertan, beraz 1977/1978
ikasturtean ireki zen Iturburu.

Gari

Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
urtarrila 9 23:06):

> leirek:
> > Gurian be Eztixa izan izan jako horreri parajiori.
> >
> > egitten hasi aurretyik, edo obrak hasi barri zeguazenian amama, ama,
> anaia
> > eta ahiztia juan giñan Eztixara ikustera nun izango zan ikastola barrixa.
> >
>
> Neuk be egin neban erromerixiori, aittakin ;)
>
> Oin, pentsatzen, gogoratzen dot Aixolako obrak ikustera be juan
> nitzala aittakin.
> Ez dot uste bereziki obrazalia zanik gure aitta, baina beittu. Ointxe
> etorri jataz burura horrek irudixok: aittan eskutik, Aixolara eta
> Estixara.
> Memorixia zer dan.
>
> Aintzanek:
> >> Guk be beti Eztixa deittu izan detsagu eta nik be beti pentsau izan dot
> >> izen kuriosua dala, Oier. Baina ez ikastolia daguan lekuari, pixkatxo
> bat
> >> beheragoko parajiari.
>
> Hori da.
>
> Estixa eremu zabaleko toponimua da. Esan gura dot, ez dala zelai edo
> basotxo bat.
> Neurri batian, Iturburutik beherako zati haundi bat da Eztixa, ixa
> Mirafloreseraino.
>
> Garik:
> >> OSMk Esteixa diño (Instituto Geografico Nacionaleko datuak dira)
> >>
> >> http://www.openstreetmap.org/#map=16/43.1918/-2.4665
> >>
> >> Eta Ikastola baino beheraxeago dagoen antenari "Estixa" esaten diote
> >> antenistek:
> >>
> >> http://trinmer.com/?p=281
>
> Horixe da.
>
> Ikastolatik oinez jeisten giñanian, Estixatik barrena jeisten giñan.
>
> Oierrek:
> >> Gure amak-eta "Eztixa" esateetsek paraje horri. Izen kuriosua begittandu
> >> jatak beti, eta ez dakitt zerena dan (basarrixa? basoren bat?).
> >> Toponimuari buruz zer dakak esateko, Asier?
>
> Eibarko mapa toponimikorako jaso eta araututako formen artian,
> "Estiaga" jaso genduan 1846ko dokumentu batian (ez genduan topau
> lekukotasun zaharragorik). Ahoz beti Estixa.
>
> Euskaltzaindiak garbi laga zeban ez dagola iñungo arrazoirik EZTIaga
> idazteko, eta toponimo horren jatorrixa nekez etorriko dala EZTI
> berbatik. Nundik datorren? Nik neuk idearik bez.
>
> Estiaga > Estiaa > Estixa garapenak ez daka sakretu fonetiko haundirik
> (bokal arteko G galdu; -aa > -a soildu; -ia > ixa epentesia).
>
> "Eibarko ikastolaren historia txikia, 1960-1994" liburuan (Imanol
> Laspiur, 1995) liburuan ez dira larregi azaltzen alderdi toponimikuak,
> normala dan moduan, baina:
>
> - Agiri gehixenetan agertzen da "edificio a edificar en la zona de Estixa".
> - Amazabalegi basarrikuak saldu zittuen lurrak ziran:
> "olabarrico-solua" (zati bat, 3537 m2), eta "albercaldia" (zati bat,
> 24.271 m2). Hau da, ez zeben saldu ez Estixako zatirik, ez Iturburu
> izeneko lurrik.
> - Aurreko lurrekin batera, ikastoliak lortzen dittu:
> "Lubarri-barrenako iturburuan jaiotzen diren urak biltzeko eskubidea,
> han bertan kutxeta bat egiteko" eta "Arrate bidean sortzen den
> iturburuko urak biltzeko eskubidea".
>
> Hortaz, Estixa da toponimo nagusixa; Iturburu izango zan toponimo
> txiki bat, solobarrenen baten zati bat, edo antzerako zeozer.
>
> Gatxa eitten jata pentsatzia "Iturburu" esango zebenik sasoi haretako
> amazabaldegittarrak ("itturriburu" seguru asko), baina hori ezin
> seguru esan, jakina.
>
> Elenak:
> >
> > Lehen ikasturtea 1978-1979 izan zen Iturburun, guk 6. maila.
>
> Seguru?
> ez neuke leporik jokatuko, baina ixa seguru nago 1977-1978 ikasturtian
> hasi giñala.
> Ni (1969kua), 3. mailan sartu nitzan (8 urtekin).
>
> > Esango nuke ohi baino apur bat beranduago hasi genuela ikarturtea urte
> > horretan, artean zeharo amaittu barik zegoelako eraikina.
> >
>
> Bai, hori bai.
> Ikasturte erdixan hasi giñan, negu partian.
> Iturburuko 500-600 ikasliak hainbat ikastetxetan egon giñan banatuta
> denboraldi batez.
> Gutako asko Markeskuan, monjak lagatako lokal zahar-zahar-zaharretan.
>
> Laspiurren liburuan ez dot topau data zehatzik.
> Bai diño 1977ko irailerako espero zebela amaitzia, baina besterik ez.
>
>
> a.
>
>
>
>
> >>
> >> Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak
> >> antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz.
> >>
> >> Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta...
> >> (ni neu ez)
> >>
> >> https://www.flickr.com/photos/ asarasua/albums/ 72157676922427602
> >>
> >> 1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago,
> >> biharbada?)
> >> 1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago.
> >>
> >> a.
> >>
> >>
> >>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@

Re: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

2017-01-09 Thread Gari Araolaza
Garai hartako bertso bat Karmeldarren aldizkarian atera zen, Segundo
Iturraldek egina


Ikastola izango da
 ESTIXA-gaiñian,
 onezkero zaudete
 danok jakiñian,
 kaletik igo eta
 zelai apaiñian,
 leku osasuntsu
 beti ibilli gabe
 kabitu eziñian.

http://urkiza.armiarma.eus/cgi-bin/EBMODBER.pl?Bertso=24192

Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila
9 15:08):

> OSMk Esteixa diño (Instituto Geografico Nacionaleko datuak dira)
>
> http://www.openstreetmap.org/#map=16/43.1918/-2.4665
>
> Eta Ikastola baino beheraxeago dagoen antenari "Estixa" esaten diote
> antenistek:
>
> http://trinmer.com/?p=281
>
> Gari
>
> Oier Gorosabel Larrañaga igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urtarrila 9 15:00):
>
>> Gure amak-eta "Eztixa" esateetsek paraje horri. Izen kuriosua begittandu
>> jatak beti, eta ez dakitt zerena dan (basarrixa? basoren bat?).
>> Toponimuari buruz zer dakak esateko, Asier?
>> O.
>>
>> 09/01/2017 13:53(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi
>> zuen:
>>
>> Subject: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)
>> Message-ID:
>>   
>> 
>> Content-Type: text/plain; charset=UTF-8
>>
>> Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak
>> antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz.
>>
>> Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta...
>> (ni neu ez)
>> https://www.flickr.com/photos/asarasua/albums/72157676922427602
>>
>> 1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago, 
>> biharbada?)
>> 1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

  1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   >