[eibar] Liverpool, Aimarpool, Eibarpool

2005-06-06 Thread Luistxo Fernandez


Remontadak modan, Liverpool Europako kopan, Aimarpool atzo... hurrengua 
Eibarpool!


Zelta igo dala-ta, entzun dot SD Eibarko direktibak bere zorionik beruenak 
bialdu detsazela hango direktibari: txakoliñ kajak, Errioxako ardauak, 
estantzia gonbidapenak Krabelin hotelera eta Debako talasoterapiara... 
Ezaguna da SD Eibarrek Galiziako Etxearekin dakazen hartuemon onak, eta 
gaiteiro eta guzti juango ei dira, Galizia eta Euskal Herriaren arteko 
alkartasunan adierazgarri.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Turuten billa

2005-06-06 Thread Luistxo Fernandez

Mendikute:
Ermuan ez dot galdetu. Durangoko Musical Txirualan bai, e-postaz, ta ez 
didate erantzun. Selektibidadia ta gero pasauko naiz taller Bittor 
Sarasketa-Arragueta arteko kale horretatik (portzierto, zelan deitzen da?)


Arragueta Zeharra ei da izen ofiziala.
Kontau gero. Suerte selektibidadiakin.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Diputazioaren kontrako protesta

2005-06-06 Thread Luistxo Fernandez

Protesta honek bi iturburu izan zituen, gogoratzen baduzue.

1. Blog lehiaketa.

2. Jardunaldi batzuetan, berriro kantxa DV.-ri, eta gainera gezurrak 
programa ofizialean, DV zela blogetan aitzindari Gipuzkoan...


joan den eguen-barixakuan izan zen Donostian, eta egon nintzen bertan.
http://www.egipuzkoa.net/jardunaldiak/euskera/index.asp

Jardunaldi horiek bi ildo izan zituzten:

a) herri partaidetza bizitza sozio-politikoan Internet bidez
b) e-administrazioaren lehentasunak eta norabideak

Ez dut uste antolatzaileek, Gipuzkoako Diputazioan e-asuntoaz arduratzen 
direnek, bi alor horietan tentu askoz ibili direnik edo dabiltzanik.


a) alorrari dagokionez, ez dakite nor dabilen zer egiten Gipuzkoan, eta 
pentsatzen dute ordea, DV ari dela zoragarri.


b) alorrari dagokionez, Diputazioa enpeinatuta dago e-zerbitzu oso zehatz 
batzuk antolatzen: gure zergak ordaintzea. Oso adierazgarria izan zen 
Diputazioaren informatika erakundeko arduradunaren esposizioa. Herritarrok, 
zertifikatu digital baten bidez, sartuko gara laster Gipuzkoako udal 
guztiek gutaz dituzten datuetan eta ordainketak eta abarrak bideratu ahal 
izango ditugu. Besteak beste, 1982tik hona ordaindu gabe ditugun isunak 
ikusiko ditugu 


Ez da broma. Diputazioak uste du herritarrok zertifikatu digitalak aterako 
ditugula, gu haien sarera konektatzeko, 20 urtean pagatu ez ditugunak 
ikusteko, eta isun horiek pagatzen hasteko... Enfin.


Bremengo gonbidatu majo bat bazegoen, aleman bat, eta hark oso garbi hitz 
egin zuen e-administrazioaren funtzioez:


1. informatu
2. komunikatu.
3. trantsakzioak

Bere hitzaldia 3. puntuan zentratu zen, hori delako Bremenen egiten duen 
lana, baina argi esan zuen herritarren demanda 1. puntuan dagoela: 
informazio bila goaz gure kabuz e-administraziora, ez isunak pagatzera! 
Gainera, trantsakzioen alorrean erabiltzaileak zein diren argi zuen: 
enpresak eta intermediarioak. Haientzat da beren lana. Normala, online 
zergak ordaintzera dedikatzen dira jestoriak eta halakoak, edo horretarako 
egitura duten enpresak... jende arrunta ez da zertifikazioen zurrunbiloan 
sartzen. Aterako ote zuen eGipuzkoako inork ikasgairik Bremenekoak esandakotik?


Aldiz, eGipuzkoa ditxosoa ez da gauza ezta feed tontoena eskaintzeko beren 
Gipuzkoa.net sare osoan, edo
zerbitzuz hornitzen duten Gipuzkoako Udal guztien sarea... Salbuespena 
bakarra da: CodeSyntax-en bezeroak dira, eta beste pare bat udal, beste 
enpresa txiki baten bezeroak.


Ez dago, informatzeko orduan, Eskoriatza baino udal txukunagorik (gure 
beste bezero baten bidez kudeatzen du hori hango udalak, Goienaren bidez, 
blogen diskriminazio kasu honetan adarra jo izan dioten beste taldea da 
Goiena, gogoratuko duzuenez), adibide soil bat jartzeagatik:
http://www.eskoriatza.net/News albisteak bi hizkuntzatan... e-postaz 
jasotzeko aukera, RSS feedak ere bai, sinplizitatea diseinuan, eta 
kudeaketa zuzen-zuzena eta etengabe berritua.


Holakorik sistematikoki nola egin ez dakite eGipuzkoan. Adibide on hori 
(Eskoriatza) esistitzen denik ere ez dakite. Eta, hara, isun zerrenda 
informatizatua kontsultagai jartzen edo, aurkeztu zitzaigun beste marabilla 
bat, e-administrazio gipuzkoanoa telebista digitaleko kanal baten bidez 
eskainiko omen zaigula...


---
Eta herri partaidetzaz.. Blogen fenomenoaren gainean hizlari DVkoa jartzea, 
ba, Vocentoren aldeko propaganda saio bikain bat izan zen, duda barik. 
Blogintzan eurak aitzindari. Herriaren ahotsa media berrietan. Ederto. 
Horrez gain, programa gezurrak matizatu egin zituen DV-ko hizlariak:


1. Diario Vasco-renak dira egunkari nazionalen artean, lehen foro 
pre-moderatuak (hau da, karga libre da, baina a-posteriori moderazioa ez da 
ezabatzen, izatez bi lagun dituzte a tiempo completo horretan).


2. Diario Vascorenak dira, egunkari nazionalen artean, irakurleei bloga 
izateko aukera eman dieten lehenak...


Beraz, haiek asmatutako kategorietan, bai, lehenak dira. Nahikoa da 
kategoria bat nahi erara definitzea, zeu horretan aitzindari zarela 
demostratzeko. Edozein modutan, paperean banatu zen programan gezurra ageri 
zen, eta ez zehaztapen xehe hori.


Kanpotik etorritako beste hizlari batek partaidetzaz pista onak eman 
zizkigun. Steven Clift, www.dowire.org ... Ba omen daude toki batzuetan 
erakundeek beraiek sustatutako partaidetzako plataformak sarean... Baina 
berak normalago deritzo (eta neuk ere bai), herri-partaidetza beste toki 
batzuetan gertatzeari (medioetan, edo gune herritarretan).


Hortaz, DV, bai, herri-partaidetza politiko-sozialerako toki bat bada. 
Klaro, bere parametro zehatzetan. Bere copyright vocentaurikoarekin... han 
bloga idazten duenak Copyright-ak hari ematen dizkio... Baina, duda izpirik 
ez daukat neuk, herri-partaidetzarako tresna gisa Eibar.org batek ez dela 
DV baino gutxiago: gehiago, izatekotan.


Eta partaidetza esponsorizatua... ba horren adibide bat ere eman zitzaigun. 
Hiritarrok2005 ekimena: Europa Pressek nonbaitetik atera du dirutza hori 
bultzatzeko eta 

[eibar] Arartekoa!

2005-06-07 Thread Luistxo Fernandez





2. Jardunaldi batzuetan, berriro kantxa DV.-ri, eta gainera gezurrak 
programa ofizialean, DV zela blogetan aitzindari Gipuzkoan...


joan den eguen-barixakuan izan zen Donostian, eta egon nintzen bertan.
http://www.egipuzkoa.net/jardunaldiak/euskera/index.asp


Gauzatxo bat gehiago jardunaldi hauen gainean: Arartekoaren interbentzioa. 
Tristea iruditu zitzaidan.


Jardunaldietan egiten den bezala, Euskal Herriko hizlariek zeozer esan 
euskaraz, eta igaro ziren gaztelaniara. Iñigo Lamarca Arartekoak, berdin, 
baina, nonbait, erderaz hasterakoan hori justifikatzea okurritu zitzaion, 
eta pare bat minutu eman zituen bueltak ematen gaiari:


- euskaraz hastearena sinbolikoa zela, baina gauza sinbolikoak ere 
garrantzitsuak direla...


- euskara bigarren hizkuntza ofiziala izanda, hemengoa dela eta bla bla bla...

Harri eta zur geratu nintzen. Hizkuntza sinbolikoa. Komunikaziorako eta 
bizitza moderno osorako hizkuntza ez da? Jardunaldien ildo orokor horretan, 
enfin, berriz ere euskara zokoratuta zegoela iruditu zitzaidan.


Baina, tira, sinbolismoa modu askotan uler daiteke, eta beharbada zentzu 
positiboan ere bai. Baina bestea ez dago nondik hartzerik, Arartekoaren 
hitzetan: euskara ez da BIGARREN hizkuntza ofiziala. Hizkuntza ofiziala da, 
koofiziala bestearekin, eta bigarrena, batzuek bihurtzen dute, besteak 
beste Arartekoak berak holakoak esanda (behin baino gehiagotan aipatu zuen, 
BIGARREN termino hori). Herritarren eskubideen aldeko sentsibilizatutzat 
hartzen dugu Lamarca, eta baita legedia kontuetan pertsona jantzitzat... Ba 
euskararen ofizialtasunaz eta euskaldunen eskubideez norbaitek esan beharko 
lioke zerbait.


Eta, portzierto, aldi bereko itzulpena bazegoen. Ingelesetik gaztelaniara 
eta euskarara egoki itzultzen zuten aurikular sistemetatik. Pentsatzen dut 
hizlari euskaldunek aukera bazutela hasi eta amaitu euskaraz egiteko, eta 
entzuleek aldi berean hori gaztelaniaz edo ingelesez jarraitzeko.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] SD Eibarren berdinketak

2005-06-07 Thread Luistxo Fernandez

Lehen mailara igotzeko horretan, zer gertatuko da berdinketen kasuan?

Interneten bila ibili naiz, eta ez dut aurkitu. DV-n dator gaur paperean 
apur bat, baina berdinketa kasu batzuk bakarrik aipatzen ditu, ez denak.


Hau da sailkapena

Celta (sailkatua)
Alaves 73
Cadiz 70
Huelva 69
Eibar 69

Eta hauek DV-k aipatzen dizkigun berdinketa kasuak:

a) laurak: Alaves, Cadiz, Huelva, Eibar. Eibar gora (lehena nonbait)

b) Huelva, Cadiz, Eibar: Eibar gora.

c) Cadiz, Eibar: Eibar gora

d) Huelva, Eibar: Huelva gora

Baina ez zaizkigu aipatzen beste kasu hauek:

e) Alaves, Cadiz, Eibar

f) Alaves, Eibar, Huelva

g) Alaves, Eibar

Azken kasu honetan, biak Cadiz eta Recreren aurretik tokatuz gero, biak 
aurrera, baina 3-4 postuetan bateratuta gera daitezke. Era berean, Huelva 
eta Eibar berdintzean Huelva aurretik izan arren, biak igo daitezke, baldin 
eta Alavesen aurretik geratzen badira (posible da matematikoki).


Inork badaki, beraz, e, f eta g kasuetan zer gertatuko den?

Eta behin galdetzen hasita, Alavesi ere zer gertatuko litzaiokeen 
berdinketa hauetan?


Berdinketan kasuan, euren arteko emaitza edo ligatxo partikularra 
zenbatzen da, nonbait.


Luistxo





___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] beste sari bat

2005-06-10 Thread Luistxo Fernandez

Joven de Galdácano:

 (...) gaur Irune Berro izan da, Berriako kazetari fina. Hari begiratu 
eta irribarrez ikusten neban, eta pentsau dot hori seinale ona zala.


Amaitzean, Iruneren ondotik pasau naz, eta esan deust eskerrik asko esan 
dozun guztiagaitik. Niretzat, hori nahikoa eta sobera izan da gaurkoa 
justifiketako.


Berria egunkariak hau da dioena:


Zazpikale saria jaso du Julen Gabiriak Bilboko Liburu Azokan

Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da izan zen iazko Bilboko 
Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria 
eman zioten, atzo, idazle bizkaitarrari. Gabiriak, bere aldetik, ilusioz 
jaso zuen, sarietan sinesten ez duen arren. Eskerrak emateko orduan, 
aurreko belaunaldietako idazleak izan zituen gogoan. Gabiriaren ustetan, 
haiek gabe euskal letrek ez lukete egun duten onespena izango. Hala, 
Bilboko Udalak Gabriel Arestiren omenezko haritza kendu izana gaitzetsi 
zuen: «Aresti ere Bilboko idazle izan zen, nahiz eta batzuen begietara 
ikusezina izan». MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS


Hori zutabe batean, eta bitan, argazkia, sariarekin Julen.

--

Haritzarena aipatu da Berrian, juxtu juxtu. Kazetariarentzat inportantea 
izango zen Julenek botatakoa, baina ez, nonbait, Berriako irakurleentzat. 
Aldiz kontua komentagai dugu Interneten... Blog batean, adibidez: 
http://tinyurl.com/c53c4


Aurreko sariaren inguruan ere, Azkunaren zirko hura, benetan huraxe zen 
albistea, eta, bitxia bada ere, guk internautok, hori badakigu: komentatzen 
ditugu komentarioa merezi duten gauzak. Baina hedabide tradizionaletan ez 
dago, nonbait, usaimen bera duen inor... Eta, gainera, kazetariak gure 
blogak eta gauzak irakurtzen dituzten arren, ez duzu ikusiko, Julen, 
euskarazko interneteko esparruan edo blogosferan sortu den ezer, albiste 
bat, iritzi bat, polemika bat, scoop bat, sekula-sekula, 
uhin-errotatibetako notizia bihurtzen. Boliviakoaz, beharbada, informatuko 
dira Internetez eta han aurkituak kontatuko dituzte medioetan, baina, gu, 
euskal internautak, ez gara sekula notizia iturri.


Blogisten protesta, adibidez, DV eta Diputazioaren endredoaz... Gutuna, eta 
juxtu juxtu, apropos bidali genuelako! Hortik aurrera, hutsa gara, zero.


Internetekoak albiste bihurtzen dituzten bakarrak, gure espeziekoak dira, 
kolaboratzaile kanpotarrak medioetan asteroko atal espezialduetan 
zokoratuta: Patxi Gaztelumendi Euskadi Irratian eta Jabi Zabala Berrian.


Beste inoren errutinan ez gara sartzen. Eta zu ere, Julen, albiste zara 
errutinagatik, sariaren errito programatuagatik, fax konbokatoriagatik: ez 
esaten duzunagatik edo zinegotziei pasarazten dizkiezun estuasunengatik. 
Argazkia ere, zu+saria, ez zinegotziaren aurpegia...


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] beste sari bat

2005-06-10 Thread Luistxo Fernandez

Julen:

Irunek idatzitako artikulua dala-ta, Andoainetik emondako espaziotxoan 
idatzi behar izan eban, notizia bakar-bakarrik zalako saria emoten 
eustiela, beste barik. Gero, sari banaketan beste notizia horrek urten 
eban, protestarenak, askoz be interesgarriagoa zana. Akaso Donostian izan 
balitz? Akaso aldez aurretik Juan Luis Zabalari esan izan baneutso zirkoa 
montauko nebala? ez dakit...


hari abisua emanda, izatekotan, ez Zabalari zure blogean irakurrita 
okurrituko zaiolako... eta irakurleen artean kazetariak eduki badituzula, 
segurua da.


Hedabide tradizionalen kasu eskasaren kontu honetan, grazia egiten dit 
Euskadi Irratiko arratsaldeetako tertuliako kasuak. Maite Artolarekin 
egoten diren horiek, 20.30ak bitartean. Ohitura dute digitalei errepasoa 
egiteko, Internet bidez. Berria, El Mundo, Le Monde: horietan zer dagoen 
web portadan. Paperari begira, hor ere, ez zaie sekula okurritu (baina, 
ezta buruan haizeak urrinetik eman ere) aktualitate digital euskaldunak ea 
zer dioen (Berria salbu, papera salbu, alegia)... zer dioen blogosferak 
edo... Eta euren artean blogista bat dago, Mikel Irizar, 
http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa




Behin ikusi dot: nire blogetik hartutako notizia bategaz eta Irune Berro 
kazetari zala.


Neska horri katalanak gustatzen jakoz ;-)

Nere ukazioa kategorikoegia zen. Iritzietan normalago aurkitzen da prentsan 
Interneten arrastoa: Berrian Lakasta, Iñigo Aranbarri edo, batez ere, 
Lertxundirenenean. Argia astekaria ere atentoxeago dago Interneteko 
aktualitatera.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Udalaren iragarkia

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez





Bai, baina esango dabe Eibar Primeran! jarri dabela eta horrekin bete 
dala euskarazko partia. Nun eta Euskal Telebistako lehenengo katian!


Egixa. Ez zan erdera hutsez, deklinabide marka bat zeuan.

Edozein modutan, ze redikulu, justo euskeraz ez zakixanak Tele5 ikusteko 
aukera zeukanian...


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Berdinketak SD Eibar

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez
Nere lankide batzuek diñue, Eibar berdinketa posible guztietan aurretik 
geratzen dala... Baiña, hau segurua da?


Juan dan astian aztertu genduazen berdinketetan, eta atzoko emaitzarekin 
lau kasu argitzen dira, baiña beste biren konfirmaziñua nahi neuke:


Sailkapena:
1. Alaves 76 (igota)
2. Cadiz 73
3. Celta 73
4. Eibar 72
5. Recre 70

Berdinketa posible bakarrak dira 73 puntura, Eibarrek berdinduta, Cadiz 
edo/eta Celtak galduta, eta Recre be berdinketara etorri leikela kontuan 
hartuta.


Argi dagozenak:

a) Recre- Cadiz - Eibar: Eibar aurrera
b) Cadiz - Eibar: Eibar aurrera
c) Celta - Eibar: Eibar aurrera
d) Celta - Cadiz - Eibar: Eibar aurrera

Zalantzatxo bat:
e) Recre - Eibar - Celta - Cadiz
f) Celta - Recre - Eibar

Nik uste dot e) kasuan ez dagola zalantza haundirik, ze 2 talde pasauko 
ziran gora, eta aukera horrekin...

Eta azkena be, tira, baiña bueno... galdetziagatik.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Udalaren iragarkia

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez





Edozein modutan, ze redikulu, justo euskeraz ez zakixanak Tele5 ikusteko 
aukera zeukanian...


Luistxo


Barkatu, Tele5ek emondakua ez zan izan Eibarrena atzo, arañeun Osasunana.

L. 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Berdinketak SD Eibar

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez

Eneko:


Xerezeko argitalpen digital baten ageri dira kasu gehienak:
http://tinyurl.com/a36xh


Artikulu horrek kasi hau argitzen dau:


e) Recre - Eibar - Celta - Cadiz


Kasu honetan, Cadiz eta Eibar aurrera

Eta azkenengo kasu honetaz, ikerketa apur bat egin dot, eta hau da emaitza:


f) Celta - Recre - Eibar


Eibar aurrera

Hortaz, berdinketa guztietan, Eibar aurrera. Hortaz, Celtak edo Cadizek 
galduz gero, nahikua da enpate bat Ipuruan. Baiña, klaro, akaso Celtak 
galtzia ez da nahikua ze Enekok diñuan moduan...



Zapatuan irabazi arren ez dauka erraz Eibarrek.
Celtak galduz gero, ez nintzateke harrituko 3 puntuak berriro bueltatzen 
badizkiote. (Duela urte batzuk errepeskatu egin zuten 2 mailatik, eta 
horregatik daude gaur egun 22 talde bigarren mailan)


Eskandalurako motibo bat be izan leike hori... Ikusikozu zelan jarriko 
diran Eibarren Celtan kontra, juan dan astian santziñuan kontua salagarrixa 
zan moduan.


Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Berdinketak SD Eibar

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez

Eneko:


Bestalde, teoriaz, Xerezek Cadizari egurra emoteko gogoarekin dabil, baina 
partidurako sarrera gutxi saldu dituzte eta ez da egongo marea 
azulinarik ( http://tinyurl.com/795rk ) , Cadizeko jende asko bai ordea.
Gainera, Martin nafarra dabil Xerezen entrenatzaile moduan, ez fama onekoa 
Eibarren duela urte batzuk Osasunak izan zuen portaeragatik Ipuruan, Eibar 
1. mailarako promozioa jokatzeko zegoenean.


Blogista euskaldun anonimo batengatik (Igorringo) erreferentzia bat jaso dut.

Title: Eibar lehen mailara?
URL  : 
http://www.lacoctelera.com/igorringo/post/2005/06/13/eibar-lehen-mailara

BlogName : Igorringo
Body :
... ezagutarazteko saiotxoa egingo dut, Eibartik eta Ingelesen hilerriaren 
bidez, esaterako. Jakin ezazue hau ez dela peloteua, e...


Igorringo hau nafarra ei da, eta Xerezek kasuan bere entrenatzaile nafarrak 
geure alde egingo ote duen iradokitzen du. Hark ez daki Monrealen Ipuruako 
jokaldi haren berri, nonbait.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] papera / digitala

2005-06-13 Thread Luistxo Fernandez
Joan den astean komentatu genuen, Julen Gabiriaren azken 
sari-performancearen inguruan, informazioaren zikloan paperak eta digitalak 
bide desberdinak hartu dituztela... Txoke bat dagoela bi mundu horien artean.


Txoke horren beste fronte batzuk

- Liburutegietako mailegua

Musika eskubide editorialen defentsa korporatiboan, Internet, kopia eta 
partekatze-mekanismoen kontrako demonizazioa, kanon-kobraketa eta halakoak 
bultzatzen dihardute. Paperezko editoreek ere fotokopiagailua demonizatu 
eta zergapetu zuten bere garaian, eta orain papera doan irakurtzeko beste 
modu bat jarri dute jomugan: liburutegietako mailegua.

Ikuspuntu bat Joana Albret taldeak Eibar.org-en daukan bazterrean:
http://www.eibar.org/blogak/joana-albret/50
eta Editoreen Galeuscan entzundakoak, non, dena esateagatik, uste dut 
Mendigreeni Interneteko esparru libertinoaren zeozer pegatu zaion...

http://groups.yahoo.com/group/joana-albret/message/1659

Liburutegietako maileguarenaak ez du beharbada papera / digitala 
dikotomiarekin zerikusi zuzenik, papera / papera delako hor jokoan dagoena. 
Baina, nire ustez, musikatik datorren astindu digitalak eragin du Linea 
Maginot hori eraiki nahia


- Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Paperak gero eta pisu handiago du Kultura Saileko HPSren ingurutik sortzen 
diren euskararen aldeko laguntzetan.
http://www.sustatu.com/1118154983 albistean informazio apur bat. Hor 
aipatzen da Interneteko argitalpenen esparrua, baina deialdi barik geratzen 
den apartaduak gauza gehiago hartzen zituen: programen euskaratzeak ere 
bai, adibidez. Apartado horretan euskaratu zuen CodeSyntax enpresak 
blogetarako Eibar.org-ek eta Goiena.net-ek darabilten softwarea. Aurten 
holakorik ez, itxuraz.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Liburutegi digital bat Leirerentzat

2005-06-15 Thread Luistxo Fernandez

Leire:

Blogan asuntuari bueltak emoten nabil. Ez pentsa! Lotsa handixa emoten 
desta, baiña igual...

Dana dala, liburutegi digitalana ez dot aittu, ez dakitt ze izan leiken.


zuk zure obra konpletuak biltzeko lekua... bloga bera, zentzu batean, izan 
leike Leire Narbaiza Liburutegia.



Hori bai, seguru egon, izatekotan, kanon bakua .
Uda honetan laneko ikastaro bat egin bihar dot weblogs y sindicación de 
contenidos bigarrena ez dakitt zer dan, baiña uste dot ikasliekin zeozer 
egitteko balioko destala, kontauko detsuet.


ze ikastaro, nork non? jakin baleike...

ialduko destazuez hara posta zerrendako mezuak? 
mailto:[EMAIL PROTECTED][EMAIL PROTECTED]


Egizu zuk. Eten harpidetza Yahookoarekin, eta egin berriarekin.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Santa Klara foball peña republikanua

2005-06-15 Thread Luistxo Fernandez

Mendigreen:

Igotzen bada, nik proposatzen dot Donostian sortzea Santa Klara foball 
peña republikanua. Ea Iturri animatzen den.


Peña hori eratuta dago. Partaideak gara Peru Manterola (7) eta Luistxo 
Fernandez (38). Zapatuan (ea Localiak ematen duen) partiduaren ostean, igo 
bada Eibar, bandera gorri-azula hartu eta kotxean irtengo gara biok bozina 
jo-ta-jo Donostiako kaleetan. Hori da plana. Gonbidatuta zaudete gainerako 
ñoñostiarrok.


Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Ogasuneko eraikin inteligentea

2005-06-15 Thread Luistxo Fernandez




Gai honetaz irakurri, gaur, Mariano Ferrer-en artikulua El Mundo del Pais
Vasco-n.

Amatiño


Ez daukat paperean ale hori. ElMundo.es digital irekian ez dago (ez dakit 
ordaindutakoan), eta Marianok (hori bai errore larria) ez dauka blogik.


Norbaitek testua zerrenda honetara bideratzerik bai? eskerrik asko.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ulgor

2005-06-16 Thread Luistxo Fernandez




Bost hauek behin eta berriz agertu izan dira fundatzaile gisa azken 50
urteotako dokumentazio ofizialean. Orain, berriz, datorren larunbatean
Arantzazun fundatzaileei egin behar zaien omenaldian LAU baino ez dira
agertzen, bi bizirik eta beste bi hildako. Eta bosgarrena?

Amatio


Bosgarrena agintariek ahaztua, nonbait.

Jabier Ortubairen familiaren aldarria gaztelaniaz aurkitu dut:
http://www.eitb24.com/noticia_es.php?id=66978

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarreko, Eibarreko, Eibarreko

2005-06-20 Thread Luistxo Fernandez

Iturri:


Aste honetan gainetik irakurri nuen Berriak Eibar futebol taldeari buruz 
eginiko erreportaia bat, bi orrialdekoa.

Gutxienez hiru aldiz errepikatzen zuten Eibarreko.


Ez dakit taldeaz dihardugunean, Eibarreko irteteko joera gehiago ez ote 
dagoen... Joera horren zuzentasunaz edo okerraz ezer esateko 
autoritatearekin ez nahiz sentitzen, bestalde.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Zer gara gu, nor gara gu

2005-06-20 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:

Zalantzarik ez euskaldun izateko modu asko dagoela eta jakina 
gero inor ez

dela inor baino euskaldunago.

(...)

Somos vascos liburura bueltatuz, Erkorekak, Anasagastik eta Belokik
elkarrekin argitaratu dute hamazazpi euskalduni egindako elkarrizketa
bilduma, non bakoitzak bere euskalduntasuna zertan den azaltzen duen.


Euskaldun = Vasco, darabizu, Amatiño.

Baina, ez ete da, euskeraz, berez, Euskaldun = Vascoparlante. Klaro, 
hortik dator gero, Vascos itzultzerik ba ote dagoen... Euskaldunon 
Egunkariak Euskal herritar neologismoa bultzatu zuen bere garaian, 
neologismoa zela argi edukita, eta bere bidetxoa egin du.


Identitatearekin ere badu honek zerikusia, nik uste, ez bakarrik 
etimologiarekin. Neure tribukoak, esango nuke etnozentrismo dosi batekin, 
euskaldunak dira, batik bat, ez modu batean edo bestean sentitzen diren 
erdaldunak, euskadizale ala euskofobo izan.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Bislunbratzen dan panoramikia

2005-06-22 Thread Luistxo Fernandez

Foballa dala-ta, Eibar aittatzen daben blogista batenian topau dot.
http://www.goiena.net/blogak/edu/25
Gure herriko euskerian gaiñeko txiste zahar hori, juntau dirala bi eibartar 
Arraten eta esan detsa batak bestiari:


- Hemendik dibisatzen dan panoramia esplendidua da.

Blog-artikulu berian gure Eneko Astigarragak berak entzundako bersiñua laga 
dau:


- Ahhh! Arrateko kanpatik bislunbratzen dan panoramika marabillosue...

Holako besterik?

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Laguntza (presaka)

2005-06-23 Thread Luistxo Fernandez

Gabiria:

testu bat itzultzen nabil (Mungiako hotelarena ez: atzo email bat bialdu 
neutsien kejaz, baina ez deustie erantzun),


zorrotz ibili zara, bai, horrekin. Ondo.



El encuentro de la EGO de este verano, el más completo de su historia en 
cuanto a ofertas educativas se refiere,  se realizará del 2 al 20 de Julio 
y el lugar escogido para la realización del mismo será el complejo 
educativo de Eibar




Ofizlaki, Hezkuntza Esparrua.

Hizkera korrientean, Unibertsitate Laborala, La Uni, Unixa, edo Laborala.

Esparruan dagoen ikastetxeetako baten izena da, bestalde, Uni Eibar-Ermua 
BHI...


http://b5m.gipuzkoa.net/url5000_b/?id=E_7091que_se_visu=orto5Glengua=1

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Euskaltel-Amena: Iruzur eta adar-jotzea SMS bidez

2005-06-30 Thread Luistxo Fernandez

Gari:

Euskalherrian SMS bidezko amodiozko gutunak egin izan dira, baina gaur 
arte ez nekien iruzurra egin zitekeenik.


Reventa operazioak ere egiten dira, praktika komertzial zeharo garbia izan 
ez arren, eta erakunde publikoetatik bultzatuta, hain zuzen.


Euskadi Irratiak egiten du reventa, U2-rako sarrera birekin. SMS bidez  
zenbakira U2 espazioa Urlia Berendia bidali eta zozketan sartzen zara bi 
sarrera horiek banatzeko.


Mila dei jaso eta sarrerak kostatu zaiena baino dexente gehiagotan salduko 
ditu Euskadi Irratiak... Sarrerak ezer kostatu izan bazaizkie hori, akaso 
promoziokoak izango dira-eta.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Geure blogei aipamena Rikardo Arregi sarietan

2005-07-03 Thread Luistxo Fernandez

Zorionak eibarnautok

Eibar.org-eko blogek aipamen berezia (blogosfera osoarekin batera) lortu 
zuten atzo Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketan, Andoainen (bertako 
Udala da antolatzaile nagusia).


Epaimahaikoa den blogista batek kontatzen du bere blogean, eta bertan dago 
epaimahaiaren erabaki osoa ere bai.

http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/58

Interneten inguruan dioena ere Sustatun ere azaltzen da:
http://www.sustatu.com/1120374739/

Eibar.org-i honela egiten zaio aipamena:

Edizio honetan, ordea, bereziki aipatu nahiko genituzke euskarri berrien 
bitartez etorri direnak. http://www.eitb24.comEitb24.com ataria aipatzeaz 
batera, euskal blogosfera azpimarratu nahiko genuke. Aipagarria iruditzen 
zaigu nola garatu den blogintzaren fenomenoa euskaraz, joera globalak 
bertakotzeko azkartasuna erakutsiz. http://www.eibar.orgEibar.org taldeak 
sortu du lehen http://www.eibar.org/blogakblog komunitatea euskaraz, eta 
honen haritik etorri da http://www.goiena.netGoiena.net 
http://www.goiena.net/blogakkomunitatea. Bien artean, azaleratu dute 
euskal blogarien multzo polita eta bultzada eman diote euskarazko 
blogosferari. 


Eibar.org-en baitatik sortutako Aurki proiektuak ere jaso du aipamena:

Aipagarria begitantzen zaigu http://www.aurki.comaurki.com-ek sortu duen 
tresna, sarean diren euskarazko argitalpen guztiak (blog xumeak zein 
hedabide handiak) orri bakarrean biltzeko, une oro eguneratuta. Tresna ezin 
hobea da euskarazko informazio esparrua bistaratzeko. 


Atzo ETBn, eguerdian eta iluntzeko informatiboetan eman zutenean albistea, 
aipamen berezia EItb24.com-ek jaso zuela esan zuten... baina, nik esango 
nuke, epaimahaikoen erabakia irakurrita, zeharkakoa dela aipamen hori, eta 
blogosferari dagokiola, benetan, aipamen berezi hori. Eitbrentzat, 
aipagarri ez den aipamena, valga la rebuznancia.


Luistxo




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] J San Martin, tekno-artista

2005-07-04 Thread Luistxo Fernandez
Egoibarra-ren bidez deskubritu zuen hau Asier Sarasua gure 
zerrendakideak... eta ez dut uste hona bota duenik, baina irten zen 
Sustatuko irudien artean, eta asteburu honetan, Eibar.org-en ere bai:

http://www.eibar.org/116

Juan San Martin-ek 1968an egindako lantxo bat: Ascii art benetakoa, 
teklatuko letra konbinazioekin sortutako irudia. Artelana, nahi bada. Kasu 
honetan, duda barik, artelana: kontzeptuz eta egikeraz, benetan 
harritzekoa. Arantzazuko basilika H-z josia, euskararen batasuna gai zuen 
liburu baterako. Klikatu eta ikusi.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

2005-07-06 Thread Luistxo Fernandez
DV-n irakurria atzo. Joan Mari Irigioienek Komunista.com liburuagatik sari 
bat jaso du, eta artikulua horren inguruan. Besteak beste hau esan zuen 
atzo Irigoienek:


«Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las 
nuevas tecnologías, que sin duda, afectan a nuestro campo. Pero seguiré 
ahí, escribiendo a diario».


DV.tik jasoak dira berbak. Zehaztasunaren gainean ezin dut asko ezan, 
kontestu barik gaizki ulertzeak oso posible dira.
Akaso euskaraz esango zuen, baina Berria edo Eitb24.com-eko euskarazko 
erreseinetan ez dut Irigoienen berba hauen aipurik aurkitu.


Baina bueno, aipua bere horretan harturik...

Internet noren edo zeren etsaitzat ote duen Irigoienek galdetzen diot 
buruari. Idazleen etsai? Liburu salmentaren etsai? Euskal Idazleen 
Elkartearen etsai? Igual bai. Baina gauza baten etsai Internet ez dena 
seguru seguru: idazkuntzaren etsai, idaztearen etsai. Internet 
erabiltzaileok, multzoan hartuta eta banaka hartuta, gehiago idazten dugu, 
askoz gehiago gainera, Internet erabiltzen dugunetik. E-postaz batez ere 
eta, gutxi batzuek (baino gero eta gehiago gara), blogen bitartez ere bai.


Irigoienek Internet baino lehenago ere idazten zuen egunero. Duda barik. 
Eta orain asmo horri eusten dio. Nola ez. Baina zenbat lagun dago orain 
egunero idazten duena, lehen ezer idazten ez zuena...


Orain, idazten dugun horretan literaturarik badagoen, beste kontu bat. Nik 
idazkera oso elektroniko batzuk asko apreziatzen ditut. Errejistro berria 
dira, eta edukiz eta estiloz asko atsegin zaizkit. Adibidez, Leire 
Narbaizaren metralleta-mail mezuak, edo Ander Arroitaren lantzian behineko 
ironia eta grafia partikularra. Eta blogetan, Telezaborra, 
http://blogs.ya.com/telezaborra , gizarte kontenporaneoaren erretratatzaile 
majistrala.


Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten 
jardunaldi batzuetarako: http://www.sustatu.com/1120558069Euskara 
estandarra eta espezialitate http://www.sustatu.com/1120558069hizkerak
Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere 
idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo 
udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor 
animatzen den komunikazio bat aurkeztera.


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

2005-07-06 Thread Luistxo Fernandez

Markos Irigoien:


Dagokionari:


Markos: zu, zure ametsetako intxixu bat, ala benetan Joan Mari Irigoien da 
hau idatzi duena?



Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako izan
daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena zera
da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela


aaa... Baina, Internet medio idatzia da. Interneten inguruan ikastaroa edo 
hitzaldia ematen dudan bakoitzean, beti beti errepikatzen dudan kontua da. 
Internet, idatzizkoaren erresuman dago.



... gero eta esfortzu
txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago.


ez nau guztiz komentzitzen honek. Ez dakit. Gaurko gazteen aukera 
komunikatiboek, duela 50 urtekoenekin alderatuta, esfortzu gitxiago 
eskatzen dutela esango genuke? Hori balitz kasua, inork ez luke ingelesa 
ikasiko, beharbada.


Bestalde, esfortzu gutxieneko kontsumo mediatikoa telebistarena da, duda 
barik. Interneten erabilpenak ikasketa eta ahalegin handiagoa eskatzen du.



 (eman
gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko dizute).


Internet eta bideozinta emango nieke aukeratzeko, ea zer dioten.

Zertaz ari da Irigoien? Internet vs idazketa, ala Telebista vs idazketa?


Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
didalako:


Bueno, Markos, zuk ere hari esan eskerrik asko. Eskainiozu blog bat, eta 
pellak jaten ditugun hurrengora gonbidatuko dugula. Nik nire pataleta hau 
kargatu dut gaur goizean nire blogean.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Carlinhos Brown Mendigreen

2005-07-06 Thread Luistxo Fernandez
Oraintxe bulegoan entzun diot Maiteri Mendigreen zoragarri bat... Irratian 
hor dago Carlinhos Brown-en mondongo errepikakor hori, beti berdina den 
hori, eta letra ederki atera dio Maitek:


He! He! He! He-he-he!
Zapata paria, zapata paria,
Zapata paria, zapata paria...

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Mundua satelitetik ikusita

2005-07-07 Thread Luistxo Fernandez
Google-k atetxo bat zabaldu zuen duela 10 egun. 'API' bat, jerga 
informatikoan. Eta munduak zukua ateratzeari ekin dio, Googlek mapetan 
dituen datu eta aplikazioen indarrari, nork bere datu sorta eta irudimen 
propioa gehitzen dizkio, eta emaitza, bi gauzen konbinazioa, ikaragarri 
indartsua da.


Batek, adibidez, Londresko mapa egin du gaur Googlerekin:
http://joaop.no.sapo.pt/london_map.html

Guk ere nahi dugu, ahal dugu. CodeSyntax-ek Sanferminak mapeatu ditu 
satelite bidez...

http://www.codesyntax.com/proiektuak/sanfermin.html

Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1120745310

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Mendigreen politikoa eusko brasileiroa

2005-07-14 Thread Luistxo Fernandez

Carlinhos Mendigreen komentatu genuen lehengoan, nahasketa euskobrasileiroa...

Gaur beste bat aipagai, kasu honetan zentzu politikoarekin, istorio 
rokanbolesko bat, kontatzen duena Jabi Zabalak ( www.sarean.com ) Sustatun:

http://www.sustatu.com/1121294078

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] zorionak

2005-07-18 Thread Luistxo Fernandez



holan hasi zan dana:
http://www.eibar.org/14

asier



Gaur itxuraberrituta ageri da gure blogista konstanteenaren bloga, izen 
berriarekin gainera:

http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/

Eta gainera liburu egin behar ei dau urtebetez pilatutakoekin...

Baina, Mendiguren, hombre, esan zeuk, kontatu hemen zure urtebeteko 
esperientzia zelan izan den. Gure blogista prolifikoena, ilustreena, zeu zara.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Klikowsky

2005-07-19 Thread Luistxo Fernandez


Ez dakit konturatu zareten.

Eibar.org-eko blogetan mezu olde bat jasotzen hasi gara. Ia-ia spama, agian 
*ia* barik. Eibarrera etorri berria den blogista argentinar batek lotura 
eskatzen duela... Gezurra da, baina ez dute abisatzen inon zer den benetan: 
laster emitituko duten telesail baten marketing kanpaina, *Mi querido 
Klikowsky.*


EITBren serie bat izango da, Eibarren kokatua fikzioan, eta hura 
promozionatzeko, ba hori, engainuzko marketina eta espam-erantzunak alde 
guztietan.


Zilegi ote da komunikabide batera gezurrezko fax bat bidaltzea, promozio 
baten barruan, Argentinako ez dakit nor datorrela Donostiara... edo 
Teleberri batean, demagun etorkinen inguruko informazio bat ilustratzen, 
Eibarrera datorren Klikowsky baten berbak sartzea? ezer abisatu barik?


Ba EITBk, Globomedia produktorak (Emilio Aragon), eta OJD ofizinak (webaren 
egileak OJD Interactiva dira), uste dabe hori zilegi dela Interneten.


Info gehiago Sustatun: http://www.sustatu.com/1121753742

Portzierto, erraza da engainuaz jabetzea. Klikowsky bilatzea Googlen 
nahikoa. Bilaketa berak argitzen digu izena bera ere faltsua dela, ez 
dagoela munduan inon izen horrekin. Varsavsky argentinoa bazen, Klikowsky 
ere bai, pentsatuko zuen gidolari bati. Haren andregaiari Klikarrieta jarri 
ez diotenean...


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Inkesta wazemank

2005-07-20 Thread Luistxo Fernandez

At 15:38 20/07/2005, you wrote:

ETB1ko programa honen barri dakizueneri:

Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?

Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?

Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?


Gu zer gara? Nik bi ale ikusi dittut eta gustau.

Gure ballara bereko beste puntako Fermin Etxegoieni (TB komentarista 
Berriakoa, Oñatiarra mutila) bardin.




Amatiño


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

2005-07-21 Thread Luistxo Fernandez


Eibartarrak zerrendatik apur bat, hiru lagun elkartu, eta enpresa sortzera 
ausartu ginen. 2000. urtean sortu zen CodeSyntax. Zerrenda honekin eta 
Eibar.org-ekin egin dugu gauza gehiago harrezkero, Aurki.com edo blogen 
azpiegitura, adibidez. Ezagutzen gaituzue gehienok.

http://www.codesyntax.com

Ba, hara, gure enpresaren ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta 
anbiziosoena jarri genuen sarean herenegun gauez: 
http://www.tagzania.comTagzania.


http://www.tagzania.com

http://del.icio.usDel.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz 
ulertuko dutela espero dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien 
kokapenak gorde eta etiketatu. Ez baduzue del.icio.us ezagutzen, puff, 
gaitza esplikatzeko.


Norberak mapak egin eta gordetzeko tresna bat da, oinarrian Google Maps 
dagoelarik irudiak ematen. Baina datuak, datuak ez dira Googlerenak, 
erabiltzaileek ematen dituztenak baizik.


Horra, zer kargatu duten askoren artean madrid terminoarekin:
http://www.tagzania.com/tag/madridhttp://www.tagzania.com/tag/madrid

Edo Alemaniako lagun batek herrialde hartako instalazio nuklearrak nola 
mapeatu dituen:

http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germanyhttp://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany

Klikatzen baduzue, esango duzue... hor ez dago maparik! Bueno, klik bat 
harantzago map ikusmiran aurkituko duzue. Orri azpietan RSS zeinu laranja 
ere bai, gehikuntza guztiak, erabiltzaile eta etiketa guztien arabera 
sindikatzen baitira XML jario gisa.


Oraingoz, ingelesez bakarrik. Baina laster euskaraz ere izango dela espero 
dugu.


Ideia ona da Tagzania, uste dugunez. Erreakzio positiboak ari gara jasotzen 
http://www.technorati.com/search/tagzaniablogosferan. Inork ez du munduan 
egin guk baino lehenago. Baina horrek ez du esan nahi inork pentsatu ez 
duenik. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira 
antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, hemen baino teknologia, 
sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.


Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, azkarrenak izan, marketing 
birala (ahoz ahokoa). Zuek (zuek ere bai) zarete bidea.


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Lau bizkaitar

2005-07-21 Thread Luistxo Fernandez

ezagunak
Juan Mari Atutxa
Jose Maria Bergareche, Vocentoko jefea... bizkaitarra ote? esango nuke 
baietz baina ez dakit; erdalduna seguro


ezezagunak
Alberto Mendez (SPRI sozietate industrial publikoko teknologia espertoa, 
erdalduna)

Zelai Nikolas (Tiraka blog administratibo-euskaltzalekoa), abokatua, Barrika

ematen dit usanik hauetarik inork ez duela nahiko, motibo desberdinengatik

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Elena Laka blogari

2005-07-27 Thread Luistxo Fernandez

At 15:09 27/07/2005, you wrote:

Berua aprobetxau dau Elena Lakak bloga on-line jartzeko :-)

http://www.goiena.net/blogak/elena

Egiozue bisita eta ia zer diñuan...


animo Elena! Eibarrespaziotik kanpora? ai ai ai...

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

2005-07-29 Thread Luistxo Fernandez

Julen:


Igorrek:
Beraz, nire galderia da (batez be CSkuendako) ea ezauketan dozuen 
aplikaziñorik edo webgunerik Euskal Herriko mendixak lokalizetako


Igor, nik webgune hau sarri erabilten dot:
http://em.luberri.net/index.phphttp://em.luberri.net/index.php
Bertan erregistrauta dagozan mendi guztien (ez gitxi) koordenadak emoten 
dauz, pentsetan dot horrek balioko deutsula Tagzanian mendiok kokatzeko.


Luberriko Koordenatuak UTM dira,
UTM: Y.4758168 X.577028

ez dira Tagzaniaren modeloa... Guk (Google Maps-ek hala egiten duelako) 
WGS84 geozentrikoak darabilzkigu.


Nola konbertitu batetik bestera? Horra etxeko lana oporretan Igor 
Leturiarentzat: sortu javascript formulario bat, guk 
http://www.tagzania.com/post orrian duguna bezalakoa (latitude kardinal 
tradizionalak dezimal bihurtzeko), UTM datuak lat-lon dezimal bihurtzeko.


Pista batzuk. Gipuzkoako http://b5m.gipuzkoa.net bilatzailean mapa bat 
aurkituta, aldameneko menuan Koordenatuak aukeratu, eta klikatu puntu bat, 
sorta guztia emango dizu. Adibidez,

Aizarnazabalgo Basakaitz ikastetxea...
http://b5m.gipuzkoa.net/url5000_b/?id=D_347lengua=1

Ba ikastetxe horren datuak hauek dira:

ED50 koordenatuak:
30 UTM:
X=562027 m
Y=4789737 m
altitudea=55 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 9
latitudea:43 15 25.5
altitudea=55 m

WGS84 koordenatuak:
geozentrikoak:
X=4649040 m
Y=-181615 m
Z=4348331 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 13.6
latitudea:43 15 21.6
altitudea=105 m

Hemen info gehiago dago: http://www.carabus.co.uk/jscalculators.html
eta konbertsore bat ere bai, baina gauza arraroak egiten ditu, eta gainera 
UTM datuak sartuz gero, 30 zenbakiaz gain, letra bat ere eskatzen du, eta 
ez dakit Euskal Herriari zer dagokion...


Tira, ezinezko oporretako lana...



Igorrenaren haritik, nire galdera: zuk Tagzanian leku bat marketan badozu, 
leku horren koordenadak lortzen dozuz; baina alderantziz be egin leike? 
hau da, mapara joan beharrean, direktamente koordenadak sartu eta marka 
hori agertuko zan?



Errejistratutako erabiltzaileek bai: goiko menuko aukera nagusietan POST 
daukazu:

Hona zoaz: http://www.tagzania.com/post
eta hor daukazu GO TO POINT latitude eta longitudeak sartzeko
Laster euskeraz, espero dugu.

Kamisetaren inguruan. Prest daukat modeloa, aurrean Tagzania, bere letra 
zuri-beltz-anaranjatuekin eta bizkarrean, puntu-txintxeta gorri haundi bat.
Inspirazioa, tipo honek eman digu: 
http://www.juliangallo.com.ar/2005/07/google-maps-en-el-mundo-real.html


etorriko da kamiseta, seguro

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

2005-07-29 Thread Luistxo Fernandez




Bilaketa azkar bat eginda, nik hau topau dot:

http://www.uwgb.edu/dutchs/UsefulData/UTMFormulas.HTMhttp://www.uwgb.edu/dutchs/UsefulData/UTMFormulas.HTM

Azalpenez gain, Excel horri bat dakar bihurketa egiten dauena.

Igor


Está chupao!



Converting UTM to Latitude and Longitude

y = northing, x = easting (relative to central meridian; subtract 500,000 
from conventional UTM coordinate).




Calculate the Meridional Arc

This is easy: M = y/k0.



Calculate Footprint Latitude

   * mu = M/[a(1 - e2/4 - 3e4/64 - 5e6/256...)
   * e1 = [1 - (1 - e2)1/2]/[1 + (1 - e2)1/2]

footprint latitude fp = mu + J1sin(2mu) + J2sin(4mu) + J3sin(6mu) + 
J4sin(8mu), where:

   * J1 = (3e1/2 - 27e13/32 ..)
   * J2 = (21e12/16 - 55e14/32 ..)
   * J3 = (151e13/96 ..)
   * J4 = (1097e14/512 ..)



Calculate Latitude and Longitude

   * e'2 = (ea/b)2 = e2/(1-e2)
   * C1 = e'2cos2(fp)
   * T1 = tan2(fp)
   * R1 = a(1-e2)/(1-e2sin2(fp))3/2. This is the same as rho in the 
forward conversion formulas above, but calculated for fp instead of lat.
   * N1 = a/(1-e2sin2(lat))1/2. This is the same as nu in the forward 
conversion formulas above, but calculated for fp instead of lat.

   * D = x/(N1k0)

lat = fp - Q1(Q2 - Q3 + Q4), where:
   * Q1 = N1 tan(fp)/R1
   * Q2 = (D2/2)
   * Q3 = (5 + 3T1 + 10C1 - 4C12 -9e'2)D4/24
   * Q4 = (61 + 90T1 + 298C1 +45T12  - 3C12 -252e'2)D6/720

long = long0 + (Q5 - Q6 + Q7)/cos(fp), where:
   * Q5 = D
   * Q6 = (1 + 2T1 + C1)D3/6
   * Q7 = (5 - 2C1 + 28T1 - 3C12 + 8e'2 + 24T12)D5/120
Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

2005-07-29 Thread Luistxo Fernandez

At 10:35 29/07/2005, you wrote:

LETRETAKOA NAIZ

X.


Sinadura horrek aldagai matematiko ezezaguna dirudi...

Baina edozein modutan gustauko jatzu mapa hau

Rayuela mapeatua Parisen:
http://www.tagzania.com/tag/rayuelafotoblog?map=1
eta fotoblog bati lotua
http://rayuelafotoblog.manrocker.com

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

2005-07-29 Thread Luistxo Fernandez

Igor:

Lortu dot UTM - Lat/Long konbertsiñua egittia. Lehen aipatutako helbidien 
(http://www.uwgb.edu/dutchs/UsefulData/UTMFormulas.HTMhttp://www.uwgb.edu/dutchs/UsefulData/UTMFormulas.HTM 
) Excel orri bat dakar. Hor bi UTM koordenadez gain, zonia eskaketan dau. 
http://www.dmap.co.uk/utmworld.htmhttp://www.dmap.co.uk/utmworld.htm 
helbidien ikusten da Euskal Herrixa 30 zonan dauela.


30 T irudi horretan ikusten dotenez... eskerrik asko

Hartu dot http://em.luberri.net/index.phphttp://em.luberri.net/index.php 
orrixen Udalatx mendixan (Euskal Herriko eta igual munduko mendi 
polittena) kooordenadak, Excel orri hortan sartu dot, zonia 30 dala esan 
eta emun duzten koordenadekin ederto lokalizau dot Tagzania/GoogleMaps-en.


Nik denporia daukotenien hasiko naz mendixak sartzen, baina javascript-a 
egittia zailagua ikusten dot... Excel orri horretako kodigua begiratuta 
zeuek nahiko errez egingo zeukie, ala?



Ni oporretan noia gaur, http://www.tagzania.com/user/luistxo/oporrak
baina hemen badago javascript kalkuladorea eginda
http://www.carabus.co.uk/jscalculators.html
UTM Calculator delakoa, hor daudenen artean

UTMko Luberriko Y balorea Northlings alorrean sartu, X balorea Eastlings 
alorrean

UTM Zone aukeratu 30 eta T
eta gero goian, Select Ellipsoid aukeran WGS84 aukeratu, Calculate eman 
aurretik


ez du zehatz zehatz ematen b5m-k ematen duen berdina... baina gertu gertu 
bai, behintzat


Tamalez ez du dezimalik ematen, kardinal tradizionalak baizik.

Baina hortaz, hori lotu beharko zen http://www.tagzania.com/post orrian 
dugun formulario javaskriptikoarekin, ze horrek gradu-minutuetatik 
dezimaletara pasatzen du...


Enfin, hurbilago gaudela.

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] siesta sozialistia

2005-07-29 Thread Luistxo Fernandez
Laneko komentarixo bat: Zaloa Etxaniz gure zerrendakidian amamak siesta 
sozialistia esaten detsa honi:

http://www.flickr.com/photos/luistxo/29445597/
(modeloa: Jatsu / estilismoa: Luistxo)

Haren modismo partikularra izango da? ala Eibarko esakun jeneralagua?
eta siesta sozialista honen logika edo zein ete da?

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Debako altaboza, Tagzan eta Chita

2005-08-28 Thread Luistxo Fernandez

Txikillanak:
Gari: zer ete dok Tagzanian kargatu duan Debako altaboz hori ba? 
Kuriosidadez usteltzen najagok.

o.


http://www.tagzania.com/item/4500 , hor kargatu du Garik kokapena,
Flickr-en, irudia, http://www.flickr.com/photos/garaolaza/36746058/
eta bere blogean kontakizuna:  http://www.eibar.org/blogak/teknosexua/68

Halako batean lotuko ditugu gauzak akaso Tagzaniarekin, kokapena, irudiak, 
eta rolloa batuago egon daitezen. Lehengo batean galdetzen zeban Oierrek berak:



1- ¿Denpora pasa bikaiña izatiaz gain, zertarako balio dau honek? Izan
be, tag batzu ez dira oso fidagarrixak; adibidez,


Norberarentzat erabilgarri izatia da koxka. Elkarketak bigarren plano baten 
dagoz, eta ugaritasunetik etorriko dira sinergiak, akaso.


Baina zuk zeuk, zeuretako, balixoren bat ateratzen badetsatu, eta beste 
batek be bai, eta hango harek bere interesendako... bakoitzaren egoismo 
txikixak bat egitetik etorriko da komunitatea eta zentzu kolektiboa.



3- Hau zer da, Aurki modura, Googlen tripak aprobetxatzen daben sistema 
bat? Ze, ez dot uste zuek sortu badozue inbentua Brasilleko edo Alemaniako 
jentia tag-ak karga ta karga ibilliko litzakenik, oin dabillen moruan...


Galdetziarren...


Enekok be esan dau, bai, gure inbentua dala. Zabalkunde apur bat emoten 
saiatu gara, eta, ez daka oraingoz erabilpen masiborik, baina 
erabiltzaileak nahiko globalak dira, bai. Googleren tripa batzuk 
aprobetxatzen dira, baina ez derrigor Googleren mesedetan.


Ikusi Gariren puntu hori, http://www.tagzania.com/item/4500
Mapan klikatuta Google bidezko satelite irudia, 
http://www.tagzania.com/item/4500?map=1 oraingoz ez erresoluzio handiarekin...
Baina beste mapa aukera batzuk ere badaude List forman, listadoan, Multimap 
aukeran klikatuta, adibidez,

errepide mapa batera zoaz, Debaren kokapen hobearekin:
http://www.multimap.com/map/browse.cgi?lat=43.2979lon=-2.3505scale=5icon=x
eta zoom eginez gero, hondartza ertz-ertzera:
http://www.multimap.com/map/browse.cgi?lat=43.2979lon=-2.3505scale=5000icon=x

Honek esan nahi du, informazio geogragikoa gordetzen duela erabiltzaileak 
eta Tagzaniak: bisualizazioa independientea dela. Googlek uzten du orain 
aukera gehien eta erosoenak, baina beste aukera batzuk ere sortuko dira. 
Mapen muina, ordea, datuak, Tagzanian egongo da, eta erabiltzaile 
bakoitzaren eskuetan. Geografia demokratikoa, burujabea.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Flickr / Leonardo Azpiriren azpian

2005-08-28 Thread Luistxo Fernandez
Leonardo Azpiri azpian, Urkusuko parkeak Bidebarrietarekin topo egindako 
lekuan, zelako aterpea jarri daben:

http://www.flickr.com/photos/luistxo/37896174/

Huts hutsa... ezta portalik pez. Baina dakan espaziuakin, horri Eibarren 
parkia esaten jako... eta lorontzi bi jarri ezkero, berdegunea. Erreka 
gaiñeko atala da, eta, akaso egunen baten agerira ekartzeko egingo zeben 
marabilla arkitektoniko hau, etxiak ezinezko lekuan (erreka gañian 
urbanizatzia debekatuta dago gaur) egin diralako trukian?


Bide batez, jakin nahi nuke ea zenbat Flickr erabiltzaile gauden 
Eibarnauten artean. Ea 'Eibar' talde bat sortuko ete dogun... edo behintzat 
'Eibar' tag edo etiketari bizitza emongo ete detsagun...

http://www.flickr.com/photos/tags/eibar/

Lanekoak ezagutzen ditut,
http://www.flickr.com/photos/eastigarraga (Eneko)
http://www.flickr.com/photos/zetxaniz (Zaloa)
http://www.flickr.com/photos/gari
http://www.flickr.com/photos/erral
http://www.flickr.com/photos/[EMAIL PROTECTED]/ (Asier Sarasua)

eta hau uste dot Oier Araolaza dala:
http://www.flickr.com/photos/kezka/

...
Besterik? Baditugu argazkilari fiñak blogetan, Txikillana eta Irigoien, 
adibidez, eta ez dakit hauek Flickr behar ote luketen ere... Igual bai.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kataluniako Estatutua

2005-08-29 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:



 Bestetik, Joan Maragall (1898), Miquel Roca (1986) edo Joan
Maragall (2005) tarteko,


Azkenengo Maragall hau, Pasqual izango da, ezta? Hola urten dau Deian? 
zeure blogian bai behintzat.


...

eta Zapaterok beteko ote duen Kataluniako Parlamentuak onartutako
Estatutua onesteko konpromisua.


Hor dago koxka. Ibarretxe planaren ukoaren ostean, hurrengo batean %60ko 
barrera bat-edo esijitu behar zitzaiola estatutu onarpenari bota zuen 
Zapaterok (ezta?), baina Katalunian ez dut uste zenbaki jakin batekin lotu 
zuenik promesa. Parlamentuak onartutakoa, ontzat emango zuela Madrilen. 
Ikusiko dugu.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eta kitto barriztuta

2005-09-01 Thread Luistxo Fernandez

Itxura polita daka Eta Kittoren azal diseinu barrixak:
http://www.flickr.com/photos/luistxo/39178136/

zorionak!

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Klikowsky

2005-09-05 Thread Luistxo Fernandez





 Mikelek:
 Atzo etxian komentau genduan, eta bateron batek esan zeban, berari esan
 zetsela, etxeko leihotik Urkusuko torriak ikusten zirala dekorau moduan.
 Leonardo Azpirineko etxietatik ataratako erretrato bat balitza moduan.

 Klikowsky hau etxe barri horretan biziko ete da ba?

Ez, trenbidetik, edo beste torre batetik etaratakua emoten dau.


Bere blogeko irudixan ikusten danez (behe-behian):
http://www.klikowsky.com/gifs/015/map/index.htm
millonarixuen etxietan bizi da.

L.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Klikowsky

2005-09-06 Thread Luistxo Fernandez




http://www.klikowsky.com/gifs/015/map/index.htm
(...)


Bixen bittartian ETBk jarraitzen dau euskal toponimia zabaltzen. Eibar 
aldamenian ipini dittue, Gexto, Mutrico eta San Sebastian. Eibarri 
azenturik ipini ez detsenian...


Kuriosua, ez dakitt nundik etara dittuen eskala haundiko mapak, baina 
eskala txikikuak, Eibarko kalienak, kopixautakuak dira, Michelin-i 
ostutakuak. http://www.viamichelin.com -en copyright-ak apurtu dittue hori 
eitteko Globomediak edo / eta EITBk.


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Arratiak 05

2005-09-07 Thread Luistxo Fernandez

At 22:26 06/09/2005, you wrote:

Bermiora   bazoaz, zoazie  jotzera/ (edo jotzen)   igual Almiken joko
dozue,  han be  itzelak izaten ei dira  jaiak,


Katolizismua erlijiño monoteistia ei da, eta Jaungoikua bakarra ei da. 
Baiña Jaungoikuan amak, dozenaka bai...


Eibarren setienbrian amabirjiñan eguna zein dan preguntau ezkeriok, 
zortzixan Arrateko Amaren eguna esango leuke edozeiñek, baiña hara nun 
aurten, Gipuzkoa osorako beste ama-birjiñ-egun bat jarri deskuen jai, 
Arrate-Egunan bixamonian, zubitxo bat eitteko.


Almikeko hori be, eta Hondarribian jai edo ez dakitt, Guadalupekua, Mexikon 
moduan...


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Manex Sarasua Iturrioz

2005-09-07 Thread Luistxo Fernandez

At 10:15 07/09/2005, you wrote:

Luistxok:


Maddi, Manex, ...
Aizu Asier, zu Eibartzaindiako direktibakua izanda, zelan leike zure umien
izenak izatia hain deseibartarrak?



Txomin eta Arrate jarri beharko al lieke?


Mutilla izanda, Kandido, Serafin, Ziriako, Toribio...
aukera faltarik ez!

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flickr / Leonardo Azpiriren azpian

2005-09-07 Thread Luistxo Fernandez

At 11:43 07/09/2005, you wrote:

Epa! Interesantia iruditxu jata ta probatzia erabaki dot. Ez dakit zenbat 
iraunduko doten argazkixak sartzen baña weno. Momentuz behintzat, nere 
helbidia:


http://www.flickr.com/photos/supermendikute/

Oin argazkixak ateratzen hasi biharko naiz atope...


Ondo!
zeure buruari etariozu bat, ze oin zure irudi propiuan baltz-baltza ikusten 
da...


Eta kontua zabaldu dozula-ta, erabiltzeko lehen gomendioa:
argazki bakoitza 'tag' edo etiketekin markatu, berba klabeak asignatu irudi 
bakoitzari... izenak, lekuak, kontzeptuak, nahi duzuna, baina hasi horrekin.


Hortik sortuko dugu, erabiltzaile guztien artean, 'eibar' tag-arekin 
ilustratzea gure herrixa.

http://www.flickr.com/photos/tags/eibar

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flickr / Leonardo Azpiriren azpian

2005-09-07 Thread Luistxo Fernandez

At 13:40 07/09/2005, you wrote:
Lehenengo, Zorionak Asier, Ainhoa, Manex, Maddi eta Flickrreko 
argazkixetan agertzen zarien guztiak! Oso guapuak danok!


Nik uste onena Flickrrek dakan programia instalatzea dala.

Hemen:  http://www.flickr.com/tools/

Konexiño itxuroso batekin nahiko azkar igotzen dira danak, ordenadorian 
beste edozer egiten zauden bittartian.


Flickr uploader, bai. Sorta bakoitzari, tag sorta bat erabaki (komunak 
diranak edo), baina karga amaitzean, SEE PHOTOS eta DONE aukeren artean 
aukeratzeko duakazunean, eman SEE PHOTOS, eta orduan takada batean tag 
aldaketa indibidualak, titulu ikutuak, eta deskribapenak egin ahal izango 
dituzu.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flickr / Leonardo Azpiriren azpian

2005-09-12 Thread Luistxo Fernandez

Leire:


Nik be badakat flickr-en nere tokixa oiñ hillabete batzuk (flipatxen, e
Gari?),


Luistxo flipatxen, benetan.


baiña pribauan, argazki asko ez dira-eta edozeiñek ikusteko
modokuak!


Ostras, baina Suicide Girl-erako etara detsuezen erretratuak kargatzen 
dozuz ala?

(ideia bat izateko, http://suicidegirls.com/tour/ )

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] eskopeterak

2005-09-12 Thread Luistxo Fernandez

At 13:56 12/09/2005, you wrote:

Oierrek:
 Niri ordea iruditzen zait horrelako gordinkeriek gertaerak gehiegizko
 sinplekeriaz laburbiltzeaz gain ez dutela gatazkak dituen ezaugarriak
 bere konplexutasunean ulertzen laguntzen.


sinplekeria, kartel hau: ZUEKIN, INOIZ EZ.

Inoiz ez, errez esaten da, baina epe luuuzea da benetan.

Ni sinplekerixan jausita nago. Atzo lagunartean, batekin baino gehiago 
komentatu neban, Pedreñari Kontxako estropadan pasautakua lapurretia 
pentsau jatala, batetik, eta bestetik, lapurretiari probetxua etara zetsana 
sikiera beste bat izan balitz, baiña Hondarribia...


Ez batek eta ez bik, lagunarteko gehixagok iritxi berdina.

Gatazka hau gainditzeko ezintasunian, eragin politikuan faltia larrixago 
ikusten dot oiñ, neure sinplekerixia baiño. Eta eragin politikuan falta 
horretan EAJk dauka erantzukizuna momentu honetan. Milaka boto batzuk 
jokuan dare eskualde horretan, imajinatzen dot. Legebiltzarrak izendatutako 
Arartekuak argi esaten dau, eta azaltzen da, eta Jaurlaritzak eratutako 
Emakundek argi esaten dau, eta haren ordezkarixak agertzen dira, agertu 
beharrekuekin. Baina Jaurlaritzan eta Legebiltzarrian indar gehixen 
(herritarren konfiantza gehixen) dakan alderdixak ez, ezikusi eitten dau.


Jauregi alkatiak ez daka lotsarik Jaurlaritzaren erabagi bat kritikatzeko 
(Barne Sailarena)... Tela beltzezko apartheida ondo pentsatzen jako hori, 
ostera, eta inork ez detsa ezer esaten.


Eta Jokin Zeberioren suizidioaren urtemuga gañian. Klaro, ez daka 
harremanik gauza batak bestiakin.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Obaba, lehen kritika

2005-09-15 Thread Luistxo Fernandez


Obaba filmaren lehen kritika, esklusiba mundialean, digitalean zein 
paperean, Sustatun:

http://www.sustatu.com/1126789557

gure zerrendakide eta eibarnauta Xabier Mendiguren Elizegik idatzia.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Aurki.com ezin ikusi ikastetxeetatik

2005-09-22 Thread Luistxo Fernandez

Gaztelumendi.org blogean irakurri berria:

http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/zentsura/http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/zentsura/zentsura

Hezkuntza sailak
Aurki.com zentsuratzen du ikastetxeetan

Ez duzue sinetsiko, baina pornografikotzat jotzen dituzte
http://www.aurki.comhttp://www.aurki.comAurki.com atariko berriak 
Hezkuntza saileko

arduradunek. Hau da Euskadi, aurrera doan herria!

Ikastetxe bateko ordenadore gelan, goizeko 11:00etan, e-blogosferako berri
izateko Aurki.com-era jo dut, egunero egin ohi dudan bezala. Eta hara non,
http://212.142.143.115/stop.php?CAT=%5Bpornografia-ac%5DRULE=%5BDenyPorn%5DDATETIME=%5B22/Sep/2005:11:48:49%5DFILE=-CODE=06db8af6c9817f4a6979a84eca043d3ffbdaee9be0f246546bf8b3237503f730a902db232a8b86f9d577b9f62db0b7c5c645dedc81ec798c34f8d4c80bd3168f63e19a6cba9d31dc0abe8f63c32211bd3939769bf6111ddfLANG=espURL=http://www.aurki.com/http://212.142.143.115/stop.php?CAT=%5Bpornografia-ac%5DRULE=%5BDenyPorn%5DDATETIME=%5B22/Sep/2005:11:48:49%5DFILE=-CODE=06db8af6c9817f4a6979a84eca043d3ffbdaee9be0f246546bf8b3237503f730a902db232a8b86f9d577b9f62db0b7c5c645dedc81ec798c34f8d4c80bd3168f63e19a6cba9d31dc0abe8f63c32211bd3939769bf6111ddfLANG=espURL=http://www.aurki.com/orri 


hau agertu zaidan. Goiburua ikustea aski da, /stop [pornografia-ac]
agertzen zait nabigatzailean.

Argi dago, zentsuratzaileek ideia zipitzik ere ez daukate. Hezkuntzari
buruzko sail oso eta interesgarri bat ere badauka Aurkik, orain arte
teknologikoki aurreratuen ari diren ikastetxe eta unibertsitate eskoletako
blogak ageri dira bertan. Baina Hezkuntza saileko funtzionariek ez dute
horren berri. Berritzegunetan egongo dira, Interneten nabigatzen,
jolasean… baina Aurki.com zer den ez dakite, antza.

Pena da, ikasleek, irakasleek euskarazko Internet panoramari buruz
zertxobait gehiago ikasteko modua lukete. Soft libreari buruz
informatzeko, nabigatzaile eta bilatzaile espainolak albo batera uzteko
gogoa sortuko litzaike beharbada, eta irakaskuntza teknologia berriekin
hobeto uztartzen ikasiko lukete.

Baina, zentsura da Internetekin lotzen dugun berba. Lotsagarria.

Zentsura barik, inutilidadea esango nioke neuk...

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Olatz Araolaza Gordejuela

2005-09-23 Thread Luistxo Fernandez

At 10:23 23/09/2005, you wrote:


Olatz Araolaza Gordejuela
jaixo da gaur arratsaldian. Zorionak Laura, Gari eta Andoni-ri!

-- Eta hemengo internauta dugun aitxitxari¡


Bai, hari be bai!

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Apatity

2005-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Herenegun berria ekarri zigun Peruk ikastolatik. Astelehenean ikaskide 
berria izango dutela, eta errusieraz besterik ez daki mutilak. Iban du 
izena, Ivan izango da. Errusiarra omen, baina ez Errusiakoa, esan zigun 
Peruk. Nongoa? zerrenda osoa bota nion, ea gogoratzen zuen izena: Ukraina, 
Bielorrusia, Azerbaijan... Ez. Tira ba, biharamunean Ivanen herrialdearen 
izenarekin etortzeko.


Etorri da Peru eta esan diogu. Badakizu herria? Bai, APATITI.

Apatiti? Apatiti!

Begiratu dugu, eta hor dago. Apatiti. Mapetan eta erreferentzia gehienetan 
Apatity aurkituko duzu. Euskaraz transliteratua Apatiti izango da. Gure 
atlasetan dokumentatu gara, Britannican aurkitu, Tagzanian markatu.


http://www.tagzania.com/item/5567 Hau da Apatity
Tagzaniako lotura horretan, edo neure blogean ikusiko dituzue irudiak.
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/430

-  Gertutik ikusita, jaguarraren azala dirudi, edo maien idazkera, edo 
kuneiformea


- Urrutiagotik, ikusten dugu non dago. Iparraldean, oso iparraldean. 
Apatity zirkulo polar artikotik haratago dago, Kola penintsulan, Errusian.


- Distantzia ertain batetik, Imandra / Avvir (samieraz) lakua ikusten da 
Apatity ondoan, eta mendi koloredun batzuk. Hori ote apatitoa?


Garai batean sami edo laponiarrak ziren han, orain gutxiengo urri bat 
besterik ez, kolono errusiarren artean. Kolonoen hiria da Apatity, 1966an 
sortua (ni jaio nintzen urtean!) eta 70.000 biztanlerekin Kola penintsulako 
bigarrena. Apatito minerala dago inguruan (euskaraz omen apatitoa, 
gaztelaniaz apatita, eta ingelesez apatite), eta haren ustiaketarako sortu 
zen hau. Irudikatzen dut Kola penintsulako hiri guztiak halakoak direla: 
meatzarienak, muga-mugakoak; jendea kolono zailduak edo Murmansk-eko 
portuko marinel eta militarrak...


Ez dakit askoz gehiago herri hartaz. Gauza bat bakarrik. Gaur, edo bart 
gauez, dela edo izango zela ekinozioa, udazkenean sartzen garen unean. Eta 
oraintxe dela, udaberriko ekinozioaz gain, Apatityk eta Euskal Herriak bat 
egiten duten unea: bi tokietan, eta mundu osoan, gauak eta egunak luzera 
bera dute, 12 ordukoa, eta mundu osoan sinkronizatua. Atzo, egunak 
luzeagoak ziren Apatityn hemen baino, bihardanik, gauak luzeago izango dira 
han, abenduan iluntasun osoan sartuko diren arte (ekainean 24 ordutako 
argia zuten bezalaxe). Munduaren biribiltasunaren eta errotazio ardatzaren 
desbiazioaren ondorioa: latitude eta longitude kontua, azken batean, 
Tagzania bezala.


Ekinozioak batu ditu Apatity eta Donostia, elkartu ditu Peru eta Ivan. Ongi 
etorri, Ivan eta familia. Apatityko lehen euskalduna izango da.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Blogista berria gurekin: Telezaborra

2005-10-03 Thread Luistxo Fernandez

Eibar.org-eko blog komunitateak blogista berri bat dauka: Telezaborra

http://www.eibar.org/blogak/telezaborra

Telezaborra beste toki batean egon da blogarekin orain arte, 
http://blogs.ya.com/telezaborra


Eta blog anonimoa da. Eibar.org-ek badu bloga irekitzeko orduan halako 
kontseilu editorial bat, eta jaso zuenean eskaria blog anonimo hau ona 
ekartzeko, gauzatxo batzuk baloratu zituen:


- Telezaborrak anonimo izaten jarraituko du. Telezaborraren funtsetako bat
hori dela uste dugu, baina Kontseiluak baloratu du tipo jatorra ematen
duela, zerrendakide aspaldikoa dela, eta Telezaborra bere horretan dela
interesgarria.

Izan ere, lagunok, Telezaborra Eibartarrak zerrendako aspaldiko partaide 
bat da. Baina, klaro, ez dugu esango nor den.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] euskal literaturaren gailur berriak

2005-10-03 Thread Luistxo Fernandez


Bakoitzak literaturaz bere iritziak, gustoak eta plazerrak ditu. Nik 
aspaldi ez dudala euskarazko nobelarik irakurtzen, adibidez. Hortaz, ni ez 
naiz hemen lezioak emateko onena. Gabiria, Mendiguren eta beste batzuk 
baditugu, eibarnauta ondo jantziak, eta irakurtzen ez diedala jakiten 
dutenean... enfin, haserretu bitez!


Baina, bai, nire gustoak ditut. Duela gutxi aurkitu nuen berriro literatura 
Interneten.


mirar este es el teo ke estaba ai nikeando la peña a ber ke beia porke el 
teo es el enkargado de los chanchullos de kuando salimos de marchuki para 
tener to preparao nen nosotros somos komo profesionales ai kon nuestras 
funciones to wapas nen me siento to orgulloso de ser de los kristales 
porke los de los kristales somos los putos amos toda la peña nos tiene 
respeto porke sino saben ke kobran


Bakala007 irakurri nuenean, http://bakala007.blogspot.com aho zabalik 
geratu nintzen. Ez nuen holakorik sentitu, duela 20 urte Raymond 
Queneau-ren Ejercicios de Estilo liburudenda batean aurkitu eta erosteko 
premia sentitu nuenetik. Queneau berri bat da Bakala007, mundu baten 
deskribapen perfektua, lengoaia bihurrituz beti, formato apurtzaile bat...


Euskaraz Interneten aurkitu dudan (nere gustoko) literatura onena 
Telezaborran aurkitu dut. Aurtengo udan, bereziki, halako inspirazio fase 
bat pasatu zuen egileak, post batzuetan gailurrera iritsi zelako nere ustez.


Ez didazue esango hau ez dela jeniala, 
http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#158 orritik kopiatzen dut osorik 
hona:



Tienes pareja para el baile de primavera?

Gaur San Juan gaua.

Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete 
ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian 
egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango institutuetako 
kiroldegietan.


Nire plana:

1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: Ba al 
duzu bikoterik San Juan jairako?
2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot, 
baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela.
3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz 
esaten dit.
4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko. 
Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko.
5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte 
eskaileretatik bajatzen ikusten dut polita baino politagoa da.

6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita.
7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da.
8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera.
9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela 
prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo 
dugu. Bitartean ez dago presarik.

10) Bukatu da istoria.

Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta 
hori egin ahal izateko.


Beste pieza batzuk, antologiarako:

http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#161
http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#152
http://blogs.ya.com/telezaborra/200507.htm#167 (honen haritik, CSIko zoom 
pixelatu eta tranposoarena ere gogoratu dut, baina ez dut aurkitu)


eta gainera, ilustratuta! blog batean argazkiekin, doan, anonimoki y a 
joderse nen las putas editoriales


Orain Eibar.org-en: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] euskal literaturaren gailur berriak

2005-10-03 Thread Luistxo Fernandez


Mikel Elorza:


 Hala ere,
probokazio karga kenduta hire mezuari, iruditzen zaidak ez duala gauza
handirik behar hire literatur premiak asetzeko.


Ni probokatzailea izango naiz, baina Telezaborra... Balorea behar da 
esbastika bat pegatzeko blog euskaldun batean, esaldi honekin:


Mundu berri batekin egiten dut amets, non Californiatik behera datozen 
musika guztiak debetatu egingo diren.


Nire iritzia ez da kualifikatuena, demostratua dago. Ez dago arriskurik 
deituko didatenik eskoletako kanon berria idazteko.


Gustuak kontu pertsonala dira. Mikel Elorzak igandeetan Berrian idazten 
dituenak onak iruditzen zaizkit. Baina Telezaborra kronista sozial hobea 
iruditzen zait.



Eta galdera bat, zergatik ez duk euskarazko nobelarik irakurtzen? Euskaraz
direlako?


Gogo falta.


Edo ez duk beste inongo hizkuntzatan nobelarik irakurtzen? Txarrak
asko zaudek, baina on eta interesanteak ere bai.


Nobela gutxi irakurtzen dut. Best-sellerrak, izatekotan, ezer seriorik oso 
oso gutxitan behintzat. Saiakera, historia... jenero horietarik gehiago.
Orain Da Vinci kodearekin nabil, hay que joderse. Azken-aurrekoa, Bill 
Clintonen autobiografia.


Erosi gabe beti, hori bai. Liburutegietatik beti, salbu eta kasu bakan 
batzuetan lagatako zeozer (Da Vinci zerrenda honetako lagun batek lagata 
daukat mesanotxean)


Portzierto, orain Telezaborraren aurreko faseko blogekoak irakurtzen 
saiatzen bazarete, ez duzue ezer ganorazkorik aurkituko. Hackerrak lanean 
ditugu eduki zaharrak erreskatatzeko Ya.com-eko makinetatik, Deutsche 
Telecom-en atzaparretatik.


Luistxo  

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Azpeitiko blogistak!

2005-10-03 Thread Luistxo Fernandez


Beste blog komunitate euskaldun eta lokal bat. Azpeitikoa. Uztarria.com 
webgunearen inguruan, bertako blogak


http://www.uztarria.com/blogak

Gaur egin dute aurkezpena. Eta gu aipatu gaituzte:

Gure inguruan bide horretatik egin den esperientziarik interesgarriena 
http://www.eibar.orgEibar.org elkartekoek egin dute: bertako bazkide 
bakoitzak, nahi badu, bloga edukitzeko aukera dauka. Pare bat orduko 
ikastaroaren ondoren, gainera, erabiltzailea gai da nahi duenean nahi 
duena publikatzeko bere helbidean.


eskerrik asko! animo azpeitiarrok!

Portzierto, eibarnautak baino orekatuagoak: emakumezko lau blogista, 
gizonezko beste lau


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] euskal literaturaren gailur berriak

2005-10-04 Thread Luistxo Fernandez





Portzierto, orain Telezaborraren aurreko faseko blogekoak irakurtzen 
saiatzen bazarete, ez duzue ezer ganorazkorik aurkituko. Hackerrak lanean 
ditugu eduki zaharrak erreskatatzeko Ya.com-eko makinetatik, Deutsche 
Telecom-en atzaparretatik.




Prueba superada!

Telezaborra osoki dago orain Eibar.org-en. Ikasturte amaierako 
dantzaldikoa, hemen, ekainaren 23an, tokatu zen egunean.

http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/45
Irudiak ez dira kargatu, hala ere, kasu gehienetan. Esbastikarik ez, beraz, 
oraingoz, Eibar.org-en.
Erantzunak data okerrarekin kargatu dira, baina artikulu orijinalak 
zuzenarekin.


Lyistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] euskal literaturaren gailur berriak

2005-10-06 Thread Luistxo Fernandez




 Erosi gabe beti, hori bai. Liburutegietatik beti, salbu eta kasu bakan
 batzuetan lagatako zeozer (Da Vinci zerrenda honetako lagun batek lagata
 daukat mesanotxean)


Leire:


--Eta hori, zergaittik? filosofixia da, ala zimurra baiño zimurragua zara?


merkia urtetzen dau pagau barik irakurtziak. Metro karratu asko bez etxian. 
Ez dot nahi liburu geixao etxian, liburu gitxiao nahi dot.



Gaiñera, segun ze liburu esango destazu zelan lortzen dozun!
Best-sellerrak bai, baiña gauza raruaguak? Koldo Mitxelenan? probintzian
bizi garanok, behintzat, ez dakagu aukerarik.


KMKn eta Donostiako Udal Liburutegi zentralian. Bestsellerrak gatxa han 
harrapatzia, modakuak behintzat, ze beti hartuta egoten dira. Gauza 
raruaguak errazago topatzen dira.


Luistxo  

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eskopeteren efemeridea

2005-10-06 Thread Luistxo Fernandez

Gaur dator DVn:

Una beca promoverá el estudio del papel de la mujer en la historia de Eibar

EIBAR. DV. El servicio de Igualdad del Ayuntamiento convocará una beca para 
el estudio del papel de la mujer en la historia de Eibar. Se trata de una 
de las primeras iniciativas tras la reciente aprobación del Segundo Plan de 
Igualdad entre Mujeres y Hombres. 'La aportación de las mujeres a la 
historia de Eibar' es el título de la beca que contará con una dotación de 
6.000 euros. Esta beca nace a iniciativa de la Mesa de la Mujer que agrupa 
a colectivos, mujeres a título personal y al Ayuntamiento. En sus 
reuniones, se detectó la necesidad de reconocer el papel que han jugado 
muchas mujeres en la historia local y que hasta la fecha no son 
suficientemente reconocidas.


Las bases de la beca se podrán recoger en Portalea y Pegora. Los estudios 
se podrán llevar a cabo tanto en euskara como en castellano y se espera que 
para el mes de marzo se pueda contar ya con el estudio adjudicatario de la 
beca, coincidiendo con las actividades que se organizan con motivo del mes 
de la mujer.



http://www.eibar.net webean ez dot topatu... baina inor animatuko balitz, 
hemengo datu apurrekin, beka aurkezteko txosten interesgarri baterako lain 
badaka, eta gero beka lortuz gero XIX. mendeko Eibarko emakume soldaduak 
idatzi.


Luistxi

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Mireia Otzerinjauregi

2005-10-07 Thread Luistxo Fernandez


Julen Gabiriak dio bere blogean, neska hau aingeru bat dela.
http://www.eibar.org/blogak/gabiria/178

Literalki

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Amati�on lagunak edo

2005-10-11 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:

Franco hil eta demokraziakin batera hasi nintzuan ni EAJ-NVn inguruan, 
politika-biderik aukerakuena zalakuan. Horretara, nik ez najuan zer 
ikusirik izan jeltzaliekin 1976-77 ingururarte. Nere koñatua Julio Sarasua 
(Asierren aitta) eta bixok sasoi haretan ezautu genduan Garaikoetxea eta 
berak esan zeskuan erabagitzeko ordua zala. Garaikotxea ekarri genduan 
Kulturalera hitzaldixa emoteko eta ziharo gustau jakun. Gauza guztiz 
barrixak, zentzunezkuak eta etorkizundunak eritxi jakuzen.


(...)

Imanoltxu:


Liburu zaharrak saltzen dituen azokatxo batean pitxi bibliografiko 
bat topau eta erosi neban asteburu honetan: Alderdi: Euzko Alderdi 
Jeltzailia'ren deya = boletín del Partido Nacionalista Vasco, 1971eko 
urrilla eta azaroko 268 eta 269 zenbakijak. Nire gustorako benetako 
harribitxiak, ordurarte sekula ikusi ez nebalako klandestinitateko 
EAJ-PNVren boletinik, Baionatik aterata.


Bi sasoi horien, eta baita geroagokoen berri, etorriko da gaur iragarri den 
liburuan: Xabier Arzalluz-en biografia. Arzalluzen sinadurarekin doa, eta 
Javier Ortiz kazetari donostiarra (Ibarretxeren biografiaren egilea) 
editore gisa ageriko da, baina Ortiz bera da idazlea.


http://www.javierortiz.net webean aurkitu daiteke gaur zeozer.

Luistxo




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Varsavsky eta Tagzania

2005-10-18 Thread Luistxo Fernandez
Pare bat bidar aipatu izan dogu Martin Varsavsky Eibartarrak zerrendan. Bi 
kasutan, behintzat, Amatiñok haren hitzaldi edo aurkezpen publiko bat 
entzun, eta diskurtso edo jarrera apurtzaile eta interesgarrixa iritzitta 
Varsavskyrenari.


2001eko ekainean
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4194
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4208/match=varsavsky

2002an berriro
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/6112/match=varsavsky

Varsavsky, argentinoa izatez, Jazztel eta Ya.com sortu zituena... Ba 
datorren astelehenean hizlari beste ebento batean, zeinekin, eta Luistxorekin!


Bai, CodeSyntax-ek Tagzania aurkeztuko dau Madrilen, Webdosbeta izeneko 
ebento baten, hillan 24an, http://www.webdosbeta.net
Interneteko azken puntako tendentziak komentatzeko biltzar bat. 22 
proiekturen berri jaso zeben antolatzailliak, eta 10 onartu dittue bertan 
defenditzeko beren burua.


Bat da Martin Varsavskyren azken inbentua, FON, http://www.fon.es

Bestia, http://www.tagzania.com Eibarko enpresa baten ekimena... Azkenengo 
honek, badittu fan batzuk zerrendakidien artian, 
http://www.tagzania.com/user/txikillana eta 
http://www.tagzania.com/user/julen Gabiria batez be!


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Luischovsky

2005-10-25 Thread Luistxo Fernandez
Oso ondo pasatu neban atzo Madrilen, Varsavsky eta Espainiako blogosferako 
jente famosuakin...


Zalantza dago ea zein izan zen onena, Luistxo ala Martin Varsavsky...
http://www.loogic.com/index.php/2005/10/24/webdosbeta-hasta-el-ano-que-viene/
http://www.loogic.com/index.php/2005/10/24/tagzania-codesyntax/#comments

Sex-appealean, onartu behar da, Varsvaskyren azento argentinoa aurretik:
http://www.flickr.com/photos/pixelydixel/55931979
Ze Luistxo ez da Monica Bellucci:
http://fernand0.typepad.com/gmh/2005/10/sin_fotos_de_lu.html
Baina begira nork dioen!: http://www.flickr.com/photos/pixelydixel/55932056/
JJ Merelo, Granadako tipo jator batek...

Milioika argazki eta blog mezu:
http://flickr.com/photos/tags/webdosbeta
http://flickr.com/photos/tags/tagzania
http://www.flickr.com/photos/codesyntax/
http://www.technorati.com/search/tagzania
http://www.technorati.com/search/webdosbeta

Luistxo, ego-surfer

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Luischovsky

2005-10-26 Thread Luistxo Fernandez

Bertoko:
Ba majua izango dok, baina honeri , 
http://www.flickr.com/photos/pixelydixel/55932056/ ,  atzean eskegita 
dagoen horrek,   ez deutso ezer laguntzen.

Beste honek,
http://flickr.com/photos/pixelydixel/  melena afro perilladun horrek 
intxaur-saltsero  itxura dauka., baina ziur asko dakiela.


Barrapuntoko jefietako bat, Javier Candeira *Candyman*

Neu be flipauta arratsaldez ikusi nebanian, justo gure lekuen onduan 
jarritta, bere ule-bola horrekin... Ezin aguantau, esan netsan, jope, tío, 
venimos unos vascos con boina a la ciudad, vemos a alguien estiloso como 
tú, y no podemos aguantarnos de sacarte una foto, vale?


eta etara netsan, http://www.flickr.com/photos/luistxo/55932085/ aldamenian 
nere lankide azpeittiarra, Josu Azpillaga, http://www.uztarria.com -eko 
almapaterra.


Eta, begira, erretratua etara eta bi minuttura, hara non gizona altxatzen 
dan, eta hurrengo ponentzia emoten hasten dan! Eta ez nolanahikua, tipo 
hori da fundatzaile eta liberatua Barrapunton, http://barrapunto.com 
Espainiako Sustatu, baina Sustatun aldian, askoz haundixaua, 
inportantiagua, tekno-berbetan aurreratuagua...



 Luitsxo dagoen lekuan...


Que se quiten los Googles... horixe diño blogger frantses honek audientzia 
internazionalandako ingelesez egin daben laburpenian:

http://www.yannicklaclau.com/2005/10/webdosbeta_the_.html

Compared to http://spanish.martinvarsavsky.net/Martin Varsavsky (real 
entrepreneur, presenting his own new startup) or Luistxo Fernandez (the 
Basque dude from Tagzania), listening to the corporate people was about as 
stimulating as watching someone read PR press releases. 


Luistxo, olatuan gora surfing the web...


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Luistxo Vaya Semanitara (lehen: Luischovsky)

2005-10-27 Thread Luistxo Fernandez

Iturri:


Atzoko egunkari batean (Berrian agian) irakurri nuen Oscar Teroli eginiko 
elkarrizketa. Badakizue Made in China saioarekin ari direla Tabacaleran 
(Tabako Etxea esaten zion kazetariak). Harritu naiz Mikel Elizegi ere 
eraman dutelako telebista-saiora... baina hori beste kontu bat da.


eta Asier Hormaza bergarra.

Beraz, Luistxok izan ditzake uste baino aukera gehiago Vaya Semanitako 
aurkezle izateko.


Microsiervos-en, Espainiako top 10ean dagown web batean, El Club de la 
Comediako monologoetarako balio dudala esan dute. Azkenean, burura igotzen 
dira putzak, eta begira, erabaki dut Espainiara joatea, partzialki 
behintzat. Ingelesen Hilerria nire blogeko gaztelaniazko atala itxi dut.
http://www.eibar.org/blogak/luistxo eta bakarrik utzi ditut ingelesezkoa 
eta euskarazkoa.


Espainolezkoa, blog berri batera, el Mapamóvil, http://www.mapamovil.net

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Ibarra eta Metro Bilbao

2005-10-27 Thread Luistxo Fernandez



Ez dakit Julenek egin zuen http://tinyurl.com/d6y67kritikak zerikusirik 
izango duen, baina iturri fidagarrietatik jakin dudanez Julio Ibarra 
Metro Bilbao enpresara doa, bertako komunikazio arduradun.


Nik hau aldrebes, oso aldrebes ulertu nuen zerrenda honetan, eta hauxe 
idatzi, Sustatuko Jamaika Ikusteko atalerako:




http://permalink.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/12962Zurrumurrua: 
Julio Ibarrak EITB 
utzihttp://permalink.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/12962?




Horixe dio batek Eibartarrak zerrendan, MetroBilbao doako egunkariaren 
taldera doala


Tira, tira, lagun batek zuzendu dit... Mitxelek dioena ez da MetroBilbao, 
akaso Bilbora ere etorriko den doako periodiko horietako bat, baizik eta 
Bilboko Metroa, lurrazpiko trenaren konpainia. Hara doala Julito.


Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Nortonen proiektu berria

2005-11-01 Thread Luistxo Fernandez

At 18:00 01/11/2005, you wrote:

Gauza hauetaz ere, kanpoan enteratu behar...

Mikel Gorosabelek Norton Klub proiektua sortu du



gaur goixian entzun dot disko barriko bat... ez zeukan traza txarrik. 
Goizeko 10.00etan Euskadi Gaztean ei dago Norton.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] afarixan izena emoteko Konponketa

2005-11-04 Thread Luistxo Fernandez




 Bale, orduan berriro hasten gara:

---Baiña nere irakasle senak ezin laga hau zuzendu barik:


Leiredogu, beraz, leikedogu gure euskeria hobeto zaindu!

Barixakua izanda igual aukera geixao neretako azaltzeko...

Luistxo  

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Blogs and Beers

2005-11-07 Thread Luistxo Fernandez

Irratia.com-ekoek Blogs and Beers topaketa bat antolatu dute:
http://www.irratia.com/blog/54
azaroak 27, Bilbon.

Pentsatzen dut Eibar.org.eko norbait animatuko dela, akaso.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] wifi bako wifi kongresua

2005-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Eibartar bat juan zan Sustaturen izenian edo, Wifi kongresu batera 
Bilbora... eta wifirik ez!

http://www.sustatu.com/1131406215

bigarren egunerako gauzak txukunago:
http://www.sustatu.com/1131489960

Baina txoritxo batek pasatuta, kronika pribatu sekretu baten jabe egin 
naiz, eta hona botako dut, txibato lanak egiten:



Barre batzuk egin ditut hemengo teknikari gaztearekin: Congreso wifi sin
wifi :-)

Tipo gazte bat da, hacker itxurarekin. Ea zerbait egin zezakeen galdetu
ziotela atzo, berak ezetz, hori Euskaltelen kontua zela.

Dena den deitu ziola Euskaltelen lan egiten duen lagun bati. Eta harek:
uf

Beno, gaur arte.

Ematen duten klabean, hitz bat gehiago sartu zutela dirudi. Zeren gaur
paperetan hau zioen:

Pasahitza hasierako u barik tekleatu. Password without the first u   edo
horrelako zeozer :-))

Eta egia da, pasahitz guztiak u batekin hasten ziren, nik atzo paper
ezberdinekin egin nuen froga, eta pasahitz denak u-rekin  gaur hori
kendu eta badabiltza.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Euskeraz gatxao

2005-11-10 Thread Luistxo Fernandez




Guretako, multiplikaziñuak biderketa izan baino lehen, batuketa laburrak
ziren.


multiplikaziñua = biderketa, ez zen gure eskolakoa?

atzo buruketa esan zeskuan Peruk, nik uste ariketa hórrek danak batzen 
dittuan berbia: kenketa, batuketa, buruketa... Buruz eitten ikastekuak edo? 
Hiru bider hiru galdetu, eta bederatzi esan zestan (tartetxo bat hartuta, 
buruari eragin zetsala igarri netsan...), lelengo aproba moduan ontzat emon 
netsan.



Horrela ikasi genuen hasieran: batuketa laburrak. Hurrengo kursoan
edo, biderketa bihurtu ziren.

Elena


Arrazoia izango dozu, Elena... baiña nik esango nuke buruketa ordukua dala, 
bai.


Luistxo




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Euskeraz gatxao

2005-11-10 Thread Luistxo Fernandez




-- Gixajue gero umie... multiplikaziñuek ikasi bihar, eta euskeraz ganera¡

Amatiño



Atzo esan zeskuan gure Peruk horrekin hasiko zirala. Buruketak, esan zeban. 
Berba zahar bat neretako, neure ikastola garaikua: buruketak. Berba politta.


Gero ordenadorian jarri zan apur bat. Handik unetxo batera, Tostarica.com 
bisitatzen ziharduan, galleta batzuekin zetorren orri bateko klabe 
batzuekin joko batzuetan sartzeko edo... Esan netsan: ze, Peru, Interneten? 
Ez, hau ez da Internet, hau Mozilla da.


Internet (Explorer) Ikastolakua izango da, etxekua beste zeozer... Gixajue 
gero umie, Microsoft ikasi bihar, eta eskola publikuan gainera, denok 
pagautako lizentziekin!


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Dei bat blogarientzat Eibarren

2005-11-11 Thread Luistxo Fernandez
Hedabideen inguruko mintegi ireki bat antolatu da Eibarren, azaroaren 26an, 
Markeskuan

http://www.sustatu.com/1131638215
deialdia, bloglarientzat (sic) ere irekia, gure eibarnautak animatzen 
badira, horra aukera. Gaia: Prentsa, irratia, sarea, telebista...


Zapatua da eguna. Biharamunean, beste dei hori, gogoratu, Blogs  Beers, 
Bilbon. Irratia.com-ekoek deituta.

http://www.irratia.com/blog/54

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Paperjalearen dieta

2005-11-14 Thread Luistxo Fernandez

XME


Eta patata-tortillia egitxen animauko baziñete batzun batzuk? Errexa, 
goxua, merkia, euskaldun-euskalduna...


Ez menua gehiago nagastu, XML

Paperjaleak papera. Zuk zure hitzaldi edo liburu aurkezpena prestatu. 
Powerpointarekin bada, hobe, bestela lokartuko gara intelektual batekin.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Ez da demokrazia kontu bat

2005-11-14 Thread Luistxo Fernandez

Leire:

Demokrazia ez da existitzen. Entelekia bat da.
leire


autodeterminazioa, berdin.

Eslovakia, Bosnia, Estonia... independenteak dira ez autodeterminazio 
eskubidearen mirariz, sistema komunistaren kolapsoagatik baizik, eta 
Bosniaren kasuan, gerra kriminal eta etnozida bat tarteko.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Bilboko alfonbra gorriaren gaina

2005-11-14 Thread Luistxo Fernandez

Gabiriak:

Baina gauza bat garbi esan behar da: Bilbo gero eta politagoa da. Hori 
ezin dau ukatu kritikoenak be.


Abandoibarrako paseoa zelan geratu dan, Guggenheim ingurua zelan dagoan, 
Bilbo Zaharreko Marzana ingurua ze polit ikusten dan Erriberatik... baina 
edertasun horren atzean, zikinkeria guztia alfonbrapera sartu dabe. 
Marzanatik kale batera, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko inguruan, betiko 
miseria edo gehiago.


(...) Hiri barri bat, lehengo hiria guztiz ahaztuta. (...) Alfonbrape 
handi bat da Bilbo barri eder eta puta hau.




Bueno. Bilbo berri eta distiranteko zati bat ezagutu dot nik... eta, enfin, 
ez da izango kontzientzia sozial handikoa, baina, komentatu nahi dut. Ez, 
ez dut Bilbo Zaharra bisitatu (portzierto, ziber-aktibismo pixka bat han 
aste honetan, katalanez gehiago euskaraz baino itxuraz: 
http://www.netlach.org/ ). Asteburuan bisitatu dudana Sheraton Bilbao 
hotela izan da.


Marabilla bat da. Eta lortu daitezkeen prezioetan, edozeini gomendatzeko 
modukoa. Talasoak eta agroturismoak, edo minihoteltxoak modan daude, baina 
bueno, prezioetan askoz harantzago joan gabe, Sheraton bisitatu daiteke. 
Harantzago barik, honuntzago, segun eta zerekin konparatzen dugun.


Gaur Joxe Aranzabalek komentatzen du Aisia kateko hotel bat, Urduñakoa: 
sare horretako gertuena gugandik, Deban, talaso-hotel berria, Kresala, eta 
bertan habitazio bikoitza hartzea, orain web bidez ikusi dudanez, 74 euro. 
Ez armosurik eta ez talasorik prezio horretan: gaua.

http://www.goiena.net/blogak/faroa/348
http://www.aisiahoteles.com/index2.php?len=3

Ba asteburua Sheratonen 70 eurotan hartu genuen. Ez joan bertara 
mostradoretik halakorik hartzera, ze bertan igual 250 euroko gelak besterik 
ez dizkizute emango. Baina Internetetik, 
http://www.sheraton-bilbao.com/esp/ egin eta 70 euroko gelak aurkituko 
dituzu. Edo pakete apur bat garestiagoak, Guggenheimeko sarrerak eta bufeta 
barne.


Hori bai, bide batez, erreserba egitean esan STARWOOD PREFERRED GUEST 
programan sartu nahi duzula ( http://www.spg.com ): doan da, propaganda 
bidaliko dizute gero mordoa, baina bueno, beste okerrik ez.


Ba horrekin bazoaz, eta lekua badago, gela oraindik hobea emango dizute 
(asteburuetan oso posiblea, ze badirudi negozioekin astegunetan beteago 
dagoela hotel hau), eta Starwood bezeroen beste txorakeriak ere bai: kafea 
gelara nahi duzunean (doan), eskatu batak, listerine, edozer, dena etxera. 
Gero, suposatzen dut 10 Sheraton bisitatzen badituzu, 11. doan emango 
dizutela edo holako zeozer. Baina hori baino lehenago ere, *klub* 
horretakoa bazara, ba bentaja ederrak.


Horrez gainera, piszinatxo klimatizatua, aire librean baina estalia (6. 
pisuan), gimnasioa eta sauna doan, Internet doan (gela batean bi ordenadore 
bakarrik, baina asteburuetan libre samar). Piszina, lastima, konponketetan 
azaroan: abendurako zabalik berriro, esan ziguten. Eta gela zoragarri 
batzuk. Eraikuntza ere, ikusgarria da. 8 pisu altu den hall hutsa 
barruan... bertigoa dutenentzat ez oso ona.


Euskararen aldetik, informazio gutxi, baina gauza batzuk badituzte euskaratuta.

Jatetxe bi dituzte. Ba lujo samarrekoa, baina kafetegian menu ederra 15 
eurotan.


Sentitzen dut, Julen, baina benetan gomendatu beharra neukan.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Bilboko alfonbra gorriaren gaina

2005-11-15 Thread Luistxo Fernandez




 Baina Bilbotik bueltatxoren bat emongo zendun gitxienez, ezta?
julen


Gitxi. Eguraldi txarra be bai. Hoteleko Fitness zentruan giro hobia ;-)

Pare-pareko zentro komertzial barri eta kutre samarra ikusi genduan. Zinera 
joan giñan Deustuan, Renoir zinemak. Lehen-lehengo zine bat da hori, oin 
barriztuta sala txikixauekin eta frankizia izenakin (Renoir). Zubiarte 
zentro komertzialeko ziniak be frankizia izena dake: Coliseo Cinemas.


Eibarko Coliseo zaharra itxita... eta hortik frankizia bat.

Pelikula politta ikusi genduan. http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/453
The English Patient gustau bajatzun, negar egin bazenduan, hau be gustauko 
jatzu, eta negar egingo dozu: The Constant Gardener.


Euskerazko kritika bat zine-blog euskaldun bakarrean: 
http://www.goiena.net/blogak/zinema/36
(ez dakit zergattik jartzen dittuen izenburuak espainolez, etxata gustatzen 
bape bape). Bertsio orijinalak behar dittugu, azpitutulu bikoitzekin, 
espainolez eta euskeraz.


Luistxo






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] negartixak

2005-11-15 Thread Luistxo Fernandez




Ah, baina mutilok be negar egiten dozue zinian? Hau bai errebelaziñua!


ikusi dozu, Elena, erantzun guztiak baiezkuak orain artian. Izango da 
internet bidez inkomunikatuta gabizan arraruon kontua, igual... 
posta-zerrendetan ez dabizenak, ez, hárek normalak dira: zure gizona ta 
holakuak.



Zein pelikulatan?


Ba esandako horretan, The English Patient, asko. Cinema Paradiso be bai. 
Hórretan bixetan asko. Beste batzuetan be bai, dexente. Azkenengo honetan, 
The Constant Gardener, zotin bat bakarrik, baina hortxe hortxe.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Merkeago

2005-11-16 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:

Al Qaeda se ha descentralizado porque necesita menos dinero adierazten du
gaur Michael Hurleyk, Irailak 11 Batzordearen Politika Antiterrorista
delakoaren Ikerketa Zuzendariak.

Bere tesia zera da, Osama bin Laden desagertu eta beronen
finantziazio-iturria zaildu denez gero, Al Qaedak bere barne-egitura
eraldatu behar izan du para sobrevivir con menos dinero y de manera más
desentralizada.

Auskalo egia ote den... Baina, dirudienez, Al Qaedak, Michael Hurleyk eta
El-Mundok segurutzat joten dute desentralizazioa efikazagoa eta merkeagoa
dela.


El Mundok zergatik? ez duzu aurreko bi parragoetan Pedro J-ren konexiorik 
azaldu...


Luistxo




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] ostiraleko afaria

2005-11-16 Thread Luistxo Fernandez





 Afari ostian Xabierrek bere liburuaren aurkezpena eta zozketa egingo dau
 eta Luistxok, tagzania eta Madrideko bere abenturen berri emango digu. Eta
 hortik aurrera kantuak eta kontuak.



Afariko programan Madrilgo konferentzia emon behar dotena... gaur jakin dot 
hori! Ohar-eta-deialdiak labur bat emoteko intentzioa baneukan, Arrateko 
Amaren izenean, baina bueno, beste hori... akaso zeozer bai, azalduko dugu.


Bestalde, Bonba desastre hutsa da: EZ DAGO WIFIRIK, ezta pre-wifirik bez. 
Powerpointak bai (Mendigreenentzat, adibidez), baina Internet konexiñorik 
ez ei da egongo.


Luistxo




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Astigarravsky

2005-11-17 Thread Luistxo Fernandez
Atzo, Luistxo barik, beste eibarnauta bat egon zan Martin Varsavskyrekin, 
Donostian.
Berak eta biok sinatu dugu artikulua Sustatun: 
http://www.sustatu.com/1132183639


Eibarko CodeSyntax-ek, eta zerrenda honetako J.A. Del Moral-en Alianzo 
enpresak, biek elkarrekin egin dute Fon proiektuak duen sarearen mapa: 
http://maps.fon.com


Bai, aliatu gara juduarekin. Zer edo zenbat ekarriko duen, ikusteko dago. 
Esperientzia, bai, hori irabaziko dugu. Tagzaniak zeozertarako balio du, 
bide batez.


Hona Eibarren: http://maps.fon.com/near/-2.46479/43.1982/4 puntu asko ez...

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Zapiain Londresen, a walk with love and death

2005-11-17 Thread Luistxo Fernandez

Txoritxo batek esana:

 Datorren astean Markos Zapiainek hitzaldi bat emango du Londresen
 euskal literaturari buruz, ingelesez.

 Hona hemen datu xeheago batzuk:

 Izenburua:

 A Walk with Love and Death. On Contemporary Basque Novel.

 Lekua:

 London Metropolitan University
 Department of Humanities, Arts and Languages
 Calcutta House
 Old Castle Street
 London
 E1 7NT

 Ordua: azaroaren 24, osteguna, 20:00etan

Eta, zer, Markos, ez deskuk ezer esan bihar? Kontaik zeozer...

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] blogista literatoak

2005-11-18 Thread Luistxo Fernandez
Sustatun irakurria hor behekoa. Literato koadrila dira blogista hauek 
denak... jende normalik ez ote da azalduko?

Eibarko bi, Zapiain eta Mendiguren, tartean.

bestalde, Iban Zalduak posta arruntez bere lehen nobela bidali dit, jakin 
badakielako ez dudala libururik erosten, eta gainera, euskaraz  barik, 
erderaz delako: Si Sabino viviría (sic).


La Lengua de Trapok atera dio, bere ipuin bilduma kastellanoak atera 
dizkion editorial espainol berbera. Oraingoan, solapan, minibiografian 
Volgako Batelarien blogaren helbidea dakar liburuak: 
http://www.eibar.org/blogak/volga


Bueno, solapan ez du esaten bloga denik, baizik eta revista electrónica de 
literatura


---



Blogen gainean Euskadi Irratiko Arratsaldekoan




patxi gaztelumendi ¦ irratia.com ¦ 2005-11-18 ¦ 11:43 ¦ 
http://www.sustatu.com/index_html?gaia=BlogakBlogak


Euskadi Irratiako Arratsaldekoa saioak, blogintzaren inguruko saio berezia 
egingo du gaur (azaroak 18, ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 
Euskaraz idazten duten blogari ezberdinak gonbidatu dituzte berbetan jarduteko.


E-posta bidez jaso dut nik abisua, telefonoz ere jendearen bila aritu 
direla badakit, ahoz ahoko komunikazioak funtzionatu du behar bada, ezetzik 
jasoko zuten... kontua da blogintzaz arituko garela Euskadi Irratian. Eta 
blogintzaz jardutea, bitetatik uhinetara igaroko da gaurkoan.


Arantxa Iturbe eta Tere Belokiren ahotsa entzuten dut nik gehien, 
normalean, Arratsaldekoan. Elkarrizketak egiten ausartak eta iaioak dira, 
erantzuteko beta hartzen duzunerako, hurrengoa prest daukaten kazetariak 
dira, eta tentuz ibili behar da zer eta zelan erantzun.


Gaur elkarrizketatuko dituzten blogariak:

Katixa Agirre http://katixe.blogspot.com/Etiope bat Martitzen

Markos Zapiain http://eibar.org/blogak/zapiainBatzutan Pelipe bihurtzen dena

Xabier Mendiguren Elizegi http://eibar.org/blogak/mendigurenPaperjalea / 
Egunen harian


Josu Martinez http://kaiolumazikinez.blogspot.com/Olegario Makarrovski 
moduan ezagutua


Joxe Arantzabal eta bere http://www.goiena.net/blogak/faroa/Faroa

Patxi Gaztelumendi http://gaztelumendi.orggaztelumendi.org lubaki 
digitaletik.


... eta gehiagoren bila ere badabiltza, beraz ikuspegi interesgarria izan 
daiteke.



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ostiraleko afaria

2005-11-20 Thread Luistxo Fernandez




Luistxok mezu dibulgatibo bat idatzi du zerrendaren inguruan:

http://www.mapamovil.net/131


Horri esker deskubritu da Igor Leturia aktore honen kalko bat dala: 
http://tinyurl.com/cqh2c


Bestalde, duda bat, Gabiriak Mendigreeni egindako hitzaurrea, sarean dago 
blog batean edo bestean?
ez balego, igo dezala baten batek, ez dut uste editorea asko moskeatuko 
denik liburuaren parte bat sarean irakurri daitekeelako.


Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] afariko erretratuak

2005-11-21 Thread Luistxo Fernandez

Leirek:



---Igor, iguala zara, barren! Nik ez neban ezagutzen hori aktoriori (eta
barxakura arte, zu be ez), baiña erretratu horretan igualak zarie!!
eibar.org-tik hollywoodera!!


Orduan, Leire, aukeria eukitta, zelan jarri ziñan Igorren onduan barik, 
tipejo honen aldamenian?

http://www.flickr.com/photos/garaolaza/64626167/

XMEk bere liburuan gaiñian:

Luis Fernandez-i ere, nik ez eta haiek azentua jarri zioten. Baina 
ikusirik Luistxoren erdalzaletasun hazkorra (Madrilen erdaraz, normala; 
Bilbon, tira; blog erdaldun bat, ai-ai-ai; baina Eibarren eta 
eibarnautentzat... mesedez!), hori ikusirik, diot, beharbada asmatu egin 
dute :-)


Tira, Mendigreen, azkenian animau ziñan powerpoint hori ekartzera. Eskerrik 
asko, danon izenian. Halandabe, esan biharra dago, neuk be presentaziño 
horretan español tankeria hartu netsula. Esango neuke zure erretratuak 
traza haundixa, baiña benetan haundixa, zeukala Madrillen ezagutzia gertau 
jatan Sevillako blogista honena, Luis 
Rull:  http://www.flickr.com/photos/luistxo/55932086/ -- 
http://luisrull.blogspot.com/


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] zerrendakide berria: Ainara Argoitia

2005-11-23 Thread Luistxo Fernandez

Zerrendakide berria daukagu.
Mezuak bidaltzeko, badakizu -- eibartarrak@postaria.com
Ongi etorri, Ainara.



Arratsalde on,
Ainara Argoitia naiz, 27 urte ditut eta eibartarra naiz. Lanbidez 
kazetaria naiz, eta azken bost urteotan Andoainen nabil beharrean, 
Euskaldunon Egunkarian lehenengo eta Berrian orain. Zerrenda honetan izen 
eman dut, egitasmo interesgarria iruditzen zaidalako hau. Sarri bisitatzen 
ditut komunitate honetako blogak, eta hain justu ere, halako batean 
argitaratutako berri edo gogoeta bat irakurtzen ari nintzela bururatu 
zitzaidan hemen izena ematea. Zer eskaini dezakedan ez dakit, baina bai 
asko jaso dezakedala.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Hedabideen mintegirik ez

2005-11-24 Thread Luistxo Fernandez
Zerrenda honetan, eta afaria izan genuenean, eman nuen Eibarren egitekoa 
zen mintegi honen berri, ea inor animatzen zen, blogariei ere egiten 
baitzitzaien gonbita.


Ba suspenditu egin da. --Luistxo



EUSKARAZKO HEDABIDEEN TOPAKETA MINTEGIA - BERTAN BEHERA
Larunbat honetan, azaroak 26, zen egitekoa Euskarazko Hedabideen Topaketa 
Mintegia Eibarren. Matrikulazio kopuru txikiaren ondorioz bertan behera 
geratu da. Data berria jakinaraziko dizuegu


Talde antolatzailearen izenean, Joxe Basterretxeak honako idatzia pasatu 
die izena eman zutenei:


Agur t'erdi mintegikideok

EHTM-Mintegiko antolakuntza-taldeak eskatuta, jakinarazi behar dizuet 
azaroak 27ko mintegia bertan behera utzi dela matrikulazio kopuru txikia 
eta larunbaterako iragarrita dagoen denboralea direla-eta. 
Antolakuntza-taldeak (Berria, EKTSA, Topagunea, Elhuyar, Nabarra, Erein 
eta Uztaro) barkamena eskatzen dizu nahigabe eragin ahal izan dituen 
ezerosotasun horiengatik. Bertan behera uzten dugun mintegiari data berria 
ezarri bezain pronto, berriro izango gara zuekin; izan ere, Sektorearen 
eztabaida egin-egin behar den zerbait dela uste baitugu.


Laster arte

Jose Inazio Basterretxea
/blockquote/x-html


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] atzoko aurkezpena

2005-11-24 Thread Luistxo Fernandez

Leirek:


atzo aurkezpenian egon nintzan, biharrak (oin Biarritzek esan bihar
da,ezta?) lagata.
Hizlarixak kontau ez dabenez, nik kontau dot nere blogian.


Kronika politta. Testu hori Eibar.org-eko portadan dago oiñ,
http://www.eibar.org/141


Serafiñek oso laburpen ona eta laburtua egin zeban eibarko euskerian
historixian gaiñian. Pentsatzen dot materixalen atalian jartzeko modokua
dala.


Bai horixe!

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibarko Euskara: Serafin Basauriren aurkezpena

2005-11-24 Thread Luistxo Fernandez


Word dokumentu bat aurkezpen hori bidaltzen saiatu da Serafin. Dokumentu 
erantsi handientzako filtro bat dauka zerrendak, eta ez da igaro. Lasai, 
Serafin, hemen dator testua.


Eibar.org-eko Materixaletan ere kargatuko dugu.

---

AURKEZPENA- EIBARKO EUSKARA -- Serafin Basauri

Eibarko euskeriak azken 30 urtietan izan daben aldaketian inguruan 
jardutzeko eskatu deste neri. Atzeragokuak be aittatu biharko dittut, kasu 
honetan esaeriak diñuanaren kontrara, atziak be erakutsi leike-eta aurriak 
zelan dantzatu. Ahaleginduko naiz jardunian jardunian bidia galdu barik 
ibiltzen.


Ezer baiño lehen aittatu nahi dot gerra ostian Eibarren, eta beste herri 
batzuetan be bai, euskerian inguruan izan dogun jokabide eskasa. 
Aspaldittik zetorren euskerian gainbeheria, baiña gerriak eta gerra ostiak 
bizkortu egingo dau gainbeheriori. Badakigu ba Frankismuak ez deskula 
inungo mesederik egin, euskeriandako eta Euskal Herrixandako represiñua eta 
zapalketia baiño besterik ez dala izan oiñ hogetamar urte dana lotuta eta 
ondo lotuta laga eban haregandik jasotakua. Baiña horren aurrian, gerra 
osteko guraso-belaunaldia ez da gauza izan gainbeheriari frenua ipintzeko, 
seme-alaberi euskeraz egitteko, euskeriari eutsi eta egoeriari frente 
egitteko; transmisiñuak krak egingo dau eta sekulako etena egingo da hor. 
Autokritikia sanua da eta aitortu biharra dago euskeriaganako gure 
ardurarik eza. Gaur egunian euskeriak dittuan ajietako batzuk hamen 
dakez-eta zuztarrak.


Gerra osteko lehenengo hamar hamabost urtietan, apenas egin zan ezer 
antolaturik euskerian alde, orduko ardurak beste batzuk ziran sasoi hobien 
esperuan, baiña ez zan sasoi hoberik etorri. Egoera politikuan ez zan 
aldaketarik ikusten. Beti bueltian zain baiña gerria aliauak irabazi arren 
ez zan bueltarik etorri. Burruka politikotik ez zan ikusten sasoi haretan 
(40. / 50. hamarkadetan),  sakrifiziuak sakrifizio, ezer lortzen zanik. 
Hartara, euskerian aldeko jardunian zeguan hutsunia ikusitta 1952-53 
inguruan euskaltzale talde batek kultura arluan antolatzia erabagiko dau, 
euskerian alde jardutzeko eta, ez traba barik, baiña pausoz pauso gauzak 
lortuz juango dira. Juan San Martin eta Imanol Laspiurren inguruan batzen 
dan lagunarte honek zerikusi haundixa eukiko dau Eibarko euskal 
kontzientzia berpizteko ahalegiñetan. Tartekuak ziran, batzuek 
aittatziarren, Jose Luis Ugarteburu, Jabier Zubiaurre, Bittor Kapanaga, 
Paulino Larrañaga…, ni neu be inguruan ibiltzen nintzan. Lan arlua: 
euskeria landu eta zabaltzia. Hamendik sortuko dira euskeria erakusteko 
gau-eskolak, Umandiren gramatikia editatzia, Javier Eguren alkate zala 
1959ko Euskal Kongresua Eibarko udaletxian  egittia, azken lorpentxo hau, 
gauza gitxi eta apala dirudixan arren, inportantia zan instituziñuak 
euskeriandako irabazteko eta euskeria kalera ataratzeko.


Diasporan, ixil-ixilik, beste gauza askoren artian bere herriko euskeria 
goguan, Toribio Etxebarriak Eibarko aditzan flexiñuak eginda eukazen 
1955ian eta Lexikoia geruago 1961ian, berak diñuan moduan sin más ayuda 
que el deleite y el recuerdo.  Juan San Martin 1957an Euskaltzaindiako 
urgazle izendatzen dabe eta 1964an euskaltzain; eta ez dago dudarik honen 
eraginez izendatzen dabela Toribio Etxebarria Euskaltzaindiako urgazle 
1965ian, Eibarko aditzan gaiñian eta Lexikoan egindako  biharregaittik. 
Ibiltarixanak 1967xan argittaratuko da, bigarrenez 1993an Antxon Narbaizan 
hitzaurre eder batekin. Juan San Martiñek ziñuan Toribio izango dala, 
ordura arte behintzat, eibartarren euskeria gehixen landu dabena. San 
Martinek 1958-59an publikauta eukan bere Burdin-langintzako hitz teknikoez 
izeneko hiztegi-lana, hiztegixak egin bihar diran moduan, sarrerarik 
gehixenak ejenpluekin dittuana. Toribioren Lexikoia be halaxe: sarrera 
bakotxa bere ejenpluakin; hainbat bidar aittatu izana eta hiru edo lau 
ediziño izan dittuan liburu edarra, berbak azaltziaz gaiñera ejenpluotan 
Eibarko barri be emoten dabena. Lanok eta Juaiton Zirikadak eta Eztenkadak 
itturri ugarixak izango dira azken urtietan Eibarko euskerian gaiñian egin 
diran bihar guzti-guztiendako. Andima Ibiñagabeitiak eta Sebero Altubek 
Eibarko euskerian laudoriozko artikuluak idatzi zittuen, Orixe bera gure 
hittanuakin enamorauta; iritzixok eibartarron harrokerixiak gora egitteko 
behintzat balioko eben. Imanol Laspiurrek Azentu diakritikoa Eibarko 
euskaran bere azter-lana irakorriko dau 1976xan.


60. eta 70. hamarkadan, Gau-eskolak eta Alfabetatziak bere bidia egingo 
dabe, ikastaruekin, hitzaldixekin (Rikardo Arregi, Villasante...). Euskera 
batuan lehen pausuak emongo dira Arantzazuko Batzarrian eta aurrerantzian 
euskera batua izango da euskaldunon naziño-hizkuntza estandarra. Ikastoliak 
be aurrera egingo dau, nahiz eta batuan erakutsi biharrak ez detsan 
tartetxo bat gorde herriko euskeriari. Euskaltegixak (AEK eta munizipala) 
jarriko dira martxan... (1979 / 80xan)


...eta Kitto alkartia eta aldizkarixa sortzen dira 1991/92 

[eibar] zortzigarren probintzia

2005-11-25 Thread Luistxo Fernandez

Serafinen aurkezpena, hemen:
http://www.eibar.org/mat2/eibeuskaurk


Lehenguan irakortzen netsan Andu Lertxundiri, Bilbon Kultur Politiken 
Nazioarteko Konferentzian esandakuak, internetan desafixuari begira: 
?euskarak zortzigarren lurraldea konkistatu behar du; teknologia berriena 
eta Internetena. Lurraldetasun fisikoaz gainera garrantzi betea du 
lurraldetasun birtuala ere bilatzea ziberespazioan. Hor ez dagoena ez da; 
hor ez bagaude, gureak egin du?


Ba honen harira esan gura neuke, badaguala eibarespazioan 
http://www.eibar.org/zerrendaEibartarrak posta-zerrenda deritxon posta 
elektronikoz funzionatzen daben lekua, euskeraz edozeren gaiñian jardun 
zeinkiana, jentian arteko informaziñua trukatzeko, eta abar. Eibarko 
euskaraz idazteko aukera politta da, euskeria erabiliz eta idatziz 
ikasteko. Aukera bat da. Zerrendia bizi bizixa da eta asko ikasten da, 
euskerian gaiñian zein bestelakuen gaiñian.


Anduren berba harek, hemen:



Lurraldetasuna edo gu gara zortzi probintzi



Alarma-dei ugari entzuten ari gara teknologia berriak direla-eta. 
Egunotan, azkena: Unescoren ustez, gaur egun munduan hitz egiten diren sei 
mila hizkuntzetatik ia gehienak hilda egon daitezke mende hau bukatzerako, 
eta prozesu horretan Internetek eragin sekulakoa izango omen du. 
Aurreikuspen apokaliptiko horren aurrean nik ez daukat hemen aldarri bat 
egitea beste biderik: gu gara zortzi probintzi. Edo, beste modu batean 
esanda, euskarak zazpi lurralde naturalak izateaz gainera, zortzigarren 
bat konkistatu behar du: teknologia berriena, Internetena.


Orain arte lurraldetasun fisikoak ­gu gara zazpi probintzi kantatzeak­ 
indar handia zuen, horrekin lurraldetasunari ematen ari gara gure 
etorkizunaren giltza. Ez naiz auzi horri garrantzia kentzen hasiko, baina 
lurraldetasun fisikoaz gainera, garrantzi betea du lurraldetasun 
birtualaren konkistak ziberrespazioan. Hor ez dagoena ez da; hor ez 
bagaude, gureak egin du. Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza 
baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak. Aspaldi ikusten ari 
gara eskolak, eman dezakeen guztiarekin ere, badituela bere mugak 
transmisioari dagokionez. Badakit teknologia berriak ez direla panazea, 
baina badakit ziberrespazioan geure zortzigarren lurraldea bilatu gabe ez 
dugula ezer lortuko.


Euskarari eta euskal kulturari eutsi nahi badiegu, ezin dugu beste 
hizkuntzen eta beste iniziatiben maizter izan. Iniziatiba partikular askok 
ikusi du hori eta ezingo diegu sekula behar bezala eskertu gaur egun 
euskarak eta euskal kulturak Interneten duten tokia. Ez da, ordea, inondik 
ere aski. Hor gero eta presentzia handiagoz egoteaz gainera, egote horri 
etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu. 
Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta 
gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia 
berriek eta Interneten bide horretan jarri behar dute, Internet, beste 
gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.


eta testu osoa, kongresu hartan azaldutakoa, sarean:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132337888

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Sasiabangoardiaren nostalgia

2005-11-28 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:


Hamar dira, hamar, honez gero ETAk aurten zabaldu dituen agiriak ...


Martxa honetan blog bat hasi beharko dute
http://www.flickr.com/photos/gaztelumendiorg/61277499/
irudi hori Zaldi Eroak egin zuen Sustaturako bere liburua promozionatzeko 
(De Rerum Natura)


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Teleberri eta Ernest Lluch

2005-11-28 Thread Luistxo Fernandez


Iturri:

Beno, gauean, Sorkunek (nire andreak) esan zidan Julio Ibarrak bota zuela 
Amarako Kultur Etxeari Ernest Lluch jarri behar diotela...


... horrela izan bazen notiziya, Julio, lau urte eta erdiko 
atzerapenarekin kontatu duzu, zeren 2001eko apirilean inauguratu zen 
Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxea.


Euskarazko albistegia ikusi nuen nik ostiral iluntzean, eta esango nuke 
Asier Odriozolak ondo eman zuela datua, Lluchek Kultur Etxe bat bere 
izenean duela Donostian...


Beste gauza batek harritu ninduen: Odriozola korbata barik, polo beltz altu 
batekin jakaren azpian. Sekula baino guapoago.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Testuz de una rés / en Eibar por San And rés

2005-11-28 Thread Luistxo Fernandez

El Pais-en opor eta bidaietako gehigarrian azaldu zen Eibar joan den zapatuan.



javascript:AddClip('20051126elpviavje_1.Tes')'Trikitixa' en Eibar





La localidad guipuzcoana celebra a lo grande San Andrés: feria de ganado, 
venta de productos locales como chacolí e idiazábal, bailes en corro a 
ritmo del acordeón llamado 'trikitixa' y aizcolaris con sus hachas





Artikulua online dago, grafia bitxiarekin: chirimiri, chacolí, aizcolaris...
http://www.elpais.es/articulo/elpviavia/20051126elpviavje_1/Tes/

Errore bat ere bai, ze aurten ez ei da izango Untzagan, gorago baizik: 
Txantxazelain.


Argazki bat ere paperean, Internetekoan ageri ez dena, baserritarra 
idi-uztarriarekin Untzaga plazan, eta argazki oin bat, ripio eta guzti:

Un pellejo de oveja taoa la testuz de una res / en Eibar por San Andrés

Bueno slash gidoia nik jarri dut, errimaren poesia ageriago uzteko, egia 
esanda...


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ekimena

2005-12-01 Thread Luistxo Fernandez

Amatiño:


Oraindik sarera heldu ez den paperezko ARGIA astekarian (2005-12-4) gure
Luistxoren elkarrizketa dator.

Besteak beste zera dio: Oro har, instituzioak nahiko galduta ikusten
ditut... Zer egin beharko luketen ez dakit ziur. Inbertsioak egin, hori bai,
eduki sorkuntzan eta komunitatean, adibidez.


Nik esango nuke komunitatean barik, azpiegituretan esan nuela telefono 
bidezko elkarrizketa horretan, edo akaso,
inbertsioak eduki sorkuntza eta komunitatea sustatzen dituzten 
azpiegituretan  ikusten nituela ondoen... Txikikeriak: ez diet idatziko 
protestan Argiakoei, ez luke zentzurik, elkarrizketa ondo dago: telefonoz 
bota nituenak daude testuan (bihar-edo, online, seguruenik).


Baina, har dezadan esaldi hori, inbertsioak eduki sorkuntza eta 
komunitatea sustatzen dituzten azpiegituretan  nahi nituzkeela.

Adierazpen bastante partziala da, bi arrazoigatik:

- horretara dedikatzen da nire enpresa CodeSyntax, eduki sorkuntzara baino 
gehiago, eduki-sorkuntza posible egiten duten azpiegituretara.


- Eibar.org-eko blogek eta beste blog komunitateek nahiko argi adierazten 
dute hau: eman tresnak jendeari, eta edukia doan sortuko dizute. Tresnak, 
azpiegiturak, sustatu ditzagun.




Eta norbaitek, noizbait eta nonbait mintegiren bat eratuko balu, aginte edo
ardura-jendea tarteko, instituzioek zer egin beharko luketen eta zer eskatu
dakiekeen aztertzeko?


egin daiteke... egingo dugu? gaia hesitu behar lehenengo: euskararen 
inguruan, ala orokorragoa?


Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] blogak, dibertimentua eta Tagzana

2005-12-07 Thread Luistxo Fernandez

Leirek bere aman gañian:



Azkenian uste dot gure dibertimentu bat zala pentsau zebala, batzuk
makrame egitten daben moduan guk hau egitten dogula.


eta aste batzuk lehenago, Tagzanian gañian:
( http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/12887/ )


Niretako neuretako ez detsat, momentuz, praktikotasunik topatzen.
Dibertimentu bat pentsatzen jata.


Ez dakitt zer dakazuen zuen etxian dibertimenduen kontra. Ze moral 
errepresibok eruan zaittuen zu ta ama pentsatzera dibertimenduak ezer onik 
ez dakarrela.


Gora dibertimentua!

Tagzanian itxura barrixa atzodanik, http://www.tagzania.com/item/7492 Bonba 
soziedadia da hori. Oiñ, informaziño gehigarrixakin dator, inguruan zer 
daon-eta: distantzia kalkulatzen hasi gara.


Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] 5 eurogatik Londresera

2005-12-11 Thread Luistxo Fernandez

Erral:



Badirudi lehengo erreserbak egin dituzten erabiltzaileek 5 €ren trukeko
bidaiak lortu dituztela.


URL bat info horrekin?


Zerrendako hurrengo afaria Londresen !! ;)


Nere andriak, Marijek, diño bera be badatorrela orduan.

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


<    1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   >